Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko azaroaren 18koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin aldatu egiten baita Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuko I. eranskina.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 5516
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/11/18
  • Argitaratze-data: 2016/12/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuko I. eranskinean honako hau jasotzen da: zeintzu autonomia erkidegoetako ehiza-baimenek egiaztatzen duten ehizatzeko gaitasunaren azterketa gainditu izana.

160/2014 Dekretuko azken xedapenetako lehenengoak ehizaren gaian eskumena duen sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honen I. eranskina aldatzeko, dekretu honetan araututakoarekin gaitasun azterketa homologarria ezartzen duten autonomia erkidegoak sartzeko, edo bere kasuan, azterketa egiteari uzten diotenak kentzeko.

Gaztela eta Leongo Autonomia Erkidegoak, ehizari buruzko azterketa ezarri du; horixe baitzegoen aurreikusia otsailaren 19ko 14/2015 Dekretuan, zeinarekin arautzen baitira Gaztela Leonen ehiza-baimena lortzeko azterketa-probak.

Nekazaritza Sailaren 27-02-2015 Aginduaren bitartez, Gaztela-Mantxako Autonomia Erkidegoak ezarria dauka ehizatzeko gaitasunaren azterketa agindu horren bidez ezartzen dira: Gaztela-Mantxan, ehiztarientzako azterketaren betekizunak, gaiak eta deialdiak zeintzuk diren.

Extremaduran, 2013ko abenduaren 4ko Aginduaren bitartez honako hauek arautzen dira: ehizan jarduteko behar diren ezagutzak eta gaitasunak nola erdietsi, harrapakariak kontrolatzen espezialista izatea nola egiaztatu, eta ingurumeneko agenteen laguntzailea izatea nola egiaztatu. Bada, agindu horretan, azterketa finkatu eta arautu zen, zeina ezarrita dagoen.

Aragoiko Autonomia Erkidegoak, ehizari buruzko azterketa ezarri du; horixe baitzegoen aurreikusia Aragoiko Gobernuaren maiatzaren 5eko 87/2015 Dekretuan, zeinarekin arautzen baitira Aragoin ehiza-baimena lortzeko azterketa-probak.

Hortaz, bidezko aipatu autonomia erkidegook I. eranskinean sartzea.

Horregatik guztiagatik, hauxe

Lehenengoa. Ehiza-baimena eta ehizatzeko gaitasunaren azterketa arautzen dituen uztailaren 29ko 160/2014 Dekretuko I. eranskina aldatzea, ondoren zehazten den legetxe:

Asturias, Ehizari buruzko ekainaren 6ko 2/1989 Legearen 30. artikuluko «A» motako baimenen kasuan.

Kanariak, apirilaren 7ko 42/2003 Dekretuaren 7. artikuluko «A» baimenen kasuan. Dekretu horren bidez, Ehizari buruzko uztailaren 6ko 7/1998 Legearen Erregelamendua onartzen da.

Galizia.

Nafarroa.

Errioxa.

Gaztela eta Leon.

Gaztela-Mantxa.

Extremadura.

Aragoi.

Bigarrena. Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea, eta berorren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari, bi hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 18a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.