Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko abenduaren 13koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan 2013an inskribatu diren museo eta bildumen zerrenda jakinarazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 20
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/12/13
  • Argitaratze-data: 2014/01/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.20 artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen osoa du artxibo, liburutegi eta museoen alorrean, horien titularra Estatua ez denean.

Euskadiko Museoen abenduaren 1eko 7/2006 Legeak, bere 8. artikuluan, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroa sortu zuen, eta, era berean, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua erregelamendu bidez ezarriko direla zioen.

Uztailaren 5ean, ekainaren 21eko 132/2011 Dekretua argitaratu zen, Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko araudia onartu eta museo edo bilduma bat «Euskadiko museoa» edo «Euskadiko bilduma» dela onartzeko aitorpena arautzen duena.

Lege-xedapen horien argitan, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuarekin bat, 132/2011 Dekretuaren 11. artikuluak ematen dizkidan eskumenak baliatuz, eta inskripzio-espedientea eta aitorpen-espedientea Euskadiko Museoen Aholku Batzordearen aldeko irizpenarekin bideratu denez,

Ondorioz, hau

Lehenengoa. Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan 2013an inskribatu diren museo eta bildumen zerrenda argitaratzea, eranskinean adierazten denaren arabera.

Bigarrena. Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako «Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa» izenekoak (Bizkaia), Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan RMC-0022 zenbakiarekin inskribatuta dagoenak, «Euskadiko Museoa» aitorpena jaso duela argitaratzea.

Hirugarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 13a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.