Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko irailaren 12koa, Osasun eta Kontsumoko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakariaren izendapena ezeztatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 178
  • Hurrenkera-zk.: 4100
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/09/12
  • Argitaratze-data: 2012/09/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

2012ko uztailaren 6an, Osasun eta Kontsumoko sailburuak bi agindu eman zituen, zeintzuekin, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakaria kargutik kentzen zen, eta, bestetik, lehendakari berria izendatzen zen.

Izapideketa-huts baten ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakariaren izendapena 2012-09-07an argitaratu zen, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian; aldez aurretik ordura arteko lehendakariaren kargu uztea argitara eman barik.

Beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontsumoko Arbitraje Batzordeko lehendakaria izendatzeko 2012ko uztailaren 6ko Agindua, zehazki, EHAAren 2012-09-07ko 175. zenbakian argitaratua ezeztatu egiten da.

Horregatik, honakoa

Agindu hau 2012ko irailaren 7an sartzen da indarrean, atzeraeraginezko ondorioekin.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 12a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

javier RAFAEL BENGOA RENTERíA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.