Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2014ko azaroaren 5ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; haren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2015eko deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5066
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/11/05
  • Argitaratze-data: 2014/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretarako akatsak aurkitu dira Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren azaroaren 5eko Aginduan; zeinaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuan aurreikusitako 2015eko deialdia egiten baita. Agindu hori 2014ko azaroaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 215. zenbakian. Beraz, zuzendu egiten dira:

2014/4806 (33/7) orrialdean, euskarazko bertsioan.

Honela dio:

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2015ean 4.438.280 euroko zenbatekoa emango da gehienez.

Baina honela esan behar du:

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2015ean 4.098.480 euroko zenbatekoa emango da gehienez.

2014/4806 (33/9) orrialdean, euskarazko bertsioan.

Honela dio:

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2015ean 644.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.

Baina honela esan behar du:

Diru-laguntza linea horren barruko jarduerak finantzatzeko, 2015ean 599.000 euroko zenbatekoa emango da gehienez.