Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko urtarrilaren 29koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programetarako zein -egintzetarako laguntzen deialdia, 2014. urterakoa, egiteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 20
  • Hurrenkera-zk.: 420
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/01/29
  • Argitaratze-data: 2014/01/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Informazio etak komunikazioak; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erkidegoko mahastizaintza eta ardogintzako ekoizleen lehiakortasuna areagotzeko eta ardoen kalitatea finkatzeko, ardogintza eta mahastizaintzako merkatuaren erakunde komun bat ezarri da. Erkidegoko araudiak ezarritako babes-neurrien artean, erkidegoko ardogintzako produktuak hirugarren herrialdeetako merkatuetan sustatzea aurreikusten da.

Merkatuen erakunde komun hori (MEK) honako arau hauen arabera ezarri zen: Kontseiluaren 2008ko apirilaren 29ko 479/2008 (EE) Erregelamendua, eta Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua Kontseiluaren 479/2008 (EE) Erregelamendua garatzeko arauak ezartzen dituena, zeina Batzordearen 2010eko irailaren 1eko 772/2010 (EB) Erregelamenduak aldatu zen. Era berean, MEK hori 1234/2007 (EE) Erregelamenduan sartu zen (erregelamendu hori bakarra zen MEKentzat). Batzordearen 2008ko ekainaren 27ko 555/2008 (EE) Erregelamendua aldatu egin da orain dela gutxi, Batzorderen 2013ko martxoaren 8ko 202/2013 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren bitartez aldatu ere.

Estatuan, 2013ko uztailaren 20an argitaratu zen uztailaren 19ko 548/2013 Errege Dekretua, Espainiako mahastizaintza eta ardogintza arloa sustatzeko 2014-2018 programako neurriak aplikatzeko dena (2013ko uztailaren 20ko BOE, 172. zk.), otsailaren 27ko 244/2009 Errege Dekretua indargabetzen duena eta bi errege-dekretu hauek aldatu zutena: otsailaren 19ko 168/2010 Errege Dekretua eta urriaren 31ko 1547/2011 Errege Dekretua, mahastizaintza eta ardogintza arloa sustatzeko programan jasotako inbertsio-neurriak arautzen dituena. Aipatutako errege-dekretuan, II. Kapituluko 1. Sekzioan, «Hirugarren herrialdeetako merkatuetan promozioa» neurria jasota dago.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Europako Erkidegoko erregelamenduak eta Estatuko oinarrizko araudia garatu eta aplikatzeko arauak abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuak ezarri ditu (630/2009 Dekretua, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko mahastizaintza eta ardogintza arloari laguntzeko, Europaren laguntza-neurriak aplikatu eta garatzeko dena). Dekretu hori azaroaren 15eko 234/2011 Dekretuaren bidez aldatu zen.

Erkidegoko erregelamenduan eta estatutuko oinarrizko araudian egindako aldaketek zera dakarte: laguntza hauek erregulatzeko arauetako aldaketak jaso beharra. Beraz, agindu honen bitartez, aipatu araudian erregulatutako eta jasotako laguntzetarako 2014-2015 kanpainarako deialdia egiten da, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programa zein egintzak burutzeko. Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Eskabideak aurkeztea.

  1. 2014-2015 kanpainan, hirugarren herrialdeetan ardogintzako produktuei buruzko sustapen- eta informazio-programa zein egintzak burutzeko laguntzako jasotzeko eskabideak Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari zuzendu beharko zaizkio eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bulegoetan Vitoria-Gasteizko Donostia kalea 1, 01010 aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak 38.4. artikuluan ezarritako tokietako batean. Eskabideok honako arau haietan aurreikusten dira: Kontseiluaren urriaren 22ko 1234/2007 Erregelamendua; uztailaren 19ko 584/2013 Errege Dekretua; eta abenduaren 22ko 630/2009 Dekretua, zeina azaroaren 15eko 234/2011 Dekretuaz aldatu baitzen.

  2. Agindu honetan jasotako laguntza-eskabidearen eredua onartzen da. Web-orri honetatik eskuratu ahal izango da: http: //www.euskadi.net Aurkezten den eskabidea informatikoki bete eta grabatu beharko da, http: //www.euskadi.net web-orrian, eta gero, sinatuta aurkeztu.

    Bigarrena. Egokitzapena.

    Laguntza horiek honelaxe arautuko dira: Batzordearen 2013ko martxoaren 8ko 202/2013 (EB) Betearazpen Erregelamenduan eta uztailaren 19ko 548/2013 Errege Dekretuan Estatu espainiarrean bete beharrekoak ezarritakoaren arabera.

    Hirugarrena. Laguntzak ordaintzea.

  1. Ordainketa egin ahal izateko, honako hauek aurkeztu beharko dira: kontu-ikuskaritzako txosten baten bitartez ikuskatutako kontuak. Legez aitortutako kontu-ikuskari batek edo ikuskaritza-sozietate batek egin beharko du ikuskapen hori.

    1. Txostena, aktibitateetan banaturiko jarduerak laburbiltzen dituena, betiere honakoak jasoaz: aurrekontuaren zenbatekoa, jarduera bakoitzaren kostua, eta lortutako emaitzen ebaluazioa, txostenaren egunean egiaztatu daitekeena.

    2. Egindako ordainketen gastu-egiaztagirik eta fakturak. Ekintzen exekuzioa zerbitzu-hornitzaileei azpikontratuz gero, hornitzailearen faktura eta egindako ordainketaren frogagiria aurkeztu beharko dira.

    3. Banku-kontu bakarraren laburpena, zeinetan egiaztatu baitaiteke justifikatuko ordainketak egin direla.

    4. Promozio-ekintzak (argazkiak, aldizkarietako artikuluak, publizitatea, liburuxkak, etab.) egin izana egiaztatzeko froga-bideak.

  2. Ikuskaritza-txostena honako atal hauekin egituratuko da:

    1. Laguntza erregulatzeko araudian, deialdian eta esleipen-ebazpenean onuradunari ezarritako obligazioak betetzea.

    2. Kontu bakarra egiaztatzea.

    3. Aplikatu daitekeen indarreango araudiak ezarritako legezko betekizunak (zenbatekoa, BEZaren banakatzea, data, kontzeptua, zenbakia eta hornitzailea) jasotzen dituen kontu bakarrean erregistratutako gastuen fakturak eta frogagiriak egiaztatzea, eta, halaber, informazio hori enpresako kontabilitate-erregistroetako informazioarekin bat datorrela.

    4. Diruz lagundutako programari lotutako kostuen fakturak honelaxe ordaindu direla egiaztatzea: kontu bakarraren bitartez hain justu ere. Faktura konpentsatuak onuradunarenak zein promozio-ekintzak burutzen dituenarenak badirela egiaztatuko da.

    5. Hirugarren herrialdeetan egindako promozioa egiaztatzea, hain justu ere argazkiekin, promozio-liburuxkekin, bideoekin, dastaketa-koadernoekin, prentsa-oharrekin, etab.

    6. Egindako lanari buruzko ondorioak, zeinetan honako hauek jasotzen diren: laguntza jasotzeko araudia ez-betetzea ekarri dezaketen akatsak, egitateak edo inguruabarrak.

      Laugarrena. Errekurtsoak.

      Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, nekazaritza gaietan eskumena duen sailburuari; edo, baita ere, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean; bietan ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

      Bosgarrena. Ondorioak.

      Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

      Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 29a.

      Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

      MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.