Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 13koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, kudeaketa, ordezte eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzen deialdia egiten da 2012rako eta Nekazari gazteek ustiategiak jartzeko nazio laguntza osagarriaren zenbateko osoa jendaurrean jartzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 4050
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/13
  • Argitaratze-data: 2012/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren xedea Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzaren sektoreko lehiakortasuna areagotzeko eta nekazaritza eta ingurumen neurriak ezartzeko esparru araudia finkatzea da Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan, irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduan (EE) xedatutakoarekin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapeneko Programarekin bat etorriz.

  1. artikuluko laguntzen artean, nekazari gazteek lehenengoz ustiategia jartzeko laguntzak eta kudeaketa-, ordezkapen- eta nekazaritza eta baso ustiategietarako kudeaketa, ordezkapen eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko laguntzak daude.

    Nekazaritza eta basogintzako ustiategietarako kudeaketa, ordezkapen eta aholkularitza zerbitzuak ezartzeko edo egokitzeko laguntzen xedea nekazari eta basozainei beren ustiategiak egokitzen, hobetzen eta kudeatzen laguntzea eta horien etekin globala handitzen laguntzea da, 12. artikuluan agertu bezala.

    Halaber, 29. artikuluan adierazitako laguntzen deialdia Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduaren bidez egingo dela xedatzen da. Deialdi horretan ekitaldi bakoitzerako eskabideak aurkezteko epeak ezarriko dira, eta nola LGNEFen kontura hala Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura eman beharreko dirulaguntzen guztizko kopurua ezagutaraziko da 28. artikuluaren arabera, organo kudeatzailea Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza da.

    Nekazari gazteentzako bi laguntza mota daude: generikoa, 133/2008 Dekretuaren 9. artikuluan dago; eta estatuko laguntza osagarria, 10. artikuluan. Azken hori 9. artikuluko betekizun, irizpide eta prozeduren arabera emango da. Estatuko laguntza osagarriarentzako baliabide ekonomikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu kredituetatik etorriko dira osorik.

    Dekretu horren 26. artikuluaren arabera, 10. artikuluan ezarritako laguntza Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak kudeatuko du (9. artikuluko laguntzaren kudeaketa foru aldundien organo kudeatzaileei dagokie).

    Aurrekoaren kaltetan izan gabe, prozedura berdina izango da bi laguntzen kasuan, eta kudeaketa Nekazari Gazteen Bulegoen bitartez eta Nekazari Gazteentzako Koordinazio Zerbitzuaren bitartez egingo da. Bi laguntzen eskabidea Nekazari Gaztearen Bulegoen arduraduna den Foru Erakundean aurkeztu behar izango da dekretu honen 24.2 artikuluan ezarritako garapen-araudian foru-aldundiek zehazten dituzten epe, leku eta moduan.

    Eusko Jaurlaritzak, Ingurumena, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduaren bidez, aurrekontu ekitaldi bakoitzean eman beharreko laguntza guztien kopuruaren berri emango du.

    Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Helburua.

Hona hemen lege honen xedea:

  1. Agindu honen bidez 2012an nekazari gazteek ustiategiak jartzeko nazio laguntza osagarriaren zenbateko osoa uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 10. artikulukoa jendaurrean jartzen da.

  2. Nekazaritzarako egiturazko eta ingurumeneko laguntzei buruzko uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 12. artikuluan aurreikusitako laguntzen 2012ko deialdia egitea. Laguntza horiek kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko dira.

    Bigarrena. Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntza-eskabideak aurkezteko epea.

    Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntza-eskabideak Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan aurkezteko dira. Hilabeteko epea egongo da horretarako, Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Hirugarrena. Aurkeztu beharreko agiriak:

    Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntza-eskabidearekin batera, honako dokumentuak aurkeztuko dira:

    Nekazaritzako ustiategiei aholkularitza emateko entitate gisa onartuta egotearen ziurtagiriaren kopia, edo

    Basoen kudeaketa-plan iraunkorrak ezartzeko aholkularitzarako erakunde onetsi gisa Euskadiko Basogintza Elkarteen Konfederakundekoa dela egiaztatzen duen dokumentazioaren kopia.

    Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik daudela egiaztatzen duten agiria.

    Jasotako beste dirulaguntza batzuen zerrenda, uztailaren 8ko 133/2008 Dekretuaren 7. artikuluan zehaztutako bateragarritasun- irizpideak eta 12.5 artikuluan adierazitako gutxienekoen erregimenaren mugak betetzen direla egiaztatzeko.

    Eskabidea aurkeztu aurreko urtean aholkularitza-zerbitzuak kontratatu dituzten nekazaritza- eta baso-ustiategien zerrenda.

    Eskainitako zerbitzu-motak.

    Eskaera aurkezten den urtean zehar izango diren ondasun inbentariagarrietako inbertsioen, langile- gastuen eta diruz lagun daitezkeen langile-gastuen zerrenda, uztailaren 133/2008 Dekretuaren 12.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

    Laugarrena. Kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzetara zuzendutako baliabideen guztizko kopurua.

    2010eko aurrekontu-ekitaldian kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak ezartzeko laguntzak finantzatzeko eman beharreko baliabideen guztizko kopurua gehienez ere 86.064 eurokoa izango da; horietatik 30.983,04 euro LGENFren kargura izango dira eta 55.080,86 euro, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura.

    Era berean, gehienezko kopuru horretatik, % 90 (77.457,60 euro) kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak nekazaritza-ustiategiei ematen dizkieten entitateentzat izango da, eta % 10 (8.606,40 euro) kudeaketa-, ordezkapen- eta aholkularitza-zerbitzuak baso- ustiategiei ematen dizkieten entitateentzat. Dena den, lerro edo entitate-mota horietako bakoitzarentzat guztiz erabiltzen ez diren kopuruak edo soberakinak beste lerro edo entitate-motarentzat erabili ahalko dira.

    Bosgarrena. Nekazari gazteek ustiategiak jar ditzaten, laguntza nazional osagarrirako zuzendutako baliabideen guztizko kopurua.

    Neurri hori finantzatzeko kredituak 495.000 eurokoak dira, eta horietatik, 33.000 euro 2012ko ekitaldiaren kredituei dagokie eta 165. 000 euro 2013ko ekitaldiaren kargurako konpromiso-kreditukoak izango dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2012ko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontuko partidetatik aterata.

    Seigarrena. Errekurtsoak.

    Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuari hilabeteko epean. Bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administraziorekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasiko da kontatzen epea.

    Zazpigarrena. Ondorioak.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 13a.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.