Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko urriaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ardi- eta ahuntz-aziendak identifikatu eta erregistratzeko garatu eta aplikatzeko arauak ezartzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 205
- Hurrenkera-zk.: 4549
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/10/09
- Argitaratze-data: 2014/10/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Animaliak eta euren mugimenduak behar bezala identifikatu eta erregistratzea oinarrizko baldintza da ardi- eta ahuntz-ustiategiak kontrolatu eta kudeatzeko, elikagai-segurtasunaren eta animalien osasunbidearen ikuspegitik, baita erkidegoko laguntza-erregimenak aplikatzeko ere; horrela izanik, bete ezean, laguntzok murriztu edo ken daitezke.
Erkidegoko eta estatuko arauek xedatu legez, abeltzaintzak jarduera bakoitzeko erregistroak izan behar ditu, eta, horien artean, ustiategien erregistroa eta animalien identifikazioa eta erregistroa.
Kontseiluaren 1992ko azaroaren 27ko 92/102/EEE Zuzentaraua, abereak identifikatu eta erregistratzeari buruzkoa, otsailaren 9ko 205/1996 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako antolamendu juridikoan, eta martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuak abeltzaintzako zenbait espezie, ardi- eta ahuntz-aziendak, besteak beste, identifikatu eta erregistratzeko sistema xedatzen du, baita ustiategietako espezie horien zerrenda eguneratuak egin beharra, bertan oinarrizko datuak sartuta.
Halaber, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko abenduaren 17ko 21/2004 EE Erregelamendua irailaren 16ko 685/2013 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako legeetan; eta, bertan, ardi- eta ahuntz-aziendak identifikatu eta erregistratzeko sistema ezartzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoan, alderdi horiek arautzen dituzten zenbait arau daude. Nekazaritzako ustiategiak erregistratzeari dagokionez, irailaren 27ko 203/2011 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorra arautzen du, eta erregistro bakarra da erkidego osorako; bertan, mota guztietako ustiategiak integratzen dira, abeltzaintzakoak barne.
Animaliak identifikatu eta erregistratzeari dagokionez, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1988ko urriaren 3ko Aginduak berariaz arautu zuen Euskal Autonomia Erkidegoko ardi- eta ahuntz-aziendak identifikatzeko errolda, eta abeltzaintzako saneamenduko kanpainak egitea.
Duela gutxi, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko martxoaren 30eko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan ardi- eta ahuntz-aziendak identifikatu eta erregistratzeko garatu eta aplikatzeko arauak xedatu ziren.
Hala ere, zenbait akats aurkitu dira agindu horren testuan eta, xedapenaren esanahia aldatzen ez badute ere, komeni da zuzentzea. Halaber, Estatuko Administrazio Orokorrak egindako errekerimendu bati erantzuten zaio; aldatzen ari den Aginduaren 10.3 artikuluan xedatutako salbuespen bat ezabatzeko, alegia. Azkenik, agindu horren ezarpenak agerian utzi du xedapen batzuk hobeto idatzi eta gure erkidegoaren beharrizan eta berezitasunetara hobeto egokitu beharra.
Aldaketa hauek guztiek 2012ko martxoaren 30eko Aginduaren artikulu askori eragiten diotenez, agindu hori indargabetzea eta haren ordez hau jartzea hautatu da, araua argiago eta errazago erabiltzeko xedeaz.
Dekretu hau prestatzeko aholkua eskatu zaie Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundietako nekazaritza-sailei eta sektoreko lanbide-erakundeei. Horiek horrela, honako hau
Agindu honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) garapen- eta aplikazio-arauak xedatzea, ardi- eta ahuntz-espezieetako animaliak identifikatu, erregistratu eta garraiatzeari dagokionez. Halaber, agindu honen bidez xedatzen dira lurralde berean dauden ardi-azienden edota ahuntz-azienden ustiategietan egon behar den erregistro-liburuaren edukiak.
Agindu honen xedeetarako, honako hauetan xedatutako definizioak aplikatuko dira: Kontseiluaren 92/102/EEE Zuzentaraua, 1316/1992 Errege Dekretua, 21/2004 Erregelamendua, 479/2004 Dekretua, 1486/2009 Errege Dekretua eta 685/2013 Errege Dekretua.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Eusko Jaurlaritzaren eginkizunak izango dira koordinazioa, solaskidetza eta ordezkaritza; eta lurralde historikoetako foru aldundiena, berriz, arlo honetako arauak garatu eta betearaztea, eta agintaritza eskudunak izango dira zein bere geografia eremuan.
Ardi- eta ahuntz-azienden ustiategiak inskribatuta egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrean, zeina irailaren 27ko 203/2011 Dekretuak arautzen baitu. Agindu honen 9. eta 10. artikuluetan jasotako erregistroak eta datu-baseak Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrean integratuko dira eta horren zati osagarriak eta bereiziak izango dira.
Irailaren 27ko 203/2011 Dekretuak xedatutakoarekin bat, foru aldundiek euren lurraldeetako ardi- eta ahuntz-azienden ustiategiei buruzko datuak kudeatuko dituzte eta egunean izango dituzte. Horretaz gain, animalia bakoitzaren identifikazio-datuak ez ezik, animalien mugimenduei buruzko datuak ere emateko ardura izango dute, zein bere erregistroan sar dadin, agindu honetako 9. eta 10. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Foru aldundiek etengabe hornituko dute aurreko atalean adierazitako informazioaz irailaren 27ko 203/2011 Dekretuaren 7. artikuluko 1. atalean aurreikusitako datu-basea; eta, modu horretan, erregistroa etengabe eguneratuta dagoela bermatuko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrean sartzeko xedeaz, ardi- edo ahuntz-espezieetako animaliak dituzten ustiategiak, hau da, ardi- edo ahuntz-azienden azpiustiategiak ustiategi motaren arabera sailkatuko dira, 479/2004 Errege Dekretuaren III. eranskineko xedapenekin bat.
Ardi- edo ahuntz-azienden azpiustiategiaren produkzio-orientazioaren arabera, sailkapen zootekniko hauetako bat esleituko da:
Ugaltze-ustiategiak: ugalketarako emeak dituztenak, esnea edo arkumeak edo antxumeak emateko. Produkzio-orientazioaren arabera, honako hauek izan daitezke:
Esnea ekoizteko ustiategiak: esnea edo esnekiak ekoitzi eta, hala badagokio, merkaturatzeko helburua dutenak; beraz, ardiak edo ahuntzak jetzi egingo dira horretarako.
Okela ekoizteko ustiategiak: arkumeak edo antxumeak ekoizteko helburua dutenak; beraz, ardiak edo ahuntzak ez dira jetziko, esnea edo esnekiak merkaturatzeko helbururik ez dagoelako.
Mistoak: produkzio-orientazio batzuk dituztenak.
Galkatze-ustiategiak edo gizendegiak: ugalketarako animaliarik izan ez, eta hiltegira eramateko diren animaliak gizentzeko helburua dutenak.
Autokontsumorako ustiategiak: famili kontsumorako ekoizten duten azpiustiategiak dira, baina ezin dute inola ere ezer merkaturatu. Autokontsumorako ustiategiak dira honako irizpide hauek betetzen dituztenak:
Ugalketarako 30 ardi edo ahuntz ar edo eme baino gutxiagoko errolda dutenak, ustiategien erregistroaren eta 13. artikuluan aipatutako nahitaezko urteko aitorpenen arabera.
Aurreko urtean beste ustiategi batzuetara animaliak lekualdatu izanaren dokumenturik ez izatea, hiltegietara barne.
Aurreko urtean esne-enpresetako esnearen emate-adierazpenik ez izatea.
Identifikazio- eta erregistro-sistemek honako elementu hauek dituzte:
Markatzeko gailuak, animalia bakoitza identifikatzekoak.
Datu-base informatizatuak.
Lekualdaketen dokumentuak.
Erregistro-liburuak, eguneratuak, zein bere ustiategian.
EAEn jaiotako ardi eta ahuntz guztiak gailu elektronikoaren eta marka aurikularraren bidez identifikatu behar dira.
Gailu elektronikoa hauetako bat izan daiteke:
Hausnar-boloa, 685/2013 Errege Dekretuaren I. eta III. eranskinetan eta ondorengo aldaketetan adierazitako ezaugarrietakoa.
Marka aurikular elektronikoa, 685/2013 Errege Dekretuan adierazitako ezaugarrietakoa.
Hausnar-boloaren eta marka aurikularraren identifikazio-kode elektronikoaren egiturak eta marka aurikularraren begi-kodeak honako karaktere hauek izango dituzte:
Herrialdearen kodea, UNE-ISO 3166 arauaren arabera: ES letrak, marka aurikularrean; edo, 724 kodea, identifikatzaile elektronikoan.
EAEko identifikazio-digitu bi (2), 15 kodearen bidez.
Geroko beharrizanetarako erreserbatutako digitu bi (2), 00 kodearen bidez.
Lurralde historikoari dagokion digitu bat (1): 1, Araba; 2, Bizkaia; eta, 3, Gipuzkoa.
Animalia banaka identifikatzeko zazpi (7) digitu.
Animaliak jaio eta, gehien jota, sei hilabetera jarri beharko dira identifikazio-bitartekoak eta, edozein kasutan ere, animalia jaiotza-ustiategitik atera baino lehen.
Hala ere,1. puntuan adierazitakoa adierazita ere, identifikazio-bitartekoak jartzeko epea bederatzi hileko adinera luzatzen da abeltzaintza estentsiboko sistemetan hazitako animalien kasuan; eta, edozein kasutan ere, bederatzi hilabete igaro ez badira, jaiotza-ustiategia utzi baino lehen egin behar da. Agindu honen ondorioetarako, abeltzaintza estentsibotzat joko da okela eta esnea ekoizteko sailkapen zooteknikoa duen abeltzaintzako ustiategia, baldin eta animaliak larratze-erregimenean ustiatzen badira. Identifikazio-epea luzatuz gero, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritzak egokiro jakinaraziko dio abeltzaintzako ministerio eskudunari.
Estatuan, hamabi hilabete egin baino lehenago hiltegira eramateko diren animaliak marka aurikular bakar baten bidez identifika daitezke. Marka horrek 685/2013 Errege Dekretuaren I. eranskineko B) letran jasotako ezaugarriak bete behar ditu.
Ardiak eta ahuntzak dituzten pertsonei edo pertsona titularrei honelaxe esleitu eta banatuko zaizkie 5. artikuluan deskribatutako identifikazio-markak: zuzenean edo ordezkaritza bidez, lurralde historikoetako bakoitzeko foru aldundiaren kasuan kasuko zerbitzuek baimendutako erakunderen bati emanda.
Lurralde historikoetako bakoitzeko foru aldundiaren zerbitzu egokiei dagokie eskuratutako, esleitutako eta banatutako marken zerrenda datu-base batean gordetzea. Halaber, 9. artikuluan xedatutako erregistrora, hau da, ardiak eta ahuntzak identifikatzeko erkidegoko erregistrora, honako informazio hau helarazi behar dute:
erreserbatutako gailu elektronikoetako kodeak, eskuratu aurretik.
eskuratutako gailuetako kodeak, urtebetetik urtebetera, gutxienez.
Informazio hori duela, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza arduratuko da EAEn erreserbatutako eta erabilitako gailuen erregistroa finkatzeaz, eta bikoizketak saihestuko ditu; halaber, identifikazio elektronikoetako kodeak datu-basera igortzeko ardura izango du, 685/2013 Errege Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Ustiategiaren titularrak edo animalien jabeak izango du bere ardurapeko animaliak zuzen identifikatuta egoteko erantzukizuna.
Identifikazio-bitartekoren bat galdu edo hondatuz gero, galdutakoaren edo hondatutakoaren ezaugarri berberak eta animalia identifikatzeko kode berbera dituen beste bete batez ordezkatuko da. Horretarako, ustiategiaren titularrak, animalien arduradunak, identifikazio-bitartekoak galdu direla egiaztatu ostean, euren kopia eskatu beharko du.
Foru aldundietako agintaritza eskudunek baimena eman diezaiekete beste enpresa, elkarte edo erakunde batzuei, nazio mailan kontsumitzeko diren hamabi hiletik beherako ardi- eta ahuntz-espezieetako animaliak identifikatzeko markak banatzeko. Kasu horretan, baimena duten enpresek erregistro bat kudeatu beharko dute eta une oro agintaritza eskudunaren eskura egongo da; horretaz gain, erregistroa gorde egingo da azken oharra egin eta hiru urtera, gutxienez. Erregistro horretako gutxieneko datuak honako hauek dira:
Markak jasoko dituzten ustiategien REGA/AUE kodea.
Marka kopurua eta banaketa-data.
Fabrikatzailearen izena edo sozietatearen izena, helbidea eta NAN/IFK.
Ustiategiaren titularrak edo animalien arduradunak nazio mailan kontsumitzeko diren hamabi hiletik beherako animaliak identifikatzeko markak eskuratzen baditu foru aldundietako agintaritza eskudunen baimena ez duten establezimenduetan, arestian, puntu honetan, jasotako informazioaz hornitutako erregistro bat eduki beharko du.
Ardi- eta ahuntz-espezieetako animalia identifikatuen erregistroa.
Elektronikoki identifikatutako ardi- eta ahuntz-espezieetako animalia guztiak, agindu honetan xedatutakoarekin bat, ardiak identifikatzeko erkidegoko erregistro batean sartuko dira. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak kudeatuko du erregistro hori, foru aldundietako agintaritza eskudunek emandako datuak kontuan izanda eta, gutxienez, animalia bakoitzari dagozkion datuak (I. eranskinekoak) izango ditu.
Ardiak identifikatzeko erkidegoko erregistroa informatizatuta egongo da eta, kudeaketa sistema horri esker, foru aldundiek emandako informazioa berehala jasoko da. Halaber, erregistro horren ardura izango da datuak bideratzea 479/2004 Errege Dekretuan eta 685/2013 Errege Dekretuan xedatutako nazio erregistroetara eta ezarritako gainerako erakundeetara.
Animalien jaiotza-urtea esleitzeko, eta kontuan izanda ardien fisiologia- eta produkzio-ezaugarriak, aintzat hartuko da nekazaritzako urtea, hots, urte bateko urriaren 1etik (1. urtea) hurrengo urteko (2. urtea) irailaren 30era. Denboraldi horretan jaiotako animalia guztien kasuan, 2. urtea hartuko da jaiotza-urtetzat.
Ardiak identifikatzeko erkidegoko erregistroa egiteko beharrezko informazioa izateko xedeaz, ustiategiaren titularrak helaraziko dizkie foru aldundietako agintaritza eskudunei animaliei dagozkien datuak (I. eranskinekoak).
Ustiategian banan-banan identifikatutako animalien datuak.
Banaka identifikatu ostean, ustiategian berez hil edo hiltegira eramandako animalien datuak.
Mugimendu horien berri emateko epea foru aldundietako agintaritza eskudunek finkatuko dute. Foru aldundiek epe hori finkatu ezean, jakinarazpenetarako epea zazpi egunekoa izango da, animalien identifikazioa egin edo heriotza egiaztatzen denetik.
1. puntuan definitutako erregistro informatikoa osatzeko, erkidegoaren barruan edo beste erkidego batzuekin, trukatutako animaliei dagozkien datuak sartuko dira, baita foru aldundietako agintaritza eskudunek 685/2013 Errege Dekretua indarrean jarri aurretiko arauen arabera banaka identifikatutako animaliei dagozkien datuak ere.
Ardi- eta ahuntz-espezieetako animalia guztien mugimenduak azienden mugimenduen erkidegoko erregistro informatizatuan sartuko dira, azienden mugimenduen erregistro orokorra eta abereak identifikatzeko banakako erregistroa ezarri eta arautzen dituen ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak kudeatuko du erregistro hori, eta, erregistroa osatzeko, foru aldundietako agintaritza eskudunek emandako datuak eta, gutxienez, animalia bakoitzari dagozkion datuak (II. eranskinekoak) hartuko dira.
Animaliak dituzten pertsonek edo pertsona titularrek, garraiolariek izan ezik, agintaritza eskudunei emango diete nork bere ustiategitik ateratako eta etorritako animaliak lekualdatzeari buruzko informazioa (II. eranskinekoa). Informazio hori garaiz emango da, agindu honetako 9.2 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutako epeen arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoan, jakinarazpen hori egiteko, foru aldundietako agintaritza eskudunek ezarritako lekualdaketa-dokumentuaren eredu ofizialak erabiliko dira, II. eranskinean jasotako informazioa oinarritzat hartuta. Mugitzen diren animalia guztiekin batera joan beharko da dokumentu hori.
Banaka identifikatutako animalien kasuan, lekualdaketaren dokumentuan, lekualdatzen diren animalien banakako identifikazio-kodea agertu beharko da.
Animaliak dituzten pertsonek edo pertsona titularrek, garraiolariek izan ezik, egunean izan beharko dute ustiategiko erregistro-liburua, aurrerantzean, ustiategiko liburua, uztailaren 29ko 685/2013 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat.
Ustiategiko erregistro-liburuak honako hauek bete behar ditu:
Ustiategian erabilgarri egon behar du, eta foru aldundietako agintaritza eskudunen eskura, haiek eskatuz gero; eta gorde egin behar da azken oharra egiten denetik edo ustiategia ixten denetik hiru urtera.
eranskinean adierazitako informazioa jasota izan behar du.
Animalien zerrenda izan behar du (III. eranskineko m) atalean adierazitakoa). Zerrenda hori, gutxien jota, urtean behin egin behar da eta zerrendarekin batera honako hauek izan behar dira: gorpuak batu izanaren albaranak, eta ustiategitik atera edo ustiategira etorritako animaliak lekualdatzeko dokumentuen kopia. Animalien zerrenda horren ordez, nork dagokion foru aldundiak bidalitako zerrendaa izan dezake; eta bertan jasota egon beharko da urteko errolda ofiziala berriro egiteko orduan ustiategian zeuden animalien banakako dokumentazioa (abereen osasun-kanpainarekin batera etorri zein ez).
Ustiategiko erregistro-liburuaren egitura fisikoa zein elektronikoa izan daiteke, baina beti bermatu beharko du beharrezko gutxieneko informazioa, hots, artikulu honetako 2. puntuan xedatutakoa.
Ardi- eta ahuntz-azienden ustiategien pertsona titularrek urtero jakinarazi beharko diete agintaritza eskudunei, urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen, urte bereko urtarrilaren 1ean ustiategian dauden animalien errolda osoa, espezieen arabera banatuta. Jakinarazpena animalia-kategoria hauen arabera egin beharko da:
Ugalketarako ez diren lau hiletik beherakoak.
Ugalketarako ez diren lau eta hamabi hil bitartekoak.
Ugalketarako urtebetetik gorako arrak.
Ugalketarako urtebetetik gorako emeak.
eta 10. artikuluetan xedatu legez, ardi-azienden ustiategien titularrek foru aldundietako agintaritza eskudunei datuak eman beharra dute eta, hori kontuan hartuta, ustiategiko titularrek eska dezakete jakinarazi beharreko errolda bat etortzeko agintaritza eskudunek euren erregistroetan dutenarekin. Edozein kasutan ere, erregistratutako datuen eta ustiategian dauden animalien artean ager litekeen kontraesanaren eta horren ondorioen erantzulea ustiategiaren titularra izango da.
Errolda jakinarazteko modu horretaz baliatzeko, ustiategiaren titularrek eskaera egin beharko diote ustiategia dagoen lurralde historikoko foru aldundiko organo eskudunari, V. eranskinean jasotako ereduaren arabera. Eskabidean azaldu behar dute interesa dutela ustiategiko errolda agintaritza eskudunaren erregistroetan dauden datuetatik lortzeko. Foru aldundiek, kasuan kasuko arauen bidez, baldintza osagarriak jarri ahal izango dituzte errolda-aitorpenaren formula horretaz baliatzeko.
Halaber, ardi- eta ahuntz-azienden ustiategien pertsona titularrek agintaritza eskudunei jakinarazi behar diete, eta urtean behin gutxienez, ustiategian identifikatutako animalien zerrenda, I. eranskinean jasotako informazioa adierazita gutxienez. Informazio hori eman beharra betetakotzat joko da urteko ohiko errolda ofiziala egiten denean.
Ardi- eta ahuntz-azienden ustiategien pertsona titularrek agintaritza eskudunei jakinarazi beharko diete ustiategitik ateratako eta etorritako ardi eta ahuntzei buruzko informazioa (II. eranskina), 10. artikuluko 2. puntuan xedatu bezala. Jakinarazpena egiteko epeak 9.2 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoak dira.
Foru aldundietan nekazaritzako eskumenak dituzten sailetako abeltzaintza-zerbitzuek ugalketarako azienden balantzea duen erregistroa egin ahal izango dute, kategorien arabera; animaliak dituzten pertsonek edo pertsona titularrek emandako jakinarazpenak oinarritzat hartuta (artikulu honetan eta 9. eta 10. artikuluetan jasotakoak). Erregistro hori ustiategien titularrek kontsultatu ahal izango dute. Foru aldundietan nekazaritzako eskumenak dituzten sailetariko bakoitzak, berariazko arauak garatuta, ugalketarako azienden balantzeak sortzeko metodologia eta abeltzainek balantzeak eskuratu ahal izateko sistematika ezarriko ditu.
Batzordearen 1505/2006 Erregelamenduan xedatutakoa oinarritzat hartuta, foru aldundietako agintaritza eskudunek ustiategiak ikuskatuko dituzte eta, horretarako, kasuan kasuko prozedura dokumentatuak ezarriko dituzte.
Kontrola hauen helburua da agindu honetan eta animaliak identifikatu eta erregistratzeari buruzko estatuko eta erkidegoko arauetan xedatutako betekizunak betetzen direla egiaztatzea, eta beste kontrol jarduera batzuekin batera egin ahal izango dira.
Ikuskapenak egiteko eskumena duten agintaritza eskudunek ikuskapenen eta haien ondorioen berri emango diote Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrari, ezarriko diren prozedurekin bat.
LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu honetan estatuko edo erkidegoko arau zehatzei egindako erreferentziak unean-unean eurak ordezkatzen edo aldatzen dituzten arauei egindakotzat hartu behar dira. Halaber, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari eta Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari egindako erreferentziak unean-unean urriaren 29ko 6/1993 Legeak barne biltzen dituen abeltzaintzako eskumenak dituzten sailei edo zuzendaritzei egindakotzat hartu behar dira; EAEko administrazio-sailak sortu, kendu eta aldatzeko, eta eginkizunak eta jardute-arloak zehazteko dekretuen arabera eta egitura organiko eta funtzionalari buruzko dekretuaren arabera.
BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA
Euskara eta gaztelania erabiltzeko eskubidea bermatuko zaie pertsona fisikoei eta pertsona juridikoen ordezkariei, baita arreta eurek harremanetarako aukeratu duten hizkuntzan izateko eskubidea ere, idatziz zein ahoz, agindu honen aplikaziotik eratorritako administrazio publikoekiko harremanetan.
LEHENENGO XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabetuta geratzen dira honako hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko ardi- eta ahuntz-azienden errolda identifikatzea eta abeltzaintzako saneamenduko kanpainak egitea arautu zuen Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1988ko urriaren 3ko Aginduaren 1. artikulutik 3. artikulura, bi horiek barne.
BIGARREN XEDAPEN INDARGABETZAILEA
Indargabetuta geratzen da honako hau: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko martxoaren 30eko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan ardi- eta ahuntz-aziendak identifikatu eta erregistratzeko garatu eta aplikatzeko arauak xedatu zituena.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urriaren 9a.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.
Identifikazio elektronikoa duten animalien datu-baserako gutxieneko datuak:
Animaliaren identifikazio-kodea.
Espeziea.
Arraza.
Sexua.
Jaiotza-urtea.
Identifikazio-data.
Identifikazioa egin zuen ustiategiaren kodea.
Zer identifikatzaile elektroniko den: hausnar-boloa, belarritako aurikular elektronikoa. Gainerako estatu kideetatik edo autonomia-erkidegoetatik etorritako animaliak izanez gero, beste identifikatzaile elektroniko bat izan daiteke, beti ere nazio mailan baimenduta badago.
Animaliak identifikatzeko kodeak ordezkatzeko kontrola.
Lekualdaketaren dokumentuko kodea.
Lekualdaketaren dokumentuko jaulkitze-data.
REGA/AUE kodea (Abeltzaintzako ustiategien erregistroa), jatorriko ustiategiari dagokiona.
Irteera-data.
Lekualdatutako animalien kopuruaren zerrenda, kategorien arabera.
Lekualdatutako animalien banakako identifikazio-kodea.
REGA/AUE kodea (Abeltzaintzako ustiategien erregistroa), helmugako ustiategiari dagokiona.
Helduera-data.
Garraioari eta garraiolariari buruzko informazioa, legez xedatutako kasuetan.
REGA/AUE kodea (Abeltzaintzako ustiategien erregistroa), ustiategiari dagokiona.
Ustiategiaren izena, helbidea edota koordinatu geografikoak.
Ustiategia duen pertsonaren izen-abizenak, IFK/IFZ eta helbidea.
Ustiategi-mota eta sailkapen zooteknikoa.
Mantendutako espezieak, ardi- edo ahuntz-aziendak, xedatutako kategorien arabera banatuta.
Ikuskapenak eta kontrolak. Haien data, arrazoia, akta-zenbakia, aktarik izanez gero, eta bertan jardun duen ikuskatzailearen identifikazioa.
Animalien sarrera, espezieen arabera: data, animalia kopurua eta zein kategoriatakoak diren, jatorriko ustiategiaren kodea eta gida-zenbakia, osasun-ziurtagiria edo lekualdaketaren dokumentua. 10. eta 11. artikuluetan adierazitakoarekin bat, Administrazioak datu horiek baditu, ez da nahitaezkoa izango datuok erregistro-liburuan agertzea, eta haren ordez lekualdaketaren dokumentua jarri ahal izango da.
Animalien irteera, espezieen arabera: data, animalia kopurua eta zein kategoriatakoak diren, jatorriko ustiategiaren kodea eta gida-zenbakia, osasun-ziurtagiria edo lekualdaketaren dokumentua. 10. eta 11. artikuluetan adierazitakoarekin bat, Administrazioak datu horiek baditu, ez da nahitaezkoa izango datuok erregistro-liburuan agertzea, eta haren ordez lekualdaketaren dokumentua edo gorpuak jaso izanaren dokumentua jarri ahal izango da.
Mantendutako animalien guztirako errolda, urte bakoitzeko urtarrilaren bateko datakoa, kategorien arabera banatuta.
Ugalketarako azienden balantzea, sarrerarik eta irteerarik dagoen bakoitzean, edo ustiategian bertan animaliaren bat ugalketarako izatera aldatuz gero.
Identifikazio-bitartekoen ordezkapenak, galtzearen edo hondatzearen ondorioz, edo hirugarren herrialderen batetik etorritako animaliei jartzen zaizkien marken ohar idatzia egiteko, noiz egin den adierazita.
Erregistroa egiaztatu duen agintari eskudunen ordezkariaren izen-abizenak eta sinadura, eta egiaztapenaren data.
Banaka identifikatutako animalien zerrenda, honako informazio hau barne hartuta:
Animaliak identifikatzeko kodea.
Jaiotza-urtea eta identifikazio-data.
Arraza eta, jakinez gero, genotipoa.
Zer hiletan eta urtetan hil zen animalia, baldin eta ustiategian hil bazen.
Zerrenda horren ordezkoa izan daiteke foru aldundietako agintaritza eskudunek bidalitako jakinarazpena, ustiategiaren errolda berriro egin ostean, abeltzaintzako saneamendu kanpainarekin bat etorri zein ez, 11. artikuluko 2. atalaren 3. puntuan xedatutako moduan.
Ardi- eta ahuntz-espezieetako animalien mugimenduen dokumenturako gutxieneko datuak
Lekualdaketaren dokumentuko identifikazio-kodea.
Jatorriko ustiategiaren identifikazio-kodea.
Irteera-data.
Garraiolariaren izen-abizenak eta SIRENTRA/ABGESI kodea (animalia bizien garraiolarien erregistroko sistema informatikoaren kodea).
Animaliak sartzen diren garraiobide-zatiko matrikularen zenbakia.
Lekualdatutako animalien kopurua eta kategoria (12. artikuluan xedatutako sailkapenarekin bat).
Helmugako ustiategiaren identifikazio-kodea.
Helduera-data.
Lekualdatutako animalien banakako identifikazio-kodea.
Izena: ..........................................................................................NAN/IFK: ................................
Helbidea: ..................................................................................................
Udalerria: ............................Herria: ..........................Posta-kodea: ...........Telefonoa: .................
Ordezkaria (eskatzailea pertsona juridikoa denean baino ez)
Izena: ...................................................................................................NAN: ...............................
USTIATEGIAREN IDENTIFIKAZIOA
Ustiategiaren kodea (REGA/AUE): ...........................................................................................
ADIERAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoan ardi- eta ahuntz-aziendak identifikatu eta erregistratzeko garatu eta aplikatzeko arauak ezartzen dituen Aginduaren 12. artikuluko lehen puntuan xedatutakoaren arabera, aukera dago eskatzeko agintaritza eskudunek euren erregistroetan dituzten datuetan oinarritutako urteko erroldaren aitorpena egin dadila, kasurako, abeltzaintza-zerbitzuek honako lurralde honetako foru aldundian dituzten datuetan oinarrituta:...........................................
Agindu horretako 10., 11. eta 13. artikuluetan xedatutakoarekin bat, ustiategiko titularra naizen aldetik, konpromisoa hartzen dut ustiategiko ardi- eta ahuntz-espezieen alten, bajen eta mugimenduen jakinarazpenak egiteko.
Ustiategiko titularra naizen aldetik, neuregan hartzen ditut erregistratutako datuen eta, agintaritza eskudunek kontrolak egiten dituztenean, ustiategian dauden animalien kopuruaren artean izan litekeen kontraesanaren eta horren ondoriozko erantzukizunak.
ESKATZEN DUT:
Nire titulartasuneko ustiategiko urteko errolda lortzeko, .............................................ko Foru Aldundiko abeltzaintza-zerbitzuan dauden datu-baseetako datuetan oinarrituta.
Erantsitako dokumentazioa:
Pertsona fisikoen kasuan, NANaren fotokopia.
Pertsona juridikoen kasuan,
kasuan kasuko erregistroan inskribatutako erregelamenduak edo estatutuak eratzeko edo beraiek aldatzeko eskrituraren fotokopia.
erakundearen IFKren fotokopia eta ordezkariaren NANaren fotokopia.
erakundearen gobernu organoak inskripzioa eskatzeko eta ordezkaria izendatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiriaren fotokopia.
.........................................., 20.......(e)ko .........................aren .........(a).
Titularraren sinadura:
.............................................................................................................................ko zuzendaria