Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012 uztailaren 11koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, jarraibide teknikoak ematen dira Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua garatzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 180
  • Hurrenkera-zk.: 4136
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/07/11
  • Argitaratze-data: 2012/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

2012ko urtarrilaren 24an, indarrean jarri zen atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretua.

Abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren azken xedapenetako lehen xedapenean ezarri bezala, ingurumenaren alorreko eskumenak esleituta dauzkan sailak eman ahal izango ditu dekretu hori garatzeko beharrezko xedapenak eta jarraibide teknikoak. Halaber, xedapen horrek xedatu bezala, jarraibide tekniko horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.

Hala, bada, abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren edukia garatzen duten jarraibide teknikoak landu dira, dekretuaren zehaztapenak ezartzeko erabiliko diren irizpide teknikoen gidak.

Jarraibide horietan, alde batetik, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioen kanpo-kontrolek zer baldintza bete behar duten arautzen da; bestetik, betekizunak ezartzen dira, ingurumen-kontrolerako erakundeek emisio kutsatzaileak kontrolatzeko.

Halaber, partikulen emisio barreiatuei eta tximinien garaierari dagokienez instalazioek bete behar dituen eskakizunak ezartzen dira, baita emisioak etengabe neurtzeko sistemei dagokienez bete beharrekoak ere.

Agindu honen bidez, atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak erregulatzeko araudian ezarritakoa betetzeko, ingurumen-kontrolerako erakundeek eman beharreko txostenaren gutxieneko edukia xedatzen da.

Aipatutako arau xedapenak eta oro har aplikatzekoak eta bateragarriak aztertuta, hau

Agindu honen xedea Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren jarraibide teknikoak garatzea da.

Agindu honetan araututakoa ingurumenaren alorreko eskumenak esleitu zaizkion sailak aplikatuko du.

  1. Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuari jarraikiz egin behar diren emisio kanalizatuen eta barreiatuen kanpo-kontrolak agindu honen I., II. eta III. eranskinetan ezarritako prozedurak, baldintzak eta betekizunak kontuan izanda bete behar dituzte instalazioen titularrek.

  2. Agindu honetako V. eta VI. eranskinetan ezarri legez, Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren eremuan dauden emisioak etengabe neurtzeko sistemek ezaugarri hauek bete behar dituzte: batetik, instalatzeari, kalibratzeari, mantentzeari eta komunikatzeari dagozkionak eta, bestetik, ekipamenduei, neurketa-sekzio eta -tokiei eta kalibrazioei dagozkienak.

IKE txostenek, Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuari jarraikiz egin behar direnak, kontuan hartu beharko dituzte agindu honetako IV. eranskinean ezarritakoak.

Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioaren titularrak, foku kanalizatuak izanez gero, barreiatze-prozedura egokienak hartu behar ditu, foku horien eragin-eremuko aire-kalitatean duten inpaktua txikitzeko. Hori guztia, Atmosfera kutsa dezaketen jardueretarako instalazioak arautzen dituen abenduaren 27ko 278/2011 Dekretuaren arabera. Hortaz, instalazioaren titularrak agindu honetako VII. eranskina bete beharko du.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 11.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.