Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko ekainaren 13koa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, 2012ko ekitaldiari dagokionez, nekazaritzako ekoizpen ekologikoan partaidetza izateko laguntzetarako deialdia egiten duena, urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuaren babesean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 127
  • Hurrenkera-zk.: 2982
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/06/13
  • Argitaratze-data: 2012/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

13/2012 Dekretuak, urtarrilaren 31koak, nekazaritzako ekoizpen ekologiko sustatzeko laguntza-erregimena ezarri eta arautzen du.

Urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuaren 13. artikuluak honako hau xedatzen du: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren agindu bidez, dekretu honetan araututako laguntzetarako deialdia egingo da; eta halako aginduak honako hauek jaso beharko ditu: eskabideak aurkezteko epea, eta eskatutako laguntza guztiei erantzuna emateko zenbateko globala.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak dioenez, behin Euskal Autonomia Erkidegoaren ekitaldi ekonomiko bakoitzerako aurrekontu orokorrak indarrean jarriz gero, programetarako diru-laguntzak emateko arauak eguneratu, berraztertu edo (beharrezkoa bada) ezarri egingo dira; eta epe finkorik gabe arautu ziren haietarako deialdia egingo da. Behin Euskal Autonomia Erkidegoaren 2012ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 6/2011 Legea onetsirik, deialdi hori egin beharra dago.

Horren ondorioz, honako hau

Lehenengoa. Helburua.

Agindu honen helburua hauxe da: 2012ko ekitaldiari dagokionez, nekazaritzako ekoizpen ekologikoan partaidetza izateko laguntzetarako urtarrilaren 31ko 3/2012 Dekretuan aurreikusitakoetarako deialdia egitea.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

  1. Urtarrilaren 31ji 3/2012 dekretuaren araberako laguntza-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek indarra hartzen duenetik aurrera.

  2. Eskabide-orria eskura dago web-gune honetan: www.nasdap.ejgv. euskadi.net.

    Hirugarrena. Aurrekontu-kreditua.

    Urtarrilaren 31ko 2/2012 Dekretuko helburua betetzeko aurrekontu-kreditua, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurakoa dena 50.000 eurokoa da, 2012. urteko ordainketa-kreditu gisa.

    Bigarrena. Errekurtsoak.

    Agindu honen aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

    Hirugarrena. Ondorioak.

    Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2012ko ekainaren 13a.

    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

    MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.