Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko martxoaren 4koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren aplikazioari dagokionez, Igorpen eta Iturri Kutsagarrien Erregistro Estatalaren betebeharrak konplitzeko behin-behineko neurriak ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1368
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/03/04
  • Argitaratze-data: 2013/03/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren bidez, arautu egiten da E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumen-baimen bateratuetako igorpenei buruz eman beharreko informazioa. Bada, errege dekretu horren xedea da Europako PRTR Erregistroan ezarritakoa betetzeko beharrezko den informazioari buruzko arau gehigarriak ezartzea. Erregistro hori Europako Legebiltzarraren eta Europako Kontseiluaren 2006ko urtarrilaren 18ko EE 166/2006 Erregelamenduaren bidez arautzen da (EE 166/2006 Erregelamendua, Kutsatzaileak igorri eta transferitzeko Europako erregistro bat eratu, eta Kontseiluaren 91/689/CEE eta 96/61/CE zuzentarauak aurrerantzean, E-PRTR Erregelamendua aldatzeko dena).

Arau horretan ezarritakoari jarraituz, instalazio bakoitzaren titularrak arauaren I. eranskinean bildutako jarduera bat edo gehiago egiten badu han jasotako gaitasun-atalasea gaindituta jakinarazi egingo die agintari eskudunei atmosferara, uretara eta lurzorura igortzen duen kutsatzaile-kopurua, betiere II. eranskinean bildutako kutsatzaileak badira.

Euskal Autonomia Erkidegoak dituen informazio-betebeharrak konplitze aldera, informazio hori emateko epea ekitaldi bakoitzaren martxoaren 30ean bukatuko da.

2012ko azaroaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, urriaren 16ko 212/2012 Dekretua argitaratu zen, ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzen duena.

212/2012 Dekretuan ezartzen denez, sustatzaileak nahitaez erabili behar ditu ingurumen-lankidetzako erakundearen zerbitzuak, baldin eta dekretu horren 7. artikuluko prozeduretan bildutako izapideren bat egiteko asmoa badu; zerbitzu horien artean dago Igorpen eta Iturri Kutsagarrien Erregistro Estatala.

Dekretu horren azken xedapenetatik bosgarrenak, halaber, ahalmena ematen dio Ingurumen eta Lurralde Politika Sailari dekretu hau garatzeko arauak onartzeko; bai eta 7. artikuluan eta haren eranskinetan aurreikusitako prozedurak moldatzeko ere, betiere beharrezkoa bada lege-xedapenen edo zientzia- edo teknologia-arloko aurrerapenen ondorioz.

Gauzak horrela, Ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzeko den urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritakoa eraginkortasunez aplikatuko bada, ingurumen-lankidetzako erakunde nahikoak behar dira, hau da, titular guztiek aurreko arauetan ezarri diren betebeharrak konplitu ahal izateko adina. Gaurdaino, ordea, ez da halakorik lortu, eta, horretaz gain, kontuan hartu behar da dekretuan ezarritakoa betetzeko epea laster bukatuko dela. Hori dela-eta, erabaki da aurten titularrak salbuestea betebehar hori konplitzetik.

Organo honek du agindu hau emateko eskumena, hala ezarrita baitago Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuan.

Honako xedapen hauek aztertu dira: apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretua, E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumen-baimen bateratuetako igorpenei buruz eman beharreko informazioa arautzen duena; urriaren 16ko 212/2012 Dekretuaren azken xedapenetatik bosgarrena, Ingurumen-lankidetzako erakundeak arautu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Lankidetzako Erakundeen Erregistroa sortzeko dena; Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituena; eta azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioaren Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena. Horrenbestez, honako hau

Lehenengoa. 2013ko ekitaldian, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuan jasotako jarduera bat edo gehiago egiten dituzten instalazioen titularrak salbuestea 2012ko ekitaldiari dagokion informazioa aurkeztetik informazio hori ingurumen-lankidetzako erakunde batek ontzat emana eta egiaztatua aurkeztu behar zen, urriaren 16ko 212/2012 Dekretuan ezarritako moduan (508/2007 Errege Dekretua, E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumen-baimen bateratuetako igorpenei buruz eman beharreko informazioa arautzen duena).

Bigarrena. Agindu argitara ematea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta sailaren web-orrian, eskura dauden bitarteko guztien bidez haren berri emateko.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunetik aurrera, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoarekin bat etorriz; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko martxoaren 4a.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.