Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2016ko urriaren 27koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak prestatzeko eskolak eta haur eta gazteen aisialdi jardueretarako begirale eta zuzendariak prestatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautu zuen Dekretuaren I. eta II. eranskinak eguneratzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 218
  • Hurrenkera-zk.: 4875
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/10/27
  • Argitaratze-data: 2016/11/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak prestatzeko eskolak eta haur eta gazteen aisialdi jardueretarako begirale eta zuzendariak prestatzeko ikastaroak izendapen ofizialez onartzeko eta bertan parte hartzeko modua arautu zuen azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren 10.1 artikuluak xedatzen du izendapen ofiziala lortzen duten eskoletan arauz ezarritako ikastaroak egin ahal izango direla, berariaz izendapen ofiziala eman aurretik, ezarritako betebeharrak errespetatuz gero.

Aipatutako dekretuaren azken xedapenatatik lehenengoak Kulturako sailburuaren esku uzten du bertan ezarritakoa garatu ahal izateko hartu beharreko erabaki guztiak hartzeko eta bertako eranskinean aurreikusitakoaren edukia eguneratzeko ahalmena.

Bestalde, Europako Kontseiluaren Lehendakaritzak 2005eko martxoaren 23an adostutako Gazteriaren aldeko Europako Itunak lankidetza estuagoa eta hezkuntza ez-formala eta informala onartzea ezartzen du helburu gisa, lanbide-kualifikazioei dagokienez, eta gardenagoak eta alderagarriagoak egiten ditu.

Gazteriaren Lurralde arteko Kontseiluaren 2012ko ekainaren 21eko akordioaren bitartez, autonomia erkidegoetako gazteria-erakundeek aisialdiko prestakuntza arautzen duten beren araudiak gazteriaren lanbide-kualifikazioak argitaratu ondoren sortutako egoera berrira egokituko zituztela onartu zen, begirale eta zuzendariaren ikastaroak, hain zuzen, ondorengo profesionaltasun-ziurtagirien edukietara egokitzeko: SSCB0209_2 Haur eta gazteen denbora libreko ekintzen dinamizazioa (urriaren 31ko 1537/2011 Errege Dekretua) eta SSCB0211_3 Haur eta gazteen denbora libreko ekintzen zuzendaritza eta koordinazioa (azaroaren 18ko 1697/2011 Errege Dekretua). Hala, prestakuntzaren edukiak berdin-berdinak izango dira kasuan kasuko autonomia-erkidegoaren Gazteria erakundeak ofizialki aitortutako eskola guztietarako.

Horrenbestez, Aginduaren bidez ahalbidetzen da Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan aitortutako haur eta gazteen aisialdirako hezitzaileak trebatzeko ikastetxeek eskaintzen dituzten prestakuntza-moduluak aurreko paragrafoan adierazitako lanbide-ziurtagirien edukira egokitu ondoren dagokien prestakuntza-eginkizuna gauzatzen jarraitu ahal izatea haur eta gazteen aisialdirako hezkuntzaren esparruko boluntarioen filosofiatik abiatuta, baina Europako esparru berrietara egokituago eta gainerako autonomia-erkidegoek araututako aisialdiko prestakuntzarekin parekagarria izanik.

Ondorioz, hauxe

LehenengO XEDAPEN IRAGANKORRA

Azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuan xedatutakoaren arabera ofizialki onetsita eta Agindu hau indarrean sartu baino lehen hasita dauden ikastaroek Dekretu horretan eta bere eranskinetan aurreikusitakoaren arabera jarraituko dute amaitu arte.

Bigarren XEDAPEN IRAGANKORRA

Begirale diploma ofiziala azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuan xedatutakoaren arabera eskuratu duten eta Agindu honetan araututako zuzendariaren prestakuntza-ikastaroa egin nahi duten pertsonek zuzendariaren ikastaroko berariazko moduluak baino ez dituzte egin beharko.

Hirugarren XEDAPEN IRAGANKORRA

Eusko Jaurlaritzaren dagokion Gazteria erakundeak Agindu hau indarrean sartu baino lehen emandako haur eta gazteen aisialdi jardueretarako begiralearen eta zuzendariaren diplomek eta Agindu honen arabera ematen direnek ondorio eta balio berberak izango dituzte, administrazioaren aurrean haur eta gazteen aisialdi-jardueretako hezkuntza-arloan jarduteko gaitze aldera.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Edozein autonomia erkidegotako gazteria-erakundeak emandako haur eta gazteen aisialdiko begirale eta zuzendari titulu edo diploma ofizialek, euren izendapenak edozein izanda, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan haur eta gazteen esparruan lan egiteko administrazio-gaikuntza dute automatikoki.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

2017ko irailaren 1ean jarriko da Agindu hau indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urriaren 27a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

Prestakuntzarako helburuak

Hezitzaileak hezitzekotan dagoen ikaslearen garapen pertsonala eta garapen komunitarioa lortzeko helburua izango du, eta horrek honako hau adierazi nahi du:

  1. Begiralearen eredua osatzea honako jarrera hauek kontuan izanik: heziketarekin berarekin koherentzia izatea, zerbitzua, prest egotea, ingurua ondo ezagutzea eta inguruarekin harreman zuzena izatea, tolerantzia, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta euskararen normalkuntza bultzatzea, eta talde-lana.

  2. Aisialdian heziketa bideratzeko planeamendua, metodologia eta pedagogia ezagutu eta bereganatzea.

  3. Haur eta gazte mugimendu, talde zein elkarte baten jarduerak suspertzeko beharrezkoak diren jakintza-arloak eta baliabide tekniko zein didaktikoak ematea.

    Prestakuntza-moduluak

    Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza jardueretarako begiralearen profilari lotutako prestakuntza modu dinamikoan eta ikasleek hezkuntza-prozesuan eraginkortasunez parte hartuta emango da, eta ondorengo moduluak barne hartuko ditu, ezartzen den ordutegi-esleipenaren arabera, genero-ikuspegia txertatzea eta hizkuntza normalkuntzaren gaia aintzat harturik:

  1. Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-jarduerak (60 ordu).

  2. Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu).

  3. Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu).

  4. Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak dinamizatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (160 ordu).

    Edonola ere, praktika ez laboralen moduluak bertaratzekoa izan beharko du, teleprestakuntza modalitateko prestakuntza-ekintzak barne. Prestakuntza praktikoaren etapa hau era trinkoan edo ikastaroan zehar banatuta egin ahal izango da.

Prestakuntzarako helburuak

Aisialdirako heziketa-elkarte bat zuzentzeko gai izatea. Horrenbestez:

  1. Aisialdirako heziketa planteamenduan sakontzea.

  2. Aisialdiko zentroaren inguruko elementuak aztertzea.

  3. Haur eta gazteen arazoak ezagutzea.

  4. Begirale talde bat suspertzeko gai izatea.

  5. Zuzendari eta dinamizatzaile lanetan hizkuntza normalkuntza eta genero-ikuspegia kontuan hartuta aritzea.

  6. Aisialdiko zentro bat eta bere jarduerak kudeatu eta antolatzeko behar diren elementuak ezagutzea.

    Prestakuntza-moduluak

    Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza jardueretarako zuzendariaren profilari lotutako prestakuntza modu dinamikoan eta ikasleek hezkuntza-prozesuan eraginkortasunez parte hartuta emango da, eta ondorengo moduluak eta prestakuntza-unitateak barne hartuko ditu, ezartzen den ordutegi-esleipenaren arabera, genero-ikuspegia txertatzea eta hizkuntza normalkuntzaren gaia aintzat harturik:

  1. Talde- eta hezkuntza-prozesuak haur eta gazteen aisialdian (30 ordu).

  2. Animazioko teknikak eta baliabideak aisialdiko jardueretan (60 ordu).

  3. Haur eta gazteen aisialdirako hezkuntza-proiektuen plangintza, antolaketa, kudeaketa eta ebaluazioa; modulu honek ondorengo prestakuntza-unitateak barne hartzen ditu:

    Haur eta gazteen aisialdiaren testuingurua gizarte-ingurunean kokatzea (50 ordu).

    Aisialdirako hezkuntza-proiektuen programazioa, gauzatzea eta hedapena (70 ordu).

  4. Aisialdiko begiraleen taldea koordinatu eta dinamizatzea (80 ordu).

  5. Haur eta gazteen aisialdiko jarduerak zuzendu eta koordinatzeko lanbide-praktika ez laboralen modulua (120 ordu).

    Edonola ere, praktika ez laboralen moduluak bertaratzekoa izan beharko du, teleprestakuntza modalitateko prestakuntza-ekintzak barne. Prestakuntza praktikoaren etapa hau era trinkoan edo ikastaroan zehar banatuta egin ahal izango da.

  1. Prestaketa-aldi teoriko-praktikoa.

    Prestaketako eduki guztietan sartuko dira hizkuntza-normalkuntza eta genero-ikuspegia.

    Begiraleen nahiz zuzendarien prestakuntza plana gehienez ere hiru urtean (segidakoak) egin ahal izango da -praktikak barne-, ikastetxe berean.

    Betiere, dena delako ikasturtea zein ikastaroa hasita egonez gero, matrikulatuen zerrendak itxi egingo dira eta, beraz, ezin izango da ikasle berririk matrikulatu bertan.

    Prestakuntza erabat edo partzialki presentziala izan daiteke.

    Ikastetxeak moduluren bat teleprestakuntza edo online modalitatean eman nahi badu, aurretiaz haur eta gazteen aisialdiko hezitzaileen prestakuntzarako ikastetxe gisa aitortu duen erakundearen bidez eskaera baten bidez egingo da, horren bidez ziurtatzeko ikastetxeak betetzen dituela baldintza tekniko, pedagogiko eta teknologikoak, edota espazioari, instalazioei, ekipamenduei eta giza baliabideei dagozkien baldintzak, teleprestakuntza edo online modalitatean irakasteko gaitasuna duen ikastetxearen akreditazioa izan beharko du. Gainera, prestakuntza-proiektua erantsi beharko du, baita ikasleen gida eta kasuan kasuko moduluko irakasleen gida ere.

    Modalitate presentzialeko prestakuntzaren kasuan, ikasleak programatutako ordu-kopuru osoa bete beharko du eta, hala badagokio, era egokian justifikatu beharko du eskolan bertan ikastorduak galdu izana. Eskolak galdutako ordu horiek errekuperatzeko ikasleak egin beharrekoa agintzeko gaitasuna izango du. Prestakuntzan, gutxienez, bi ordu zenbatuko dira saio bakoitzeko; eguneko, gehienez ere, zortzi ordu, eta 10eraino luza daitezke gaueko prestakuntza sartzen den saio praktikoen kasuan. Gehienez ere bost egun ezarri dira prestakuntzan zenbatu daitezkeen segidako jardunaldien kopuruan. Ikasle/ikasgela ratioa, gutxienez, hamar ikasle eta, gehienez, hogeita hamar ikasle izango da gela bakoitzeko.

    Prestakuntzaren osagai gisa, ikasleak berak egindako lan teorikoa eskatuko da, bai oro har ikasitako guztian sakonduz, bai prestaketa-aldi teoriko-praktikoan aztertutako gai edo arloetako bati buruzkoa. Eskolak berak ezarriko ditu lana burutzeko arauak eta epeak eta, era berean, eskola arduratuko da lanari buruzko ebaluazio eta jarraipen pedagogikoaz.

  2. Prestaketa-aldi praktikoa.

    Derrigorrezko praktika-orduak bi eratara bete daitezke: bai era trinkoan, denak jarraian, bai ikastaroan zehar banatuta, baina beti ere, prestaketa-aldi teoriko-praktikoa bukatu eta hurrengo urteko iraila baino lehenago praktika-orduek burututa egon beharko dute.

    Etapa hau bakarrik udalekuetan, kanpamentuetan, aisialdirako talde batean, martxa edo ibilbide batean programatutako jarduera praktikoan esku hartuta garatu ahal izango da, eta horretarako, 120 ordukoa izango da gutxieneko iraupena zuzendariaren prestakuntzaren kasuan eta 160 ordukoa begiralearen prestakuntzarenean.

    Prestaketa-aldi praktikoaren arduradun Aisialdiko zuzendari titulu ofiziala duen pertsona bat izango da. Ardura hori bere borondatez hartuko du bere gain, beti ere, eskolaren irizpideen arabera. Era berean, Eskolak zeregin hori ikuskatuko du, posible balitz, jatorrizko talde-arduradunarekin batera koordinaturik.

    Prestaketa-aldi praktikoa bukatutakoan, praktiken arduradun izan den Aisialdiko Zuzendari titulu ofizialdunak edo, hala badagokio, eskolako praktiken ikuskatzaileak, ikaslea ebaluatuko du idatziz, Gai edo Ez Gai kalifikazioa proposatuz. Era horretara, eskolak, gainerako betebehar guztiekin batera, ikasturteari dagokion azken ebaluazioa osatuko du eta ebaluazio-agirian eta -txostenean horrela adierazita geratuko da.

    Horrez gainera, prestaketaren osagarri gisa, ikasle bakoitzak lan teorikoa osatu beharko du burututako praktika-aldiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala eta/edo proiektu oso bat aurkeztuz. Eskolak berak ezarriko ditu lan hori burutzeko betebeharrak eta epeak eta, era berean, berak egingo du ikuskapen eta ebaluazio pedagogikoa. Orobat, eskolak orain arte adierazitakoa osatu edo horri edozer gauza erasteko ahalmena izango du eskolak berak agindutako betebeharren arabera.

  3. Ikastaroen ebaluazioa.

    Haur eta Gazteen Aisialdirako Heziketa Jardueretarako begirale eta zuzendariak Prestatzeko Ikastaroak ebaluatzerakoan, genero-ikuspegia nola ezarri den aztertzeaz gain, gutxienez honako irizpide hauek hartu beharko dira aintzakotzat:

    1. Ikaslearen parte-hartzea. Parte-hartze hori ebaluatzerakoan, ikastorduak betetzea, denbora aprobetxatzea eta parte hartzearen kalitatea hartuko dira kontuan.

    2. Ikasle bakoitzak zein neurritan bereganatu dituen bertan ikusitako gaiak. Horretarako, egindako lanak, ariketak, etengabeko ebaluazioa eta abar erabiliko dira. Horietakoren batek idatzizkoa izan beharko du.

    3. Ikaslea zeregin horretarako egokia den ala ez ikusiko da. Aisialdiko hezitzaile izateko ikasle bakoitzak dituen gaitasunak eta jarrera pertsonalak hartuko dira kontuan.

      Aurretiaz ezarritako irizpideen arabera ikaslea prestaketa-aldi teoriko-praktikoa bukatutakoan Ez Gaitzat joko balute, ezetsi egingo dute eta ezin izango da hurrengo fasera pasatu. Eta, aurretiaz ezarritako irizpideen arabera, ikaslea prestaketa-aldi praktikoa bukatutakoan Ez Gaitzat joko balute, ezetsi egingo dute behin betiko.

      Arestian aipatutako ebaluazio-irizpideak erabiltzeko modu konkretua, zehatz-mehatz azalduta agertuko da eskoletako bakoitzak dagokion Foru Aldundiko erakunde arduradunari aurkeztu behar dion ikastaro bukaerako txostenean.

      Eusko Jaurlaritzan Gazteria arloan eskumena duen sailak eta, hala badagokio, dagokion Foru Aldundian gai horretaz arduratzen den erakundeak, ebaluazio-irizpideak erabiltzeko modu konkretua alda dezan proposamenak egin eta aholkuak eman diezazkiokete eskolari baita aldatzera behartu ere, aipatutako erakundeen iritziz, aurretiaz ezarritako helburuak bete gabe geratzen direnean.

  4. Ikastaroetarako dokumentuen tramitazioa eta epeak.

    Ofizialki aitortutako eskola guztiek igorriko diote dagokien foru-aldundiko eskumeneko organoari, gutxienez astebete lehenago prestakuntza-ikastaroak edo -moduluak hasi baino lehen, azaroaren 2ko 419/1994 Dekretuaren III. eranskinean zehaztutakoarekin bat etorriz, baita organo horrek zehaztu dezakeen bestelako dokumentazio osagarria ere.

    Emandako ikastaroei eta horien aktei dagokien ikasturte bukaerako txostena tramitatu ahal izateko ohiko epe modura, urte bakoitzeko abendua hartuko da soil-soilik. Epe berezi bakar bat ere emango da, prestaketa-aldi teoriko-praktikoa bukatu eta hurrengo urteko abenduaren 31ra artekoa.