Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko urriaren 17koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, modalitate eta diziplinen katalogoa (Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskina) eguneratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 5194
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/10/17
  • Argitaratze-data: 2017/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legeak 18. artikuluan dioenez, Eusko Jaurlaritzak, Euskadin kirola antolatu beharrak duen interes publikoa dela eta, edozein jarduera kirol-modalitatetzat kalifikatu ahal izateko irizpideak eta baldintzak finkatuko ditu, bai eta kirol-modalitate baten barruan zein diziplina egongo diren ere. Artikulu bereko bigarren puntuan xedatzen du, gainera, Eusko Jaurlaritzaren barruan kirol arloko eskumenak dituen sailari dagokiola jarduerak kirol-modalitatetzat kalifikatzea eta kirol-modalitate horren mendeko diziplinak zehaztea, Kirolaren Euskal Kontseiluaren txostena aztertu eta gero.

Gai hori Euskadiko Kirol Federazioen araubidea xedatzen duen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan dago araututa, kirol-modalitateez, kirol-diziplinez eta probez diharduen V. tituluko I. kapituluan.

Dekretuan xedatutakoari men eginez, 46. artikuluak dioenaren arabera, kirol-modalitatea izango da kirol-diziplina multzo bat, gutxieneko arau berezi eta finkatuak eta behar bezala bereiziak dituena, eta, hortaz, beste kirol-modalitate batzuen aldean autonomia maila handia duena.

Bestalde, Dekretuaren 48. artikuluak adierazten du kirol diziplina izango dela modalitate bati loturiko kirol jarduera, gutxieneko arau berezi eta finkatuak dituena, eta, hortaz, beste kirol diziplina batzuen aldean, nahiko autonomia maila duena.

Dekretuaren 49. artikuluak zehazten du bertako eranskinak jasotzen dituela Eusko Jaurlaritzak onartzen dituen kirol-modalitateen eta -diziplinen hasierako zerrenda, eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren aginduaren bidez eguneratu ahal izango dela eranskin hori.

Onarpen horretarako erabili behar den prozedura Dekretuaren 49.2 artikuluan jasotzen da. Bertako azken paragrafoan Eusko Jaurlaritzako Kiroletako zuzendariari ematen zaio kirol-modalitate edo -diziplina berria, arrazoiak emanez, onartzeko ala ez onartzeko erabakia emateko eskumena, eta, hala badagokio, kirol-modalitateen eta -diziplinen katalogoaren aldaketa argitaratzekoa.

Alabaina, azken atal hori aldatzera etorri zen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2007ko uztailaren 16ko epaia Auzitegi Gorenaren 2009ko ekainaren 16ko epaiak berretsia, zeinaren arabera Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari baitagokio onarpen horretarako eta katalogoaren aldaketa argitaratzeko eskumena.

Alde horretatik, agindu honen helburua da modalitate eta diziplinen katalogoa (Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskina) eguneratzea, katalogoa eguneratu zuen Agindua (2012ko urriaren 19koa, Kulturako sailburuarena, kirol diziplina berriak aitortu eta modalitate eta diziplinen katalogoa (Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskina) eguneratzen dituena) indarrean sartu zenetik aitortutako diziplina berriak jasotzeko helburuarekin, legez ezarrita dagoen prozedurarekin bat.

Aldaketa honen jomuga oraingo egoerara egokitzea da, gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan praktikatzen diren eta aitorpena jasotzeko moduko baldintzak betetzen dituzten honako kirol-diziplina berriak jasoz:

Surf modalitatean: stand up paddle surf eta stand up paddle racing.

Gimnastika modalitatean: taldekako gimnastika estetikoa.

Atletismo modalitatean: trail.

Patinaje modalitatean «lerroan» diziplina kentzea, «lasterketak» diziplinaren nomenklatura birformulatzea, alegia, «abiadura-irristaketa» deitzea eta honako diziplina hauek gehitzea: «gogorra», «lerroko alpertarra», «freestyle» eta «roller derby».

Golf modalitatean: Pitch & Putt.

Hori dela eta, honako hau

Bakarra. Modalitate eta diziplinen katalogoa eguneratzea (Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskina). Katalogoak 2012ko urriaren 19ko Agindua, Kulturako sailburuarena, kirol diziplina berriak aitortu eta modalitate eta diziplinen katalogoa (Euskadiko Kirol Federazioen urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuaren eranskina) eguneratzen dituena, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zenetik izandako aldaketa guztiak jasotzen ditu.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 17a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.

(Ikus .PDF)