Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko abenduaren 11koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduaren hutsak zuzentzeko dena. 2015eko apirilaren 1eko Agindu horren bidez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 5382
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/12/11
  • Argitaratze-data: 2015/12/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak; Sailak

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako huts bat atzeman da Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatutako datu pertsonalen fitxategiak arautu zituen Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduan (2015eko apirilaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 79. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da.

Zehazki, atzeman da Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko apirilaren 1eko Aginduaren III. eranskinaren zerrendan jaso behar izan ziren fitxategi batzuk falta direla. Eranskin horrek ezabatutako fitxategiak jasotzen zituen. Ondorioz, bidezkoa da III. eranskin hori berriz argitaratzea, beharrezko zuzenketak egin eta gero.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak agindu honen kopia bat bidaliko dio Datuak Babesteko Euskal Bulegoari, xedapen honen III. eranskina zuzen dezan.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 11.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Zerbitzu Zuzendaritza

Inguma fitxategia

«Inguma» fitxategia ezabatu egingo da, dagoeneko ez delako egiten datu pertsonalen tratamendurik.

Aholkularitza Juridikoko espedienteak

Datuak Zerbitzu Zuzendaritzaren erregistroak eta administrazio-espedienteak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

Administrazio Kontseiluak

Datuak Zerbitzu Zuzendaritzaren erregistroak eta administrazio-espedienteak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritza

Aurriak eraisteko laguntzak

Datuak Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzako diru-laguntzen, beken eta laguntzen fitxategi bateratuan integratzen dira.

Lurralde- eta hirigintza-planak

Datuak Lurralde Plangintzaren eta Hirigintzaren Zuzendaritzako erregistroak eta administrazio-espedienteak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

INGURUMEN SAILBURUORDETZA

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza

Urdaibaiko biosfera kudeatzeko fitxategia

Datuak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren erregistroak eta administrazio-espedienteak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzaren diru-laguntza

Datuak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren diru-laguntzen, beken eta laguntzen fitxategi bateratuan integratzen dira.

Datuen iturrien katalogoa

Datuak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren ekitaldien eta kontaktuen fitxategi bateratuan integratzen dira.

Eionet

Datuak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren ekitaldien eta kontaktuen fitxategi bateratuan integratzen dira.

Ingurumen-ekitaldietako parte-hartzea

Tratatu beharreko datuak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren ekitaldien eta kontaktuen fitxategi bateratuan integratzen dira.

Buletin elektronikoa

Tratatu beharreko datuak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren ekitaldien eta kontaktuen fitxategi bateratuan integratzen dira.

Biodibertsitatearekin lotutako zehapen-espedienteak

Datuak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren erregistroak eta administrazio-espedienteak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

Biodibertsitatearekin lotutako espedienteak

Datuak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren erregistroak eta administrazio-espedienteak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza

Ikuskatzeak eta gorabeherak kudeatzea

Datuak Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren ingurumen-arloko ikuskatzeak, gorabeherak eta zehapenak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

IKSeeM sistema

IKSeeM sistema plataforma teknologikoa da, eta plataforma hori hainbat fitxategitako datuak tratatzeko euskarritzat erabiltzen da. Adierazitako xedeen arabera dagozkien fitxategietan integratzen dira datuak (Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren erregistroen eta administrazio-espedienteen kudeaketa).

Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren diru-laguntzak

Datuak Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzaren eta Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzaren diru-laguntzak, bekak eta laguntzak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

GARRAIO SAILBURUORDETZA

Garraio Azpiegituren Zuzendaritza

AOFT laguntzak kudeatzea

Laguntzen programa amaitu egin da eta dagoeneko ez da jasotzen datu pertsonalik. Datuen historikoa Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren diru-laguntza, beka eta laguntzen fitxategi bateratuan integratzen da.

Ondare-erantzukizuneko erreklamazioak

Fitxategiko datuak Zerbitzu Zuzendaritzaren erregistroak eta administrazio-espedienteak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

Portuetako emakidak eta baimenak

Tratatu beharreko datuak Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren erregistroak eta administrazio-espedienteak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

Portuko tarifak

Tratatu beharreko datuak Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzaren erregistroak eta administrazio-espedienteak kudeatzeko fitxategi bateratuan integratzen dira.

Itsas Administrazioko Eskolako ikastaroak

Tratatu beharreko datuak Itsas Administrazioko Eskolaren fitxategi bateratuan integratzen dira.

Itsas Administrazioko Eskolaren liburutegiaren erabiltzaileak

Tratatu beharreko datuak Itsas Administrazioko Eskolaren fitxategi bateratuan integratzen dira.

Itsas Administrazioko Eskolako bekak

Tratatu beharreko datuak Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren diru-laguntza, beka eta laguntzen fitxategi bateratuan integratzen dira.

Garraio Plangintzaren Zuzendaritza

Taxi-lizentziak eta -baimenak

«Taxi-lizentziak eta -baimenak» fitxategia ezabatu egingo da, dagoeneko ez delako egiten datu pertsonalen tratamendurik.

Errepideko garraioko bekak

Tratatu beharreko datuak Garraio Plangintzaren Zuzendaritzaren diru-laguntza, beka eta laguntzen fitxategi bateratuan integratzen dira.

Garraiolarien trebakuntza

Tratatu beharreko datuak garraioaren arloko profesionalen trebakuntzaren fitxategi bateratuan integratzen dira

Segurtasun-aholkularien trebakuntza

Tratatu beharreko datuak garraioaren arloko profesionalen trebakuntzaren fitxategi bateratuan integratzen dira.

Garraioko poliziaren babes bereziko datuak

Tratatu beharreko datuak Trenbideetako Polizia izeneko fitxategi bateratuan integratzen dira.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.