Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko otsailaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 33
  • Hurrenkera-zk.: 767
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/02/10
  • Argitaratze-data: 2014/02/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.3.c) artikuluan agindutakoaren arabera, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko urtarrilaren 10eko Aginduaren hirugarren oinarrian agindutakoarekin bat etorriz (2014ko urtarrilaren 22ko EHAA), hau

Lehenengoa. Palmira Antonia Díaz Inés andrea Industria Garatzeko Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (kodea: 520010, dotazioa: 61; destino-osagarriaren maila: 18, berariazko osagarria: VI -A).

Bigarrena. Izendapen horrek 2014ko otsailaren 12tik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 10a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.