Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2017ko maiatzaren 2koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita joko-makinen betekizunak eta ezaugarri teknikoak eta haien interkonexio-baldintzak arautzen dituen 2017ko martxoaren 17ko Agindua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 2334
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2017/05/02
  • Argitaratze-data: 2017/05/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira joko-makinen betekizunak eta ezaugarri teknikoak eta haien interkonexio-baldintzak arautzen dituen Segurtasuneko sailburuaren martxoaren 17ko Aginduan (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 62. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2017/1629 (23/11) orrialdean, 19.2.a) artikuluan,

honela dio:

Gutxienez 800 makina interkonektatuko dira interkonexio-sistema bakoitzeko

baina hau esan behar du:

Gutxienez 800 makina interkonektatuko dira interkonexio-sistemak ematen dituen enpresa bakoitzeko

Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 2a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.