Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko uztailaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, Osasun Sistema Nazionalean aseguratu edo onuradun ez diren pertsonei Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-asistentzia aitortzeko prozedura ezartzen duena, eta identifikazio-dokumentua eta hori emateko prozedura arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 3347
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/07/04
  • Argitaratze-data: 2013/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

114/2012 Dekretuak, ekainaren 26koak, Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoak, Euskal Osasun Sistemaren zerbitzu-eskaintzan jasotako osasun-prestazioak eskuratzeko aukera ematen die, Osasun Sistema Nazionalean aseguratuta ez daudelako edo horren onuradun ez direlako, funts publikoekin finantzatutako osasun-asistentziatik kanpo geratzen diren pertsonei.

Osasun-asistentzia publikoaren estaldura Euskal Autonomia Erkidegoaren lur-eremuan bizi diren pertsonei zabaltzeko, interesdunak egiaztatu beharko du betetzen dituela ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuak ezartzen dituen eskakizunak. Dagokion prozeduran aztertuko da egiaztapen hori, arau horren 4. artikuluan jasotako aurreikuspenen arabera.

Behin aitorpena eskuratutakoan, eta osasun-asistentzia Osasun Sistema Nazionaleko aseguratuei edo onuradunei aitortzen zaizkien kalitate-baldintza beretan eta hedadura berarekin jaso ahal dezaten, herritarrek identifikazio-titulu bat eduki beharko dute. Titulu horrek lehen mailako arretako mediku bat esleituta izango dutela bermatuko du, eta ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren 5. artikuluan xedatutako moduan eman beharko da titulua.

Halaber, identifikazio-titulu hori emango zaie 16/2012 Errege Lege Dekretua indarrean jarri zen unean Euskal Autonomia Erkidegoan emandako Osasun Txartel Indibiduala zuten pertsonei, eta, gaur egun, Osasun Sistema Nazionaleko aseguratu edo onuradun ez direnei; Euskal Osasun Sistemaren zerbitzu-eskaintzako osasun-prestazioak eskuratzen jarraitu ahal izango dute pertsona horiek ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren 2.2. artikuluari jarraikiz.

Hala eta guztiz ere, osasun-asistentzia eskuratzeko aukera sortu edo mantentzeko, ezinbestekoa izango da eskatutako baldintzak ez aldatu izana. Horiek aldatu badira, herritarrak jakinarazi egin beharko du, eta administrazioak kontrol-ahalmena izango du; betebehar eta ahalmen hori zehaztu egin beharko dira.

Horregatik, honako hau

Agindu honen xedea da:

  1. Osasun Sistema Nazionalean aseguratu edo onuradun izan ez eta ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren (Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan Osasun Sistema Nazionalaren osasun-prestazioak emateko araubideari buruzkoa) 2.3. artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen dituzten pertsonei osasun-asistentzia aitortzeko prozedura ezartzea.

  2. Ezartzea zer prozeduraren bidez emango den ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren 2.2. artikuluan aipatzen diren pertsonei, hau da, Osasun Sistema Nazionaleko aseguratu edo onuradun izan gabe ere, apirilaren 20ko 16/2012 Errege Lege Dekretua (Osasun Sistema Nazionalari eusteko eta haren prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko urgentziazko neurriei buruzkoa) indarrean sartu baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan emandako Osasun Txartel Indibiduala zuten pertsonei Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak eskuratzeko aukera emango dien identifikazio-dokumentua.

  3. Aurreko ataletan aipatutako pertsonei Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak eskuratzeko aukera emango dien osasun-arloko identifikazio-dokumentua arautzea.

  1. Osasun Sistema Nazionalean aseguratu edo onuradun ez den eta aurreko artikuluan ezarritako eskakizunak betetzen dituen pertsonak, Euskal Osasun Sistemaren osasun-asistentzia aitor diezaioten, eskabidea aurkeztu beharko du OsakidetzaEuskal osasun zerbitzuaren osasun-zentroetako administrazio-bulegoetan; bestalde, Osasun Sailak izapideak egiteko beste toki batzuk ere ezar ditzake.

  2. Osasun-asistentzia aitor diezaioten, dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu interesdunak:

    1. Eskabide-orria, Agindu honen I. eranskinean jasotzen den eredu normalizatuan; diru-sarrerei buruzko erantzukizunpeko adierazpena jasoko da bertan.

    2. Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritako errolda-agiria; eskabidea aurkeztu baino urte bat lehenagotik egon beharko da gutxienez bertan erroldatuta, eskabidea aurkeztu aurreko urtean zehazki eta modu jarraituan.

    3. Eskatzailea modu frogagarrian identifikatu ahal izateko identifikazio-dokumentua.

  3. Betetako eta administrazio-bulegoetan baliozkotutako eskabide-orriaren kopiarekin, Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak eskuratu ahal izango ditu eskatzaileak hiru hilabetean, betiere, eskakizuna ukatzeko berariazko ebazpenik ematen ez bada epe horretan.

  4. Administrazio-bulegoek eskabidea eta aurkeztutako dokumentazioa igorriko dituzte eskatzailearen bizitokiari dagokion Osasun Sailaren lurralde-organora, eta eskakizunak betetzen ote dituen aztertuko da bertan. Horretarako, interesdunaren aurretiazko baimenarekin, behar den informazioa eskatu ahal izango die dagozkien administrazio publikoei.

  5. Behin eskakizunak aztertutakoan, dagokion ebazpena eman eta jakinaraziko da 3 hilabeteko epean gehienez. Epe hori igaro bada eta ez bada berariazko jakinarazpenik egin, eskabidea onartu dutela ulertu ahal izango du interesdunak.

  6. Osasun-asistentzia aitortzen bada, 4. artikuluan aurreikusitako identifikazio-dokumentua emango da ofizioz.

  7. Ezeste-ebazpena ematen bada, eskatzaileak ordaindu beharko ditu Euskal Osasun Sistemak emandako osasun-asistentziak eragindako gastuak.

  8. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da lurralde-organoaren ebazpenaren kontra, eta Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzak ebatziko du.

  1. Ekainaren 26ko 114/2012 Dekretuaren 2.2. artikuluan adierazitako pertsonek, hau da, 16/2012 Errege Lege Dekretua indarrean sartu baino lehen Euskal Autonomia Erkidegoan emandako Osasun Txartel Indibiduala zuten pertsonek, identifikazio-dokumentua eskuratzeko eskabide bat aurkeztu beharko dute OsakidetzaEuskal osasun-zerbitzuaren osasun-zentroetako administrazio-bulegoetan; bestalde, Osasun Sailak izapideak egiteko beste toki batzuk ere ezar ditzake.

  2. Honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte identifikazio-dokumentua eskuratzeko:

    1. Eskabide-orria, Agindu honen II. eranskinean jasotzen den eredu normalizatuan.

    2. Osasun Txartel Indibiduala.

  3. Administrazio-bulegoek eskabidea eta aurkeztutako dokumentazioa igorriko dituzte eskatzailearen bizitokiari dagokion Osasun Sailaren lurralde-organora, eta horrek emango du identifikazio-dokumentua. Dokumentu hori jaso bitartean, betetako eta administrazio-bulegoetan baliozkotutako eskabide-orriaren kopiarekin, Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak eskuratu ahal izango ditu eskatzaileak.

  1. Eskatzailearen bizitokiari dagokion Osasun Sailaren lurralde-organoak, behin osasun-asistentzia eskuratzeko eskubidea aitortutakoan edo dokumentua emateko eskakizuna jasotakoan, identifikazio-dokumentu bat emango du, pertsonala eta besterenezina. Horren bidez, herritarrak Euskal Osasun Sistemaren osasun-prestazioak eskuratu ahal izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoan.

  2. Identifikazio-dokumentuak, oro har, Osasun Sistema Nazionalean aseguratu edo onuradun diren pertsonei ematen zaien Osasun Txartel Indibidualak dituen ezaugarri fisiko berak izango ditu. Ezaugarri horiez gainera, espresuki adieraziko da Euskal Autonomia Erkidegoan dela baliozko.

  3. Identifikazio-dokumentu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi eta Osasun Sistema Nazionalean aseguratu edo onuradun diren pertsonei aitortzen zaizkien kalitate-baldintza beretan eta hedadura berarekin jaso ahal izango da osasun-asistentzia.

  1. Pertsona bati Euskal Osasun Sistemaren osasun-asistentzia eskuratzeko eskubidea aitortu edo mantendu bazaio, eta aitorpenerako edo identifikazio-dokumentua emateko kontuan hartu diren egoerak aldatzen badira, horren berri eman beharko dio haren osasun-zentroari edo Osasun Sailaren lurralde-organoei. Ez badu betebehar hori betetzen, edo eskabidean datu faltsuak edo iruzurrezkoak ematen baditu, eskubidea baliogabetu ahal izango da; horrela bada, Euskal Osasun Sisteman jaso duen osasun-asistentziak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu.

  2. Osasun-asistentzia aitortzeko eta identifikazio-dokumentua emateko eskumena duen organoak edozein unetan egiaztatu ahal izango du ea Euskal Osasun Sistemaren zerbitzu-eskaintzako prestazioak eskuratzeko eskubidea ematea edo mantentzea eragin zuten baldintzak mantentzen diren. Horretarako, behar duen informazioa eskatu ahal izango die baldintza horiek aitortu zituzten administrazio publikoei, eta pertsona interesdunari ere eskatu ahal izango dio aurkez ditzala behar diren dokumentuak haren eskubidea mantentzen duela egiaztatzeko.

    AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Gaikuntza.

    Identifikazio-dokumentuaren ezaugarriak zehazteko eta aldatzeko behar diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Aseguramendu eta Kontratazio Sanitarioko Zuzendaritzari.

    AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Indarrean jartzea.

    Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 4a.

    Osasuneko sailburua,

    JON DARPÓN SIERRA.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.