Arautegia
InprimatuAGINDUA, 2011ko otsailaren 28koa, Herrizaingoko sailburuarena, 2010eko otsailaren 8ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Bingo-jokoaren modalitateei aplikatu beharreko kentze-ehunekoak zehazten dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 40
- Hurrenkera-zk.: 1019
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2011/02/28
- Argitaratze-data: 2011/02/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Deskribapenak
Testu legala
Hiru lurralde historikoetan jokoaren gaineko zerga arautzen duten Foru Arauak aldatu dira, bingo-jokoaren fiskalitateari dagokionez, eta zerga-tasa % 18,40ra jaitsi da.
Beste alde batetik, urriaren 16ko 6/1992 Legeak arautzen duen bingo-jokoaren gaineko Zerga apirilaren 11ko 1/1995 Legeak aldatu egin du. Gainera, berriki Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legeak ere aldatu du eta zerga % 3,60ra jaitsi da.
Horregatik guztiagatik, Herrizaingoko sailburuaren 2010eko otsailaren 8ko Aginduak orain arte zehazten zituen sarietarako ehunekoen banaketa egokitu beharra dago eta, gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Bingo-jokoaren Erregelamendua hirugarrenez aldatzen duen abenduaren 15eko 620/2009 Dekretua garatzen du.
Aipatutako Bingo-jokoaren Araudi horren 29.4, 31., 33., 37. eta 41. artikuluek, baita otsailaren 10eko 31/2004 Dekretuaren Lehenengo Azken Xedapenak bere d) idatz-zatian ere, Herrizaingoko sailburuari ahalmena ematen diote bingo-jokoaren modalitate bakoitzaren sariak banatzeko ehunekoak zehazteari buruzko beharrezko xedapenak egiteko.
Horregatik guztiagatik, honako hau
Bingo tradizionalaren partida bakoitzean banatuko den saria hauxe izango da: partidan saldu diren txartelen ageriko balioaren % 66; % 10 lerroarentzat eta % 56 bingoarentzat.
Bingo pilatuaren saria txartelaren ageriko balioaren % 2 izango da. Zenbateko hori partida bakoitzean deskontatuko da bingorako sariaren ehunekotik, eta bingo pilatuaren saria lortuko den partidara arte pilatzen joango da.
Bingo pilatuaren sarirako metatzen joan den zenbatekotik % 15 deskontatuko da saria ematen denean. Zenbateko hori, erreserba-bingo moduan, bingo pilatuaren hasierako kopurua izango da eta hurrengo partidan lortutakoari gehituko zaio. % 85 irabazleari edo irabazleei emango zaio/zaie.
Partida bakoitzean banatuko den saria hauxe izango da: partidan saldu diren txartelen ageriko balioaren % 64; % 10 lerroarentzat eta % 54 bingoarentzat modalitate guztietan.
Interkonektatutako bingo pilatuaren sariaren zenbatekoa izango da joko modalitate hori duten bingo-jokoko lokaletan jokatutako txartelen guztizkoaren % 0,20 pilatzetik lortzen dena.
Sari bereziaren zenbatekoa izango da joko-modalitate hori egiten duen joko-lokal bakoitzean jokatutako txartel guztien ageriko balioaren % 3 metatzetik ateratzen dena.
Horrenbestez, bingoaren sariari, interkonektatutako bingo pilatuaren modalitatean, saldutako kartoien zenbatekoaren % 50,80 dagokio.
Foru Aldundiek sarien banaketari buruzko informazioarekin batera kartoiak ematen dituzten bitartean, informazio hori Agindu honetan xedatutakora moldatuta baitago, bingo-aretoek sarreran eta joko-lokalen barruan informazio eguneratua duten informazio-kartelak jarri beharko dituzte.
Agindu hau 2011ko martxoaren 1ean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2011ko otsailaren 28a.
Herrizaingoko sailburua,
RODOLFO ARES TABOADA.