Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2015eko uztailaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, 2015eko urteari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuan ezarritako laguntzetarako dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 157
  • Hurrenkera-zk.: 3557
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/07/29
  • Argitaratze-data: 2015/08/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2012ko ekainaren 25ean, Euskal Autonomia Erkidegoko esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko laguntzei buruzko maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretua argitaratu zen. Dekretu honen bidez, esnetarako behien abeltzaintza-ustiategiei lagundu nahi zaie. Laguntza horiek jaso ahal izateko, abereen ongizatea hobetzeko neurriak hartu beharko dituzte, eta neurriok arlo honetan dagoeneko nahitaezkoak direnak baino eskakizun handiagoak izan beharko dituzte.

Batzordearen C (2012) 617 Erabakiarekin laguntzen araubide hau baimendu zen. Bada, erabaki horretako zehaztapenekin bat etorriaz, agindu honen helburua hauxe da: 2015eko ekitaldiari dagokionez, aldez aurretik hartutako konpromisoen urteko ordainketa egiteko laguntzetarako deialdia egitea, maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuko 6. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, aurtengo laguntzetarako deialdia honako arau hauek babestuta egin da: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2014 Legea.

Horri jarraiki, honako hau

Lehenengoa. Deialdia.

Agindu honen bitartez, 2015. urteari dagokionez, honako deialdi hau egiten da: maiatzaren 29ko 100/2012 Dekretuan ezarritako esnetarako behien abeltzaintza-ustiategietan abereen ongizatea hobetzeko aldez aurretik hartutako konpromisoen urteko ordainketa egiteko laguntzetarakoa

Bigarrena. Eskabideak aurkeztea.

Aldez aurretik hartutako konpromisoen urteko ordainketa egiteko eskabideak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariari bidali behar zaizkio. Nekazaritzako Eskualdeetako Bulegoetan edo Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko bulegoetan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkez daitezke, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako beste edozein tokitan, agindu honetako eranskinetan dauden eskabide-ereduekin bat etorriz. Eredu edo inprimaki horiek Nekazaritzako Eskualdeetako Bulegoetan eta www.nasdap.ejgv.euskadi.net web-orrian daude eskura.

Hirugarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena. Agiriak.

Aurreko ekitaldietan honelako laguntzak jaso eta konpromiso egokia sinatu zutenek urteko ordainketarako eskabidea agindu honetako II. eranskinean jasotakoa ereduaren araberakoa aurkeztu beharko dute, eta, horrez gain, honako agiriak ere aurkeztu beharko dituzte:

Hartutako konpromisoak betetzeari eta haiek egiaztatzeko kontrolei baiezkoa emateari buruzko zinpeko deklarazioa.

Nekazaritza-politika bateratuaren (NPB) zuzeneko laguntzak eskatzeko epea amaitzean ustiategian dauden abereen errolda. Ustiategia errendimendua kontrolatzeko programa bati atxikita egonez gero, atxikipenaren egiaztagiria, programa hori kudeatzen duen erakundeak emandakoa. Laguntza horiek kudeatzen dituzten administratzaileek eman ahalko dituzte datu horiek, baldin eta haien esku badaude.

Laguntza lehenengo aldiz eskatzean egindako adierazpenetan eta aurkeztutako agirietan egon diren aldaketak, halakorik egon bada.

Bosgarrena. Diru-laguntzen zenbateko osoa.

  1. Agindu honen arabera eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura 2015eko ekitaldian emango diren laguntzen gehieneko zenbatekoa, guztira, 500.000 eurokoa da.

  2. Erabaki honetan ebatzitako diru-kopuru osoa gehitu daiteke, indarrean dagoen legerian kredituak lortzeko edo aurrekontuak aldatzeko aurreikusten den erregimenari jarraiki. Kasu horretan, eta laguntzak ebatzi aurretik, horren berri emango da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordearen ebazpen bitartez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena.

    Seigarrena. Errekurtsoak.

    Administrazioaren bidea amaitzen duen agindu honen kontra, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, argitaratzen den egunaren biharamunetik hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, argitaratzen den egunaren biharamunetik harako bi hilabeteko epean.

    Zazpigarrena. Ondorioak.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 29a.

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

    (Ikus .PDF)