Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko otsailaren 5ekoa, Herrizaingo sailburuarena, Ertzaintzaren egitura berria onetsi, eta, beraz, 2006ko martxoaren 15eko Aginduan onartutako orain arteko egitura aldarazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 34
  • Hurrenkera-zk.: 857
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/02/05
  • Argitaratze-data: 2010/02/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Honako aginduaren bidez, Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretua indarrean jartzearen ondorioz Ertzaintzaren egitura organikoan eragindako aldaketak egiten dira.

Agindu honen helburua da egitura berria sortzea, Ertzaintzak ematen dituen zerbitzuak hobetzeko. Horretarako, honako alorretan banatzen da:

Ikuskatzailetza eta Administrazio Alorra. Honako hauen zeregin eta jarduerak biltzen ditu: gaur egun arte, Ikuskatzailetza Orokorraren Alorrak egindakoak; Polizia Administrazioaren Unitatearenak (LAZLZ salbu, Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorrean sartuko baita), organikoki, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzaren mendeko zenarenak; Idazkaritza Teknikoko Unitatearenak, organikoki, Ertzaintzaren Zuzendaritzaren mendeko zenarenak; Musika Bandarenak.

Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorra. Aurreko Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorra osatzen zuten unitateek osatzen dute (honako hauek salbu: Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea, Terrorismoaren Aurkako eta Informazioko Alor berrian sartuko baita; Segurtasun Pribaturako Unitatea, Krimen Gaietarako Poliziaren Alorrean sartuko baita; Trafikoko Lurralde Unitatea, Trafiko Alorrean sartuko baita; Musika Banda, Ikuskatzailetza eta Polizia Administrazio Alorrean sartuko baita). Larrialdiei Aurregiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua (LAZLZ) alor honen Agintaritza eta Kontrol Zentro Nagusiaren Unitatean sartuko da.

Trafiko Alorra; bertan, Trafikoko hiru Lurralde Unitateak sartuko dira.

Krimen Gaietarako Poliziaren Alorra; bertan, Segurtasun Pribaturako Unitatea sartzen da eta desagertuko den Informazio eta Azterketa Unitateak egindako zereginak bereizten dira.

Terrorismoaren Aurkako eta Informazioko Alorra. Batetik, Informazio eta Azterketa Alorraren zereginak bereganatuko ditu, desagertu egingo baita eta, bestetik, Ekintzetarako Baliabideen Alorreko Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea.

Horrenbestez, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 107.2 artikuluan eman zaidan eskumena erabiliz, ondokoa

Lehenengoa. Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, agindu honen aurka berraztertzeko aukerako errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Herrizaingoko sailburuaren aurrean hilabeteko epean, edota administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Auzietako Salaren aurrean bi hilabeteko epean. Bi kasuotan, errekurtsoak jartzeko epeak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta ondorengo egunetik hasiko dira.

Bigarrena. Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko otsailaren 5a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.

  1. Ikuskatzailetza eta administrazio alorra.

    Zeregin nagusia honakoa da: jarduketa-eremuetan administrazio- eta kudeaketa-prozedurak tramitatzea, harremanak bideratzea eta Herrizaingo Sailaren Zuzendaritzekin koordinatzea, bai eta beste erakunde-organismo batzuekin eta beste polizia-kidego batzuekin ere, agindu honen bidez gainerako polizia-alorrei emandako eskumenak gorabehera, eta Ertzaintzaren zerbitzua etengabean hobetzeko antolaketarako eta lanerako prozedurak ezartzea.

    Alor hau bi funtzio-egitura nagusitan osatzen da: Diziplinarena eta Plangintzarena eta Administrazio eta Zerbitzuena; horiek, batetik, Segurtasuneko sailburuordeari bere zereginak betetzen laguntzeko langileak eta beharrezko baliabideak izango dituzte eta, bestetik, Segurtasun Sailburuordetzako Kabineteko zuzendariari eta Ertzaintzaren zuzendariari Herrizaingo Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko abuztuaren 28ko 471/2009 Dekretuaren bidez esleitutako zeregin eta eskumenak garatzen laguntzeko langileak eta beharrezko baliabideak.

    Aipatutako egiturek, aldi berean, honako unitateak dituzte:

    1. Diziplinazkoa eta plangintza.

    1. Diziplina Unitatea.

      Ertzaintzako funtzionarioen lanbide-jokabideen ikerketak zuzendu, koordinatu eta garatzen ditu, aintzat hartu behar direnak bultzatzeko eta legearen edo lanbide-etikaren aurkakoak prebenitzeko.

      Halaber, Ertzaintzan diziplina-politika zehaztu, koordinatu, bultzatu eta garatzen du, prebentzio-neurriak ezarriz eta diziplina-prozedurak izapidetu eta ebazteko irizpideak aplikatuz. Era berean, Ertzaintzako funtzionarioak inplikaturik dauden zigor-izaerako dilijentzia judizialen gaineko kontrola eta jarraipena egiten du.

    2. Plangintza Unitatea.

      Ertzaintzaren zerbitzuen hobekuntza sustatzea du helburu, ebaluazio- eta berrikuspen-jardueren bidez, eta, Segurtasuneko sailburuordeari jarduera horiek jakinarazteaz gain, jarduerok garatzen laguntzen dio eta, kalitate-estandarren arabera, baita antolakuntza- eta objektibazio-prozedurak aplikatzen ere.

      Kalitatearen Kudeaketa Sistema garatzeko ardura du, bai eta Ertzaintzaren zerbitzuen ikuskaritza sustatzeko, koordinatzeko eta garatzeko ardura ere. Era berean, beharrak antzeman eta Ertzaintzan prestakuntza-planak garatzeko irizpideak proposatuko ditu. Aldi berean, informazio-lanak egingo ditu eta komunikabideekin harremanetan jardungo du, Harreman Sozialak Komunikabideekin Bideratzeko Zuzendaritzarekin lankidetzan.

      2. Administrazioa eta zerbitzuak.

    1. Administrazio Unitatea.

      Ertzaintzaren zuzendariari zuzeneko laguntza emateko ardura du, zuzendari-zereginen kudeaketa arruntean. Era berean, giza baliabideen, materialen eta azpiegituren eremuetan planak proposatzeko ardura izango du, ahalik eta eraginkorrena izateko eta Ertzaintzaren elkarrizketa arrunta mantentzeko Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren Zuzendaritzekin.

      Giza Baliabideen Zuzendaritzarekin eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiarekin elkarrizketak mantentzeko organo arduraduna izango da, eremu horretako langile guztiak kudeatzeko; halaber, Kudeaketa Ekonomiko eta Kontratazioko Zuzendaritzarekin eta Baliabide Tekniko eta Azpiegituren Zuzendaritzarekin elkarrizketak mantentzeko organoa da, material arrunt eta hornidura-materialen baliabideak, ibilgailuak, instalazioak eta sistema eta informatika-materiala kudeatzeko. Bestalde, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzarekin, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzarekin eta segurtasun-arloko beste organismo eta erakunde arduradun batzuekin elkarrizketak mantentzeko organoa izango da.

    2. Zerbitzu Unitatea.

      Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko zuzendariari zuzeneko laguntza emateko ardura du, zuzendari-zereginen kudeaketa arruntean. Modu berean, polizia-jarduera kudeatzeko datuak biltzeko ardura izango du; horretarako, datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta horien aldaketa, galera, tratamendua edo baimenik gabeko sarrera saihesteko beharrezko antolaketa-neurriak hartuko ditu.

      Segurtasuneko sailburuordeari laguntza emango dio, bideokamerak erabiltzeko baimenen eta kontrolaren gainean. Lanbide-txartela emateko eta kontrolatzeko ardura izango du, bai eta armak eta dagokion dokumentazioa emateko eta kentzeko tramiteak egiteko, erreserbatutako matrikulak kudeatzeko eta barne-kontrolerako segurtasun-mekanismoak ezartzeko ardura ere.

      Ertzaintzako kideei omenaldiak egiteko eta esker onak adierazteko ekitaldi ofizialak eta protokolo-ekitaldiak egiten lagunduko du, bai eta Musika Bandaren kudeaketan ere, sailburuaren Kabineteko Zuzendaritzari arlo horretan emandako eskumenak gorabehera.

      Azkenik, erakunde arteko harremanak bideratuko ditu polizia-kidego eta administrazio interesgarriekin eta haien arduradunekin, eta Europar Batasuneko polizien arteko koordinaziorako prozesuen jarraipena egingo du.

  2. Herritarren segurtasunerako eta ekintzetarako baliabideen alorra.

    Alor honen zeregin nagusiak hauek izango dira:

    Ordena publikoa eta herritarren segurtasuna prebenitu, mantendu, eta, hala badagokio, berrezartzea.

    Trafikoa eta errepide-garraioa zaintzea eta kontrolatzea, bere eskumenen esparruan eta Trafiko Alorrarekin lankidetzan.

    Krimen Ikerkuntza eta Azterketaren zereginak egitea, Lurralde Unitateen bidez.

    Ertzaintzaren egitura osatzen duten gainerako Unitate eta Alorrei laguntza espezializatua ematea, bere Unitate eta Zerbitzu espezifikoen bidez.

    Alor hau bi funtzio-egitura nagusitan osatzen da: Herritarren Segurtasunerako Arloa eta Babeserako eta Ekintzetarako Baliabideen Arloa; arlo bakoitzak beharrezko langileak eta zerbitzuak ditu Alorreko Burutzari laguntzeko bere jarduera propioetan eta bere eskumenekoa den Polizia Jarduera Kudeatzeko Sistema koordinatu, gainbegiratu eta kontrolatzeko zereginetan eta esleituta dituen giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzeko lanean.

    Aipatutako egiturek, aldi berean, honako unitate, atal eta zerbitzuak dituzte:

    1. Herritarren segurtasuna.

    Zeregin hauek dagozkio: Arloaren jarduerak koordinatu eta gainbegiratzea, bere eskumenekoa den Polizia Jarduera Kudeatzeko Sistema kontrolatzea eta esleituta dituen giza baliabideak eta baliabide materialak planifikatzea.

    1. Agintaritza eta Kontrol Zentro Nagusiaren Unitatea.

      Bere zeregin espezifikoa Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko Burutzari laguntzea da, Alorreko polizia-operatiboak eta ohiko polizia-jarduera planifikatu, zuzendu, koordinatu, gainbegiratu eta kontrolatzen.

      Halaber, Lurraldeetako Agintaritza eta Kontrol Zentroak antolatu eta kontrolatu egiten ditu. Era berean, Zentro horiek, laguntza emango diete Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko Unitateei eta Lurralde Burutzei, Trafiko Alorraren mendeko unitateei eta gainerako Alorrei, horrela ezartzen denean. Zeregin hori gauzatuz, polizia-baliabideak eta zerbitzuak koordinatuko ditu, kanpoko deiak bideratuko ditu, gorabeherak izapidetuko ditu, taktikak eta protokoloak aplikatuko ditu, jarduerak gainbegiratuko ditu, eta informazioa emango die dagozkien organoei.

    1. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua (LAZLZ).

      Agintaritza eta Kontrol Zentro Nagusiaren Unitatearen mendekoa da, eta Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari laguntza ematen dio larrialdiak kudeatzeko sistemen erabilpenean.

    2. Ertzaintzaren Lurralde Burutzak.

      Herritarren segurtasunaren eta krimen-ikerkuntza eta azterketaren arloan, poliziaren jarduerak, bere eskumeneko zerbitzu, atal eta ertzain-etxeek egindakoak, planifikatu, koordinatu eta zuzendu egiten dituzte, bakoitzak bere lurralde historikoaren mugartean.

      Lurralde burutzek honako zerbitzuak dituzte euren eginkizunak betetzeko: Poliziaren Jarduera Kudeatzeko Sistema ikuskatu eta kontrolatzeko behar diren zerbitzuak eta horretarako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak, herritarren segurtasunaren, plangintza eta kudeaketaren eta krimen-ikerkuntza eta -azterketaren arloetan, eta Lurraldeetako Agintaritza eta Kontrol Zentroen laguntza.

    1. Ertzain-etxeak.

      Herritarrei segurtasuna, babesa eta laguntza ematen dizkiete, bakoitzak bere barrutian. Poliziaren jarduerak antolatu eta garatuz, ordena publikoa eta herritarren segurtasuna zaintzeko prebentzio- eta mantentze-lanak egiten dituzte, behar izanez gero, ordena eta segurtasuna berrezartzen dituzte, trafikoa eta bide-segurtasuna zaindu eta kontrolatu egiten dituzte, erakundeak zaintzen dituzte, zuzenean edo zaintzaren ardura duten segurtasun pribatuko zerbitzuei laguntza emanez, presoak eta zigortuak Euskal Autonomia Erkidegoko espetxe batetik bestera eramaten dituzte, eta krimenak ikertu eta aztertzen dituzte zeinek bere lurralde-eremuan. Gainera, barne-arauak eta polizia-arauak betearazten dituzte Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian.

      Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoa ertzain-etxeen zaintzapean dago. Honakoak dira:

      1. Araban.

      Laguardiako ertzain-etxea. Mañueta, Berantevilla, Bernedo, Elciego, Bilar, Kripan, Bastida, Lagrán, Laguardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Urizaharra-Peñacerrada, Samaniego, Eskuernaga, Iekora eta Zambrana.

      Laudioko ertzain-etxea. Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio, Okondo, Urduña, Orozko eta Gaubea.

      Vitoria-Gasteizko ertzain-etxea. Alegría-Dulantzi, Armiñón, Arraia-Maeztu, Arrazua-Ubarrundia, Asparrena, Barrundia, Kanpezu, Kuartango, Elburgo, Harana, Iruña Oka, Iruraiz-Gauna, Lantarón, Legutiano, Ribera Alta, Erribera Beitia, Añana, Agurain, San Millan, Urkabustaiz, Vitoria-Gasteiz, Zalduondo, Zigoitia eta Zuia.

      2. Bizkaian.

      Balmasedako ertzain-etxea. Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Karrantza Harana, Galdames, Gordexola, Güeñes, Lanestosa, Sopuerta, Trucios-Turtzioz eta Zalla.

      Basauriko ertzain-etxea. Basauri eta Etxebarri Doneztebeko Elizatea.

      Bilbaoko ertzain-etxea. Bilbao.

      Durangoko ertzain-etxea. Abadiño, Amorebieta-Etxano, Arantzazu, Areatza, Artea, Atxondo, Bedia, Berriz, Dima, Durango, Elorrio, Garai, Igorre, Iurreta, Izurtza, Lemoa, Mañaria, Otxandio, Ubide, Zaldibar eta Zeanuri.

      Erandioko ertzain-etxea. Derio, Erandio, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika eta Zamudio.

      Galdakaoko ertzain-etxea. Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Galdakao, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberio.

      Gernika-Lumoko ertzain-etxea. Ajangiz, Arratzu, Arrieta, Bakio, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Laukiz, Lemoiz, Maruri-Jatabe, Mendata, Meñaka, Morga, Mundaka, Mungia, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.

      Getxoko ertzain-etxea. Barrika, Berango, Getxo, Gorliz, Plentzia, Sopelana eta Urduliz.

      Muskizko ertzain-etxea. Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena.

      Ondarroako ertzain-etxea. Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitz eta Ondarroa.

      Sestaoko ertzain-etxea. Barakaldo, Sestao eta Valle de Trápaga-Trapagaran.

      3. Gipuzkoan.

      Azkoitiko ertzain-etxea. Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa.

      Beasaingo ertzain-etxea. Abaltzisketa, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Ikaztegieta, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Zaldibia, Zegama eta Zerain.

      Bergarako ertzain-etxea. Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga, Oñati eta Soraluze-Placencia de las Armas.

      Donostiako ertzain-etxea. Donostia-San Sebastián.

      Eibarko ertzain-etxea. Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro eta Mutriku.

      Hernaniko ertzain-etxea. Aduna, Alkiza, Andoain, Asteasu, Astigarraga, Hernani, Larraul, Lasarte-Oria, Urnieta, Usurbil, Villabona eta Zizurkil.

      Irungo ertzain-etxea. Hondarribia eta Irun.

      Errenteriako ertzain-etxea. Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria.

      Tolosako ertzain-etxea. Albiztur, Alegia, Altzo, Amezketa, Anoeta, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Irura, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa eta Tolosa.

      Zarauzko ertzain-etxea. Aia, Aizarnazabal, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia.

      Zumarragako ertzain-etxea. Ezkio-Itxaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga.

    2. Miñoien, mikeleteen eta foralen atalak.

      Foru-erakundeak ordezkatzen dituzte, foru-agintariak babesten dituzte eta foru-ondasunak zaindu eta babesten dituzte. Halaber, errepidezko garraioen zaintza eta ikuskapen-lanak eta errepideen artapen- eta polizia-lanak egin ditzakete, Trafiko Alorrarekin koordinatuta.

    3. Brigada Mugikor Unitatea.

      Ordena publikoa zaintzeko prebentzio- eta mantentze-lanak egiten ditu, ordena publikoa berrezartzen du arrisku larriko egoeretan, eta esku hartzea dagokio istripu larri, hondamendi edo lazeria publikoren bat gertatuz gero.

      Horrez gain, Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko eta gainerako Alorretako unitateei laguntzen die uneoro, bereziki jendetzen kontrolean, atxilotuen zaintza eta garraioan eta planifikatutako segurtasun-dispositiboetan. Era berean, Alor ezberdinetako unitateen funtzio eta eginkizunetan osagarri izango da, unitate horien premien arabera.

      2. Babesa eta ekintzetarako baliabideak.

      Zeregin hauek dagozkio: Arloaren jarduerak koordinatu eta gainbegiratzea, bere eskumenekoa den Polizia Jarduera Kudeatzeko Sistema kontrolatzea eta esleituta dituen giza baliabideak eta baliabide materialak planifikatzea. Halaber, mehatxatuta edo arriskuan dauden pertsonei segurtasun-zerbitzuak emateko ardura dauka.

    1. Helikoptero Unitatea.

      Airetik laguntza ematen die alor ezberdinetako unitate eta zerbitzuei, bai prebentzio-lanetan, bai ikerketetan edo esku-hartzeetan. Larrialdiei aurre egiteko zerbitzuei ere laguntza ematen die.

    2. Esku Hartzeko Unitatea.

      Ertzaintzako beste unitate batzuei segurtasun handiko babesa ematen die.

    3. Txakurren Unitatea.

      Txakurren bidez, laguntza ematen die Ertzaintzako beste unitate batzuei.

    4. Babeserako eta Segurtasunerako Unitatea.

      Babes espezializatuko zerbitzuak ematen dizkie agintariak edo kargu altuak diren edo izan diren zenbait pertsonari eta mehatxatuta dauden pertsonei; horrez gain, enpresa pribatuek emandako zerbitzu hori kontrolatzen du.

    5. Eraikinen segurtasuna.

      Segurtasun-zerbitzuak ematen dizkie duten interes edo arrisku bereziagatik zerbitzu horiek behar dituzten eraikin eta instalazioei; horrez gain, enpresa pribatuek emandako zerbitzu hori kontrolatzen du.

  3. Trafiko alorra.

    Funtzio nagusi hauek ditu:

    Trafikoa eta errepide-garraioa prebenitzea, zaintzea eta kontrolatzea, Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorrarekin lankidetzan.

    Dagozkion istripu eta delituak ikertu eta aztertzea, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateen bidez.

    Trafiko-arloko laguntza ematea ertzain-etxeei eta Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorreko atalei.

    Halaber, Ertzaintzaren Zuzendaritzaren eta Herrizaingo Saileko Trafiko Zuzendaritzaren artean erabakitako politikak eta jarraibideak ezarri eta egikaritzeko zeregina dauka.

    Beharrezko langileak eta zerbitzuak izango ditu, bere eskumenekoa den Polizia Jarduera Kudeatzeko Sistema gainbegiratu eta kontrolatzeko, eta horretarako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak planifikatu eta kudeatzeko.

    Esleituta dituen zereginei erantzuteko, Zerbitzu eta Unitate hauetan dago egituratuta:

    1. Bulego Teknikoa.

      Laguntza ematen du Alorreko Unitateen jarduerak zuzendu, koordinatu eta gainbegiratzeko lanetan, bai eta giza baliabideak eta baliabide materialak planifikatzeko lanetan ere. Halaber, laguntza espezializatua ematen dio Herritarren Segurtasunerako eta Ekintzetarako Baliabideen Alorrari.

    2. Trafikoko Lurralde Unitateak.

      Ibilgailuen trafikoa zaindu eta kontrolatu egiten dute araudiz zehaztutako bideetan, eta bide-segurtasuna zaintzen dute. Gainera, errepidezko garraioa kontrolatzen dute, garraio-zerbitzu bereziak egiten dituzten ibilgailuei eta kirol-saioetako kirolariei laguntzen diete, trafiko-istripuak ikertzen dituzte, Bide Segurtasunaren aurkako delituak jazartzen dituzte, istripu-tasa aztertzen dute eta ertzain-etxeei laguntza espezializatua ematen diete.

  4. Krimen gaietarako poliziaren alorra:

    Delinkuentzia arruntaren esparruan, delitu eta faltak ikertu eta jazartzen ditu, eta datu jakingarriak bilatu eta lantzen ditu, prebentzioan, ordena publikoa eta herritarren segurtasuna zaintzeko. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenen erabilera garatzen du segurtasun pribatuaren arloan eta Joko eta Ikuskizunen zaintzan.

    Zeregin horiei erantzuteko, Unitate eta Zerbitzu hauetan egituratzen da:

    1. Zerbitzu Zentralen Unitatea.

      Krimen Gaietarako Poliziaren Alorreko arduradunari laguntza ematen dio krimenen ikerketarekin eta polizia judizialarekin lotutako lanak zuzendu eta gainbegiratzeko, Ertzaintzako Unitateekin eta Agintaritza eta Kontrol Zentroekin koordinatuta.

      Horrez gain, beste Segurtasun Kidego batzuekiko koordinazioa eta kontrola zentralizatzen ditu, krimen-gaiei buruzko informazioaren arloan.

      Halaber, giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzeko zereginak egiten ditu Krimen Gaietarako Poliziaren Alorrarentzat.

    2. Ikerketa Kriminal eta Polizia Judizialeko Unitatea.

      Delinkuentzia arruntaren arloan, ikerketa eta informazioa antolatu eta kudeatzeko zeregin orokorra dauka, delituak eta faltak jazartzeko; delitu larriak eta krimen antolatuaren delituak jazartzeko zeregin espezifikoa ere badu.

      Egoitza nagusi bat du, eta lurralde-egoitzak lurralde historiko bakoitzean. Polizia judiziala den aldetik, bere eginkizunetan organo judizialen barrutiei egokitu behar zaie, eta kasuan kasu egokiak diren giza baliabideak esleituko zaizkio.

    3. Polizia Zientifikoaren Unitatea.

      Polizia zientifikoari dagozkion zerbitzuak egiten ditu, hots, kriminalistika, identifikazio, analitika eta ikerketa teknikoaren arloetako zerbitzuak. Gainera, epai-organoek eskatzen dizkioten peritu-txostenak eta agiri-txostenak egiten ditu.

    4. Joko eta Ikuskizun Unitatea.

      Zorizko jokoetan, jendaurreko ikuskizunetan eta jolas-jardueretan indarreko legeria betetzen ote den begiratzen du, eta administrazio-poliziaren eginkizunak betetzen ditu, Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren menpe diharduela.

    5. Segurtasun Pribaturako Unitatea.

      Euskal Autonomia Erkidegoan segurtasun pribatuaren eremuko enpresak, langileak eta jarduerak gainbegiratzeko ardura du unitate honek, eta, horretarako, lan hauek egiten ditu: ikuskapenak, kontrol- eta erregistro-lanak eta espedienteen tramitazioa.

      Gainera, aholku eta laguntza ematen du eraikinetako segurtasunari buruzko azterlanetan.

  5. Terrorismoaren aurkako eta informazioko alorra.

    Zeregin nagusia erakunde terroristek eginiko delituak ikertu eta jazartzea da. Horrez gain, informazio jakingarria bildu, landu eta aztertzen du, askatasunak erabiltzearen eta pertsonen segurtasunaren aurkako mehatxuak prebenitzeko eta ordena eta segurtasun publikoa bermatzeko.

    Beharrezko langileak eta zerbitzuak izango ditu, bere eskumenekoa den Polizia Jarduera Kudeatzeko Sistema gainbegiratu eta kontrolatzeko, eta horretarako beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak planifikatzeko.

    Zeregin horiei erantzuteko, Unitate eta Zerbitzu hauetan egituratzen da:

    1. Ikerketa Unitatea.

      Zeregin hau dauka: indarkeriazko taldeek eta talde terroristek eginiko arau-hauste penalen ikerketa antolatu, kudeatu eta zuzentzea. Egoitza nagusi bat du, eta lurralde-egoitzak lurralde historiko bakoitzean.

    2. Informazio Unitatea.

      Zeregin hau dauka: intereseko informazioa bildu, landu eta aztertzeko lana antolatu, kudeatu eta zuzentzea, terrorismoa prebenitzeko eta ordena eta segurtasun publikoa mantentzeko. Egoitza nagusi bat du, eta lurralde-egoitzak lurralde historiko bakoitzean.

    3. Ekintzetarako Euskarriaren eta Euskarri Teknikoaren Unitatea.

      Zeregin hau dauka: ekintzetarako laguntza eta laguntza teknikoa ematea, ikerketa- eta informazio-lanak egiteko.

    4. Koordinazio Unitatea.

      Zeregin hau dauka: Terrorismoaren Aurkako eta Informazioko Alorreko arduradunei laguntzea indarkeriazko taldeen eta talde terroristen ikerketarekin eta informazioarekin lotutako irizpide operatiboak koordinatu eta gainbegiratzeko lanetan, lan hori Ertzaintzako unitate ezberdinek egin baitute. Halaber, koordinazio- eta lotura-lanak egiten ditu beste polizia eta organismo batzuekin, erakunde terroristen ikerketarekin eta informazioarekin lotuta.

      Horrez gain, Terrorismoaren Aurkako eta Informazioko Alorrean giza baliabideak eta baliabide materialak kudeatzen ditu.

    5. Lehergailuak Indargabetzeko Unitatea.

      Lehergaiak edo lehergailuak (baita izaera nuklear, erradiologiko, bakteriologiko edo kimikokoak ere) indargabetu behar diren aldi guztietan unitate honek esku hartzen du.