Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko azaroaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Ikerkuntzako 2014ko Euskadi Sarirako deia egiten duena, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 4810
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/11/04
- Argitaratze-data: 2014/11/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Instituzional
Testu legala
323/2010 Dekretuak, azaroaren 30ekoa, Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen du, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
Aipatutako dekretuak 1.3. artikuluan zehazten du urtero Ikerkuntzako Euskadi Sarirako deia egingo dela Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren agindu baten bitartez. Agindu horrek hauek jasoko ditu: deialdiaren xedea, sarirako ezarritako zenbateko eguneratua eta hautagaiak aurkezteko epea inolaz ere ez hilabete baino gutxiago.
Eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu espedienteen tramitazio aurreratua arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan xedatutakoa oinarritzat hartuta.
Honako hau
Agindu honen xedea da azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuan arauturiko Ikerkuntzako Euskadi Sariaren 2014ko ediziorako deia egitea, Zientzia eta Teknologia modalitatean.
Saria eta kopuru gordina 40.000 euro izango da. Sarituak estatuatxo bat eta bereizgarri bat ere jasoko ditu, gainera, saria emateko ekitaldi publikoan.
Hautagaiak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.
Deialdiaren eta deialdia arautzen duen dekretuaren testuak lortzeko Interneteko helbidea hau da «http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net»
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren 3. zenbakiko fitxategian, «Bekadunentzako diru-laguntzak» izenekoan, jasoko dira , eta deialdian parte hartzen dutenek berariaz ematen dute datu horiek tratatzeko eta argitaratzeko baimena. Fitxategi hori arau honen xedapen-esparruan sartzeko da: 2010eko urriaren 4ko Agindua, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren datu pertsonalen fitxategi jakin batzuk arautzen dituena (azaroaren 5eko EHAA, 213. zenbakia).
Zientzia Politikarako Zuzendaritza da fitxategi horren arduraduna. Datuak aurkaratu, kontsultatu, zuzendu eta ezabatzeko eskubideak Zientzia Politikarako Zuzendaritzan erabili ahal izango dira. Horretarako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Zientzia Politikarako Zuzendaritzara jo beharra dago (Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Nagusien kargutan egiteko den gastu espedienteen tramitazio aurreratua arautzen duen Ekonomia eta Herriogasun Sailaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3. artikuluan jasotakoaren ondorioetarako, agindu honetako laguntzak ebazteko ordainketa-kreditu eta konpromiso-kreditu egokiak eta nahikoak egon behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2015erako Aurrekontu Orokorretan.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honek amaitu egiten du administrazio-bidea. Haren aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango diote interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean. Kasu bietan Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honetan adierazi ez den guztian azaroaren 30eko 323/2010 Dekretuan xedatutakoak aginduko du.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko azaroaren 4a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: AGINDUA, 2015eko apirilaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014ko Euskadi Ikerketa Saria Zientzia eta Teknologia alorrean esleitzen duena.
- Ikus: 323/2010 DEKRETUA, azaroaren 30ekoa, Ikerkuntzarako Euskadi Saria arautzen duena, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz.
- Ikus: AGINDUA, 2015eko apirilaren 9koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2014. urteko Ikerkuntzarako Euskadi Sariko epaimahaia izendatzeko dena Zientzia eta Teknologia modalitatean.