Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko azaroaren 6koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, sail honetako lanpostu bat ¿Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europar Politiketarako Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 53. dotazioa¿ izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4936
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/11/06
  • Argitaratze-data: 2013/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailean, Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europar Politiketarako Zuzendaritzan, goi-kargudunaren idazkari lanpostua hutsik dagoenez (520010. kodea, 53. dotazioa), Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman duelarik, eranskinean azaltzen den lanpostua izendapen askearen sistema erabiliz betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK

Lehenengoa. Parte hartu ahal izateko baldintzak.

  1. Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, eranskinean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

    Aipatutako baldintza berdinetan, honakoek ere parte hartu ahal izango dute, lanpostuen zerrendetan deialdiko lanpostuak halako langileek bete ditzaketela azaltzen bada: beste administrazio publikoetako karrerako funtzionarioek, irakaskuntzako karrerako funtzionarioek, Justizia Administrazioko karrerako funtzionarioek, eta erakunde sanitarioetako estatutupeko langile finkoek.

  2. Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeretan egonda hartu dezakete parte deialdi honetan, honako egoeretan izan ezik:

    1. Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita badute. Ezingo dute parte hartu egoera horrek dirauen bitartean.

    2. Norbere kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian egonik lanera itzuli baino lehen eszedentzian egon beharreko denbora ez badute bete.

  3. Eskatutako baldintzak bete beharko dira deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizunak. Parte hartzeko betekizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

    Bigarrena. Eskabideak.

  1. Hautagaiek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren langileen gaietan duen Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik 15 egun balioduneko epean. Eskabideetan datu pertsonalak eta orain daukaten destinoa adierazi beharko dute hautagaiek.

  2. Hautagaiek eskaerarekin batera «curriculum vitae» aurkeztu beharko dute eta bertan honako hauek adierazi:

    1. Titulu akademikoak.

    2. Administrazio publikoan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

    3. Egindako ikasketak eta ikastaroak, dauzkaten hizkuntza-ezagupenak eta egokitzat jotzen dituzten bestelako merezimenduak.

      Eskabidearekin batera, eskatutako baldintzak betetzen dituztela eta adierazitako merezimenduak dauzkatela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek. Horiek dagoeneko Langileen Erregistroan badaude, ez dituzte aurkeztu beharko. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

      Hirugarrena. Ebazpena.

      Deialdi hau Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailburuaren agindu baten bidez ebatziko da. Hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik gehienez hilabeteko epean.

      Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epearen barruan hartu beharko du jabetzen lanpostua eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

      Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraz, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman zuen organoari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen deneko egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 6a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Lanpostua:

Izena: goi-kargudunaren idazkaria (kodea: 520010; dotazioa: 53).

Kokapena: Landaren eta Itsasertzaren Garapenerako eta Europar Politiketarako Zuzendaritza.

Saila: Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna.

Herria: Vitoria-Gasteiz.

Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.

Destino-osagarriaren maila: 18.

Berariazko osagarria: VI-A.

Hizkuntza-eskakizuna: 2.

Derrigortasun-data: data barik.

Betebeharrak:

C1 edo D1 kidegokoa izatea.

Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia, edo, administrari laguntzaile kidegoan, urte biko esperientzia izatea.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.