Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2011ko urtarrilaren 28koa, Osasun eta Konsumoko sailburuarena, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluaren ¿zein 2006ko maiatzaren 8ko Aginduz sortu baitzen- mahaikideak eta horien banaketa aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Osasun eta Kontsumo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 46
  • Hurrenkera-zk.: 1226
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2011/01/28
  • Argitaratze-data: 2011/03/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Osasun Saileko Aholku Kontseiluen erregimenari buruzko maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuaren babesean, Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua sortu zen 2006ko maiatzaren 8ko Aginduz.

Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluaren sorrera bultzatu zuten profesionalek eta administrazioak elkarren arteko irtenbide bila jarraitzen dute; hala ere, kontseiluaren osaera sozietate zientifikoei egokitu behar izateak Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseiluaren osaera birmlodatzea dakar.

Horiek horrela, hau

Minbiziari buruzko Euskadiko Aholku Kontseilua lehendakariak, idazkariak eta 14 mahaikidek osatuko dute, denak ere Osasun eta Kontsumoko sailburuak izendatuta.

Honako banaketaren arabera izendatuko dira kideak:

  1. Kide 1, Asociación Española contra el Cáncer (AECC) elkartearen ordezkaria.

  2. Kide 1, Ginekologiako eta Obstetriziako EAEko elkartearen ordezkaria.

  3. Kide 1, Patologia Digestiboko EAEko eta Nafarroako elkartearen ordezkaria.

  4. Kide bat, Patologia Digestiboko EAEko eta Nafarroako elkartearen ordezkaria.

  5. Kide 1, Familia- eta Komunitate-Medikuntzako Euskal elkartearen (Osatzen) ordezkaria.

  6. Zainketa Aringarrietarako Euskadiko Elkartearen (Arinduz) ordezkaria.

  7. Kide bat, Institutu Onkologikoaren ordezkaria.

  8. 3 kide, kliniko-asistentzialak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren sanitate zerbitzueako ordezkariak.

  9. 3 kide, Osasun eta Kontsumo Sailaren ordezkariak.

  10. Kide 2, Eritzaintzako titulua dutenak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzaren ordezkariak.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko urtarrilaren 28a.

Osasun eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER RAFAEL BENGOA RENTERÍA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.