Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko azaroaren 13koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, udaltzaingoko kideen akreditazio profesionalaren dokumentuaren diseinu eta oinarrizko ezaugarriei buruzkoa».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 237
  • Hurrenkera-zk.: 5467
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/11/13
  • Argitaratze-data: 2012/12/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Era horretako huts bat aurkitu da Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko azaroaren 13ko Aginduaren eranskinean (2012ko azaroaren 28ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 230. zk.). Agindu hori udaltzaingoko kideen akreditazio profesionalaren dokumentuaren diseinu eta oinarrizko ezaugarriei buruzkoa da. Huts horren ondorioz, hain zuzen ere, identifikazio profesionalerako dokumentuaren ereduaren aurrealdean ageri den «eguzkilorea»ren irudia errepikatuta ageri da atzealdean.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.