Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2019ko otsailaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baitira okintza, pastelgintza eta iringintzako produktuen sektoreko establezimenduetako baldintza higieniko-sanitarioak egokitzeko arau tekniko espezifikoak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 921
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/02/05
  • Argitaratze-data: 2019/02/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoak aplikatu behar du Batzordearen (EB) abenduaren 5eko 2074/2005 Erregelamendu, zeinaren bidez aplikatzekoak diren neurriak ezartzen baitira produktu jakinetarako, jarraibide harturik Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 853/2004 Erregelamenduan ezarritakoa, eta kontrol ofizialak antolatzeko, honako arau hauetan xedatutakoa betez: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 854/2004 Erregelamendua eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 882/2004 Erregelamendua, zeinak salbuespenak ezartzen baitizkio Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 852/2004 Erregelamenduan xedaturikoari eta aldatzen baititu (EE) 853/2004 eta (EE) 854/2004 Erregelamenduak.

Hala ere, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EE) 854/2004 Erregelamendua eta (EE) 882/2004 Erregelamendua indargabetu ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2017ko martxoaren 15eko (EB) 2017/625 Erregelamenduak, zeinak gai baititu kontrol eta bestelako jarduera ofizialak gauzatu direnak elikagai eta pentsuen legeak betetzen direla bermatzeko, bai eta animalien osasun eta ongizateari eta landareen osasunerako eta babeserako produktuei buruzko arauak, aldatzen baititu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 999/2001, (EB) 396/2005, (EB) 1069/2009, (EB) 1107/2009, (EB) 1151/2012, (EB) 652/2014, (EB) 2016/429 eta (EB) 2016/2031 Erregelamenduak, Kontseiluaren (EB) 1/2005 eta (EB) 1099/2009 Erregelamenduak eta Kontseiluaren 98/58/EB, 1999/74/EB, 2007/43/EB, 2008/119/EB eta 2008/120/EB Zuzentarauak, eta indargabetzen baitu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 854/2004 eta (EB) 882/2004 Erregelamenduak, Kontseiluaren 89/608/EEE, 89/662/EEE, 90/425/EEE, 91/496/EEE, 96/23/EB, EB 96/93/ eta EB 97/78/ Zuzentarauak eta Kontseiluaren 92/438/EEE Erabakia (kontrol ofizialei buruzko erregelamendua), zeina aplikagarria izango baita, kontrol ofizialen esparrurako, 2019ko abenduaren 14tik aurrera.

Maiatzaren 17ko 76/2016 Dekretuak zeinak ezartzen baitu zer baldintza bete behar diren Euskadiko nekazaritza-elikagaien ekoizpenaren zenbait arlotako betekizun higieniko-sanitarioak egokitzeko gutxieneko baldintzak ezartzea du helburu, bere 2. artikuluan aurreikusitako nekazaritza-elikagaien ekoizpen motetan baldintza higieniko-sanitarioak egokitzeko.

Maiatzaren 17ko 76/2016 Dekretuaren 6. artikuluaren arabera, «Osasunaren, nekazaritzaren eta elikagaien kalitatearen arloko sail eskudunetako titularrek emandako aginduaren bidez onartuko dira arau tekniko horiek».

Izapidetzen den aginduan, okintza, pastelgintza eta iringintzako produktuen sektoreko establezimenduetako baldintza higieniko-sanitarioen egokitzapena ezartzen da.

Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak 2015eko irailaren 9an emandako 2015/1535 (EB) Zuzentarauaren bidez, prozedura bat ezarri da ezagutzera emateko araubide teknikoak eta gizarteari informazioa emateko zerbitzuei buruzko arauak. Arau tekniko hori eman aurretik zeina araudi teknikoa baita, zuzentarau horrek xedatutakoaren arabera, Batasunaren arau horren 5. artikulutik 9. artikulura bitartean jasotako jakinarazte-prozedura bete da, eta hala errespetatu da hiru hilabeteko epea, Batzordeari araudi teknikoaren proiektuaren berri eman zaionetik araua ezarri den arte igaro beharrekoa. Prozedura horren xedea da arau eta araubide tekniko horien inguruan gardentasunez jardutea eta horiek kontrolatzea, Europar Batasuneko kide diren estatuen artean arrazoirik gabeko oztopoak sortzeko arriskua murrizte aldera.

Esandako guztia kontuan hartuta, honako hau

Arau tekniko hori aplikagarri izango zaie okintza, pastelgintza eta iringintzako produktuen elaborazioan diharduten establezimendu ez-industrialei, baldin eta gorago aipatutako egokitze-araubide hori bete nahi badute, maiatzaren 17ko 76/2016 Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitako moduan.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiekete Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuari eta Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA. Ondorioak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko otsailaren 5a.

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

(Ikus .PDF)