Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua 2018ko urtarrilaren 12koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena eta Osasuneko sailburuarena, A kategoriako arrautza ez industrialetarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1711
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2018/01/12
  • Argitaratze-data: 2018/04/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarren 2018ko urtarrilaren 12ko Aginduaren testuan (2018ko urtarrilaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 19. zk.). Agindu horren bitartez, A kategoriako arrautza ez industrialetarako baldintza higienikoak eta sanitarioak egokitzeko arau tekniko zehatzak onartzen dira. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Ekoizpen eta paketatze zentroen baldintza higienikoak eta sanitarioak apartatuko A puntuan (Ekoizpen-zentroen baldintzak) [2018/436 (11/3) orrialdea] eta 19. puntuko (Autokontrolerako sistema) A apartatuan (Produkzio-zentroetan) [2018/436 (11/10) orrialdea],

honela dio:

350 oilora arteko ustiategiak

baina honela esan behar du:

50 eta 350 oilo bitarteko ustiategiak.

«Ekoizpen eta paketatze zentroen baldintza higienikoak eta sanitarioak» apartatuko A puntuan [2018/436 (11/3) orrialdea] eta 19. puntuko («Autokontrolerako sistema») A apartatuan («Produkzio-zentroetan») [2018/436 (11/10) orrialdea], «Salmonella enteritidis» y «Salmonella typhimurium» letra etzanez idatzi behar dira.

2018/436 (11/11) orrialdean, dokumentuaren amaierako taulan, zenbait gelaxka hutsik ageri dira, eta, hortaz, honako honekin ordeztu behar da:

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.