Arautegia
InprimatuAGINDUA, martxoaren 30ekoa, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan ardi eta ahuntz azienda identifikatu eta erregistratzea garatu eta aplikatzeko arauak ezartzen dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 113
- Hurrenkera-zk.: 2633
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2012/03/30
- Argitaratze-data: 2012/06/11
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
EBko eta estatuko araudiak ezarri legez, abeltzaintzak jarduera bakoitzeko erregistroak eduki behar ditu, eta horien artean, ustiategien erregistroa eta abereen identifikazioa eta erregistroa.
Kontseiluaren 1992ko azaroaren 27ko 92/102/EEE Zuzentaraua, abereen identifikazioari eta erregistroari buruzkoa, otsailaren 9ko 205/1996 Errege Dekretuaren bidez batu zen Espainiako antolamendu juridikora, eta martxoaren 26ko 479/2004 Errege Dekretuak ezartzen duenez, abereak, ardi eta ahuntz azienda besteak beste, identifikatu eta erregistratzeko sistema ezartzen da eta espezie horien ustiategien errolda eguneratuak egin behar dira, nora oinarrizko datuak batzen diren.
Halaber, Europako Parlamentuaren 21/2004 EE Erregelamendua eta Kontseiluaren 2003ko abenduaren 17ko Erregelamendua uztailaren 29ko 947/2005 Errege Dekretuaren bidez batu zen Espainiako legeriara; errege dekretu hori irailaren 26ko 1486/2009 Errege Dekretuak aldatu zuen eta bertan, ardi eta ahuntz azienda identifikatu eta erregistratzeko sistema ezartzen da.
Abereak eta euren mugimenduak behar bezala identifikatu eta erregistratzea oinarrizko baldintza da ardi eta ahuntz ustiategiak kontrolatu eta kudeatzeko, elikagai segurtasunaren eta abere osasunaren ikuspegitik, bai eta EBko laguntza erregimenak aplikatzeko ere, halaxe betetzen ez bada, laguntzok murriztu edo ken daitezke.
Euskal Autonomia Erkidegoan, alderdi horiek arautzen dituzten zenbait arau daude. Nekazaritza ustiategiak erregistratzeari dagokionez, irailaren 27ko 203/2011 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorra arautzen du, eta erregistro bakarra da erkidego osorako, eta bertan, mota guztietako ustiategiak integratzen dira, abeltzaintzakoak barne.
Abereak identifikatu eta erregistratzeari dagokionez, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1988ko urriaren 3ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko ardi eta ahuntzak identifikatzea eta abeltzaintza saneamenduko kanpainak egitea berariaz arautu zuen.
Hori guztia kontuan izanda, beharrezkoa da abereen identifikazioari eta erregistroari buruzko arauak eguneratu eta garatzea, zertarako eta Euskal Autonomia Erkidegoko baldintzei eta beharrizanei egokitzeko, eta horixe bera da agindu honen xedea.
Agindua lantzeko, administrazio beharrak erraztu dira eta herritarren eskubideak errespetatu dira, 30/1992 Legearen 35. f) artikuluan ezarritakoa bereziki, izan ere, aginduari esker, herritarrek eskubidea dute administrazioaren esku dauden agiriak ez aurkezteko.
Agindu hau Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuko 10. artikuluko 9. eta 25. zenbakietan arlo honetarako ezarritako eskumenaren babesean eman da. Agindu hau taxutzean, abeltzaintza arloan foru aldundietan eskumenak dituzten sailekin hitz egin dugu, bai eta abeltzaintza sektorea ordezkatzen duten erakunde eta elkarteekin ere. Ondorioz, hauxe
Agindu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) garapen eta aplikazio arauak ezartzea da, ardiak eta ahuntzak identifikatu, erregistratu eta garraiatzeari dagokionez. Edu bertsuan, agindu honen bidez ezartzen dira lurralde berean ardi edota ahuntz ustiategietako erregistro liburuaren edukiak.
Agindu honen ondoreetarako, ondokoetan ezarritako definizioak aplikatuko dira: Kontseiluaren 92/102/EEE Zuzentaraua, 1316/1992 Errege Dekretua, 21/2004 Erregelamendua, 479/2004 Dekretua, 947/2005 Errege Dekretua eta 1486/2009 Errege Dekretua.
Euskal Autonomia Erkidegoan Eusko Jaurlaritzari solaskidetza eta ordezkaritza dagozkio eta lurralde historikoetako foru aldundiei, berriz, araudia garatu eta betearaztea, eta agintaritza eskudunak izango dira kasuan kasuko geografia eremuetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako ardi eta ahuntz ustiategiak erregistratuta egon behar dira Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrean, zeina irailaren 27ko 203/2011 Dekretuak arautzen baitu Agindu honen 9. eta 10. artikuluetan jasotako erregistroak eta baseak Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrean integratuko dira eta horren zati osagarriak eta bananduak izango dira.
Irailaren 27ko 203/2011 Dekretuan jasotakoarekin bat etorrita, foru aldundiek euren lurraldeetako ardi eta ahuntz ustiategien datuak kudeatu eta mantenduko dituzte, baita ardi eta ahuntz espezien abereen identifikazio eta erregistro datuak eta agindu honen 9. eta 10. artikuluetan jasotako abereen mugimenduen erregistroa ere. Agindu honen ondoreetarako, foru aldundiak izango dira erregistroaren arduradunak.
Foru aldundiek irailaren 27ko 203/2011 Dekretuaren 7.1. artikuluan xedatutako datu basea hornituko dute etengabe lehengo atalean jasotako informazioaz, eta erregistroa beti eguneratuta egongo dela bermatuko dute.
Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrean erregistratzeari dagokionez, ardi edota ahuntz espezietako abereak dituzten ustieategiak, hau da, ardi edo ahuntz azpiustiategiak ustiategi motaren arabera sailkatuko dira, 479/2004 Errege Dekretuaren III. eranskinean jasotako xedapenekin bat eginda.
Ardi edo ahuntz azpiustiategiaren produkzio orientazioaren arabera, sailkapen zootekniko hauetako bat esleituko da:
Ugaltze ustiategiak: esnea edo arkumeak edo antxumeak emateko eme ugaltzaileak dituztenak. Produkzio orientazioaren arabera, ondokoak izan daitezke:
Esnea produzitzeko ustiategia: Esnea edo esnekiak ekoitzi eta, hala badagokio, merkaturatzeko helburua dutenak, beraz, ardiak edo ahuntzak jetziko dira horretarako.
Okela produzitzeko ustiategia: ardiak edo ahunzkumeak ekoizteko helburua dutenak, beraz, ardiak edo ahuntzak ez dira jetziko, esnea edo esnekiak merkaturatzeko.
Mistoa: Produkzio orientazio batzuk dituztenak.
Beita edo zebadera ustiategiak: ugaltzerako abereak ez dituzten ustietegiak eta hiltzeko abereak gizentzekoak direnak.
Autokontsumorako ustiategia: Famili kontsumorako produzitzen duen azpiustiategia, baina ezin da inola ere ezer merkaturatu. Autokontsumorako usteategiak dira ondoko irizpideetako bat betetzen dutenak:
30 ugaltze arrak edo emeak baino ardi edo ahuntz gutxiago dutenak, ustiategi erregistroaren eta 13. artikuluan aipatutako derrigorrezko urteko adierazpenen arabera.
Aurreko urtean abereak beste ustiategi batzuetara garraiatu izanaren agiririk ez izatea, hiltegietara barne.
Aurreko urtean esne enpresetako esne entregen adierazpenik ez izatea.
Identifikazio eta erregistro sistemak ondoko osagaiak ditu:
Abere bakoitza identifikatzeko markatze gailuak.
Datu base informatizatuak.
Lekualdaketa agiriak.
Erregistro liburu eguneratuak, ustiategi bakoitzeko.
EAEn jaiotako ardi eta ahuntz guztiak gailu elektronikoaren eta marka aurikularraren bidez identifikatu behar dira.
Gailu elektronikoak ondokoka izan daitezke:
Txirlo erruminala, eta 947/2005 Errege Dekretuko I. eta III. eranskinean eta ondorengo aldaketetan jasotako ezaugarriak eduki behar ditu.
Marka aurikular elektronikoa, eta 947/2005 Errege Dekretuan eta ondorengo aldaketetan ezarritako ezaugarriak eduki behar ditu.
Txirlo erruminalaren eta marka aurikularraren identifikazio kode elektronikoaren egiturak ondoko ezaugarriak ditu:
Herriaren kodea UNE-ISO 3166 arauaren arabera, eta arrakadan ES letrak edo 724 kodea identifikatzaile elektronikoan.
EAEko identifikazio digitu bi (2), 15 kodearen bidez.
Geroko beharrizanetarako erreserbatutako digitu bi (2), 00 kodearekin.
Lurralde historikoari dagokion digitu bat (1): 1 Araba, 2 Bizkaia eta 3 Gipuzkoa.
Animalia banaka identifikatzeko zazpi (7) digitu
Animaliak jaio eta sei hilabetera gehienez identifikatu behar dira eta edozein kasutan ere, animalia jaiotze ustiategitik joan baino lehen.
1. zenbakian adierazitakoa kontuan hartu arren, identifikazioa jartzeko epea bederatzi hilabetera luzatzen da eta edozein kasutan ere, jaiotze ustiategia utzi baino lehen, bederatzi hilabete igaro ez badira, abeltzaintza estentsiboko sistemetan hazitako animalien kasuan. Agindu honen ondoreetarako, abeltzaintza estentsiboa da okela eta esnea produzitzeko sailkapen zooteknikoa duen abeltzaintzako ustiategia, baldin eta abereak artzaintzan ustiatzen badira. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza Zuzendaritzak identifikatzeko epea luzatzearen inguruko jakinarazpena egingo dio Ingurumen, Landa Ingurune eta Itsas Ingurune Ministerioari.
Estatuan jaio eta hamabi hilabetera baino lehenago hiltzeko abereak marka aurikular bakar baten bidez identifika daitezke. Marka horrek 947/2005 Errege Dekretuaren I. eranskineko B) letran jasotako ezaugarriak bete behar ditu.
1. 5. artikuluan deskribatutako identifikazio markak ardiak eta ahuntzak dituzten pertsona titularrei edo edukitzaileei honelaxe esleitu eta banatuko dira: zuzenean edo lurralde historikoetako bakoitzaren foru aldundiaren kasuan kasuko zerbitzuek baimendutako erakundearen bidez.
Lurralde historikoetako bakoitzaren foru aldundietako kasuan kasuko zerbitzuei dagokie eskuratutako, esleitutako eta banatutako marken inguruko datu basea mantentzea. Halaber, 9. artikuluan xedatutako Ardiak eta Ahuntzak Identifikatzeko EAEko Erregistroari helaraziko diote ondoko informazioa:
erreserbatutako gailu elektronikoen kodeak, eskuratu baino lehen,
eskuratutako gailuen kodeak, urtean behin.
Informazio horri esker, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak EAEn erreserbatu eta erabilitako gailu elektronikoen erregistroa sendotu beharko du, bikoiztasuna saihesteko, eta 947/2005 Errege Dekretuaren 14. artikuluan xedatutako identifikazio elektronikoko kodeak datu basera igorri beharko ditu.
Ustiategiaren titularra edo abereen jabea izango da bere kargupeko abereak behar bezala identifikatuta egotearen arduraduna.
Identifikazio molde bat galdu edo suntsitzen bada, beste bat jarriko da, eta antzeko ezaugarriak izango ditu, galdu edo suntsitu den kode bera izanda. Horretarako, ustiategiaren pertsona titularrak, animalien arduradunak, kopia eskatu beharko du, behin identifikazioa galdu dela egiaztatuta.
Foru aldundietako agintaritza eskudunek baimena eman ahal izango diete enpresei, elkarteei edo bestelako organismoei, estatuan kontsumitzeko hamabi hilabete baino gutxiagoko ardiak eta ahuntzak identifikatzeko markak banatzeko. Kasu horretan, baimendutako enpresek erregistroa kudeatu beharko lukete eta agintaritza eskudunaren esku egon beharko litzateke une oro, eta hiru urtez mantendu beharko da azken idaztoarretik. Erregistroaren gutxieneko datuak ondokoak izango dira:
Marken xede ustiategien REGA kodea.
Marka zenbakia eta banaketa data.
Fabrikatzailearen izena edo sozietate izena, helbidea eta NAN/IFZ.
Ustiategien titularrak edo abereen arduradunak estatuan kontsumitzeko hamabi urte baiino gutxiagoko animaliak identifikatzeko markak eskuratzen duenean foru aldundietako agintaritza eskudunek baimendu ez duten establezimenduetan, puntu honetan jasotako informazioaz hornitutako erregistroa eduki beharko du.
Ardi eta ahuntz espezietako animalia guztiak, agindu honetan jasotakoaren arabera identifikatutakoak, ardiak identifikatzeko autonomia erkidegoko erregistro batera batuko dira. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak kudeatuko du erregistro hori, foru aldundietako agintaritza eskudunek emandako datuak kontuan izanda eta abere bakoitzeko, I. eranskinean jasotako datuak izango ditu gutxienez.
Ardiak identifikatzeko autonomia erkidegoko erregistroa informatizatuta egongo da eta kudeaketa sistemari esker, lurralde historiko bakoitzeko erregistroetan egindako bajak eta aldaketak berehala agertuko dira bertan. Halaber, erregistro horren ardura izango da datuak 479/2004 Errege Dekretuan eta 947/2005 Errege Dekretuan ezarritako nazio erregistroetara eta ezarritako gainerako organismoetara bideratzea.
Abereen jaiotze urtea esleitzeko, eta kontuan izanda ardien eta fisiologia eta produkzio ezaugarriak kontuan izanda, nekazaritza urtea kontuan hartuko da, hots, urte bateko urriaren 1etik (1. urtea) hurrengo urteko (2. urtea) irailaren 30era. Epe horretan jaiotako animalia guztiei 2. urtea esleituko zaie jaiotze urte gisa.
Ardiak identifikatzeko autonomia erkidegoko erregistroa lantzeko beharrezko informazioa xedatzeko, ustiategiaren pertsona titularrak abereen inguruko I. eranskinean jasotako datuak helaraziko dizkio foru aldundietako agintaritza eskudunei.
Ustiategian banan-banan identifikatzea, eta
Banan-banan identifikatuetakoetatik ustiategian hil direnen eta hil dituztenen datuak.
Foru aldundietako agintaritza eskudunek zehaztuko dute mugimendu horiek jakinarazteko epea. Foru aldundiek xedatzen ez badute jakinarazpenerako epea, zazpi egunekoa izango da identifikaziotik, edo animalia hil dela egiaztatzen denetik.
1. zenbakian definitutako erregistro informatikoa erkidegoaren barruko eta beste autonomia erkidegoekin trukatutako abereen datuekin osatuko da, baita foru aldundietako agintaritza eskudunek 947/2005 Errege Dekretua indarrean jarri baino lehenagoko arauen arabera banaka identifikatutako animalien inguruan dituzten datuekin ere.
Ardi eta ahuntz espezietako abereen mugimendu guztiak ganaduaren mugimenduen erkidegoko erregistro informatizatuta batuko dira, Ganaduaren mugimenduaren eta erregistro orokorra eta animaliak identifikatzeko banakako erregistroa ezarri eta arautzeko ekainaren 13ko 728/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorrita. Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak kudeatuko du erregistro hori eta foru aldundietako agintaritza eskudunek emandako eta erregistratutako datuekin osatuko da eta II. eranskineko informazioa agertu beharko da gutxienez.
Animalien pertsona titularrek edo edukitzaileek, garraiolariak izan ezik, agintaritza eskudunei emango diete zazpi eguneko gehieneko epean animaliak sartu edo irtetetan direnetik, ustiatetgitik eta ustiategirantz animaliak lekualdatzeari buruzko informazioa, II. eranskinean agertzen dena.
Jakinarazpena EAEko eremuan egingo da, foru aldundietako agintaritza eskudunek ezarritako lekualdaketa agiri ofizialeko ereduak erabilita, V. eranskinean jasotako informazioa oinarri izaki, eta informazio hori lekualdatzen diren animalia guztiekin batera joan behar da.
Banaka identifikatutako animalien kasuan, lekualdaketa agirian, lekualdatzen diren animalien banakako identifikazio kodea agertu beharko da, baldin eta larrerako lekualdaketa ez bada eta animalien titulartasuna aldatzen ez bada.
Animalien pertsona titularrek edo edukitzaileek, garraiolariak izan ezik, ustiategiko erregistro liburua, ustiategiko liburua, eduki behar du eguneratuta uztailaren 29ko 947/2005 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat eginda.
Ustiategiko liburua ustiategian egon behar da eta foru aldundietako agintaritza eskudunek eskura eduki behar dute halaxe eskatuz gero, hiru urteko epean azken idaztoarretik edo ustiategiari baja eman zitzaionetik.
Ustiategiko liburuak gutxienez III. eranskinean jasotako informazioa eduki behar du.
Ustategiko liburuak egitura fisiko edo elektronikoa eduki dezake, gutxieneko informazioa, artikulu honetako 3. zenbakikoa, bermatzen bada.
Ustiategiko liburuan, animalien pertsona titularrek eta edukitzaileek kasuan kasuko foru aldundiak emandako animalien errolda eduki behar dute eskura, eta bertan, ondokoak batu behar da: urteko zenbaketa ofiziala egitean (ganadu saneamenduko kanpainarekin bat etorrita ala ez) ustiategian zeuden animalien banakako identifikazioa, hilotzak batzearen albaranak eta ustiategitik edo ustiategira animaliak garraiatzeko agirien kopia.
Ardi eta ahuntz ustiategien pertsona titularrek urtero jakinarazi beharko diete agintaritza eskudunei urte bakoitzeko martxoaren 1a baino lehen urte bereko urtarrilaren 1ean ustietagian dauden animalien errolda osoa, espezieka. Jakinarazpena animalia kategoria hauen arabera egin beharko da:
Lau hilabete baino gutxiagoko ugaltzaile kopurua.
Lau eta hamabi hilabete bitarteko ugaltzaile kopurua.
Urtebete baino gehiagoko ar ugaltzaileak.
Urtebete baino gehiagoko eme ugaltzaileak.
eta 10. artikuluetan ezarri legez, ardi ustiategietako pertsona titularrek datuak eman behar dizkiete foru aldundietako agintaritza eskudunei, eta ustiategiko titularrek eska dezakete jakinarazi beharreko errolda bat etortzeko, agintaritza eskudunek euren erregistroetan dutenarekin. Erregistaratutako datuen eta ustiategian dauden animalien kopuruaren arteko balizko kontraesanaren eta horren ondorioen arduraduna ustiategiko titularrarena izango da.
Errolda jakinarazteko ereduarekin bat egiteko, ustiategiaren titularrak eskaera aurkeztu beharko dio ustiategia dagoen lurralde historikoko foru aldundiko organo eskudunari V. eranskinean jasotako ereduaren arabera, eta bertan azaldu behar du interesa duela berak jakinarazi behar duen errolda agintaritza eskudunaren erregistroetan dauden datuetatik lortuko dela. Foru aldundiek kasuan kasuko arauen bidez baldintza osagarriak jarri ahal izango dituzte errolda adierazpenaren formula horrekin bat egiteko.
Halaber, ardi eta ahuntz ustiategien pertsona titularrek agintaritza eskudunei jakinatrzi behar diete urtean behin gutxienez ustiategian identifikatutako animalien errolda, I. eranskinean jasotako informazioa gutxienez adierazita. Informazio hori emateko beharra urteroko batuketa ofiziala egiten denean egongo da beteta.
Ardi eta ahuntz ustiategien pertsona titularrek agintaritza eskudunei jakinarazi beharko diete zazpi eguneko gehieneko epean animaliak sartu edo irteten direnetik, ustiatetgitik eta ustiategirantz ardiak eta ahuntzak lekualdatzeari buruzko informazioa II. eranskinean jasotakoa, 10.2. artikuluan xedatu bezala.
foru aldundietan nekazaritza eskumenak dituen sailetako abeltzaintza zerbitzuak, animalien pertsona titularrek eta edukitzaileek emandako jakinarazpenak artikulu honetan eta 9. eta 10. artikuluetan jasotakoa oinarri izaki, ugaltzeen balantzea duen erregistroa egin ahal izango dute kategoriaka, eta ustiategien titularrek kontsultatu ahal izango dute. Foru aldundietan nekazaritza eskumenak dituen sailetako bakoitzak, arau garapen propioen bidez, ugaltzaileen balantzeak sortzeko metodologia eta abeltzainek balantzeak eskuratu ahal izateko sistematika ezarriko ditu.
Batzordearen 1505/2006 Erregelamenduan ezarritakoa kontuan izaki, foru aldundietako agintaritza eskudunek ustiategiak ikuskatuko dituzte, eta horretarako, kasuan kasuko prozedura dokumentatuak ezarriko dituzte.
Agindu honetan eta abereen identifikazioari eta erregistroari buruzko estatu eta EBko arauetan ezarritako betekizunak betetzen direnetz egiaztatzea da kontrol horien xedea, eta beste kontrol jarduera batzuekin batera egin ahal izango dira.
Ikuskapenak eta ondorioak agintaritza eskudunei jakinaraziko zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrari, ezarriko diren prozedurekin bat eginda.
Agindu honek EBko edo estatuko arau zehatzei buruz egiten dituen aipamenak unean-unean ordeztu edo aldatzen duten arauei buruzkoak dira. Halaber, Nekazaritza eta Arrantza Sailari egiten zaizkion erreferentziak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen dekretuak xedatutakoaren arabera ulertu behar dira eta, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzari egiten zaizkion erreferentziak, berriz, urriaren 29ko 6/1993 Legera batutako animalien eskumenak dituen egitura organikoa eta egitekoena finkatzen duen dekretuan xedatutakoaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko ardi eta ahuntzak identifikatzea eta abeltzaintza saneamenduko kanpainak egitea berariaz arautu zuen. Nekazaritza eta Arrantza Sailaren 1988ko urriaren 3ko Aginduaren 1. artikulutik 3.erakoak indargabetuta geratzen dira.
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 30a.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.
Elektronikoki identifikatutako animalien erregistroa
Elektronikoki identifikatutako animalien datu basearen gutxieneko datuak
Animaliaren identifikazio kodea.
Espeziea.
Arraza.
Sexua.
Jaiotze urtea.
Identifikazio data.
Identifikatu zen ustiategi kodea.
Identifikatzaile elektroniko mota, txirlo erruminala, marka aurikular elektronikoa. Beste estatu kide batzuetatik edo beste autonomia erkidego batzuetatik ekarritako animaliak badira, bestelako identifikatzaile mota erabil daiteke, baldin eta estatutan baimenduta badago.
Animaliak identifikatzeko kodeak ordezteko kontrola.
Ardi eta ahuntz aziendaren mugimenduaren gutxieneko datuak
Lekualdaketa agiriaren kodea.
Lekualdaketa agiria egitearen data.
Jatorri ustiategiari esleitutako REGA (abeltzaintzako ustiategien erregistroa) kodea.
Irteera data.
Lekualdatutako animalien errolda, kategoriaka.
Lekualdatutako animalien banakako identifikazioa.
Xede ustiategiari esleitutako REGA (abeltzaintzako ustiategien erregistroa) kodea.
Heltze eguna.
Garraioari eta garraiolariei buruzko informazioa, legak halaxe agintzen duenean.
Erregistro liburuaArdi eta ahuntz aziendako ustiategien erregistro liburuaren gutxieneko datuak
Ustiategiari esleitutako REGA (abeltzaintzako ustiategien erregistroa) kodea.
Ustiategiaren izena, helbidea edota geografia koordenadak.
Pertsona edukitzailearen izena, abizenak, IFK/IFZ eta helbidea.
Utiategi mota eta sailkapen zooteknikoa.
Ardi edo ahuntz aziendako espezieak, ezarritako kategorien arabera.
Ikuskapenak eta kontrolak Egite eguna, zioa, akta zenbakia, eta hala badagokio, ikuskatzaile jardulearen identifikazioa.
Animalien sarrera espezieka: eguna, animalia kopurua eta euren kategoria, xede ustiategiaren kodea eta gida zenbakia, osasun ziurtagiria edo lekualdaketa agiria 10. eta 11. artikuluetan aipatutakoarekin bat etorrita, administrazioak datuak baditu, ez da beharrezkoa izango datuok erregistro liburuan agertzea, eta lekualdaketa agiriak ordeztu ditzake.
Animalien irteera espezieka: eguna, animalia kopurua eta euren kategoria, xede ustiategiaren kodea eta gida zenbakia, osasun ziurtagiria edo lekualdaketa agiria 10. eta 11. artikuluetan aipatutakoarekin bat etorrita, administrazioak datuak baditu, ez da beharrezkoa izango datuok erregistro liburuan agertzea, eta lekualdaketa agiriak hilotzak jasotzeko agiriak ordeztu ditzake.
Urte bakoitzeko urtarrilaren batean mantendutako animalien errolda osoa.
Ugaltzaile balantzea bat sartu edo irteten den bakoitzean edo ustiategiko animaliak ugaltzaile bihurtzen direnean.
Galdu edo suntsitzen direnean, beste identifikazio batzuk jartzea edo beste herrialde batzuetatik datozen animaliei jartzen zaizkien markak erroldatzeko.
Erregistroa egiaztatu duten agintaritza eskudunen ordezkariaren izena, abizenak eta sinadura eta egiaztatze data.
Banaka identifikatutako animalien errolda, eta ondoko informazioa izango du:
Abereen identifikazio kodea.
Jaiotze urtea eta identifikazio data.
Arraza eta, ezaguna izanez gero, genotipoa.
Hilabetea eta urtea, animalia ustiategian hil bazen.
Errolda horren ordezkoa izan daiteke foru aldundietako agintaritza eskudunek bidalitako jakinarazpena, ganaduaren saneamendu kanpaina edota batuketa egin eta gero, 12.5 artikuluan jaso bezala.
Lekualdaketa agiria
Ardi eta ahuntz aziendaren mugimendu agiriaren gutxieneko datuak
Lekualdaketa agiriaren identifikazio kodea.
Jatorri ustiategiaren identifikazio kodea.
Irteera data.
Garraiolariaren izena, abizenak eta SIRENTRA kodea.
Animaliak hartzen dituen garraiobidearen zatiaren matrikula zenbakia.
Lekualdatutako animalien zenbakia eta kategoria (12. artikuluan ezarritako sailkapenaren arabera).
Xede ustiategiaren identifikazio kodea.
Heltze eguna.
Lekualdatutako animalien banakako identifikazioa.
Ardi/ahuntz aziendaren urteko erroldaren jakinaarzpenaren eskaera, agintzaritza eskudunaren datu basean agertutako datuak kontuan izaki
(Ikus .PDF)
ADIERAZTEN DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoan ardiak eta ahuntzak identifikatu eta erregistratzea garatu eta aplikatzeko arauak ezartzeko Aginduaren 12.1. artikuluak ezarri legez, erroldaren urteroko adierazpen hori agintaritza eskudunaren datu basetako datuak kontuan izaki egin daiteke; kasu honetan, agintaritza eskuduna ............ko Foru Aldunidiaren Abeltzaintza Zerbitzua da.
Nire titulartasunpeko ustiategiko ardi/ahuntz aziendaren animalien alten, bajen eta mugimenduen jakinarazpenak egingo ditut agindu horren 10., 11. eta 13. artikuluetan adierazitakoarekin bat etorrita.
Ustiategiaren titularra naizen heinean, nire gain hartzen ditut erregistaratutako datuen eta agintaritza eskudunek kontrolak egitean, ustiategian dauden animalien kopuruaren arteko balizko kontraesanaren eta horren ondorioen ondoriozko erantzukizunak.
ESKATZEN DU:
Nire titulartasunpeko ustiategiko urteroko errolda .......... ko foru aldundiko abeltzaintza zerbitzuan dauden datu baseetako datuetan oinarrituta lortzeko.
Hokein batera doan dokumentazioa:
Pertsona fisikoa bada, NANa.
Pertsona juridikoa bada,
eratzeko edo estatutuak aldatzeko eskrituraren edo kasuan kasuko erregistroan inskribatutako erregelamenduen fotokopia,
erakundearen IFKren fotokopia eta ordezkariaren NANaren fotokopia,
erakundearen gobernu organoak inskripzioa eta ordezkariaren izendapena eskatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiriaren fotokopia.
______________(e)n, 20__(e)ko __________aren____(e)(a)n.
Titularraren sinadura
..............................KO................................. ZUZENDARIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 203/2011 DEKRETUA, irailaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritzako Ustiategien Erregistro Orokorrari buruzkoa.
- Indargabetutakoa: AGINDUA, 2014ko urriaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ardi- eta ahuntz-aziendak identifikatu eta erregistratzeko garatu eta aplikatzeko arauak ezartzen dituena.