Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2012ko apirilaren 27koa, Kulturako sailburuarena, goi-mailako kirolariak eta teknikariak deklaratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 3129
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2012/04/27
  • Argitaratze-data: 2012/07/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Kultura eta Kirola
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuak 4.2 artikuluan xedatzen duenez, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako kirolariaren izaera emango die euren kirol-modalitate eta -diziplinan munduko edo Europako onenen artean daudenei, betiere dekretuan bertan eta haren I. eranskinean ezarritako hautaketa-irizpideekin bat etorriz, eta Dekretuaren hurrengo artikuluetan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

Dekretuaren 6.2 artikuluaren arabera, bestalde, Eusko Jaurlaritzan kirol-arloko eskumena duen sailburuak, Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamenez, goi-mailako teknikariaren izaera emango dio dekretuan bertan ezarritakoaren arabera goi-mailako kirolari deklaratu den pertsona baten edo gehiagoren arduradun tekniko nagusiaren eginkizuna betetzen duenari.

Goi-mailako kirolari eta teknikarien deklarazioak lehen aipaturiko dekretuan ezartzen diren ondorioak izango ditu, eta haren indarraldia, oro har, lau urtekoa izango da, dekretuan finkatzen den eran.

Aurkeztu diren eskabide guztiak banan-banan aztertu eta baloratu ondoren, Balorazio Batzordeak 2012ko apirilaren 26an egindako bilkuran, bidezko proposamena egin zuen.

Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Goi Mailako Kirolaren Ebaluazio Batzordearen proposamena ikusita, I. eranskinean aipatzen direnak deklaratzea goi-mailako kirolari eta teknikari, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuan ezarritako ondorioekin.

Bigarrena. Deklarazioa indarrean sartuko da agindu hau jakinarazten denean..

Hirugarrena. Administrazio-bidea agortzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio kulturako sailburuari, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek xedatutakoaren arabera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salan, bi hileko epearen barruan, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzitarako Eskumenari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatutakoaren arabera.

Laugarrena. Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 27a.

Kulturako sailburua,

maría BLANCA URGELL LÁZARO.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.