Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko martxoaren 28koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatu egiten baita Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuko I. eranskina.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 70
  • Hurrenkera-zk.: 1811
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/03/28
  • Argitaratze-data: 2019/04/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuko I. eranskinean honako hau jasotzen da: zer autonomia erkidegotako ehiza-baimenek egiaztatzen duten ehizatzeko gaitasunaren azterketa gainditu izana.

160/2014 Dekretuko azken xedapenetako lehenengoak ehizaren gaian eskumena duen sailburuari ahalmena ematen dio dekretu horren I. eranskina aldatzeko, dekretu horretan araututakoarekin homologagarria den gaitasun azterketa ezartzen duten autonomia erkidegoak sartzeko, edo, hala badagokio, azterketa egiteari uzten diotenak baztertzeko.

Madrilgo Autonomia Erkidegoak ehiza azterketa ezarri du; 862/2015 Aginduaren bidez; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren maiatzaren 21eko Agindu horrek ehizariaren ikastaroa arautzen du, Gobernu Kontseiluaren apirilaren 23ko 23/2015 Dekretua garatuz.

Hortaz, bidezkoa da aipatu autonomia erkidegoa 160/2014 Dekretuaren I. eranskinean sartzea.

Horregatik guztiagatik, hauxe

Lehenengoa. Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuko I. eranskina aldatzea, ondoren zehazten den legetxe:

Aragoi.

Asturias, Ehizari buruzko ekainaren 6ko 2/1989 Legearen 30. artikuluko «A» motako baimenen kasuan.

Errioxa.

Extremadura.

Galizia.

Gaztela eta Leon.

Gaztela-Mantxa.

Kanariak, apirilaren 7ko 42/2003 Dekretuaren 7. artikuluko «A» baimenen kasuan. Dekretu horren bidez, Ehizari buruzko uztailaren 6ko 7/1998 Legearen Erregelamendua onartzen da.

Madril.

Nafarroa.

Bigarrena. Agindu honek ez du agortzen administrazio-bidea, eta beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 28a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.