Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 27koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politika onartzekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 3474
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/27
  • Argitaratze-data: 2012/07/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Administrazio Elektronikoari buruzkoa otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren 19. artikuluan ezartzen duenez, Administrazio Elektronikoan eskumena duen saileko pertsona titularraren aginduaren bidez onartuko da sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politika, eta onartu izanaren pasarte bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta testu osoa, berriz, egoitza elektronikoan. Halaber, 19. artikuluan xedatzen da politika horrek sinadura elektronikoak sortu, baliozkotu eta gordetzeko prozesuak zehaztuko dituela, baita sinadura elektronikoko sistemei, ziurtagiriei, denbora zigilatzeko sistemei, eta sinaduren euskarriko beste elementuei eska dakizkiekeen ezaugarriak eta eskakizunak ere.

Administrazioaren Sinadura Elektronikoko eta ziurtagirien Politikaren Elkarreragingarritasunerako Arau Teknikoak, Elkarreragingarritasunerako Eskema Nazionala Administrazio Elektronikoaren eremuan arautzen duen urtarrilaren 8ko 4/2010 Errege Dekretuaren garapenean emanak, ezartzen du Administrazio Publikoek ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoen politikak garatzeko edo ezartzeko irizpide-multzoa. Horretarako, ziurtagirietan oinarritutako sinadura elektronikoaren politikaren edukia definitzen du, arau komunen ezaugarriak zehaztuz, hala nola formatuak, algoritmoen erabilera, agiri elektronikoetarako sinadura sortzea eta baliozkotzea, baita ziurtagiri elektronikoen, denbora-zigiluen eta sinadura urtetsuen gaineko konfiantza-arauak ere.

Aurreko arauak aplikatuz, agindu honen bidez, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politika onartzea.

Bigarrena. Sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politikaren testu osoa argitaratzea https://euskadi.net/ egoitza elektronikoan.

Sinadura elektronikoaren eta egiaztatzeen gaineko politika agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean

Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 27a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.