Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko urriaren 31koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena. Euskadiko Errepideen Plan Orokorrean programaturiko zenbait jarduketa burutzeko epeak eta lehentasun-hurrenkera aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4952
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/31
  • Argitaratze-data: 2012/11/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Azaroaren 23ko 307/2010 Dekretuaren bidez, Euskadiko Errepideen 2. Plan Orokorraren berrikusketa onartu zen, 2005-2016 urteetarakoa. Foru Aldundiek proiektuak zenbateraino betetzen ari diren eta eskura dituzten diru-baliabideen gainean adierazitakoarekin bat, Errepideen Plan Orokorreko Batzordeak beharrezko iritzi dio zenbait jarduketa burutzeko epeak eta lehentasun hurrenkera aldatzeari, eta, hortaz, 2012ko uztailaren 5ean izandako bilkuran hainbat aldaketa arrunt egitea proposatu du.

Euskadiko Errepideen Plan Orokorra araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legeak 14. artikuluan ezartzen duenez, aldaketa arruntak kasuan kasuko alorrean aginpidea duen Saileko buruak onartu beharko ditu, agindu bidez. Hala ere, programan sartutako jarduketen lehentasunetan aldaketak egiteko, Foru Aldundiekin aurrez elkar hartu eta Errepideen Plan Orokorreko Batzordearen txostena beharko da.

Euskadiko Errepideen Plan Orokorra araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 8. artikuluak eta 2. Errepideen Plan Orokorraren berrikusketa onartzen duen azaroaren 23ko 307/2010 Dekretuaren 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, aldaketa arruntzat joko dira arau teknikoak eta programaturiko jarduketen lehentasuna ukitzen dituztenak.

Organo honek eskumena du aldaketa horiek onartzeko, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 10.1.f) artikuluan xedatutakoaren arabera (dekretu hori urtarrilaren 18ko 6/2011 eta otsailaren 24ko 5/2012 Dekretuek bigarrenez eta hirugarrenez, hurrenez hurren, aldarazi egin zuten).

Ondorioz, aipatutako guztiagatik eta Euskadiko Errepideen Plan Orokorra araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legeak 14. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, honako hau

Lehenengoa. Agindu honen eranskinean doazen Euskadiko Errepideen Plan Orokorraren berrikusketako aldaketa arruntak onartzea. Aldaketa horiek zenbait jarduketen lehentasun hurrenkera besterik ez dute ukitzen.

Bigarrena. Agindu hau Foru Aldundiei helarazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena. Agindu honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa jar dakioke Etxebizitza, Herrilan eta Garraioetako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi edo, hala badagokio, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 31.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.