Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko apirilaren 20koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena; honen bitartez, eraikuntzen kalitatea zaintzeko arauak ematen dituen urriaren 22ko 238/1996 Dekretua betez Kalitate Kontrolari buruzko Liburua egiteko fitxa arautuak argitaratzen dituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren I. eranskina aldatzen da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 91
  • Hurrenkera-zk.: 2503
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/04/20
  • Argitaratze-data: 2010/05/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Eraikuntzen kalitatea zaintzeko arauak ematen dituen urriaren 22ko 238/1996 Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 215. zenbakian argitaratu zen, 1996ko azaroaren 7an. Haren 9. artikuluan («Kalitatea Zaintzeko Liburua») xedatuta dagoenez, Kalitatea Zaintzeko Liburuak, besteak beste, honako agiri hauek jasoko ditu: «Entsegu, proba eta analisien emaitzak ezartzeko fitxa arautuak, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren aginduz zehaztuko direnak». Gaur egun, azken bertsio eguneratua erabiltzen da, hain zuzen ere 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren I. eranskinean argitaratutakoa (2008ko maiatzaren 22ko EHAAn, 96. zenbakian, argitaratutakoa).

Ondoren, Egiturazko Hormigoiaren (EHE-08) Instrukzioa onartzen duen uztailaren 17ko 1247/2008 Errege Dekretuak sektore horretan aplikagarria den araudian garrantzi handiko aldaketa ekarri du, soilik eraginpeko fitxak aldatzera, ordezkatzera edo zabaltzera derrigortzen duen Errege Dekretu horren aplikazio-eremuan biltzen diren obrei dagokienez.

Bestalde, gaur egun uztailaren 17ko 1247/2008 Errege Dekretuaren eraginpean ez dauden obrak egikaritzen ari direla kontuan hartuta, 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez argitaratutako fitxen aldi baterako indarraldia aurreikusi behar da jardun horiei dagokienez, eta agindu honetan onartutako aldaketak ez die eragingo jardun horiei.

Horiek horrela eta 238/1996 Dekretuaren 9. artikuluaren arabera,

Zimendua. Zimendu sakonak. Piloteak.

Hormigoizko egiturak. Hormigoia.

Hormigoizko egiturak. Norabide bakarreko forjaketa.

Hormigoizko egiturak. Armadura pasiboak. Barra zuzenak.

Hormigoizko egiturak. Armadura pasiboak. Sarebegiak.

Aldaketa horren bidez, aipaturiko fitxak agindu honen eranskinean azaltzen diren fitxekin ordezkatzen dira.

Egiturazko Hormigoiaren (EHE-08) Instrukzioa onartzen duen uztailaren 17ko 1247/2008 Errege Dekretuaren aplikazio-eremutik kanpo egikaritzen ari diren obretan entseguen, proben eta analisien emaitzak ezartzeko, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2008ko apirilaren 16ko Aginduaren I. eranskineko fitxak erabiliko dira, 2008ko maiatzaren 22ko EHAAn (96. zenbakia) argitaratu ziren moduan. Indarraldi iragankorreko kasu horiei ez diete eragingo agindu honetan aldatutako fitxek.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 20a.

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,

IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.