Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2014ko martxoaren 6koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, hirurehun eta berrogeita hamar milioi euroko Euskadiko zor publikoa jaulkitzeko eta eragiketa horren ezaugarriak zehazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 49
- Hurrenkera-zk.: 1202
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2014/03/06
- Argitaratze-data: 2014/03/12
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia
Testu legala
Otsailaren 4ko 10/2014 Dekretuaren bidez, erabakitzen eta baimentzen da 2014ko ekitaldian zorpetze-eragiketak egitea, gehienez 1.315.314.000 eurokoak, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2014. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legeak 10. artikuluko 1. atalean Gobernu Kontseiluari emandako baimenaren arabera.
Dekretu horren xedapen gehigarriak xedatzen du ezen, Euskal Autonomia Erkidegoko Finantzei buruzko azaroaren 8ko 8/1996 Legean agindutakorekin bat etorriz, Ogasun eta Finantzetako sailburuari dagokiola, agindu baten bidez, xedapen horretan erabaki eta baimendutako zorpetze-eragiketak egiteko tresnak eta modalitateak zehaztea, bai eta dekretu horretan jaulkipenari buruz aipatu ez diren finantza-baldintzak eta ezaugarriak zehaztea ere, dekretuaren aurreikuspenen barruan betiere. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baldin eta zor publikoa balio gisa jaulkitzen bada.
Hori guztia kontuan izanik, honako hau
Zenbateko nominala: 350.000.000 euro.
Modalitatea: bonuak.
Jaulkitze-prozedura: kokapen pribatua.
Jaulkitze- eta ordainketa-data: 2014ko martxoaren 18a.
Interesa: finkoa: urteko % 2,00 nominala, urteroko uztailaren 23an ordaindu beharrekoa, 2015etik 2018ra; lehenik, kupoi labur bat ordainduko da, 2014ko uztailaren 23an.
Jaulkitze-prezioa: % 99,819.
Amortizazio-prezioa: parekoa, balio nominalean.
Amortizazio-data: 2018ko uztailaren 23a.
Balioen adierazpidea: kontuan eginiko oharrak.
Jaulki beharreko jaulkipen-balioen harpidetza jaulkipena egiteko mandatua duen erakundearen edo erakundeen bitartez bideratuko du Ogasun eta Finantza Sailak. Erakunde horiek horretarako gaituta daude, balioen merkatuaren indarreko araudiaren arabera.
Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuordeari baimena ematen zaio zorpetze-eragiketa hau egiteko behar diren kontratuak eta gainerako dokumentu erantsi eta osagarriak sina ditzan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 6a.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.