Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinarekin, 2014ko ekitaldiari dagokionez, ondoko dekretuko II. eta III. kapituluetako laguntzetarako deialdia egiten baita: Nekazaritza- eta elikagai-produktuak eraldatu, komertzializatu eta sustatzeko laguntzei buruzko urriaren 7ko 172/2008 Dekretua (Lehiatu Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 153
  • Hurrenkera-zk.: 3541
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/07/30
  • Argitaratze-data: 2014/08/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuak, nekazaritza- eta elikagai-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzei buruzkoak (Lehiatu programa), nekazaritza- eta elikagai-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak finkatzen eta arautzen ditu.

Hain zuzen ere, zuzeneko diru-laguntzak ematen zaizkie, bai eta finantza-kostuak murrizteko laguntzak ere enpresa txikiei eta ertainei.

Aipatutako dekretuaren 9. artikuluak ezartzen du bertan ezarritako laguntzetarako deialdia egingo dela urtero, eta artikulu horretan jasotzen diren puntu batzuk zehaztuko direla.

Eusko Jaurlaritzaren Elikagai Industriaren eta Kalitatearen 2007-2013 aldirako Plan Estrategikoaren (EIK) helburua da balio erantsi gehiago sortzea eta enpresen dinamismoa bultzatzea Euskadiko elikagaigintzaren sektorean. EIK-k hainbat lerro estrategiko identifikatzen ditu, horiek ekintza horizontalen plan batean mamitu, eta sektore-proposamenak egiten ditu elikagaigintzaren 7 azpisektoretan.

Estatuan, 2013ko uztailaren 20an argitaratu zen uztailaren 19ko 548/2013 Errege Dekretua, Espainiako mahastizaintza eta ardogintza arloa sustatzeko 2014-2018 programako neurriak aplikatzeko dena (2013ko uztailaren 20ko BOE, 172. zk.), otsailaren 27ko 244/2009 Errege Dekretua indargabetzen duena eta bi errege-dekretu hauek aldatu zutena: otsailaren 19ko 168/2010 Errege Dekretua eta urriaren 31ko 1547/2011 Errege Dekretua, mahastizaintza eta ardogintza arloa sustatzeko programan jasotako inbertsio-neurriak arautzen dituena.

Aipatutako errege-dekretuan, II. Kapituluko 4. Sekzioan, «Inbertsioak» neurria jasota dago. Neurri honek ondokoak finantzarioki laguntzeko helburua du: merkaturatzea- eta produkzio-baldintzak hobetzeko inbertsioak, eta Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamenduko XI. eranskinean deskribatutako produktuei lotutako produktuak, prozedurak eta teknologiak garatzea; erregelamendu horren bitartez, batetik, nekazaritako merkatuen erakunde komun bat sortzen da, eta, bestetik, Espainiako lurraldean ekoitzitako zenbait nekazal produkturentzako xedapen espezifikoak ezartzen dira (MEKetarako Erregelamendu bakarra). Mahastizaintzakoak eta ardogintzakoak dira produktu horiek.

Uztailaren 19ko 584/2013 Errege Dekretuko 63. artikuluan xedatzen da zeintzu produktuko jasoko diren Kontseiluaren 2005eko irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduaren araberako Landa Garapenerako programetan: Erregelamendu hori honako honi buruzkoa da: batetik, langa garapenari buruzkoa, eta, bestetik, barruko merkatuan eta hirugarren herrialdeetan nekazal produktuen gaineko informazio- eta sustapen-eragiketei buruzkoa. Kontseiluaren 2007ko abenduaren 17ko Kontseiluaren 3/2008 (EE) Erregelamenduko 2. artikuluaren 3. paragrafoan jasotakoak dira eragiketa horiek. Hala ere, Kontseiluaren 2007ko urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduko XI ter eranskinean aipatu produktuei dagokienez, 2014ko uztailaren 1etik aurrera onartutako inbertsio-konpromisoen 54.1 artikuluan ezarritakoaren arabera eta inbertsioen neurketarako, Espainiako mahastizaintzako eta ardogintzako sektorea Laguntzeko Programako funtsekin bakarrik finantzatako beharko dira Edozelan ere, laguntza horiek ezin izango dira juntatu edo osatu honako laguntzekin: estatuek edo autonomia erkidegoek laguntza bererako emandako beste batzuekin..»

Bestalde, aipatu errege dekretuko 51. artikuluan honako hau xedatzen da: zuzenean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako eraren baten aurkeztu beharko dira eskabideak; betiere, urte bakoitzeko otsailaren 1a baino lehen, eta lehenengo aldian 2014ko otsailaren 1a baino lehen.

Guzti hori dela-eta, eta uztailaren 19ko 548/2013 Errege Dekretua argitaratzearen ondorioz, eta 2014ko uztailaren 1etik aurrera, Espainiako mahastizaintzako eta ardogintzako sektorea Laguntzeko Programako funtsekin bakarrik finantzatako ardoaren MEken jasotako laguntzak; eta hori kontuan izanik, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuan sektore honentzako babestutako laguntzak kanpo uzten dira deialdi honetan; dekretu horretan, mahastizaintzako eta ardogintzako sektorerentzako laguntzak jasotzen ziren, baina betiere Feader Batasunaren Funtsaren kargura finantzatzen direnak.

EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean EAEko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen diru-laguntzak emateko arauak eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onazten dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legean aurreikusitakoaren bat etorriaz.

Bi arauak aplikatuz, nekazaritza- eta elikagai-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko urte honetarako laguntzetarako deialdia egiten da (Lehiatu programa).

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Helburua.

Nekazaritza- eta elikagai-produktuak eraldatu, komertzializatu eta sustatzeko laguntzei buruzko urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko II. eta III. kapituluetako laguntzetarako (2014. ekitaldikoetarako) deialdia egitea da da agindu honen helburua; betiere, uztailaren 19ko 548/2013 Errege Dekretuko 63. artikuluan xedatutakoa aplikatuaz, Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 (EE) Erregelamenduko XI ter eranskinean aipatu ardogintzako produktuak kanpo geratzen direlarik.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

  1. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren araberako laguntzetarako eskabidea aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek indarra hartzen duenetik hara.

  2. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 8. artikuluak dioena gorabehera, laguntza-eskabideak eta gainerako dokumentazioa baliabide elektronikoak erabiliz aurkeztu ahal izango dira.

  3. Eskabide-inprimakia eskuragai egongo da www.nasdap.ejgv.euskadi.net helbidean.

  4. Eskabidea zuzenean edo telematikoki aurkeztu duelarik, eskatzaileak baimen berariazkoa eman ahal izango du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak ondoko dokumentazioa zuzenean lortu edo egiaztatzeko: identitateari, bizilekuari, zerga-obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izateari edo hirugarrenen aldaketari buruzkoa. Aukera hori eskabide-inprimakian sartuko da.

    Hirugarrena. Aurrekontu-kreditua.

  1. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko helburua lortzera bideratutako aurrekontu-kredituak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura direnak, 3.039.900 euro-koak dira; eta horietarik 1.907.900 euro II. kapituluari dagozkio, 307.900 euro 2014. urterako ordainketa-kredituarenak direlarik, eta 1.600.000 euro 2015 urterako konpromiso-kredituarenak; II. kapituluko PERE lineari 524.000 euro dagozkio, eta eta horietarik 39.000 euro 2014. urterako ordainketa-kredituarenak direlarik, eta 485.000 euro 2015. urterako konpromiso-kredituarenak Azkenik, III. kapituluari 608.000 euro dagozkio, 293.000 euro 2014. urterako ordainketa-kredituarenak direlarik, eta 1315.000 euro 2015. urterako konpromiso-kredituarenak.

  2. Erkidegoko Feader funtsari dagokionez, EAEko Landa Garapen Iraunkorrerako 2007-2013 Programaren baitan, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren xedea betetzeko kreditu zehatza, II. kapituluan jasotako laguntza-lerroari buruzkoa, 2.645.194 euro izango da, eta EAEko erakunde ordaintzaileak egingo ditu ordainketak.

    Laugarrena. Inbertsioen iraupena.

  1. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko II. eta III. kapituluei dagozkien inbertsioak urte baterakoak edo gehiagorakoak izan daitezke, betiere 2014. eta 2015. ekitaldiei dagozkielarik.

    Bosgarrena. Proiektu-motak.

    II. kapituluaren barruan, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 23. artikuluan aurreikusitako proiektu guztiak lagundu ahal izango dira.

    III. kapituluaren barruan, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 31. artikuluan aurreikusitako proiektu guztiak lagundu ahal izango dira.

    Seigarrena. Proiektuak baloratzeko eta laguntzak kuantifikatzeko irizpide objektiboak.

  1. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako proiektuei dagokienez, laguntzak kuantifikatzeko orduan, honako irizpide objektibo hauek hartuko dira kontuan:

    1. Oro har, proiektu guztietarako:

      1. Plan estrategikoen arabera sektore bati edo azpisektore bati dagozkion proiektuak: 20 puntura arte.

      2. Lehengai autoktonoen erabilera eta balioespen handiagoak faboratzen dituzten proiektuak: 10 puntura arte.

      3. Proiektuaren eragin ekonomikoak edo sozialak lurralde historiko bat baino gehiago hartzea: 15 puntura arte.

      4. Nekazaritzako elikagaien enpresa berri bat sortzeko, edo lehendik diren proiektuei belaunaldi-segida emateko, enpresa-sortzaile gazteek (40. urtetik beherakoek) egindako proiektuak: 10 puntura arte.

      5. Euren elkarlanaren bidez enpresa bik edo gehiagok egindako inbertsio-proiektuak, betiere euren pertsonalitate juridikoa galdu barik, eta euretariko batek pertsona eskatzaile eta onuradun gisa jardun beharko duelarik: 10 puntura arte.

      6. Laguntzaren helburu den jardueran enplegatutako pertsonak prestatzeko planak dituzten proiektuak: 10 puntura arte.

      7. Landa-lurretako udalerrietan kokatutako proiektuak, LGJPn halako udalerritzat katalogatuta badaude haiek: 5 puntura arte.

      8. Kooperatiba-enpresetan oinarritutako ekoizleak integratu eta juntatzea sustatzen duten proiektuak, baldin eta honako hauek badakartzate: ekoizpen propioaren bolumena eta bazkideak gehitzea, eta antolaketa-efizientzia areagotzea: 10 puntura arte.

      9. Enpresak nazioarteratzeko edo EAEtik kanpo euren salmentak gehitzeko proiektuak: 10 puntura arte.

      10. Klima-aldaketaren kontrako kudeaketa hobetzeko, ingurumena hobetzeko eta arlo horretan lankidetza bultzatzeko proiektuak:10 puntura arte.

      11. Hogeita hamabi urtetik beherako gazteak kontratatzea sustatzen duten proiektuak: 10 puntura arte.

      12. Enplegu sortzea batez ere, andrazkoentzakoa, besteren kontutakoa eta lanaldi osorako dena: 10 puntura arte.

      13. Merkaturatzean eta eraldaketan integrazio bertikal handia duten proiektuak, betiere erabilitako lehengaitik prestatutako produkturaino, eta EAEko ekoizleei aplikatutako balio erantsia maximoa izan dadila faboratuaz: 10 puntura arte.

    2. Nekazaritzako eta elikagaigintzako enpresetan eraldaketa-proiektuetarako berariaz:

      1. Balio erantsia handiagoko produktuetarako, behi-esnea eraldatzen duten enpresei eragiten dieten proiektuak, Batzordeak finkatutako helburu berrietan sartzen direnak; betiere, programazio-aldi honi dagokionez Euskadiko Landa Garapenerako Programan zehaztutakoarekin bat etorriaz: 30 puntura arte.

      2. Proiektuan, ekoizleen partaidetza maioritariodun proiektuak: 10 puntura arte.

      3. Dimentsio komertziala eta ekoizpenaren arlokoa areagotzeko diren proiektuak: 10 puntura arte.

      4. Azkenburuko balio erantsia eta bereizkuntza areagotzeko diren proiektuak: 10 puntura arte.

      5. Prozesuen eta produktuen garapena eta teknologia hartzen dituzten proiektuak: 10 puntura arte.

      6. EAEko kalitate-bereizgarrietakoren baten babespeko produktuei dagokienez, baldin eta, euren guztizko produkzioan, halako produktuek ehunekoetan 60tik gora egiten badu proiektuetan: 10 puntura arte.

    3. Merkaturatze-proiektuetarako bereziki:

      1. Batez ere bazkideen produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak: 15 puntu.

      2. Entitate juridiko komunen bitartez, baterako ekintzen ondorioz enpresa bik edo gehiagok egindako proiektuak: 10 puntura arte.

      3. IKTak ezartzeko proiektuak, baldin eta merkaturatzea areagotzen badakarte, batez ere esportazioen merkatuan: 15 puntura arte.

      4. Kanpoko merkatuei dagokienez, balio erantsiko produktuak sartu eta egokitzeko proiektuak: 10 puntura arte.

      5. Ekoizletik azkenburuko kontsumitzailera doan tartean, merkaturatze-kanalak sinplifikatzea dakarten proiektuak: 10 puntura arte.

    4. Proiektu estrategikoetarako eta trakzio-proiektuetarako bereziki:

      1. Euren ezaugarriak direla-eta estrategiko eta traktoretzat jotzen diren proiektuak: 40 puntura arte.

    5. Nekazaritzako ustiategietako elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko proiektuetarako bereziki:

      1. Nekazaritzako ustiategietako titular diren gazteek edo emakumeek egindako proiektuak: 10 puntura arte.

      2. Eraldaketa eta merkaturatzea egiten dutelarik, zenbait ustiategik batera landutako proiektuak: 15 puntura arte.

      3. Ustiapenaren ingurumen-kontratua sinatu duten nekazaritzako ustiategien proiektuak: 10 puntura arte.

  2. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren III. kapituluan aurreikusitako proiektuei dagokienez, laguntzak kuantifikatzeko irizpideak honako hauek izango dira:

    1. Oro har, proiektu guztietarako:

      1. Pan estrategikoen arabera sektore edo azpisektore batekoak diren proiektuak: 20 puntura arte.

      2. Lehengai autoktonoaren erabilera handiagoa eta baloratzea faboratzen duten proiektuak: 10 puntura arte.

      3. Ekonomikoki eta sozialki lurralde historiko bati baino gehiago eragiten dieten proiektuak: 15 puntura arte.

      4. Ekintzaile gazteek (40 urtetik beherakoek) egindako proiektuak, baldin eta nekazaritzako elikagaien enpresa berriak sortzeko badira edo lehendik diren proiektuei belaunaldi-segida emateko badira: 10 puntura arte.

      5. Euren elkarlanaren bidez enpresa bik edo gehiagok egindako inbertsio-proiektuak, betiere euren pertsonalitate juridikoa galdu barik, eta euretariko batek pertsona eskatzaile eta onuradun gisa jardun beharko duelarik: 10 puntura arte.

      6. Laguntzaren helburu den jardueran enplegatutako pertsonak prestatzeko planak dituzten proiektuak: 10 puntura arte.

      7. Euskadiko Landa Garapen Jasangarriaren (2008-2013) Programan landa-lurretako udalerritzat katalogatuta badaude, udalerri horietan ezarritako proiektuak: 5 puntura arte.

      8. Kooperatiba-enpresetan oinarritutako ekoizleak integratu eta juntatzea sustatzen duten proiektuak, baldin eta honako hauek badakartzate: ekoizpen propioaren bolumena eta bazkideak gehitzea, eta antolaketa-efizientzia areagotzea: 10 puntura arte.

      9. Enpresak nazioarteratzeko edo EAEtik kanpo euren salmentak gehitzeko proiektuak: 10 puntura arte.

      10. Klima-aldaketaren kontrako kudeaketa hobetzeko, ingurumena hobetzeko eta arlo horretan lankidetza bultzatzeko proiektuak:10 puntura arte.

      11. Hogeita hamabi urtetik beherako gazteak kontratatzea sustatzen duten proiektuak: 10 puntura arte.

      12. Enplegu sortzea batez ere, andrazkoentzakoa, besteren kontutakoa eta lanaldi osorako dena: 10 puntura arte.

      13. Merkaturatzean eta eraldaketan integrazio bertikal handia duten proiektuak, betiere erabilitako lehengaitik prestatutako produkturaino, eta EAEko ekoizleei aplikatutako balio erantsia maximoa izan dadila faboratuaz: 10 puntura arte.

    2. Nekazaritzako elikagaien enpresak eraldatzeko proiektuetarako bereziki:

      1. Proiektuan, ekoizleen partaidetza maioritariodun proiektuak: 10 puntura arte.

      2. Dimentsio komertziala eta ekoizpenaren arlokoa areagotzeko diren proiektuak: 10 puntura arte.

      3. Azkenburuko balio erantsia eta bereizkuntza areagotzeko diren proiektuak: 10 puntura arte.

      4. Prozesuen eta produktuen garapena eta teknologia hartzen dituzten proiektuak: 10 puntura arte.

      5. EAEko kalitate-bereizgarrietakoren baten babespeko produktuei dagokienez, baldin eta, euren guztizko produkzioan, halako produktuek ehunekoetan 60tik gora egiten badu proiektuetan: 10 puntura arte.

    3. Merkaturatze-proiektuetarako bereziki:

      1. Batez ere bazkideen produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak: 15 puntu.

      2. Entitate juridiko komunen bitartez, baterako ekintzen ondorioz enpresa bik edo gehiagok egindako proiektuak: 10 puntura arte.

      3. IKTak ezartzeko proiektuak, baldin eta merkaturatzea areagotzen badakarte, batez ere esportazioen merkatuan: 15 puntura arte.

      4. Kanpoko merkatuei dagokienez, balio erantsiko produktuak sartu eta egokitzeko proiektuak: 10 puntura arte.

      5. Ekoizletik azkenburuko kontsumitzailera doan tartean, merkaturatze-kanalak sinplifikatzea dakarten proiektuak: 10 puntura arte.

    4. Proiektu estrategikoetarako eta trakzio-proiektuetarako bereziki:

      1. Euren ezaugarriak direla-eta estrategiko eta traktoretzat jotzen diren proiektuak: 40 puntura arte.

        Seigarrena. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

        Laguntzak eskatzen dituzten pertsonek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

      1. Kasu guztietan, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko 8.2 artikuluan aurreikusitako agiriak.

      2. Aurreko paragrafoan xedatutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko II. Kapituluan sartutako proiektuek, aipatutako dekretuko 27. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

      3. Lehenengo paragrafoan xedatutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko III. Kapituluan sartutako proiektuek, aipatutako dekretuko 35 artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

      4. Lehenengo paragrafoan gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko IV. Kapituluan sartutako proiektuek, aipatutako dekretuko 44. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

        Zortzigarrena. Zehaztapen-irizpideak.

        Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko 9. artikuluko 2. paragrafoaren g) idatzi-zatian xedatutakoa aplikatuaz, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko II. kapituluan hartzen dira ondoren zehaztutako azpisektoreetako enpresen proiektuak: ardoa, okela, barazkiak eta fruituak, laboreak eta patata, sagardoa, esnea, gazta, eztia, ehotako produktuak, basogintza sektoretako mikroenpresak eta kalitate-bereizgarriak dituzten produktuak, ekologikoak barne direla.

        Gainerako proiektuak III. kapituluan sartzen dira.

        Bederatzigarrena. Finantza-kostua murrizteko laguntzak.

        Finantza-kostua murrizteko laguntzei dagokienez, onartutako finantza-eragiketei gehienez emango zaien laguntza 4 interes-puntukoa izango da.

        Hamargarrena. Moduluaren zenbatekoa.

        Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 24.2 eta 32, artikuluetan aurreikusitako lan zibilari emango zaion laguntza kalkulatzeko modulua 630 euro/m2 izango da, gehienez.

        Hamaikagarrena. Merkaturatze-jardueren gehienezko muga.

        B.b) eta 32.1.B.b) artikuluetan aurreikusitako merkaturatze-jardueren gehienezko muga 100.000 eurokoa da.

        Hamabigarrena. Laguntzen izapideak elektronikoki aurkeztea.

      1. Eskatzaileek eta onuradunek bide elektronikoak erabili ahal izango dituzte agindu honen bidez deitutako laguntzak izapidetzeko. Erabilera borondatezkoa izango da.

      2. Administrazio Elektronikoa arautzen duen otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta EAEko Administrazio Orokorraren erregistroen sarrerari, antolaketari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak arautuko dute baliabide elektronikoen erabilera laguntza horien izapidetzean.

      3. Prozedura amaitu bitartean egin beharreko izapide guztiak egiteko erabili ahal izango dira baliabide elektronikoak. Eskaera egiterakoan bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren hurrengo izapideetan ere nahitaez bitarteko horiek erabili beharko direnik eta, era berean, jakinarazpenak bitarteko telematikoz egiteko emandako oniritzia baliogabetu ahal izango du erakunde interesdunak; horretarako, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari horren berri eman beharko dio, eta jakinarazpenak jasotzeko beste leku bat adierazi beharko du, Administrazio Elektronikoa arautzen duen otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera.

      4. Laguntzak izapidetzean, baliabide elektronikoak erailtzeko jarraibideak, eta eredu egokiak honako helbide honetan argitaratuko dira: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

        Hamahirugarrena. Jakinarazpenak baliabide telematikoez egitea.

      1. Laguntzaren eskaeran, prozeduraren izapidetzea egiteko, baliabide elektronikoak erabiltzea lehenetsi eta onartu badu espresuki onuradunak, jakinarazpena modu telematikoan egingo da.

      2. Jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak edo, hala badagokio, legezko ordezkariak edo baimendunak jaso izana elektronikoki sinatzen duen unean.

        Eusko Jaurlaritzak helburu horretarako prestatu duen web-orrian, jakinarazpenaren xede den ekintza interesdunaren eskueran jartzen denetik egutegiko hamar egun igaro ondoren, interesduna ez bada jakinarazpenaren edukian sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da. Izapidea gauzatutzat hartuko da eta prozedurari jarraituko zaio, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

      3. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edozein bide erabiliz adieraziko dio interesdunari jakinarazpena Eusko Jaurlaritzak hartarako ezarritako web-orrian dagoela. Adierazte hori informaziorako bakarrik izango da, eta ez adierazteak ez dio eragingo jakinarazpena zuzen egiteari.

        Hamalaugarrena. Erkidegoaren diru-laguntza, erronka berrien proiektuetarako.

        Batzordeak aipatutako erronka berriekin lotutako proiektuak direnean eta balio erantsi handiagoko produktuen ustiategietan behi-esnea eraldatzeko enpresekin zerikusia dutenean, diru-laguntzak banatzeko orduan jarraituko da 2010eko martxoaren 2ko Batzordearen C(2010) 1228 Erabakia, 2007-2013 artean EAEko Landa Garapenerako Programa berrikustea onartzen duena, eta Programa hori onartzen duen 2008ko otsailaren 15eko Batzordearen C(2008) 704 Erabakia aldatzen duena.

        Hamabosgarrena. Errekurtsoak.

        Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita.

        Hamaseigarrena. Ondorioak.

        Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

        Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 30a.

        Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

        MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.