Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko maiatzaren 17a, Herrizaingoko sailburuarena, trafikoko arau-hausteak izapidetzeko zentro automatizatua martxan jartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 114
  • Hurrenkera-zk.: 3139
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/05/17
  • Argitaratze-data: 2011/06/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Informazio etak komunikazioak; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herrizaingo Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren 11. artikuluan xedatzen dira Trafiko Zuzendaritzari dagozkion eginkizunak, trafikoa eta bide-segurtasuneko araudian aurreikusi diren baimentzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmenak baliatuz. Dekretu hori martxoaren 30eko 96/2010 Dekretuaren eta azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuaren bidez zati batean aldatu zen.

Dekretu horren 11.2.a) artikuluaren arabera, Trafiko Zuzendaritzari dagokio trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide-segurtasunari buruzko arauen eta xedapen osagarrien aurkako lege-urratzeagatik hasitako zehapen-espedienteen izapideak egitea eta ebaztea. Agindu horren arabera, ahalmen hori Trafikoko Lurralde Bulegoei dagozkien organoena eta Salaketak Izapidetzeko Zentro Automatizatuko arduradunarena da, bakoitzak duen eskumenaren eremuan.

Abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren azken xedapenetako hirugarrenak Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko trafikoa kudeatzeko sistema arautzen du, eta, orobat, Trafikoa Kudeatzeko Euskadiko Zentroa sortzen duen maiatzaren 22ko 87/2001 Dekretua aldatu zuen. Zentro horrek eskumen hauek ditu: batetik, ibilgailua identifikatzea ahalbidetzen duten irudiak bildu eta erreproduzitzeko bitartekoen bidez, Trafikoa Kudeatzeko Zentroak zuzenean atzemandako abiadura-mugari dagozkion arau-hauste arinak, larriak eta oso larriak zehatzea, eta bestetik, arau-hauste horien gidari erantzulea egiazki identifikatzeko obligazioa ez betetzea zehatzea.

Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala aldatzen duen azaroaren 23ko 303/2010 Dekretuak aipatu zerbitzuaren izena aldatu du, eta orain «Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatua» izena du.

Abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren azken xedapenetako laugarrenaren arabera, Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatuak bere eginkizunak Herrizaingoko sailburuak agindua eman eta gero hartuko ditu bere gain, Zerbitzuak benetan gauzatzeko behar dituen baliabide eta bitartekoak izan eta gero. Ordura arte, eskumen hori Trafikoko Lurralde Bulegoetako buruei dagokie.

Ondorioz, zentro horrek bere eginkizunak burutzeko behar dituen bitarteko eta baliabideez hornitzeko prozesua amaituta, benetan martxan jartzeari ekin behar zaio.

Horregatik, abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren azken xedapenetako laugarrenean eta 4.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta dagozkidan ahalmenez baliatuaz,

Lehenengoa. Trafikoko Arau-hausteak Izapidetzeko Zentro Automatizatua benetan martxan jartzea 2011ko ekainaren 16etik aurrera, indarrean den legedi juridikoak ematen dizkion eginkizunekin.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko maiatzaren 17a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.