Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko irailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren arabera, 2013. ekitaldirako laguntzen deialdia egiten duena. Dekretu horren bitartez, Leader ikuspegia aplikatzea arautzen da, betiere Euskal Autonomia Erkidegoko 2017-2013ko Landa Garapen Iraunkorrerako Programarekin bat etorriaz.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 183
  • Hurrenkera-zk.: 4057
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/09/11
  • Argitaratze-data: 2013/09/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren bitartez, Leader ikuspegiaren aplikazioa arautzen da, 2007-2013 aldiko Euskadiko Landa Garapen Iraunkorreko Programaren arabera, zeina 2008ko azaroaren 24ko EHAAren 225. zenbakian argitaratu baitzen. Bada, dekretu haren bitartez arautu egiten da honako laguntza hauek ematerena: Euskal Autonomia Erkidegoan, landa-eremuetan bizi-kalitatea hobetzeko eta landa-ekonomia dibertsifikatzeko inbertsioak eta jarduerak finantzatzeko direnak.

Azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuko 7.2 artikuluan zehazten denez, laguntza-eskabideak aurkezteko epeak irekiko dira urtero; diru-laguntzak finantzatzeko diru-baliabideen jatorria eta zenbatekoak argitara emango dira eta laguntzen diren inbertsioen eta jardueren iraupena zehaztuko da.

Abenduaren 4ko 185/2009 Errege Dekretuaren bitartez, honako hauek ezartzen dira: Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (2010-01-01eko EHAA, 1. zk.), Landa Garapenerako Programen markoan, kofinantziatutako gastuak diruz laguntzeko irizpideak. Bada, dekretu horrek, bestalde, ezarri egiten ditu LGENF-ri doazkion gastuak diruz lagundu ahal izateko zenbait arau, betiere Estatuaren lurraldean homogeneoki aplika daitezen eta aipatu funtsak berdintasunez banatzen direla bermatzeko. Geroago, urriaren 29ko 7/2012 Legearen bitartez, batetik, aldatu egiten zerga- eta aurrekontu-araudia, eta, betetik, iruzurraren kontra egin eta hura prebenitzeko jarduketak areagotzeko finantzaketa-araudia egokitu egiten da (urriaren 30eko EHAA, 261. zk.). Bada, dekretu hark muga orokor bat ezarri zuen, zehazki, 2.500 eurotik gorako eragiketan eskudirutan pagatzeari dagokionez. Muga hori, indarra hartzen duenetik hara egindako ordainketa guztiei dagokie.

Defizit publikoari aurre egitearen ondoriozko aurrekontu-baliabideen mugak eta ekonomiaren krisi-egoera dela-eta, 2013ko ekitaldiari dagokionez, Ekonomoaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak beharrezkotzat jo du honako hau: mikroenpersak sortu eta garatzeko laguntzen linea azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuko 20. artikuluan araututakoa lehenestea, baldin eta eratzearen edo haztearen aldeko aukera egiten badute enpresok, egun egoera ekonomiko zaila gorabehera.

Hori dela eta, hau

Lehenengoa. Xedea

Agindu honen helburua hauxe da: 2013ko ekitaldiari dagokionez, LGENF Programa arautzen duen azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuan aurreikusitako linearako mikroenpersak sortu eta garatzeko laguntzeko direnerako 2013ko deialdi egitea.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

Mikroenpersak sortu eta garatzeko laguntzen linearen azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuko 20. artikuluan araututakoaren 2013ko deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea: hilabetekoa izango da, agindu honek indarra hartzen dunetik hara.

Hirugarrena. Eskabideak.

  1. Deialdi horretako laguntzetara biltzeko eskabideen jatorrizkoa eta kopia aurkeztuko dira, zuzenean edo landa garapeneko elkarteen bitartez, «Mendinet Landa Garapenaren Aurrerapenerako Elkartea» toki ekintzako taldeari bidaliz. Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38 artikuluan aurreikusitako edozein bide erabili ahal izango da.

    Agindu honetan onartzen diren eskabide-inprimakiak eskura daude www.nasdap.ejgv.euskadi.net. web-gunean. Eredu horren arabera, eskabide-egileek adierazten dute ezen, ez daudela Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legeko 50. artikuluko 5. paragrafoan zehaztu ezein zirkunstantziatan (Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren araberakoa da aipatu paragrafo hori).

  2. Diruz lagun daitezkeen gastuei dagokienez, 185/2008 Dekretuko II. kapituluan ezarritakoaz gain, abenduaren 4ko 185/2009 Erregre Dekretuan eta urriaren 29ko 7/2012 Legean xedatutakoa ere, kontuan izan beharko da; eta ez dira diruz lagunduko laguntza-eskabidea edo ez-hasteko akta hau haren aurrekoa bada baino lehenagoko gastuak.

    Laugarrena. Baliabide ekonomikoak.

  1. 2013ko ekitaldiari dagokionez, diru-laguntzen deialdirako guztizko zenbatekoa 397.059 euroko da.

  2. Indarreko legerian ezarritakoaren arabera aurrekontu-aldaketarik gerta badaiteke ere, azaroaren 11ko 185/2008 Dekretuaren helburua betetzeari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako aurrekontu-kredituek honako zenbatekoa egiten dute: 2013. urterako ordainketa-kredituetarako 270.000 euro.

  3. LGENF funts komunitarioari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013 aldirako Landa Garapen Jasangarriaren Planaren babesean, aipatutako dekretuaren helburua betetzeko bideratu diren kredituen zenbateko zehatza 127.059 eurokoa izango da; eta horri honako hau erants dakioke: Euskal Autonomia Erkidegoaren landa-garapenerako programazioaren agiriko finantza-koadroen birprogramaziotik etorri eta Europako Batzordeak onesten duen finantziazio gehigarria. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen batez emango du horren berri.

  4. Funtsak ez badira diru-laguntza eskari guztiei erantzuteko behar bestekoak, Dekretuko 9. artikuluan ezarritako irizpideen arabera puntuazio altuena lortzen dutenek jasoko dute laguntza, harik eta kreditua agortzen den arte, eta gainerako eskabideak ezetsita geratuko dira.

    Bosgarrena. Proiektuak gauzatzeko epea.

    Gastuak eta inbertsioak burutzeko epe maximoa hauxe izanen da: 2013ko abenduaren 31; 2013ko ekitaldia baino lehen ezin izango dira hasi haiek.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

    Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa ezar dakioke Ingurumen, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 11.

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.