Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko urriaren 19koa, Ertzaintzaren laneko jazarpen moral kasuetarako prebentzio-neurriak eta jarduera-prozedura arautzen dituen Herrizaingoko sailburuaren Agindua aldatzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 205
  • Hurrenkera-zk.: 4656
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/10/19
  • Argitaratze-data: 2012/10/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Osasun eta kontsumoa; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa; Herrizaingoa

Testu legala

Ertzaintzaren laneko jazarpen moral kasuetarako prebentzio-neurriak eta jarduera-prozedura arautzen dituen Herrizaingoko sailburuaren 2007ko irailaren 10eko Agindua 2007ko urriaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (191. zk.).

Laneko jazarpen kasuetako jardun prozedura hobetzeko eta Ertzaintzako langileei babes osoa emateko, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak aipatu agindua aldatu du, II. kapitulua Bitartekotza-fasea, hain zuzen ere.

Aldaketa honekin funtsezko berrikuntza bat sartu da: Bitartekotza Batzordea sortzea. Batzorde hori izango da sortzen den edozein arazo konpontzeko soluzio-proposamen bat egiteko eskumena duen organo espezialista, eta bere xedea Ertzaintzako langileen segurtasunaren eta osasunaren babes-maila handitzea izango da, Ertzaintzako funtzionarioen osasun psikikoari dagokion guztian batez ere.

Aldaketa honen edukien berri eman zaie Ertzaintzako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Batzordeko kide guztiei. Eduki hori prebentzioa, segurtasuna eta laneko osasuna Ertzaintzan sartzeko nahiaren adibide argia da. Gainera, funtzionario orok nagusiengandik eta lankideengandik begirunezko tratu duina jasotzeko beharrari erantzuten dio.

Ondorioz, honako hau

  1. Fase honetan, Bitartekotza Batzordeak gatazkari amaiera emateko eta gerora berriz ez gertatzeko jardun-proposamenak eta -jarraibideak ahalik eta lasterren egitea nahi da.

  2. Bestalde, Sailak konpromisoa hartzen du jardun hau burutzeko beharrezko baliabideak Batzordearen esku jartzeko.

  1. Ertzaintzako edozein funtzionariok eman ahal izango du edozein laneko jazarpen egoeraren berri, jakinaren gainean baldin badago. Arduradunak edo zuzendariak ere hasiera eman ahal izango diote ofizioz fase honi, baldin eta langileen osasuna babesteko beharrezko jotzen badute.

  2. Jakinarazpen horiek idatziz egingo dira, I. eranskinean ezarritako eredua erabiliko da horretarako, eta zuzenean helarazi beharko zaizkio Giza Baliabideen Zuzendaritzako Prebentzio eta Lan Osasuneko Alorrari.

  1. Jakinarazpen-idazkian, datu hauek agertu beharko dira nahitaez:

    1. Jakinarazpena egiten duen ertzainaren zenbaki profesionala.

    2. Ustezko jazarriaren eta jazarlearen zenbaki profesionala edo izen-abizenak eta jakinarazitako jazarpen egoera.

  2. Idazkiari, egoki iritzitako edozein agiri erantsi ahal izango zaio Bitartekaritza Batzordeak gatazkak konpontzeko proposamena egin ahal izan dezan.

  3. Halaber, idazkia aurkezten duen funtzionarioak berariazko oniritzia emango du erantsitako agiriak gatazkaren alderdiei emateko.

  1. Batzorde honen espezializazioa eta inpartzialtasuna bermatzeko, hauek izango dira kideak:

    1. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Prebentzio eta Lan Osasuneko Alorreko lehendakari titularra edo dagokion ordezkoa.

    2. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Prebentzio eta Lan Osasuneko Alorreko bokal titularra edo dagokion ordezkoa.

    3. Ertzaintzako bokal titularra edo dagokion ordezkoa, Ertzaintzako Ekintzetarako Zuzendaritzak izendatua.

    4. Prebentzioko ordezkari bat edo bere ordezkoa, Ertzaintzako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Batzordean ordezkaritza duten sindikatuek proposatuta, eta, akordiorik ezean, aipatu batzordean ordezkaritza handiena duenak izendatuko du.

    5. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Prebentzio eta Lan Osasuneko Alorreko idazkaria edo dagozkion ordezkoak.

      Aipatu batzordearen kide guztiek hitza eta botoa izango dute, idazkariak izan ezin, hitza izango baitu baina botorik ez.

      Batzordearen lehendakariaren kalitatezko botoak erabakiko du, berdinketarik gertatuz gero.

      Bearrezko neurriak hartuko dira Batzordeko kide izango diren emekumeen eta gizonen kopurua orekatua izan dadin.

  2. Batzordeak egoki iritzitako pertsonen parte-hartzea eskatu ahal izango du bere egitekoa zuzen egiteko, eta helburu horretarako behar dituen probak egitea agindu ahal izango du.

  3. Idazkariak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 25.3 artikuluan ezarritako egitekoak izango ditu. Halaber, kasu bakoitzeko organo eskudunari, Batzordearen jardun egokirako behar diren agiri guztiak eskatu behar izango dio uneoro.

  4. Halaber, fase honetan, Bitartekaritza Batzordeak ahalmena izango du ustezko jazarpena gertatzea ekiditeko beharrezko iritzitako kautelazko neurriak proposatzeko.

  5. Batzordearen kideei, ohiko errekusatze- edo abstentzio-zioak aplikatuko zaizkie. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzako Giza Baliabideetako zuzendaria izango da eskuduna Bitartekaritza Batzordea nork osatuko duen zehazteko Prebentzio eta Lan Osasuneko Alorreko lehendakariaren, bokalaren eta/edo idazkariaren errekusatze- edo abstentzio-kasuetan. Ertzaintzako bokala denean, Ertzaintzako Ekintzetarako Zuzendaritzako buruak zehaztuko du. Prebentzioko ordezkariaren edo bere ordezkoaren kasuan, Ertzaintzako Laneko Segurtasun eta Osasunerako Batzordean ordezkaritza duten sindikatuek proposatuko dute, eta, akordiorik ezean, aipatu batzordean ordezkaritza handiena duenak izendatuko du.

  1. Batzordeko idazkariak, batzordekideen eskariz, bilera baterako zitazioa egin ahal izango die idatziz gatazkaren alderdiei, Batzordeari jakinarazitako egoeran ebaluatzeko eta/edo bitartekotza egiteko. Zitazio horrekin batera, Idazkaritzaren esku dauden agiri guztien kopia helaraziko zaie. Aipatu bileretara, gatazkaren alderdiak joan ahal izango dira, aholkulari batek lagundurik.

  2. Fase hau gerta dadin, nahitaezkoa da alderdiek berariaz adieraztea Batzordearen bitartekaritza onartzeko prest daudela.

  3. Bitartekaritza-bilerak idazkia jaso eta hurrengo hamar egun baliodunetan egingo dira, gutxienez beste hamar egun baliodunez epea luzatzea eskatzen duten zioak egon ezean. Hori gertatzean, idatziz jakinaraziko zaie alderdiei.

  1. Kasuaren jardun-proposamena, Bitartekaritza Batzordeak emango du azken bitartekaritza-bilera igaro eta 15 eguneko epean. Proposamen hori ez da loteslea izango, bitartekaritzaren berezko izaera aintzat harturik.

  2. Jardun-proposamena idatziz egingo da, eta hauek bilduko ditu:

    1. Bitartekaritza-fasean burututako jarduna.

    2. Sortutako gatazkari soluzioa emateko proposatutako jardun-neurriak.

  3. Proposatutako neurriak Bitartekaritza Batzordeko idazkariak jakinaraziko dizkie gatazkaren alderdiei, Ertzaintzako Ekintzetarako Zuzendaritzari eta Prebentzio eta Lan Osasuneko Alorrari, hurrengo bost egun baliodunetan.

Agiri guztiak Ertzaintzako Ekintzetarako Zuzendaritzari helaraziko zaizkio, ikerketa-fasea hasteko, kasu hauetan:

  1. Alderdiren batek Bitartekaritza Batzordeak proposaturiko neurriak atzera botatzen dituenean.

  2. Bitartekaritza-fasean proposatutako neurriek ez dutenean gatazka konpondu.

Prebentzio eta Lan Osasuneko Alorra arduratuko da neurri zuzentzaileen jarraipena egin eta bere eraginkortasuna egiaztatzeaz, eta Bitartekaritza Batzordeari eta Ertzaintzako Ekintzetarako Zuzendaritzari emango die horren berri.

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean lege hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 19a.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.