Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko irailaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015-2016ko ikasturterako itundu beharreko unitateen zehaztapena ebazten duena, Haur Hezkuntzan (2. zikloa), Lehen Hezkuntzan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 189
  • Hurrenkera-zk.: 4174
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/09/10
  • Argitaratze-data: 2015/10/05

Testu legala

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko apirilaren 22ko Aginduaren bidez onartu eta publiko egin ziren inprimakiak, hezkuntza-ituna indarrean duten ikastetxeek eska zezaten 2015-2016 ikasturterako itundu beharreko gela-kopurua zehazteko.

Ikastetxeek aurkeztutako eskabideak aztertu, eta hainbat hezkuntzatan proposamenak egin ostean, honako hau

  1. eranskinean zehaztutako zenbatekoak kalkulatzeko, kontuan hartu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 29ko Agindua, zeinaren bidez eguneratu baitziren itunpeko ikastetxeen gastuei aurre egiteko ekonomia-moduluak, EAEko 2015. urteko aurrekontu orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2014 Legeak xedatutakoaren arabera.

    2016. urteko lehenengo bi lauhilekoei dagokienez, 2016ko ekitaldirako Aurrekontuen Legeak ezartzen dituen ekonomia-moduluak aplikatzearen ondorioz egin beharreko doikuntzak egingo dira, garaia heltzen denean.

    Agindu honetan agertzen diren diru-kopuruak gehienekoak dira, eta irakasleen eta gainerako langileen gastuak ere horien barruan sartzen dira.

    Goragoko paragrafoan xedatutakoa hala bada ere, ordainketa eskuordetuaren sistemak eragiten dien mailetan, honako honen arabera ordainduko zaie antzinatasuna inoren kontura lan egiten duten langileei: ikastetxean irakasle bakoitzak duen antzinatasunaren arabera.

Agindu honen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 10a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)