Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urriaren 7koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko 2013. urteko laguntzetarako deialdia egiten duena (Lehiatu programa), urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren barruan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 203
  • Hurrenkera-zk.: 4530
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/17
  • Argitaratze-data: 2013/10/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuak, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzei buruzkoak (Lehiatu programa), nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzak finkatzen eta arautzen ditu.

Hain zuzen ere, zuzeneko diru-laguntzak ematen zaizkie, bai eta finantza-kostuak murrizteko laguntzak ere enpresa txikiei eta ertainei.

Aipatutako dekretuaren 9. artikuluak ezartzen du bertan ezarritako laguntzetarako deialdia egingo dela urtero, eta artikulu horretan jasotzen diren puntu batzuk zehaztuko direla.

Eusko Jaurlaritzaren Elikagai Industriaren eta Kalitatearen 2010-2013 aldirako Plan Estrategikoaren (EIK) helburua da balio erantsi gehiago sortzea eta enpresen dinamismoa bultzatzea Euskadiko elikagaigintzaren sektorean. EIK-k hainbat lerro estrategiko identifikatzen ditu, horiek ekintza horizontalen plan batean mamitu, eta sektore-proposamenak egiten ditu elikagaigintzaren 7 azpisektoretan.

Batetik, laguntzak kudeatzearen barneko eraginkortasun administratiboa hobetzearren eta, bestetik, herritarren eta Administrazioaren arteko harremanak erraztearren, bide telematikoak erabiliz egin daitezke agindu honen bidez deitutako 2013ko laguntzen izapideak. Administrazio Elektronikoa arautzen duen otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta EAEko Administrazio Orokorraren erregistroen sorrerari, antolaketari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak arautuko dute baliabide elektronikoen erabilera laguntza horien izapidetzean.

Bestalde, 2011ko EAEko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeak aldaketa partzial bat ekarri zuen EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. eta 51. artikuluetan. Hain zuzen ere, baliabide telematikoen erabilera errazten du laguntzak izapidetzeko orduan.

EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean EAEko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen diru-laguntzak emateko arauak eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriz, eta Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen Testu Bateginaren IX. Titulua aplikatuz (testu bategin hura irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen; legegintzako dekretu horren bidez, orobat, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zen, eta aurrekontu-erregimen horretan jasota dago aurrekontu-luzapenaren erregimena).

Bi arauak aplikatuz, nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko 2013. urteko laguntzetarako deialdia egiten da (Lehiatu programa).

Ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Xedea.

Agindu honen xedea da urriaren 7ko 172/2008 Dekretuan aurreikusitako nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta sustatzeko laguntzetarako deialdia egitea, 2013ko ekitaldirako.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

  1. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren babesean emango diren laguntzen eskabideak aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izango da, agindu honek ondorioak dituen egunetik zenbatzen hasita.

  2. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 8. artikuluak dioena gorabehera, laguntza-eskabideak eta gainerako dokumentazioa baliabide elektronikoak erabiliz aurkeztu ahal izango dira.

  3. Eskabide-inprimakia eskuragai egongo da www.nasdap.ejgv.euskadi.net helbidean.

  4. Bertara joanda edo baliabide telematikoak erabiliz laguntza eskatu duen pertsonak berariazko baimena eman ahal izango du Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak zuzenean lortu edo egiazta dezan nortasun-agiri, bizileku eta hirugarrenei buruzko dokumentazioa. Aukera hori eskabide-inprimakian sartuko da.

    Hirugarrena. Aurrekontu-kreditua.

  1. EAEko Aurrekontu Orokorretako 4.180.500 euro bideratuko dira urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren xedea betetzera. Horietatik 2.800.000 euro II. kapitulurako, hau da,410.000 euro 2013koa ordaintzeko, 2.092.000 euro 2014ko konpromisorako eta 298.000 euro 2015eko konpromisorako eta 30.500 euro ESEP lerroko II. kapitulurako dira, 20.000 euro 2013koa ordaintzeko eta 10.500 euro 2014ko konpromisorako; 1.000.000 euro III. kapitulurako dira, hauetatik 274.000 euro 2013koa ordaintzeko, 527.000 euro 2014ko konpromisorako eta 199.000 euro 2015eko konpromisorako, eta 350.000 euro IV. lerrorako, 2013koa ordaintzeko.

  2. Erkidegoko Feader funtsari dagokionez, EAEko Landa Garapen Iraunkorrerako 2007-2013 Programaren baitan, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren xedea betetzeko kreditu zehatza, II. kapituluko laguntzei buruzkoa, 1.666.500 euro izango da, eta EAEko erakunde ordaintzaileak egingo ditu ordainketak.

    Laugarrena. Inbertsioen iraupena.

  1. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. eta III. kapituluetako inbertsioak urtebetekoak edo gehiagokoak izan daitezke, eta 2013, 2014 eta 2015eko urteei dagozkie.

  2. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluko ordainketak urtebetekoak izango dira eta 2013. ekitaldiari dagozkio.

    Bosgarrena. Proiektu-motak.

    II. kapituluaren barruan, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 23. artikuluan aurreikusitako proiektu guztiak lagundu ahal izango dira.

    III. kapituluaren barruan, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 31. artikuluan aurreikusitako proiektu guztiak lagundu ahal izango dira.

    IV. kapituluaren barruan, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 39. artikuluan aurreikusitako proiektu guztiak lagundu ahal izango dira.

    Seigarrena. Proiektuak baloratzeko eta laguntzak kuantifikatzeko irizpide objektiboak.

  1. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren II. kapituluan aurreikusitako proiektuak laguntzeko orduan, honako irizpide objektibo hauek hartuko dira kontuan:

    1. Oro har, proiektu guztietarako:

      1. Sektore edo azpisektore bateko proiektuen plan estrategikoak: 20 puntu, gehienez.

      2. Lehengai autoktonoa gehiago erabili eta balora dadin bultzatzeko proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      3. Proiektuak lurralde historiko bati baino gehiagori eragitea ekonomian edo gizartean: 15 puntu, gehienez.

      4. 40 urtez beherako gazte ekintzaileek nekazaritzako elikagaien enpresa berri bat sortzeko egindako proiektuak, edo lehendik dauden proiektuei belaunaldien arteko jarraipena ematen dietenak: 10 puntu, gehienez.

      5. Enpresa bik edo gehiagok, nortasun juridikoa galdu gabe, elkarlanean martxan jarritako inbertsio-proiektuak (enpresa horietako bat izango da laguntzaren eskatzailea eta onuraduna): 10 puntu, gehienez.

      6. Lagundutako jardueran langileentzako prestakuntza-planak dituzten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      7. Landa-garapen Iraunkorrerako Planean landakotzat hartutako udalerrietan ezartzeko proiektuak: 5 puntu, gehienez.

      8. Oinarrizko ekoizleak enpresa kooperatibotan kontzentratzea eta biltzea sustatzen duten proiektuak, bazkideak ugaritzea, ekoizpena handitzea eta antolaketa hobetzea dakartenak: 10 puntu, gehienez.

      9. Enpresak nazioartera zabaltzeko edo EAEtik kanpoko salmentak areagotzeko proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      10. Klima-aldaketaren kontrako kudeaketa hobetzeko, ingurumena hobetzeko eta arlo horretan lankidetza bultzatzeko proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      11. 32 urtez beherako gazteak kontratatzea bultzatzen duten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      12. Besteren konturako eta lanaldi osoko enplegua sortzeko proiektuak, batik bat emakumeentzat zuzenduak: 10 puntu, gehienez.

      13. Lehengaitik hasi eta bukatutako produktura arteko eraldaketaren eta merkaturatzearen integrazio bertikal handia duten proiektuak, EAEko ekoizleentzako ahalik eta balio erantsi handiena dutenak: 10 puntu, gehienez.

    2. Nekazaritzako elikagaien enpresak eraldatzeko proiektuetarako bereziki:

      1. Partaide gehienak ekoizleak berak dituzten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      2. Ekoizpena eta merkaturatzea hobetzen duten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      3. Bereizketa maila eta azken balio erantsia handitzen duten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      4. Teknologia eta prozesuen eta produktuen garapena bultzatzen duten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      5. Ekoizpen osoaren % 60 baino gehiago EAEko kalitate-ikurren bat duten produktuak dituzten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

    3. Merkaturatze-proiektuetarako bereziki:

      1. Batez ere bazkideen produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak: 15 puntu.

      2. Erakunde juridiko komunen bidez elkarrekin egindako ekintzen ondorioz, bi enpresak edo gehiagok hasitako proiektuak izatea: 10 puntu, gehienez.

      3. IKTak ezartzeko proiektuak, batez ere esportazioa bultzatzen dutenak: 15 puntu, gehienez.

      4. Balio erantsiko produktuak kanpoko merkatuetan egokitzeko eta sartzeko proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      5. Ekoizletik azken kontsumitzaile arteko merkaturatze-bideak errazten dituzten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

    4. Proiektu estrategikoetarako eta trakzio-proiektuetarako bereziki:

      1. Beren ezaugarriengatik proiektu estrategikotzat eta trakzio-proiektutzat hartuak: 40 puntu, gehienez.

    5. Nekazaritzako ustiategietako elikagaiak eraldatzeko eta merkaturatzeko proiektuetarako bereziki:

      1. Nekazaritzako ustiategietako titular diren emakumeek edo gazteek egindako proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      2. Hainbat ustiategiren artean egindako eraldatze- eta merkaturatze-proiektuak: 15 puntu, gehienez.

      3. Ustiapenaren Ingurumen Kontratua sinatu duten nekazaritza-ustiategien proiektuak: 10 puntu, gehienez.

  2. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren III. kapituluan aurreikusitako proiektuak laguntzeko orduan, honako irizpide objektibo hauek hartuko dira kontuan:

    1. Oro har, proiektu guztietarako:

      1. Sektore edo azpisektore bateko proiektuen plan estrategikoak: 20 puntu, gehienez.

      2. Lehengai autoktonoa gehiago erabiltzea eta baloratzea bultzatzen duten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      3. Proiektuak lurralde historiko bati baino gehiagori eragitea ekonomian edo gizartean: 15 puntu, gehienez.

      4. 40 urtez beherako gazte ekintzaileek nekazaritzako elikagaien enpresa berri bat sortzeko proiektuak, edo lehendik dauden proiektuei belaunaldien arteko jarraipena ematen dietenak: 10 puntu, gehienez.

      5. Enpresa bik edo gehiagok, nortasun juridikoa galdu gabe, elkarlanean martxan jarritako inbertsio-proiektuak (enpresa horietako bat izango da laguntzaren eskatzailea eta onuraduna): 10 puntu, gehienez.

      6. Lagundutako jardueran langileentzako prestakuntza-planak dituzten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      7. EAEko Landa Garapen Iraunkorrerako 2008-2013 Programan landakotzat hartutako udalerrietan ezartzeko proiektuak: 5 puntu, gehienez.

      8. Oinarrizko ekoizleak enpresa kooperatibotan kontzentratzea eta biltzea sustatzen duten proiektuak, bazkideak ugaritzea, ekoizpena handitzea eta antolaketa hobetzea dakartenak: 10 puntu, gehienez.

      9. Enpresak nazioartera zabaltzeko edo EAEtik kanpoko salmentak areagotzeko proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      10. Klima-aldaketaren kontrako kudeaketa hobetzeko, ingurumena hobetzeko eta arlo horretan lankidetza bultzatzeko proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      11. 32 urtez beherako gazteak kontratatzea bultzatzen duten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      12. Besteren konturako eta lanaldi osoko enplegua sortzeko proiektuak, batik bat emakumeei zuzenduak: 10 puntu, gehienez.

      13. Lehengaitik hasi eta bukatutako produktura arteko eraldaketaren eta merkaturatzearen integrazio bertikal handia duten proiektuak, EAEko ekoizleentzako ahalik eta balio erantsia handiena dutenak: 10 puntu, gehienez.

    2. Nekazaritzako elikagaien enpresak eraldatzeko proiektuetarako bereziki:

      1. Partaide gehienak ekoizleak berak dituzten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      2. Ekoizpena eta merkaturatzea hobetzeko proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      3. Bereizketa-maila eta azken balio erantsia handitzen duten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      4. Teknologia eta prozesuen eta produktuen garapena bultzatzen duten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      5. Ekoizpen osoaren % 60 baino gehiago EAEko kalitate-ikurren bat duten produktuak dituzten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

    3. Merkaturatze-proiektuetarako bereziki:

      1. Batez ere bazkideen produktuak zuzenean merkaturatzen dituzten kooperatiben proiektuak: 15 puntu.

      2. Erakunde juridiko komunen bidez elkarrekin egindako ekintzen ondorioz, bi enpresak edo gehiagok hasitako proiektuak izatea: 10 puntu, gehienez.

      3. IKTak ezartzeko proiektuak, batez ere esportazioa bultzatzen dutenak: 15 puntu, gehienez.

      4. Balio erantsiko produktuak kanpoko merkatuetan egokitzeko eta sartzeko proiektuak: 10 puntu, gehienez.

      5. Ekoizletik azken kontsumitzaile arteko merkaturatze-bideak errazten dituzten proiektuak: 10 puntu, gehienez.

    4. Proiektu estrategikoetarako eta trakzio-proiektuetarako bereziki:

      1. Beren ezaugarriengatik proiektu estrategikotzat eta trakzio-proiektutzat hartuak: 40 puntu, gehienez.

  3. Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren IV. kapituluaren 45. artikuluan datoz aurreikusitako proiektuentzako laguntzak kuantifikatzeko irizpide objektiboak.

    Zazpigarrena. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    Laguntzak eskatzen dituzten pertsonek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:

  1. Kasu guztietan, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko 8.2 artikuluan aurreikusitako agiriak.

  2. Aurreko puntuan xedatutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko II. Kapituluan sartutako proiektuetarako diru-laguntzak eskuratzeko, aipatutako dekretuko 27. artikuluan adierazitako agiriak ere aurkeztu beharko dira.

    1. puntuan xedatutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko III. Kapituluan sartutako proiektuetarako diru-laguntzak eskuratzeko, aipatutako dekretuko 35. artikuluan adierazitako agiriak ere aurkeztu beharko dira.

    1. puntuan xedatutakoaz gain, urriaren 7ko 172/2008 Dekretuko IV. Kapituluan sartutako proiektuetarako diru-laguntzak eskuratzeko, aipatutako dekretuko 44. artikuluan adierazitako agiriak ere aurkeztu beharko dira.

    Zortzigarrena. Zehaztapen-irizpideak.

    Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 9. artikuluko 2. paragrafoko g) idatzi-zatiaren arabera, dekretu horren II. kapituluan sartuko dira azpisektore hauetako enpresen proiektuak: ardo, haragi, barazki eta fruitu, labore eta patata, sagardo, esne, gazta, ezti eta errotaritzako produktuak, eta kalitate-ikurrak dituzten produktu guztiak, ekologikoak barne.

    Gainerako proiektuak III. kapituluan sartzen dira.

    Bederatzigarrena. Finantza-kostua murrizteko laguntzak.

    Finantza-kostua murrizteko laguntzei dagokienez, onartutako finantza-eragiketei gehienez emango zaien laguntza 4 interes-puntukoa izango da.

    Hamargarrena. Moduluaren zenbatekoa.

    Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 24.2 eta 32, artikuluetan aurreikusitako lan zibilari emango zaion laguntza kalkulatzeko modulua 630 euro/m2 izango da, gehienez.

    Hamaikagarrena. Merkaturatze-jardueren gehienezko muga.

    B.b) eta 32.1.B.b) artikuluetan aurreikusitako merkaturatze-jardueren gehienezko muga 100.000 eurokoa da.

    Hamabigarrena. Laguntzen izapideak elektronikoki aurkeztea.

  1. Eskatzaileek eta onuradunek bide elektronikoak erabili ahal izango dituzte agindu honen bidez ezarritako laguntzak izapidetzeko. Erabilera borondatezkoa izango da.

  2. Administrazio Elektronikoa arautzen duen otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuak eta EAEko Administrazio Orokorraren erregistroen sarrerari, antolaketari eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak arautuko dute baliabide elektronikoen erabilera laguntza horien izapidetzean.

  3. Prozedura amaitu bitartean egin beharreko izapide guztiak egiteko erabili ahal izango dira baliabide elektronikoak. Eskaera egiterakoan bitarteko elektronikoak, informatikoak eta telematikoak erabiltzeak ez du esan nahi prozeduraren hurrengo izapideetan ere nahitaez bitarteko horiek erabili beharko direnik eta, era berean, jakinarazpenak bitarteko telematikoz egiteko emandako oniritzia baliogabetu ahal izango du erakunde interesdunak; horretarako, Elikagaien Berrikuntza eta Industria Zuzendaritzari horren berri eman beharko dio, eta jakinarazpenak jasotzeko beste leku bat adierazi beharko du, Administrazio Elektronikoa arautzen duen otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera.

  4. Laguntza horiek izapidetzeko baliabide elektronikoak erabiltzeko argibideak eta dagozkion ereduak helbide honetan argitaratuko dira: http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-2397/eu/

    Hamahirugarrena. Jakinarazpena bitarteko telematikoen bidez egiteko aukera.

  1. Laguntzaren eskaeran, prozeduraren izapidetzea egiteko, baliabide elektronikoak erabiltzea lehenetsi eta onartu badu espresuki onuradunak, jakinarazpena modu telematikoan egingo da.

  2. Jakinarazpena egindakotzat joko da interesdunak edo, hala badagokio, legezko ordezkariak edo baimendunak jaso izana elektronikoki sinatzen duen unean.

    Eusko Jaurlaritzak helburu horretarako prestatu duen web orrian, jakinarazpenaren xede den ekintza interesdunaren eskueran jartzen denetik egutegiko hamar egun igaro ondoren, interesduna ez bada jakinarazpenaren edukian sartu, jakinarazpena ezetsitzat hartuko da. Izapidea gauzatutzat hartuko da eta prozedurari jarraituko zaio, salbu eta ofizioz edo hartzaileak eskatuta egiaztatzen bada teknikoki edo materialki ezinezkoa dela sartzea.

  3. Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak edozein bide erabiliz adieraziko dio interesdunari jakinarazpena Eusko Jaurlaritzaren web orrian dagoela. Adierazte hori informaziorako bakarrik izango da, eta ez adierazteak ez dio eragingo jakinarazpena zuzen egiteari.

    Hamalaugarrena. Erkidegoaren diru-laguntza, erronka berrien proiektuetarako.

    Batzordeak aipatutako erronka berriekin lotutako proiektuak direnean eta balio erantsi handiko produktuen ustiategietan behi-esnea eraldatzeko enpresekin zerikusia dutenean, diru-laguntzak banatzeko orduan jarraituko da 2010eko martxoaren 2ko Batzordearen C(2010) 1228 Erabakia, 2007-2013 artean EAEko Landa Garapenerako Programa berrikustea onartzen duena, eta Programa hori onartzen duen 2008ko otsailaren 15eko Batzordearen C(2008) 704 Erabakia aldatzen duena.

    Hamabosgarrena. Interes orokorreko azokak.

    Urriaren 7ko 172/2008 Dekretuaren 9. artikuluko i) paragrafoaren arabera, 42. artikuluaren b) paragrafoaren ondorioetarako, 2012an elikagaien enpresen merkataritza- eta industria-politikentzako interes orokorreko azokatzat eta, beraz, diruz laguntzeko modukotzat hartuko dira honako azoka hauek:

    (Ikus .PDF)

    Hamaseigarrena. Baliabideak.

    Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa jar diezaiokete Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Hamazazpigarrena. Ondorioak.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.