Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko urriaren 16koa, Osasuneko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2007ko urriaren 4ko Agindua, Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea sortzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 4599
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/10/16
  • Argitaratze-data: 2014/10/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2007ko urriaren 4ko Aginduak Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea sortzen du, osasun mentalaren arloko aholku-emailea izan dadin, maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren esparruan; dekretu horren bidez Osasun Saileko Batzorde Aholkularien araubidea arautzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoan egindako azterketa epidemiologikoen arabera, osasun mentala osasun-arazo larria da; batetik, erikortasun oso handia duelako, eta, bestetik, gaixoen eta euren senitartekoen bizi-kalitatean eragin handia duelako.

Agindu horren 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, «Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea lehendakari batek, idazkari batek eta 17 batzordekidek osatuko dute. Osasuneko sailburuak izendatuko ditu guztiak». Batzordekideak izendatzeko, agindu horren 4. artikuluan zehazten den banaketa hartuko da.

Hala ere, beharrezkotzat jotzen da Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordean aditu gehiago sartzea, batzorde horretako kide kopurua handituta. Beraz, hamazazpi batzordekide izatetik hemezortzi izatera aldatu da eta haren osaera banatzeko modua ere aldatuko da, hau da, pisu handiagoa izango du honako hauen ordezkaritzak: zerbitzu zentralak eta ospitaleko eta ospitalez kanpoko osasun-zerbitzuak, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzukoak; eta, halaber, Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkarteko ordezkaria ere barne sartuko da.

Adierazitako banaketaren arabera batzordekide kopurua handitu eta gero, aholku batzordea moldatu egingo da antolamendurako eta laguntzarako egitura berrira, eta estaldura handiagoa emango zaie osasun mentalari lotutako gizarte arazoei.

Hori dela eta, hau

Osasun Mentalari buruzko Euskadiko Aholku Batzordea lehendakari batek, idazkari batek eta 18 batzordekidek osatuko dute. Osasuneko sailburuak izendatuko ditu guztiak. Ahaleginak egingo dira osaera hori paritarioa izan dadin.

Batzordeak banaketa honen arabera izendatuko dira:

  1. Batzordekide bat, Osasun Sailaren ordezkaritzan.

  2. Batzordekide bat, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren ordezkaritzan.

  3. Batzordekide bat, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluaren ordezkaritzan.

  4. 12 batzordekide, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu zentralen eta osasun mentaleko osasun-zerbitzuen ospitalekoak zein ospitalez kanpokoak ordezkaritzan.

  5. Batzordekide bat, Euskadiko Eri Psikiko eta Senide Elkarteen Federakuntzaren (FEDEAFES) ordezkaritzan.

  6. Batzordekide bat, Osasun Mentalaren Elkartearen (OME-AEN) ordezkaritzan.

  7. Batzordekide bat, Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen ordezkaritzan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 16a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.