Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko otsailaren 11koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, enpresa txiki eta ertainei, banako enpresariei eta profesional autonomoei finantza-laguntza emateko programaren lehen deialdia argitara emateko dena; programa hori otsailaren 4ko 9/2014 Dekretuan arautzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Finantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 717
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/11
  • Argitaratze-data: 2014/02/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Enpresa txiki eta ertainei, banako enpresariei eta profesional autonomoei 2014an finantza-laguntza emateko programa garatzeko otsailaren 4ko 9/2014 Dekretuak ezartzen duenez, aipatu kolektiboentzako finantziazio-lerro bat irekiko da, 600 milioi eurokoa, gehienez. Helburua euren zirkulatzaile-beharrizanei erantzutea da, epe laburrerako zorra berritzea eta epe laburrerako zorra epe ertainerako edo luzerako zorrera egokitzea.

Dekretu horrek kreditua lortzeko baldintzak, erakunde onuradunak, baliabideen erabilgarritasuna eta maileguak lortzeko baldintzak arautzen ditu, baita elkarren bermerako sozietateen eta finantza-erakunde laguntzaileekiko finantzaketa-eskabideak izapidetzeko prozedurak ere. Horretarako, Ogasun eta Finantza Sailak programara atxikitako elkarren bermerako sozietateekin eta finantza-erakundeekin hitzartu beharreko lankidetza-hitzarmenak izenpetu ditu.

Aipatu dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da finantzaketa-lerroaren lehen deialdia egitea eta horretarako behar diren arauak ezartzea. Horrenbestez, hau

Agindu honen xedea otsailaren 4ko 9/2014 Dekretuan xedatutako finantzaketa-lerroaren lehen deialdia iragartzea da. Dekretu horren bidez, enpresa txiki eta ertainei, banako enpresariei eta profesional autonomoei 2014an finantza-laguntza emateko programa garatzen da.

Finantza-erakunde laguntzaileek honako mailegu-kopuru hau emango dute: 280 milioi euro enpresa txiki eta ertainentzako, eta 20 milioi euro banako enpresari eta profesional autonomoentzako, hurrengo deialdietan zenbateko hori handitzeko aukera alde batera utzi gabe, betiere.

  1. eranskinean, elkarren bermerako sozietate laguntzaileen eta horien sukurtsalen zerrenda jasotzen da. II. eranskinean, finantza-erakunde laguntzaileen zerrenda jasotzen da.

  1. Eskabideak eta gainerako agiriak elkarren bermerako sozietate laguntzaileen sukurtsaletan aurkeztu behar dira. Bulego horien zerrenda I. eranskinean dago.

  2. Eskabide-eredua eta formularioak agindu honen I. eranskinean agertzen diren sukurtsaletan eskuratu ahalko dira, edo, orobat, interneten, www.euskadi.net helbidean.

  3. Finantza-laguntza emateko programan sartzeko eskaerei agindu honen lehenengo artikuluan ezarritako mailegu-kopurua agortu arteko laguntza emango zaie, edo artikulu horretan bertan aurreikusitako gehikuntzaren ondorioz ezarritakoa agortu artekoa. Elkarren bermerako sozietate laguntzaileetan sarrera ematen zaien hurrenkeraren arabera sartuko dira programan. Behin maileguak agortuz gero, Ogasun eta Finantza Politikako sailburuordearen ebazpen bidez emango da horren berri. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 11.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

ELKARGI EBB (www.elkargi.es)

Egoitza nagusia:

Mikeletegi pasealekua 50.

20009 Donostia.

Telefonoa: 943 30 90 60.

  1. mail: elkargi@elkargi.es

    Arabako Lurralde Zuzendaritza:

    Posta kalea 24-1.a

    01001 Vitoria-Gasteiz.

    Telefonoa: 945 23 12 12.

  1. mail: earaba@elkargi.es

    Bizkaiko Lurralde Zuzendaritza:

    Plaza Biribila 4-2.

    48001 Bilbao.

    Telefonoa: 94 423 82 28.

  1. mail: ebizkaia@elkargi.es

    Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza:

    Mikeletegi pasealekua 50.

    20009 Donostia.

    Telefonoa: 943 30 91 77.

  1. mail: egipuzkoa@elkargi.es

    OINARRI, Sociedad de Garantía para la Economía Social, EBB (www.oinarri.es)

    Egoitza nagusia:

  1. 3 eraikina, 2. solairua, Arabako Teknologi Parkea.

    Miñao. 01510 Vitoria-Gasteiz.

    Telefonoa: 945 29 82 80.

  1. mail: sgr@oinarri.es

    Bizkaiko ordezkaritza:

    Kale Nagusia, 38-8. esk. Granada eraikina.

    48001 Bilbao.

    Telefonoa: 94 424 87 08.

  1. mail: bizkaia@oinarri.es

    Gipuzkoako ordezkaritza:

    Idiakez kalea 13-1., 6. bulegoa.

    20004 Donostia.

    Telefonoa: 943 44 06 66.

  1. mail: gipuzkoa@oinarri.es

Kutxabank, S.A.

Caixabank, S.A.

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A.

Banco Santander, S.A.

Bankinter, S.A.

Banco Popular Español, S.A.

Banco de Sabadell, S.A.

Bankoa, S.A.

Targobank, S.A.

KREDITU-KOOPERATIBAK:

Laboral Kutxa

Caja Rural de Navarra, S.C.C.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.