Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko urriaren 15koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen azterketa teknikoa arautzen duen 2012ko azaroaren 21eko 2421/2012 Dekretuko II. eta III. eranskinak aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 219
  • Hurrenkera-zk.: 5001
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/15
  • Argitaratze-data: 2013/11/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoko eraikinen ikuskapen teknikoa (EIT) arautzen duen azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuaren 11. artikuluan dioenez, txostena/galdetegia nahiz irizpena idazteko orduan, bertako III. eranskineko eredu ofizialak bete behar dira.

Bestalde, Hirien birgaitze, eraberritze eta berrikuntzari buruzko ekainaren 26ko 8/2013 Legeko 4. artikuluaren arabera, Eraikinen Ebaluazio Txostenean agertu behar da higiezinaren katastroko erreferentzia, bai eta honako hauek ere:

  1. Eraikinaren kontserbazio-egoeraren ebaluazioa.

  2. Irisgarritasun unibertsaleko baldintza orokorren ebaluazioa eta desgaitasunen bat duten pertsonak eraikinera iristeko eta hura erabiltzeko orduan diskriminaziorik ez egoteko baldintza orokorren ebaluazioa, indarrean dagoen araudiari jarraituz; horretaz gainera, eta baldintza horiek direla eta, eraikinean zentzuzko egokitzapenik egin ahal den edo ezin den adieraziko da.

  3. Eraikineko eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, indarrean dagoen araudiak agintzen duen edukiarekin eta bertan agertzen den prozedura erabiliz.

    Baldin eta, autonomia- edo udalerri-mailako araudiari jarraituz, a) eta b) letretan adierazi dena ebaluatzeko modua ematen duen Ikuskapen Teknikoaren Txosten bat badago, c) letrak adierazitako ziurtagiriarekin osatu ahal izango da, eta Lege honen bidez araututako txostenaren ondorio berak izango ditu. Halaber, araudi haren arabera eskatutako elementu guztiak dituenean, haren ondorioak izango ditu; hau da, bai hautemandako akatsak zuzentzea eskatzeko gaitasuna, bai zuzenketa horiek egiteko gaitasuna ere, obligaziodunen ordez eta haien bizkar, diziplina- eta zehapen-neurri egokiak ezartzeaz gain, hirigintza-araudiari jarraituz.

    Azkenik, 2013. eta 2016. urteen artean etxebizitzen alokairua bultzatzeko, eraikinen birgaitzea bultzatzeko eta hiri-berroneratzea eta -berrikuntza bultzatzeko Estatu Plana arautzen duen apirilaren 5eko 233/2013 Errege Dekretuak, II. eranskinean dakar eraikinak ebaluatzeko txostenaren eredua.

    Araudi horiek konparatuta ikusten denez, Euskadiko Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren helburuak eta Eraikinaren Ebaluazio Txostenaren helburuak berdinak eta guztiz bateragarriak dira, eta konbergentzia hori erabatekoa izan dadin, aski da EITaren txostena/galdetegia nahiz irizpena betetzeko eredu ofizialak (EAEko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuko III. eranskinean datoz) elkartzea apirilaren 5eko 233/2013 Errege Dekretuko ereduekin.

    Beraz, EAEko eraikinen ikuskapen teknikoa arautzen duen azaroaren 21eko 241/2012 Dekretuko III. eranskina aldatu behar da honako gai hauetan: alde batetik, instalazioen eta eraikinaren irisgarritasun unibertsalari buruzko informazioa, CTE-DB-SUA 9 eta apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren arabera, bai irisgarritasuna hobetzeko neurri posibleei buruzko informazioa; beste alde batetik, eraikinaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria, eta horren osagarri izango da eraikinen eraginkortasun energetikoa ziurtatzeko oinarrizko prozedura ezartzen duen apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretua; azkenik, gehitu da 241/2012 Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera eskatzen den okerrak zuzentzeko ziurtagiriaren eredua.

    Bestalde, une egokia zelakoan, II. nahiz III. eranskinean gehitu da 241/2012 Dekretuaren 14. artikuluko aipamena, eranskinen kopia udaletxean aurkeztu beharrari eta horiek aurkezteko moduari buruzkoa.

    Horiek horrela, honako hau,

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 15a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.