Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2010eko martxoaren 9koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren Estatutuak onartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1755
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2010/01/04
  • Argitaratze-data: 2010/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaz Euskal Herriko Autonomia Estatutua onartu zen. Estatu horren 10.22 artikuluan ezartzen denez, Profesionalen Elkargoen eta Tituludun Lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan agindutakoa hautsi gabe, betiere.

Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Erregelamenduari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretua aipatu eskumenaren indarrez eman ziren. Legeko 33. artikuluan eta dekretuko 38. artikuluan ezartzen denez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak eskumena duen sailari jakinarazi beharko zaizkio. Gero, sail horrek, estatutuok legearen barruan daudela egiaztatu ondoren, behin betiko onartuko ditu, agindu baten bitartez. Azkenik, agindua, estatutuekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatuko.

Artikulu horietan aurreikusitakoa betetzeko, Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak eta Justizia eta Herri Administrazio Sailak den lanbidea izanik, eskumena baitu derrigorrezkoak diren txostenak egin dituzte.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren Estatutuak legearen araberakoak direla egiaztatuta, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hau

Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren Estatutuak onartzea.

Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren Estatutuak argitaratzeko agintzea (agindu honen eranskin moduan).

Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren Estatutuak Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatzea, erregistroa formalki osatzen den unean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2010eko martxoaren 9a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOKO IDAZKARI, KONTU-HARTZAILE ETA DIRUZAINEN ELKARGO OFIZIALAREN ESTATUTUAK

Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialak aurrerantzean, testu honetan, hori esateko «Elkargo» hitza soilik erabiliko da, eta profesionalei dagokienez «SITAL» hitza Bizkaiko Lurralde Historikoko lurralde osoan zehar dauka jardute-eremua.

Elkargoaren egoitza ofiziala egun Bilbon dago, honako helbide honetan: Henao kalea 7, 5.a, 1. bulegoa.

  1. Araba eta Gipuzkoako lurralde-elkargoekin elkartu ahal izango da Elkargoa, Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilua sortzeko.

  2. Elkargoa Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluan sartzeko, Batzar Orokorraren gehiengo soilak aldeko erabakia hartu beharko du. Behin sortu eta gero, eskuordetu ahal izango dira eskuordetzekoak irizten diren eginkizunak.

  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluan sartu ondoren, Elkargoak duen ondarea berekin izango du gero ere.

  1. Tokiko funtzio publikoaren alorrean aplikatu beharreko legedian ezarritakoa ahaztu gabe, bere lurralde-eremuan jarduterakoan Elkargoa ondoko hauen bidez gobernatuko da:

    1. Profesionalen Elkargoen alorreko Estatuko oinarrizko legeria.

    2. Indarrean dagoen araudi autonomikoa, Profesionalen Elkargoei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea Eusko Legebiltzarrarena eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Arautegiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretua barne hartzen dituena; baita arau horiek aldatzera edo garatzera datorren zeinahi arau ere.

    3. Xedapen horiekin bat etorriz, berezko arau-sistema gisa, estatu mailako habilitazioa duten funtzionarioen elkargo-antolamenduaren estatutu orokorrak, berariaz azaroaren 24ko 1912/2000 Errege Dekretua, Elkargoaren antolakuntzako oinarrizko arauak ezartzen dituen estatutu hau eta Elkargoari dagokion eremu autonomikoko elkargo-antolakuntzen estatutuak.

    4. Eta datu pertsonalak babesteko araudiak eta aplikagarria den gainerako ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera.

  2. Zuzenbide Publikoko Korporazio gisa, Elkargoa administrazio-zuzenbideko arauen menpe dago.

  3. Salbuetsi egiten dira izaera zibileko eta penaleko gaiak, jurisdikzio arruntaren menpe egongo baitira; baita kontratatutako pertsonalarekiko harremanak ere, laneko jurisdikzioaren menpe egongo baitira.

  1. Zuzenbide publikoko erakunde bat da Elkargoa, bertako kideen lanbide-interesak defendatzeko ordezkaria; Konstituzioak, Autonomia Estatutuak eta Profesionalen Elkargoen Legeak onartua eta babestua, legeen arabera eratua eta barne-egitura eta funtzionamendu demokratikoak dituena. Idazkaritza, Kontu-hartzailetza/Diruzaintza eta Idazkaritza/Kontu-hartzailetza azpieskaletakoak diren, estatu-mailako habilitazioa duten eta Bizkaiko Lurralde Historikoan lanean diharduten funtzionarioak daude Elkargoan, betiere, euren borondatez.

  2. Elkargoak berezko nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa du bere helburuak bete ahal izateko. Horregatik, eta legeekin bat etorriz, ondasun-mota guztiak erosi, eduki, errebindikatu, trukatu, kargatu eta besterendu ditzake elkargoak; ondasun horiek guztiak administratu, eta bere interes profesional eta ekonomikoei gehien komeni zaienerako erabili ahal izango ditu. Halaber, ordena eta hierarkia-maila batekoei eta bestekoei dagozkien epaitegi eta agintarien aurrean agertu ahal izango du, lanbidea, bere ondarea eta, oro har, estatutu hauetatik eta hauei lotutako xedapenetatik sortzen diren eskubideak defendatzeko beharrezko jotzen dituen egintzak, salbuespenak eta eskaerak burutzeko. Autonomia osoa du antolamendu eta funtzionamendu aldetik, ezarri beharreko ordenamendu juridikoaren, estatutu hauen, Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseiluko estatutuen eta elkargo-antolakuntzaren estatutu orokorren barruan.

  1. kapitulua. Elkargoaren helburua.

    Bizkaiko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialaren helburua lanbidea ordezkatu eta Elkargoko kideen lanbide-interesak defendatzea da, bereziki herri-administrazio eta botere publikoekin dituzten harremanetan.

  1. Elkargoaren berezko egitekoak dira (betiere, bere helburuak lortze aldera), profesionalen elkargoei buruzko estatu- eta autonomia-mailako legeriatik, estatutu hauen edukitik eta lanbidearen definiziotik sortzen direnak; eta bereziki, honako hauek:

    1. Idazkari, kontu-hartzaile, diruzain eta idazkari-kontuhartzaile lanbidea antolatzen eta lanbide-jarduna zaintzen laguntzea, betiere lege eta aplikagarri diren gainerako arauen eremuan.

    2. Lanbide-jarduna legezko araudiari eta herritarren interesei egokitu dadin lan egitea.

    3. Eskumena duen autonomia- edo foru-organoak prestatutako arauen txostena egitea. Arau horiek honako hauei buruzkoak izango dira: lanbidean jarduteko baldintza orokorrak, elkargokideen egitekoak, jarduera-eremua eta bateraezintasun-erregimena; baita beste Administrazio batzuen eskumenekoak diren arauen txostena egitea ere.

    4. Eskumena duen Administrazioarekin lankidetzan jardutea egiteko horiek dituen funtzionariorik ez duten udalerriei laguntzeko; horretarako, kasu bakoitzean beharrezkoak diren formulak hitzartuko dira.

    5. Elkargokideen maila profesional, kultural, ekonomiko eta soziala etengabe hobetu dadin sustatzea. Horretarako, gizarte-aurreikuspen eta -babeseko sistemak, instituzioak eta ekintzak antolatu eta burutu ahal izango ditu; eta zehatzago, berriz, ikastaroak eta beste prestakuntza-ekintza batzuk, zuzenean beste erakunde publiko edo pribatuekin lankidetzan, kasu bakoitzean zehazten den moduan.

    6. Legeak, estatutuak eta barne-araudiak, bai eta elkargoko organoek hartutako erabaki eta arauak ere, betetzea, eta elkargokideei ere betearaztea. Horiek guztiak zabaltzea, eta elkargokideei jakinaraztea euren lanbide-eremukoak izan daitezkeen kontuak. Diziplina-eskumena erabiltzea elkargoari eta lanbideari buruzko gaietan.

    7. Betebehar profesionalak betetzeaz, etika-printzipioez eta duintasun profesionalaz, eta herritarren eskubideak errespetatzeaz arduratzea.

    8. Administrazio Publikoarekin lankidetzan jardutea; hain zuzen ere, Administrazioaren organo aholku-emaileetan parte hartzea horretarako eskaera egiten zaionean: eskatzen zaizkion txostenak eta berak erabakitakoak egitea, eta eskatzen zaizkion estatistikak lantzea.

    9. Profesionalen arteko intrusismoa eta bidegabeko lehia ekiditea; horretarako, elkargokide guztien arteko batasunari eutsi eta batasun hori areagotuko da.

    10. Bitarteko gisa parte hartzea eta arbitraje-prozedura erabiltzea elkargokideen artean sortzen diren lanbide-gatazketan, baita elkargokideek hirugarrenekin dituzten gatazketan ere, baldin eta alderdiek adostasunez hala eskatzen badute.

    11. Elkargokideentzat prestakuntza- eta hobekuntza-ikastaroak antolatzea.

      Artikulu honen e) idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera, ikastaro horiek ondoko hauei ere eskaini ahal izango zaizkie: estatu mailako habilitazioa duten funtzionarioen egitekoekin zerikusia duten pertsonei, edo egiteko horiek gauzatzeko beharrezkoa den prestakuntza jaso nahi dutenei.

    12. Elkargokideen eskubide eta interesak zaintzea eta babestea; Administrazioaren, Instituzioen, Epaitegien eta partikularren aurrean ordezkatuko ditu elkargokideak, eta interes profesionalei eragiten dien auzietan alderdi izateko legitimazioa izango du.

    1. Estatutuak onartzea, autonomia-legedian ezarritakoaren arabera.

    1. Aurrekontuak onartu eta elkargokideek egin beharreko ekarpenak edo kuotak arautzea eta zehaztea.

    1. Informazio- eta komunikazio-harreman etengabeak izatea Kontseilu Nagusiarekin eta, behar izanez gero, Elkargoen Kontseilu Autonomikoarekin edo eremu autonomikoko elkargoetako organoekin eta nazioarteko erakundeekin.

    2. Euskal Herriko gainerako elkargo eta erakundeekin harremanetan jartzea (Iparraldekoekin eta Nafarroako Autonomia Erkidegokoekin).

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Kontseilua eratzea sustatu eta bertan parte hartzea.

    4. Euskararen erabilpena normalizatzeko araudiaren arabera jardutea.

    5. Elkargokideen lanbide-interesen mesederako diren bestelako egitekoak, edo indarrean dagoen araudiak Elkargoari ematen dizkionak.

  2. Elkargoak egiteko horiek gauzatzeak ez du esan nahi Administrazioek eta botere publikoek, harreman funtzionariala dela-eta, eskumenik izango ez dutenik, eta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuari buruzko apirilaren 12ko 7/2007 Legean edo hori aldatzen edo garatzen duen beste edozein arautan ezarritakoa beteko ez denik.

  1. Alderdi instituzional eta korporatiboei dagokien ororako, bai eta lanbidearen edukiari dagokion ororako ere, Elkargoa herri-administrazioekin harremanetan jarriko da Eusko Legebiltzarraren azaroaren 21eko 18/1997 Legean Profesionalen Elkargoei buruzkoan, estatutu hauetan eta lege hori aldatzen edo garatzen duen beste edozein arautan izendatutako organoen bitartez.

  2. Lankidetza- eta adiskidetasun-harreman estua izango du ondoren aipatzen diren erakundeekin: Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiarekin edo hori ordez dezakeen organoarekin, Autonomia Kontseiluekin eta, bereziki, Udalerrien Federazio eta Elkarteekin, Probintzia Elkargoekin eta antzeko helburuak dituzten erakundeekin eta nazioarteko erakundeekin (Unión de Directores Territoriales de Europa UDITE edo hori ordezten duen organoarekin eta Unión Iberoamericana de Municipalistas UIM edo hori ordezten duen organoarekin). Behar izanez gero, hitzarmenak izenpetuko dituzte erakunde horiekin.

I. ATALA

ELKARGOKIDEAK

  1. Estatu mailako habilitazioa izan eta Bizkaiko Lurralde Historikoan jarduten duten funtzionarioak hartzen ditu barne Elkargoak, baldin eta euren borondatez hori eskatzen badute. Elkargokidetzea edota Elkargoan baja emateko izapideak telematika bidez egin ahal izateko behar diren baliabidez hornituko da Elkargoa.

  2. Elkargokidetzeak ez dauka zerikusirik funtzionarioaren administrazio-egoerarekin, ezta funtzionario horrek bere zerbitzuak ematen dituen korporazio, zentro edo entitatearekin ere, betiere, eskala horretako kide bada.

  3. Profesionalen elkargo batekoa izateak ez dio eragiten sindikatu edo elkarte bateko bazkide izateari.

  1. Elkargokideak eskubide osokoak izango dira. Haien artean jardunekoak eta ez jardunekoak bereziko dira.

  2. Jarduneko elkargokideak izango dira dagokien eskalan edo azpieskalan jardunean daudenak.

  3. Ez jarduneko elkargokideak dira, estatu-mailako habilitazioa duten funtzionarioen eskalakoak izanik edozein azpieskalatan, toki-administrazioan erretiroa hartuta, jardunean ez edo eszedentzia-egoeran daudenak.

    Ez jarduneko elkargokideak izango dira baita ere sartu diren elkargoan ez eta beste elkargo bateko eremuan jarduteko oinarrizko xedapenek gaitutako toki-administrazioko idazkari, kontu-hartzaile eta diruzainak izan SITAL eta Bizkaiko SITAL Elkargoan sartu nahi dutenak.

    Elkargokide horiek elkargokoak izango dira, Batzar Orokorrak onartzen dituen irizpideen arabera.

  1. Jarduneko elkargokide egitea borondatezkoa da; horretarako, funtzionario-lanpostua jabetzan hartu izanaren egiaztagiria daraman eskabidea aurkeztu behar da.

  2. Jardunekoa ez den elkargokide izatea borondatezkoa da; horretarako, eskabidearekin batera 10.3 artikuluan jasotako egoeretako batean dagoela egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da.

  1. Bi kasuetan Gobernu Batzordeak ebatziko du, gehienez ere, hiru hilabeteko epean, eta interesdunari jakinaraziko zaio ebazpena, estatutu hauetan aurreikusitakoaren arabera erabil daitezkeen errekurtsoak adieraziz.

    Epe hori esanbidezko ebazpenik eman gabe igaro bada, eskabidea onartu egin dela ulertuko da. Eskabidea ezesten bada, arrazoiak eman beharko dira.

  1. Elkargokide bakoitzak bere helbidearen berri emango dio Elkargoari jakinarazpenak egin ahal izateko, eta beharrezkoa denean, informazio hori eguneratu egingo da. Batzordeak bitartekoak jarri ahal izango ditu elkargokideen eta Elkargoaren arteko harremanak modu telematikoan gara daitezen, eta hala eskatzen duten elkargokideen kasuan, jakinarazpenak bitarteko horren bidez egingo dira, eta baliozkoak izango dira ondorio guztietarako.

  1. Jarduneko elkargokideak.

  1. Bizkaiko Lurralde Historikoan funtzionario bat izendatzen denean estatu-mailako habilitazioa duten funtzionarioei gordetako lanpostu bat betetzeko, Elkargoko lehendakariak elkargokidetzeko gonbitea egingo dio.

  2. Elkargokidetzeko eskabidea jaso ondoren, Gobernu Batzordeak aldeko ebazpena ematen badu, interesdunari jakinaraziko zaio ebazpena, eta adieraziko zaio egun horretatik aurrera bere eskubideak eta betebeharrak izango dituela elkargokide gisa.

  3. Elkargoak informazioa lortu ahal izango du eskumena duten herri-administrazioengandik, artikulu hau hobeto eta eraginkortasun handiagoz betetzeko, indarrean dagoen Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean, edo hori aldatu edo garatzen duen araudian ezarritakoaren araberako lankidetza-printzipioaren babesean.

  1. Ez jarduneko elkargokideak.

    Elkargo honetan ez jarduneko elkargokide gisa sartu nahi dutenek, elkargokidetzea eskatu beharko dute.

    Eskabidea hartu eta bertan jasotzen diren gorabeherak aztertu ondoren, Gobernu Batzordeak ebatzi egingo du eta interesatuari jakinarazi ebazpena; aldekoa bada, jakinaraziko zaio elkargokideen eskubideak eta betebeharrak dituela ebazpenaren datatik aurrera.

  1. Jarduneko elkargokide izateari utziko zaio ondoko arrazoi hauengatik:

    1. Heriotza.

    2. Legezko ezgaitasuna.

    3. Behin-behineko etenaldia edo gaitasungabetzea, diziplina-zehapen irmo bat bete behar duelako.

    4. Interesatuaren ekimenez, idatziz eskatuta.

    5. Aurretik ordainketarako errekerimendua egin izan arren, kuotak behin eta berriz ordaindu gabe izateagatik, betiere estatutu hauetan ezarritakoaren arabera.

    6. Eskala horretan duen jarduneko egoera etetea.

  2. Ez jarduneko elkargokide izateari utziko zaio aurreko paragrafoan adierazitako edozein arrazoiengatik, a), b), d), eta e) idatz-zatiak, edo estatutu hauen 10.3 artikuluan ezarritako betebeharrak ez betetzeagatik.

Elkargokide izateari utzi arren, sortutako obligazioak bete egin beharko dira.

Elkargokide-izaera eten egingo da, etenaldi hori dakarren zehapena betetzeko; zehapen horretan ezartzen den epean iraungo du etenaldiak. Etena ezarri zaion edo gaitasungabetua izan den pertsonak Elkargokoa izaten jarraituko du, baina eskubideak mugatuko zaizkio, eten edo gaitasungabetze horren kausa edo erabakien ondorioz.

II. ATALA

ELKARGOKIDEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

  1. Batzarrean parte hartzea, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidearekin.

  2. Gobernu-organoen jarduera fiskalizatzea.

  3. Elkargoak burutzen dituen ekitaldietara joatea.

  4. Lanbidearen jardunean edo jardun hori dela-eta, Elkargoaren babesa izatea, bai Justizia Epaitegien aurrean, bai Herri Administrazioaren beraren aurrean, Gobernu Batzordeak hala egin behar dela uste duenean.

  5. Elkargoan aktiboki parte hartzea, eta Batzordeari komenigarriak jotzen dituen proposamen, iradokizun eta eskakizun guztiak aurkeztea, onartuak izan daitezen.

  6. Batzarren gai-zerrendetan eztabaidatzeko gaiak sartzeko eskabidea egitea; arauz egin beharko da hori.

  7. Zuzendaritza-karguetarako hautatzea eta hautatua izatea, estatutu hauetan ezarritakoaren arabera.

  8. Elkargoaren parte hartzea edo haren txostena eskatzea, beharrezkoa denean.

  9. Elkargoak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak erabiltzea, eta ematen diren prestakuntza- eta espezializazio-ikastaroetan parte hartzea.

  10. Estatutu hauetatik eta Elkargoaren gainerako arauetatik sortutako eskubideez baliatzea.

Ondoko hauek izango dira elkargokideen betebehar orokorrak:

  1. Lege- eta estatutu-arauak, lanbide-deontologiaren arau eta erabilerak, eta elkargoaren diziplina-araubidea betetzea.

  2. Euren mailari eta betetzen ari diren karguari dagokien portaera izatea, eta inpartzialtasunez, objektibotasunez, neutraltasun politikoz, zintzotasunez, arduraz eta lehiakortasunez jardutea.

  3. Kolektiboa osatzen duten funtzionario guztien artean bategite- eta adiskidetasun-harremanak ezartzea, harreman horiei eustea eta harreman horiek areagotzea.

Ondoko hauek izango dira elkargokideen betebehar bereziak:

  1. Elkargoari unean unean ekonomikoki laguntzea, onartzen diren kuotak ordainduz.

  2. Korporazio-organoek euren eskumenen eremuan hartzen dituzten erabakiak ontzat hartzea eta betetzea.

  3. Kargu-jabetzearen eta -uztearen berri ematea Elkargoari, baita lanbideari dagozkion gainerako inguruabarren berri ere elkargoaren egitekoak betetzeko eskatzen badira.

  4. Intrusismo-egintzen berri ematea, baldin eta halako kasurik ezagutu badu.

  5. Batzarretara puntualtasunez iristea, eta kontzientziaz botoa ematea, bai batzarretan, bai zuzendaritza-karguen hauteskundeetan.

  6. Zuzendaritza-karguak edo eskuordetzean eman zaizkionak arduraz betetzea.

I. ATALA

ANTOLAKETA OINARRIZKOA ETA OSAGARRIA

  1. Bizkaiko probintzia-elkargoaren oinarrizko gobernu- eta administrazio-antolaketa honako hauek osatuko dute:

    1. Batzar Orokorra.

    2. Gobernu Batzordea.

    3. Lehendakaria.

  2. Elkargoaren organo osagarriak dira lehendakariordea, idazkaria, kontu-hartzailea eta diruzaina.

  3. Antolaketa osagarri modura, oinarrizko organoek informazio-batzorde edo batzorde laguntzaileak eratu eta izendatu ahalko dituzte, eta horien eginkizunak, lan-erregimena eta osaketa ezarri.

    II. ATALA

    OINARRIZKO ORGANOAK

Batzar Orokorra da elkargoaren borondatea adierazteko organo gorena. Bere printzipioak dira elkargokide guztien arteko partaidetza demokratikoa eta berdintasunezkoa. Batzarrean nork bere izenean hartuko du parte, edo bestela, batzarkide bat ordezkatuz edo haren eskuordetzeaz, betiere hori idatziz adierazita eta idazkia idazkaritzan jaso badute Batzarraren bilera hasi baino lehen.

  1. kapitulua. Gobernu Batzordea.

  1. Gobernu Batzordea Elkargoaren administrazio- eta zuzendaritza-organoa da, Batzar Orokorrak ez dituen eta beste organo batzuei berariaz esleitu ez zaizkien eskumenak dituena.

  2. Batzordekideen artean lehendakaria hautatuko da, eta horren proposamenez lehendakariordea, idazkaria, kontu-hartzailea eta diruzaina.

  3. Gutxienez zazpi batzordekidek eta gehienez bederatzik osatuko dute. Ahaleginak egingo dira azpieskala guztien ordezkaritzak egon daitezen idazkaritza, kontuhartzailetza-diruzaintza, idazkaritza-kontuhartzailetza eta elkargokideak sartuta dauden azpieskalatan proportzioa gordez egingo da hori.

  1. Lehendakariak du Elkargoaren legezko ordezkaritza, Batzar Orokorra eta Gobernu Batzordea zuzentzen ditu, eta estatutu hauetan aurreikusitako eskuduntzak erabiltzen ditu. Lehendakaria ez badago, gaixo badago edo bere kargua hutsik badago, lehendakariordeak ordezkatuko du, eta haren eskuduntza guztiak izango ditu.

  2. Inguruabar bereziak direla medio, behar bezala hautatutako lehendakari edo lehendakariorderik ez badago Lehendakaritzako egitekoak burutzeko, Gobernu Batzordeko kiderik zaharrenak burutuko ditu egiteko horiek salbuespenez.

    III. ATALA

    GOBERNU-BATZORDEAREN HAUTAKETA

  1. Gobernu Batzordeko kideak Batzar Orokorrak hautatuko ditu horretarako egindako hauteskunde-saioan, boto pertsonal eta sekretu bidez.

  2. Gobernu Batzordeko kideen hautesleak jarduneko eta ez jarduneko elkargokideak izango dira, eta elkargokide diren aldetik baita hautagai ere, baldin eta elkargoaren kuotak ordainduta badituzte, legezko debeku edo ezgaitasunen bat ez badute, eta, epai irmo bat bete behar dutela-eta, elkargokide-izaera eten ez bazaie.

  1. Hauteskunde-deialdia, egutegia ezarriko duena, Gobernu Batzordeak erabakiko du; agintaldia amaitu baino hiru hilabete lehenago egin beharko da, gutxienez.

  2. Elkargoko lehendakariak egingo du eta Elkargoko egoitzan egongo da ikusgai hautesle-erroldarekin batera.

  3. Alegazioak eta erreklamazioak Gobernu Batzordeari egingo zaizkio, deialdiaren iragarkia argitaratu ondorengo hamar egun balioduneko epean. Batzordeak berak ebatziko ditu horiek hauteskunde-egutegian ezarritako epean, eta behin betiko errolda Elkargoaren egoitzan argitaratzeko aginduko du.

  4. Hauteskunde-egutegiak hautagaien aurkezpenari, erreklamazioei, hautagaien aldarrikapenei eta bozketari dagozkien epe, aldi eta egunak zehaztuko ditu, eta aurreko agintaldia amaitu baino lehen amaitu beharko da prozesua.

  1. Deialdia argitaratu ondorengo hamabost egun balioduneko epean, eta bertan zehaztutako ordutegian, hautagai-zerrendak aurkeztu ahal izango dira elkargoaren egoitzan.

  2. Hautagai-zerrendek eramango duten hautagai-kopurua, 21.3 artikuluan Gobernu Batzorderako aurreikusitakoa bera izango da, eta horretaz gain, gutxienez hiru ordezko ere izango dituzte.

  1. Hautagai-zerrendak aurkezteko epea amaitu eta bost egun baliodunera, aurkeztutako zerrendak aztertu eta egiaztatuko ditu Gobernu Batzordeak, eta dagokionean egingo du aldarrikapena; hautagai-zerrenda bakoitzerako izendatutako ordezkariari pertsonalki egingo zaio jakinarazpena, eta elkargokideei telematika bidez. Aldarrikatutako hautagai-zerrendei behar duten publizitatea emango zaie.

  2. Hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak aurkeztu ahal izango zaizkio hautagai-zerrenden ebazpenari, eta Gobernu Batzordeak, gehienez, egun baliodun batean ebatzi beharko ditu.

  3. Behin erreklamazioak baietsita, hautagai-zerrendak lehenengo paragrafoan adierazi bezalaxe jakinarazi eta argitaratuko dira.

  4. Hautagai-zerrenda bakarra aurkeztuko balitz, behin aldarrikatzen denean, hauteskunde-prozesua amaitutzat joko da.

  1. Batzordeak erabakiko du zein egunetan egingo den bozketa; deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hogeita hamar eta berrogei egun bitarteko epean egingo da, betiere. Batzar Nagusi batean egingo da bozketa.

  2. Hauteskunde-mahaia hautagai-zerrendak aldarrikatzeko egun berean hautagaien artetik zozketaz izendatutako hiru kidek osatuko dute. Beharrezkoak diren ordezkoak ere horrelaxe izendatuko dira. Adinez nagusiena dena izango da lehendakari, eta gazteena, berriz, idazkari. Ezingo dira izan mahaiko kide hautagai-zerrendak osatzen dituztenak, ezta Gobernu Batzordeko kideak ere. Hautagaiek hauteskunde-ekintza guztiak ikusi ahal izango dituzte.

  3. Bozketa librea, berdintasunezkoa, zuzena eta isilpekoa izango da. Inola ere ezingo dute bozkatu hautesle-erroldan hautesle gisa ageri ez direnek. Mahaiko lehendakariak eskumen osoa izango du hauteskunde-ekintzetan zehar ordenari eusteko, eta aurkez daitezkeen erreklamazio, zalantza eta gorabeherak berehalakoan ebazteko.

  4. Botoa hautagai-zerrenda bakoitzak bereizitako txartelen bidez emango da, eta txartelak gutun-azal itxi batean sartuko dira. Ofizialtzat jo diren txartel eta gutun-azalak erabiliko dira.

  5. Hauteskunde-mahaiak bozketan bertan egiaztatuko du hauteslea erroldan dagoela. Botoa Mahaiko lehendakariari emango zaio, eta horrek hautestontzian sartuko du hauteslearen aurrean.

  6. Hautesleak posta ziurtatuaren bidez ere eman ahal izango du botoa; ohiko gutun-azal batean bidali beharko da Elkargoaren egoitzara, bozkatzeko akreditazio eta guzti. Ondoko hauek jaso behar ditu gutun-azalak: hauteslearen izen-abizenak, Elkargoaren idazkariak onartutako sinadura eta botoa sartzeko gutun-azala. Bozketa egin aurreko egunaren 20:00ak arte Elkargoaren egoitzan jasotzen diren postazko botoak onartuko dira, eta Hauteskunde-mahaiaren lehendakariaren zaintzapean geldituko dira. Ez dira onartuko idatz-zati honetan ezarritakoak betetzen ez dituzten postazko botoak.

  7. Zenbaketa publikoa izango da, eta behin bozketa amaitu ostean egingo du Hauteskunde-mahaiak; eta bozketa egiterakoan sor daitezkeen zalantzak berehalakoan ebatziko dira. Mahaiak egingo du baliozko botorik gehien lortu duen hautagaitzaren aldarrikapena. Berdinketarik badago, zozketaz ebatziko da.

  8. Baliorik gabeak izango dira zuzenketa, karrakatze nahiz zirriborroak dituzten edo eredu ofizialaren arabera eman ez diren botoak.

  9. Mahaiak egiten duen guztiari buruzko akta egingo da; eta mahaikideek sinatuko dute. Aktan bozketan edo zenbaketan zehar egin diren oharrak jasoko dira, eta ohar horietako bakoitza egin duenak sinatu egin beharko du.

  10. Mahaiak eta bere lehendakariak hartzen dituen ebazpen guztiei erreklamazioa jar dakieke; Gobernua uzten duen Gobernu Batzordeari aurkeztu beharko zaio hori hiru egun balioduneko epean, eta erreklamazioen ebazpenaren aurka egiteko, administrazio-auzibidea erabili ahal izango da.

  1. Hautagai-zerrendetako kideen jabetzea Hauteskunde-mahaiak aldarrikapena egin eta hamabost egun balioduneko epean egingo da, eta irtetera doan Gobernu Batzordearen aurrean egingo da.

  2. Gobernu Batzordearen kideak euren karguez jabetzen direnean, adinez nagusiena den kidearen zuzendaritzapean eta euren artetik, lehendakaria eta 19.2 artikuluan aurreikusitako karguak hautatuko dituzte, eta kiderik gazteena izango da fede-emailea. Gobernu Batzordearen kideen gehiengo absolutua lortu behar da lehenengo bozketan aukeratua izateko, eta lortuko ez balitz, gehiengo sinplea lortu behar da bigarren bozketan.

  3. Gobernu Batzordeko kideek kargua jabetzan hartu eta bost egun balioduneko epean, jakinarazi egin behar zaie Herri Administrazioetarako Ministerioari eta eskumena duen autonomia-organoari, zuzenean edo, kasua bada, Kontseilu Nagusiaren edo Autonomia Kontseiluaren bitartez.

  1. Gobernu Batzordeko kideak, baita lehendakaria ere, lau urterako izendatuko dira karguaz jabetzen direnetik hasita, eta epe hori igarota, berriro izendatu ahal izango dira.

  2. Elkargoaren Gobernu Batzordeko kideek honako arrazoi hauek direla medio utziko diote batzordekide izateari:

    1. Epe baterako aukeratuak izan zirela kontuan izanda, epe hori amaitzea.

    2. Uko egitea.

    3. Elkargokide-izaera galtzea.

    4. Epai irmo baten bidez kargu publikoan jarduteko ezgaitzea.

    5. Epai irmo baten bidez, indarrean dagoen epealdian zehar elkargoan duen kargutik kentzea.

    6. Batzar Orokorraren erabakia, estatutu hauetan ezarritako prozeduraren arabera zentsura-mozioa onartzekoa.

    7. Lehendakariordeak, idazkariak, kontu-hartzaileak eta diruzainak ere Gobernu Batzordeko kideen gehiengoaren erabakiz utziko dute euren kargua, lehendakariak proposatuta.

  3. Aurreko paragrafoko a), b), c), d) eta e) idatz-zatietan ezarritako arrazoiak direla medio, Gobernu Batzordean hutsuneak gertatzen direnean, ordezkoek beteko dituzte, hautagai-zerrendan duten hurrenkeraren arabera. Aurreko paragrafoan ezarri bezala jokatu eta ordezko gehiagorik gelditzen ez bada, estatutu hauetan edo indarreko legedian aurreikusitako bozketa-quorumak Gobernu Batzordearen kideen egitatezko kopuruaren araberakoak izango dira.

  4. Gobernu Batzordearen kideen egitatezko kopurua bost baino txikiagoa balitz, hamar egun balioduneko epean berriro deituko dira hauteskundeak, eta irtetera doan Gobernu Batzordea izango da zeregin horretan jardungo duena hauteskunde-prozesutik sortzen den Batzordea bere karguaz jabetu arte.

  1. Batzar Orokorrak erantzukizuna eskatu ahal dio Gobernu Batzordeari lehendakariaren aurkako zentsura-mozio bat onartuta; artikulu honen ondorengo paragrafoek adierazten dute nola egin daitekeen hori:

  2. Aurkeztutako zentsura-mozioa onartzen bada, lehendakariak eta Gobernu Batzordeko gainerako kideek euren kargua utzi beharko dute; eta deituko den hauteskunde-prozesutik sortzen den Gobernu Batzorde berriak ordezkatzen dituen arte, kargu horietan jardunean egongo dira.

  3. Zentsura-mozioa bozkatu eta onartzeko batzarra egin eta hamar egun balioduneko epean, jarduneko Gobernu Batzordeak hauteskundeak deituko ditu, estatutu hauetan ezarritakoaren arabera egingo diren hauteskundeak, hain zuzen ere.

  4. Lehendakariaren aurkako zentsura-mozioa Batzar Orokorraren kideen legezko kopuruaren herenak aurkeztu ahal izango du, hori proposatzen duten guztien sinadura jasotzen duen idazkiaren bitartez.

  5. Behin mozioa aurkeztuta, Gobernu Batzordeak ezohiko batzarra egingo du zazpi egun balioduneko epean, bere onarpenari buruzko iritzia emateko. Zentsura-mozioa onartzen bada, batzar horretan bertan egingo da Batzar Orokorrean eztabaidatzeko eta bozkatzeko deia. Batzar Orokorraren ezohiko batzarra onarpen-erabakia hartu eta hamabost egun balioduneko epean egingo da. Zentsura-mozioa onartzen ez bada, arrazoiak emango dira eta sinatzaileei jakinaraziko zaie. Konpon daitekeen akatsik balego, bost egun baliodun izango dira, gehienez, akatsa konpontzeko.

  6. Batzar Orokorraren bilera elkargokiderik zaharrenak zuzenduko du, eta bertan parte hartzeko eskubidea izango dute zentsuratutako lehendakariak eta mozioa sinatu dutenek proposatutako bi elkargokidek.

  7. Mozioa eztabaidatu ostean, bilkura horretan bertan bozkatu egingo da, eta mozioak aurrera egiteko beharrezkoa izango da Batzar Nagusiko kideen legezko kopuruaren gehiengo absolutuaren botoa.

  8. Zentsura-mozioak aurrera egiten badu, artikulu honetan aurreikusitako ondorioak izango ditu.

  9. Zentsura-mozioa izenpetzen duten elkargokideek ezingo dute beste mozio bat aurkeztu aurrekoa bozkatu zenetik bi urte igaro arte. Gobernu Batzordearen agintaldia amaitzeko urtebete baino gutxiago falta denean ere ezingo da aurkeztu zentsura-moziorik, ezta estatutu hauetan aurreikusitako egoeraren bat dela-eta, Gobernu Batzordea jardunekoa denean ere. Gobernu Batzorderako hauteskundeak deituta daudenean ere ezingo da aurkeztu zentsura-moziorik.

    IV. ATALA

    GOBERNU-ORGANOEN ESKUDUNTZAK

Hauek dira Batzar Orokorraren eskumen berezkoak eta esklusiboak:

  1. Estatutuak eta Elkargoari dagozkion bestelako arauak onartu eta aldatzea, eta beharrezkoa izanez gero, Euskal autonomia Erkidegoko Elkargoen Kontseiluko Estatutuak onartzea.

  2. Elkargokideek nahitaez ordaindu behar dituzten ohiko eta ezohiko kuotak ezartzea.

  3. Elkargoaren ondasun higiezinak eta horien gaineko eskubide errealak erabiltzeko egintzak baimentzea, baita inbentariatutako gainerako ondarezko ondasunak erabiltzeko egintzak ere, baldin eta ondasun horien balioa urteko aurrekontuaren erdia baino handiagoa bada.

  4. Gobernu Batzordeko kideak aukeratzea.

  5. Gobernu Batzordearen kudeaketa kontrolatzea; horretarako, txostenak eskatuko dira, eta, behar izanez gero, batzordearen lehendakariaren kontrako zentsura-mozioa onartuko da.

  6. Aurreko ekitaldiko likidazioa eta memoria-txostena eta indarreko ekitaldiko aurrekontua onartzea urteko lehen hiruhilabetean.

  7. Elkargoaren bategitea, xurgatzea, banatzea, eta, behar izanez gero, desegitea erabakitzea, eta azken horren kasuan, ondasunak nora bideratuko diren erabakitzea.

  8. Diziplina-ahalmenak erabiltzea, Estatutu hauetan aurreikusitako moduan.

  9. Euskal Autonomia Erkidegoko Elkargoen Kontseilua eratu eta bertako partaide izatea erabakitzea.

  10. Ez jarduneko elkargokideak onartzeko irizpideak erabakitzea.

  11. Indarreko ekitaldiko aurrekontu orokorrean esleitutako diru-sarreren % 50etik goragoko kreditu-eragiketak egiteko baimena ematea Gobernu Batzordeari.

  12. Legeek, erregelamenduek eta estatutu hauek esleitutako beste edozein eskumen.

Gobernu Batzordearen egitekoak dira ondokoak:

  1. Elkargoa zuzendu eta administratzea.

  2. Agintari eta erakunde ofizialei zuzendu behar zaizkien eskaera, txosten eta proposamenak erabakitzea.

  3. Ponentziak edo batzordeak izendatzea aldi baterakoak edo iraunkorrak, proiektu eta jardueren azterketa, txosten edo idazkuntzarako. Edozein elkargokide izendatu ahal izango da ponentzia edo batzorde horietako kide moduan.

  4. Elkargoaren aurrekontua eta kontuak egitea.

  5. Aurrekontu-kredituen barruan beharrezkoak izan daitezkeen kontratazio- eta antolamendu-egintzak erabakitzea.

  6. Elkargoaren kontu korronteak edo aurrezki-kontuak zein banku edo aurrezki-kutxatan ireki behar diren zehaztea, eta kontu horietatik funtsak ateratzeko txekeak edo beste agiri batzuk sinatuko dituzten pertsonak izendatzea.

  7. Elkargokideek Elkargoari eusteko ordaindu behar dituzten kuotak edo egin behar dituzten ekarpenak proposatzea.

  8. Premiazko ebazpenak ematea, elkargokideen edo Elkargoaren interesak defendatzeko.

  9. Batzar Orokorrak hartutako erabakiak betetzen diren ala ez begiratzea eta kontrolatzea.

  10. Batzar Orokorrak ezagutu behar dituen txosten eta proposamenak lantzea eta ematea.

  11. Mintegi, ikastaro, konferentzia, mahai-inguru eta horrelakoak antolatzea.

  1. Aurrekontuaren aldaketak onartzea, bertan hala aurreikusten bada.

    1. Lanbidearen alde egitea laneko intrusismoa galaraziz eta jazarriz Epaitegien eta Administrazio eskumendunen aurrean.

      1. Elkargokideekiko diziplina-ahalez baliatzea, baldin eta eskuduntza hori Estatutu hauetan ezarritakoa aplikatuz eskuratu badu.

      2. Kontseilu Nagusiko Batzarrerako ordezkaria edota ordezkariak izendatzea.

        Beste erakunde batzuetan izango dituen ordezkariak izendatzea, Estatutuen arabera lehendakariak edo Batzarrak izendatu behar dituenean izan ezik.

      3. Otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 3.2 artikuluan adierazitako inguruabarrak Euskal Autonomia Erkidegoko Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

      4. Estatutuak eta Elkargoaren gainerako arauak onartu eta aldatzeko prozedura bultzatzea.

      5. Gobernu Batzordea berritzeko hauteskundeak deitzea.

      6. Legeek, erregelamenduek eta estatutu hauek esleitutako beste edozein eskumen.

      7. Eta estatutu hauetan gainerako organoei esleitu ez zaizkien eskumen eta eginkizunak.

Lehendakariak, Elkargoaren organo nagusia den aldetik, ondoko eskuduntzak eta ahalmenak izango ditu:

  1. Elkargoa eta bere gobernu-organoak ordezkatzea.

  2. Gobernu Batzordearen, Batzar Orokorraren eta Elkargoaren beste edozein organoren bileretarako deia egitea eta bilera horiek zuzentzea: eztabaidak zuzendu eta bilkurako ordena zaindu.

  3. Gobernu Batzordearen eta Batzar Orokorraren erabakiak betearaztea.

  4. Premia egoeran beharrezkoak diren ebazpenak ematea, eta Gobernu Batzordeari horren berri ematea egiten duen lehenengo bileran.

  5. Epaitegi, batzorde eta mota orotako erakundeetan Elkargoak izango dituen ordezkariak izendatzea.

  6. Elkargoaren funtsen konturako ordainketak agintzea.

  7. Egin beharreko izapideak zuzendu eta bultzatzea.

  8. Elkargokideen lanbideari eragiten dioten legezko xedapenak eta Estatutu hauetan aurreikusten direnak zehatz-mehatz betetzeaz arduratzea.

  9. Kalitatezko botoa erabiltzea bozketetan gertatzen diren berdinketak erabakitzeko.

  10. Kontseilu Nagusiaren Batzarraren bileretara, eta sortzen diren lanbide-organo autonomikoen eta lanbidearen erakundeen bilkuretara joatea Elkargoaren izenean, izan Bizkaian edo Bizkaitik kanpo; Gobernu Batzordeko beste edozein kide eskuordetu ahal izango du horretarako.

  11. Elkargoko langileen lan-baldintzak finkatzea eta, behar izanez gero, diziplina-zehapenak ezartzea.

  12. Legeek, erregelamenduek eta estatutu hauek esleitutako beste edozein eskumen, eta beste edozein organok eskuordetutakoak.

    V. ATALA

    KARGU OSAGARRIAK

  1. Lehendakariordearen eginkizuna lehendakaria ordeztea da hura kanpoan bada, gaixorik, edo haren lekua betetzeke badago.

  2. Lehendakariak eta Gobernu Batzordeak, euren ustez Elkargoa hobeto gobernatzeko eta administratzeko beharrezkoak diren eskumenak emango dizkiote lehendakariordeari.

Honako funtzio hauek beteko ditu Elkargoko idazkariak:

  1. Elkargoko organoek egiten dituzten bileretako aktak idaztea; bere sinadurarekin baimenduko ditu plegu guztiak eta plegu horiek daramatzaten orri guztiak. Lehendakariarekin batera, onartutako aktak sinatzea; akta horiek bere zaintzapean egongo dira.

  2. Elkargoan aurkezten diren agiriak jasotzea eta izapidetzea, eta lehendakariari horren berri ematea.

  3. Lehendakariarekin batera, Elkargoaren zuzendaritza-karguen eta pertsonalaren egiaztagiriak baimentzea, izendapen-erabakiak adierazita.

  4. Bere zaintzapekoak diren agiri edo liburuetan jasota dauden gaiei buruzko egiaztagiriak egitea.

  5. Elkargoaren agirien artxiboaren arduradun izatea.

  6. Elkargoaren jarduera eta erabaki guztien fede-emailea izatea.

  7. Legeek, erregelamenduek eta estatutu hauek esleitutako beste edozein eskumen.

Honako funtzio hauek beteko ditu Elkargoaren kontu-hartzaileak:

  1. Elkargoaren aurrekontu-proiektua idaztea.

  2. Aurrekontuaren, hartutako erabakien eta Lehendakaritzaren aginduen arabera, ordainketa- edo sarrera-agiriak egitea.

  3. Gobernu Batzordeari proposatzea komenigarritzat jotzen dituen kreditu-gaikuntzak edo -gehigarriak.

  4. Sarrerak gehitzeko eta, beharrezkoa denean, gastuak gutxitzeko formulak proposatzea.

  5. Beharrezkoak diren kontabilitate-liburuez arduratzea.

  6. Urtero, Elkargoaren egoera ekonomikoa deskribatuko duen memoria idaztea.

  7. Kontabilitateko agiri eta liburuak zaintzea.

  8. Bere zaintzapekoak diren agiri edo liburuetan jasota dauden gaiei buruzko egiaztagiriak egitea.

  9. Gobernu Batzordeak zehazten d(it)uen pertson(ar)ekin batera, txekeak sinatzea Elkargoaren kontu korronte edo aurrezki-kontuetatik funtsak ateratzeko.

  10. Aurrekontuen urteko likidazioa idaztea, eta kontuak prestatzea Batzordera eraman eta Batzar Orokorrak onar ditzan.

  11. Legeek, erregelamenduek eta estatutu hauek esleitutako beste edozein eskumen.

Honako funtzio hauek beteko ditu diruzainak:

  1. Elkargoaren funtsak zaintzea.

  2. Kobrantzak eta ordainketak egitea.

  3. Kutxako kontaketak egiaztatzea, beharrezkoa denean.

  4. Bere egitekoak behar bezala garatzeko beharrezkoak diren liburuez arduratzea.

  5. Gobernu Batzordeak zehazten d(it)uen pertson(ar)ekin batera, txekeak sinatzea Elkargoaren kontu korronte edo aurrezki-kontuetatik funtsak ateratzeko.

  6. Legeek, erregelamenduek eta estatutu hauek esleitutako beste edozein eskumen.

Lehendakariak, Gobernu Batzordeak edo Batzarrak erabakita, batzordeak sortu ahal izango dira oinarrizko organo horiek zehaztutako gaiak aztertzeko, eta haien funtzionamendua finkatu beharko da.

VI. ATALA

BILKUREN ARAUBIDEA

Elkargoaren organoetako kideek azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako eskubideak izango dituzte.

Gobernu Batzordearen eta Batzar Orokorraren bilkurak ohikoak edo ez ohikoak izango dira.

  1. Gobernu Batzordeak ohiko bilkura egingo du, gutxienez, hiru hilabetean behin.

    Ez ohiko bilkura egingo da lehendakariak hala erabakitzen duenean, bere kabuz edo Gobernu Batzordeko kideen ehuneko hogeiak eskatuta, eta baita estatutu hauetan aurreikusitako kasuetan ere.

  2. Ohiko bilkuraren deialdia gutxienez bi egun balioduneko aurrerapenez egingo zaie batzordekideei, eta aztertuko diren gaien zerrenda erantsiko zaio deialdiari. Balio osoa izango du posta elektroniko bidez egindako deialdiak. Lehenengo deialdian bilkura behar bezala osatzeko, hiru elkargokidek, lehendakariak, idazkariak, eta kasua denean, kontu-hartzaileak egon beharko dute. Bigarren deialdia zehaztutako ordua baino ordu erdi geroago izango da, eta parte hartu beharko dute lehendakariak, idazkariak, elkargokide batek, eta kasua denean, kontu-hartzaileak.

  3. Ez ohiko bilkurak gutxienez hogeita lau ordu lehenago deitu beharko dira.

  4. Ez ohiko bilkuretan ezingo da aztertu gai-zerrendan agertzen ez den gairik.

  1. Gutxienez urtean behin egingo du Batzar Orokorrak ohiko bilkura, aurrekontuak, Elkargoko kontuak eta Lehendakaritzako eta Kontu-hartzailetzako urteko memoria txostenak behintzat onartzeko. Lehendakariak egingo du horretarako deialdia hamar egun lehenago.

  2. Ondoko kasuetan egingo da ezohiko bilkura:

    1. Lehendakariak edo Gobernu Batzordeak erabakitzen badu bere kabuz, edo elkargokideen gutxienez ehuneko hogeiak idatziz eskatuta. Eskaerari aztertu beharreko gaien zerrenda erantsiko zaio.

    2. Elkargoaren Estatutuak eta dagozkion bestelako arauak, eta beharrezkoa izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkargoen Kontseiluko Estatutuak onartu eta aldatzeko.

    3. Legeetan edo estatutu hauetan aurreikusitako ezohiko izaeradun erabakiak hartu behar direnean.

  3. Ezohiko bilkuretan ezingo da aztertu gai-zerrendan agertzen ez den gairik.

  4. Ezohiko bilkurarako deia gutxienez bi egun lehenago egingo da.

  1. Lehenengo deialdian bilkura egiteko, lehendakariak eta idazkariak edo horiek arauz ordezkatzen dituztenek eta botoa emateko eskubidea duten elkargokideen erdiak parte hartzea beharrezkoa izango da.

    Jarritako orduan baino ordu erdi geroago egin ahal izango da bilera bigarren deialdian, eta elkargokideen laurdenak parte hartu beharko du, betiere lehendakaria eta idazkariarekin edo horiek arauz ordezkatzen dituztenekin batera.

  2. Gaiak eztabaidatu egingo dira lehenik, eta ondoren, bozkatu. Erabakiak hartzerakoan bi txanda emango zaizkie aldekoei eta beste bi kontrakoei. Lehendakariak, eta, balego, hizlariak, komenigarritzat jotzen duten adina aldiz hitz egin ahal izango dute.

  3. Botoen gehiengo sinplearen bidez hartuko dira erabakiak, aho batez bat etortzea edo quorum zehatz bat lortzea beharrezkoa den kasuetan izan ezik. Gehiengo sinplea izango da bertaratutako kideen aldeko botoak kontrakoak baino gehiago direnean.

  4. Bozketak ohikoak, izendunak edo isilpekoak izango dira. Izendunak izango dira bertaratutakoren batek hala eskatzen duenean; isilpekoak izango dira legezko xedapenek, lehendakariak edo bertaratuen gehiengoak hala eskatzen duenean, eta baita estatutuetan aurreikusitako kasuetan ere.

  5. Lehendakariak zuzenduko ditu eztabaidak, hitza eman, ukatu edo kenduko du, eta bere erabakimen zuhurraren arabera beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu bilkurak ahalik eta eraginkortasunik eta ordenarik handienarekin gara daitezen.

  6. Ohiko bilkuretan gai-zerrendan ageri ez diren gaiak jorratu ahal izango dira azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 26.3 artikuluko baldintzak betetzen baldin badira, eta bilkuraren aktan jaso egin beharko da inguruabar hori.

  7. Elkargoaren egoitzan egingo dira bilkurak edota Bizkaiko edozein udalerritan horrela erabakitzen badu Gobernu Batzordeak.

  1. Bilkura bakoitzaren akta egingo da, lehendakariaren eta idazkariaren sinaduraren bidez baimenduko dena.

  2. Aktak, behin onartu direnean, akta-liburuan jasoko dira. Akta-liburuek orri solteak, hurrenez hurren zenbatuak edo idazkariak sinatuak eraman ahal izango dituzte. Orri solteak koadernatu egingo dira liburukiak egiteko.

  3. Aktak bertan aipatzen den kide anitzeko organoaren hurrengo bileran onartuko dira, bidezkotzat jotzen diren oharrak egin ahal izango dira, baina inola ere ezingo da aldatu erabakien oinarrizko edukia.

  1. Estatutu hauek aldatu egin ahal izango dira, horiek onartzeko ezarritako prozeduraren eta betekizunen arabera.

  2. Estatutuak aldatzeko edo berritzeko prozedura Gobernu Batzordeak eskatuta hasiko da, edo, bestela, elkargokideen bostenak eskatuta.

  1. Lan-legeriak ezartzen duen edozein modalitateren arabera kontratatu ahal izango ditu langileak Elkargoak, betiere Konstituzioan jasota dauden berdintasun-, meritu- eta gaitasun-printzipioak kontuan hartuta.

  2. Elkargoak kontratatutako langileen alorreko eskumen guztiak lehendakariari dagozkio, Gobernu Batzordearen proposamena jaso ondoren.

  1. kapitulua. Elkargoaren diru-sarrerak.

    Ondoko baliabide ekonomikoak izango ditu Elkargoak:

    1. Elkargokideek ordaintzen dituzten kuotei dagokien zenbatekoa.

    2. Bere ondareari dagozkion errentak, produktuak eta interesak.

    3. Elkargoak jaso ditzakeen dohaintza, legatu, jaraunspen eta diru-laguntzak, eta erakunde publiko edo pribatuengandik jaso ditzakeen ekarpenak.

    4. Elkargoaren egitekoetatik sortzen diren zerbitzu edo prestazioen etekina, argitalpenak, ikastaroak eta mintegiak barne.

    5. Erakunde publiko edo pribatuekin egindako kontratu eta hitzarmenetatik lortutako irabaziak.

    6. Beste edozein kontzeptu dela medio, legez dagozkionak.

Elkargokideek Elkargoa mantentzeko ordaindu behar dituzten kuotak bi motakoak izango dira: ohikoak eta ezohikoak. Batzuk eta besteak Batzar Orokorrean erabakiko dira.

Ohiko kuotak dira Batzar Orokorrak zehaztutako aldi erregularretan kobratzen direnak; Elkargoaren ohiko funtzionamendurako gastuak finantzatzeko erabiltzen dira.

  1. Ezohiko kuotak Batzar Orokorrak Elkargoaren behar bereziei erantzuteko erabakitzen dituenak izango dira, eta aurrez zehaztu beharko dira.

  2. Ezohiko kuota hauen izenean bildutako dirua kuota horiek ezartzeko helburuetarako bakarrik erabiliko da, eta bereizita eramango da horren kontrola.

  3. Batzar Orokorrak ezarriko dizkie kasu bakoitzean elkargokideei ezohiko kuota horien zenbatekoak, eta ez dauka halabeharrez ohiko kuotak ezartzeko irizpiderik erabili beharrik.

  1. Elkargokide batek garaian ordaintzen ez badu, Elkargoaren lehendakariak hilabeteko epean zorra kitatzeko eskatuko dio, eta ez ordaintzeak izan ditzakeen ondorioei buruz ohartaraziko du. Hilabete igaro eta elkargoarekiko zor horiek kitatzen ez baditu, elkargokide berankorrari eten egingo zaizkio automatikoki estatutu hauek onartzen dizkioten eskubideak. Etenaldi horrek elkargoarekiko dituen betebehar ekonomikoei erantzun arte iraungo du, eta horretaz gain, interes tipoa ezar dakioke zor duen zenbatekoari zigor modura; hain zuzen ere, indarrean dagoen Estatuko Aurrekontu Legean obligazioari amaiera ematen zaion unean ezarrita dagoen interes tipoa. Eta dagokion bidea erabili ahal da erreklamatzeko.

  2. Ezarritako ohiko kuotak hiru hilero eta aldez aurretik kobratuko dira, eta bankuko kontuaren edo egoki jotzen den beste sistema baten bidezko helbideratzea erabiliko da bilketa egiteko, elkargokideak emandako datuen arabera.

  3. Ezohiko kuotak erabakian bertan ezartzen den moduan bilduko dira.

  1. Elkargoak aurrekontu-erregimena du. Aurrekontua bakarra izango da eta Elkargoaren sarrera eta gastu guztiak jasoko ditu; urte naturala hartuko du kontuan, eta administrazio eta ekonomia egokiaren printzipioen araberakoa izango da.

  2. Urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan kontu-hartzaileak hurrengo ekitaldirako urteko aurrekontua eta indarreko ekitaldiko likidazioa aurkeztuko dizkio Gobernu Batzordeari, eta Gobernu Batzordeak, onartu edo zuzendu ostean, Batzar Nagusira bidaliko du hark onar dezan. Aurrekontua alor honetako ohiko arauen araberakoa izango da, eta administrazio eta ekonomia egokiaren printzipioei jarraituko die.

  3. Aurrekontuaren eta gainerako kontuen likidazioa onartzea Batzar Orokorrari dagokio.

  4. Elkargoaren kontuak aurrekontu-ekitaldi bakoitzean auditatuko dira, baita Batzarreko kideen gehiengo sinpleak hala eskatzen duenean ere, Batzar Orokorrean arauz ezartzen diren baldintzen arabera.

  1. Diziplina-ahalmena erabiliko du Elkargoak estatutu hauetan zehazten den lanbidearen eta elkargoaren alorrean elkargokideek egiten dituzten ekintza edo hutsegiteak zuzentzeko.

  2. Lanbideari eta elkargoari dagozkion betebeharrak urratzen dituzten elkargokideei diziplina-zehapena ezarriko zaie estatutu hauetan ezarritakoaren arabera, izan dezaketen erantzukizun zibila, penala edo administratiboa alde batera utzi gabe.

  3. Elkargokideen arau-hausteak zuzentzeko eskumena Gobernu Batzordeak du. Gobernu Batzordeko kideen arau-hausteak zuzentzeko eskumena, ordea, Batzar Orokorrak du.

  4. Diziplina-zehapenak ezarri ahal izango dira bakarrik, horretarako espedientea bideratu eta estatutuetan ezarritako prozedurari jarraituz.

Faltak arinak, larriak eta oso larriak izan daitezke.

  1. Arau-hauste arinak dira:

    1. Kideekiko begirunerik eza, elkargoari edo lanbideari dagozkion jardueretan.

    2. Gobernu Batzordeko, Kontseilu Autonomikoko edo Kontseilu Nagusiko kideekiko begirunerik eza erakusten duten ekintzak.

  2. Arau-hauste larriak dira:

    1. Kideekiko begirunerik eza larria, elkargoari edo lanbideari dagozkion jardueretan.

    2. Gobernu Batzordeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkargoen Kontseiluko edo Kontseilu Nagusiko kideekiko erabateko begirunerik eza erakusten duten ekintzak.

    3. Elkargoko karguekiko atentziorik eza, gutxienez, justifikatu gabeko bost bertaratze-falta egiteagatik.

    4. Oztopoak jartzea hiru azpieskaletako funtzionarioei gordetako kargu eta lanpostuetara sartzeko eskubideaz baliatzeari.

    5. Intrusismoa laguntzera, babestera edo onartzera bideratutako ekintzak burutzea.

    6. Elkargokideen edo Elkargoaren irudia, gizarte nahiz lanbidean duten begirunea edo prestigioa larriki kalte ditzaketen ekintza ilegalak burutzea, ilegalitate hori epai judizial irmo baten bidez deklaratu bada.

    7. Estatutu hauek jasotzen dituzten betebehar orokor eta obligazio bereziei dagozkien arau-hausteak.

    8. Elkargoak edo Kontseilu Nagusiak euren egitekoak beteaz emandako etika profesionaleko arauak ez betetzea.

    9. Eusko Legebiltzarraren azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 15.2 artikuluan aurreikusitakoak (18/1997 Legea, profesionalen elkargoei buruzkoa).

  3. Arau-hauste oso larriak dira:

    1. Elkargoko karguekiko erabateko atentziorik eza, justifikatu gabeko hamar bertaratze-falta gutxienez egiteagatik.

    2. Lanbide-dokumentazioa faltsutzea edo haren zehaztasunik eza, eta datuak ezkutatzea edo simulatzea; Elkargoak horien berri izan behar du bere egitekoak burutu ahal izateko edo elkargoko karguak zuzen banatzeko.

    3. Lan-pilaketa dela-eta edo behin-behineko izendapenez beteko den lanpostu batera sartzea eragoztea.

    4. Eskalako funtzionarioentzat gordetako egitekoak modu ilegalean burutzea, epai judizial irmo batean hala deklaratu bada.

    5. Toki Korporazioko organo eskumendunekin ados jartzea kategoria modu ilegalean mantentzeko edo interes partikularrekin lanpostu bat birklasifikatzeko, betiere, ilegaltasun hori epai judizial irmo baten bidez deklaratu bada.

    6. Arraza, sexu, erlijio, hizkuntza, iritzi, jaioterri, auzo edo beste edozein egoera pertsonal edo sozial dela-eta, diskriminazioa eragiten duen jarduera profesional oro.

    7. Eusko Legebiltzarraren azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 15.1 artikuluan aurreikusitakoak (18/1997 Legea, profesionalen elkargoei buruzkoa).

Zehapen hauek ezarri ahal izango dira:

  1. Ohartarazpen pribatua.

  2. Lanbide-buletinean edo Elkargoaren Batzarreko aktetan argitaratuko den agiraka.

  3. Sei hilabetez elkargokide izaera etetea.

  4. Elkargoan duen kargutik kentzea, hilabete eta urtebete bitarteko epe batez.

  5. Elkargoan duen kargutik kentzea indarrean den agintaldian zehar.

  6. Elkargoan duen kargutik kentzea indarrean den agintaldian zehar, eta hurrengo agintaldirako gaitasungabetzea.

  7. Sei hilabete eta egun batetik bi urtera arteko elkargokide-izaera galtzea.

  8. Hamar urtera arteko gaitasungabetzea.

  1. Falta arinetarako 55.a) artikuluan aurreikusitako zehapena aplikatuko da. Falta larrietarako aipatu artikuluaren b), c) eta d) idatz-zatietan aurreikusitako zehapena aplikatuko da. Eta falta oso larrietarako e), f), g) eta h) idatz-zatietan aurreikusitako zehapenak aplikatuko dira.

  2. Zehapen horiek ezartzerakoan, egindako arau-haustearen larritasuna ezarritako zehapenari aplikatu beharko zaio, eta ondoko irizpideak hartuko dira kontuan aplikatu beharreko zehapen-maila zehazteko:

    1. Nahita edota behin baino gehiagotan egitea.

    2. Zer-nolako kalteak eragin diren.

    3. Urte berean antzeko arau-haustea berriro egitea, ebazpen irmoz hala egin dela adierazi bada.

    4. Laneko arduragabekeria barkaezina.

    5. Ekintza bidegabe horri esker legez kontrako irabaziak lortzea.

  1. Diziplina-prozedura Gobernu Batzordearen erabakiz hasiko da, eta erabaki hori ofizioz edo elkargokide edo hirugarren interesdunak aurrez ezarritako salaketa bidez hartuko da.

  2. Ustezko arau-haustea eragin duten ekintzen salatzaileak eskubidea izango du prozeduraren hasierari, eta dagokionean, ebazpenari buruzko erabakia ezagutzeko.

  3. Zehapen-espedienteari hasiera emateko erabakia hartu aurretik, horretarako eskumena duen organoak informazioa emateko epea irekitzea erabaki ahalko du; epe hori, gehienez ere, 20 egunekoa izango da.

  1. Emango den ebazpenaren eraginkortasuna bermatzeko, eskumena duen organoak beharrezkotzat jotzen dituen behin-behineko neurriak hartu ahal izango dira, baldin eta horretarako nahikoa datu badago. Behin-behineko neurririk ezingo da hartu, baldin eta interesdunei kalte konponezinak eragiten badizkie edo indarreko legeriak babesten dituen eskubideak urratzen badira.

  2. Diziplina-espedienteari hasiera emateko erabakiaren bidez izendatuko dira instruktorea eta idazkaria, baina ezingo dira izan Gobernu Batzordekoak, izan oro har izendatutakoak, izan modu berezian izendatutakoak. Organo eskudunak instruktorea eta idazkaria ordezkatu ahal izango ditu, eta interesdunari jakinaraziko dio hori. Azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluetako abstentzioari eta errefusatzeari buruz ezarritako arauak izango zaizkie aplikagarri instruktoreari eta idazkariari.

  3. Instruktoreak egitateak zehazteko eta egiaztatzeko egokitzat jotzen dituen eginbideak burutzea agindu dezake; batik bat, zehapena jar dakiekeen erantzukizunak zehazteko eta argitzeko lagungarri izan daitezkeen frogak. Instruktoreak, burututako egintzak ikusita, kargu-orria egingo du.

  4. Era argian eta zehatzean erredaktatu beharko da kargu-orria. Erruztatuari egotzi zaizkion egitateak jasoko ditu, hain zuzen ere, egitate bakoitzarentzat paragrafo bereiztuak eta zenbatuak erabiliz. Behar izanez gero, ustez egindako arau-haustea(k) eta aplikatuko zaizkien zehapenak ere adierazi beharko dira, estatutu hauetan jasotako arauen arabera.

  5. Erruztatuari jakinaraziko zaio kargu-orria. Hamabost eguneko epea emango zaio, bidezkotzat jotzen dituen alegazioen bidez erantzuteko, eta interesgarriak izan daitezkeen agiriak aurkezteko. Halaber, erruztatuak beharrezko jotzen duen edozein froga-mota egiteko eska dezake, baldin eta zuzenbidearen arabera onargarria bada.

  6. Instruktoreak hilabete izango du bidezko jotzen dituen frogak egiteko, proposatutakoak izan ala ez, eta erruztatuari jakinaraziko dio froga horiek egiteko lekua, eguna eta ordua zein den.

  7. Instruktoreak bidezkotzat edo beharrezkoak jotzen ez dituen frogak onartzea eta burutzea bakarrik uka dezake, errekurritu ezin daitekeen ebazpen arrazoituaren bidez, eta horren ondoren gauzatuko diren jarduketa eta errekurtsoei alegazioak egin ahal izango zaizkie.

  8. Interesdunak eskaturik frogak egin behar direnean, elkargoak dirua aurreratzeko eska diezaioke interesdunari, baldin eta horien gastuak ordaindu ezin baditu, eta, frogak egindakoan, gastuen behin betiko kitapena egingo da.

  1. Instruktoreak, jarduketak amaitu eta hurrengo hamar eguneko epean, ebazpen-proposamena egingo du (bertan zehatz-mehatz ezarriko dira frogatutzat deklaratutako egitateak), frogak ukatzeko arrazoiak emango ditu, baldin eta ukatzen badira, froga horien balorazioa egingo du egindakotzat jotzen d(it)uen falta(k) zehazteko, eta erruztatuaren erantzukizuna zehaztu eta ezarri beharreko zehapena proposatuko du.

  2. Ebazpen-proposamena erruztatuari jakinaraziko zaio, eta horrela, hamar egun balioduneko epean, espedientea ikusi, eta bere buruaren alde egiteko egokitzat jotzen duen guztia alegatu ahalko dio instruktoreari.

  3. Erruztatuari entzun ondoren, edo epea alegaziorik jaso gabe igaro ondoren, espediente osoa bidaliko dio instruktoreak ebazteko eskumena duen organoari, bere txosten eta guzti.

  4. Eskumena duen organoak espedientea jaso ostean egiten den lehenengo bileran emango du horri buruzko ebazpena. Baina organo eskumendunak, ebazpena eman aurretik, instruktoreari agindu ahal izango dio egin ez diren izapideak egiteko, baldin eta behin betiko ebazpena emateko ezinbestekoak badira. Argibide horiek erruztatuari helaraziko zaizkio egokitzat jotzen dituen alegazioak egin ditzan hamar eguneko epe luzaezinean.

  5. Diziplina-espedienteari amaiera emanez organo eskumendunak emango duen ebazpenak arrazoitua behar du izan; espedientean planteatutako arazo guztiak ebatziko ditu eta ebazpen-proposamenaren oinarri izan ziren egintzak bakarrik onartuko ditu, baina horrek ez du esan nahi beste balorazio juridiko bat egin ezin daitekeenik.

  6. Eskumena duen organora bertaratu diren kideen gehiengoaren bidez erabakiko da, dagokion bozketaren bidez, hain zuzen ere.

  7. Ematen den ebazpena erruztatuari jakinaraziko zaio, eta ondokoak adieraziko zaizkio: horren aurka ezar daitezkeen errekurtsoak, zein organoren aurrean eta zein epetan aurkeztu behar diren.

Espedienteari amaiera ematen dion ebazpenaren aurka dagozkion errekurtsoak ezarri ahal izango ditu interesatuak, estatutu hauetan ezarritako moduan.

  1. Diziplina-zehapenak, administrazio-bidean irmoak direnean, Gobernu Batzordeak betearaziko ditu, ebazpenean bertan ezarritako moduan.

  2. Baina ebazpena ematen duen organo eskumendunak, dagokion errekurtsoa ezarri dela egiaztatzen denean, ofizioz edo alderdi batek eskatuta, betearazpena eten dezake, harik eta errekurtsoa ebazten den arte; interesdunak eska dezake etendura hori errekurtsoaren eremuan bertan.

  1. Arau-hauste arinak urtebetera preskribatuko dira, larriak bi urtera eta oso larriak hiru urtera. Arau-hauste arinengatiko zehapenak urtebetera preskribatuko dira, larriengatik ezarritakoak bi urtera, eta oso larriengatik ezarritakoak, berriz, hiru urtera. Arau-hausteak preskribatzeko epeak arau-haustea egin zen momentutik aurrera kontatuko dira, eta zehapenenak, berriz, zehapena ezarri duen ebazpenak indarra hartu eta hurrengo egunetik aurrera.

  2. Arau-haustearen preskripzioa eten egingo da diziplina-prozedurari hasiera emateko erabakia elkargokideari jakinarazten zaionean. Epe hori zenbatu egingo da berriro baldin eta prozedurak, elkargokideari egotzi behar ez zaizkion arrazoiengatik, geldirik badirau sei hilabete baino gehiago. Zehapenaren preskripzioa eten egingo da betearazte-prozedurari hasiera ematen zaionean interesduna horren jakitun egonda, eta berriro hasi beharko da epea zenbatzen, baldin eta prozedurak, arau-hausleari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, geldirik badirau sei hilabete baino gehiago.

  3. Deuseztapenak zehapen-aurrekaria ondorio guztietarako baliogabetu dela esan nahi du. Zehapen arinak urtebetera deuseztatuko dira; larriak bi urtera eta oso larriak, berriz, lau urtera, betiere, zehapenak betetzen direnetik aurrera.

  1. Elkargoaren jarduera, bere organoak eratzeari dagokiona eta administrazio-ahalmenak erabiliz burutzen duena, zuzenbide administratiboari lotua egongo da.

  2. Izaera zibil eta penaleko egintzak eta ebazpenak, baita bere zerbitzura duen pertsonalarekiko harremanak ere, araubide zibil, penal edota lan-araubideari lotuko zaizkio hurrenez hurren.

  1. Administrazio-zuzenbideari lotutako Elkargoko organoen egintza eta ebazpenek amaiera ematen diote administrazio-bideari, hurrengo paragrafoan ezarritakoa gorabehera.

  2. Gobernu-organoen egintza/ebazpenen eta izapide-egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezartzeko aukera dago, baldin eta ebazpen eta egintza horiek gaian zuzenean edo zeharka erabakitzen badute, prozedurarekin jarraitzeko aukera oztopatzen badute, indefentsioa eragiten badute edo legezko eskubide nahiz interesak kaltetzen badituzte. Errekurtso hori Kontseilu Autonomikoari zuzenduko zaio, eta halakorik ez balego, berriz, Estatuko Kontseilu Nagusiari. Errekurtso hori ezartzeko epea hilabetekoa izango da, egintza berariazkoa bada. Hala ez balitz, epea hiru hilabetekoa izango da.

  3. Interesdunak, aurreko paragrafoko errekurtsoa aurkezten ez badu ere, egintza inpugnatu ahalko du administrazioarekiko auzien jurisdikzioaren aurrean, jurisdikzio hori arautzen duen Legean ezarritakoaren arabera.

  4. Aurreko paragrafoetan ezarritakoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eskumena du Elkargoaren egintza eta ebazpenen aurka ezartzen diren errekurtsoak ezagutzeko, baldin eta Elkargo horrek Administrazioak eskuordetutako egiteko administratiboak baditu.

  1. Azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoaren arabera zenbatuko dira epeak eta epe-mugak.

  2. Epeak eta epe-mugak adierazteko erabili diren egunak egun baliodunak izango dira, estatutu hauetan kontrakorik adierazten ez bada.

Elkargo baten lurralde-eremuaren zati baten bategite, fusio, xurgatze edo bereiztea egin behar denean beste elkargo bat sortzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkargo Profesionalen Legean edo legeria aplikagarrian xedatutakoari jarraituko zaio. Horretarako, beharrezkoa izango da Batzar Orokorraren erabaki zehatza eta bere legezko kideen gehiengo absolutuaren aldeko botoaren quoruma.

Nolanahi ere, Elkargoak egiten duen edozein bategite, fusio, xurgatze edo bereiztetan kontuan hartuko du ordura arte Bizkaiko Lurralde Elkargoko ondarea izan dena esklusiboki ezingo dela besterendu, trukatu, zergapetu edo kaltetu jabetza galtzeko edo aldatzeko edo hura zaintzea kaltetzeko moduak erabiliz, eta hori guztia Bizkaiko Lurralde Elkargoak edo, hala dagokionean, Bizkaiko Lurralde Historikoan lanbidean aritzen diren elkargokideek erabakiko dutela.

Une bakoitzean aplikagarri diren arauetan xedatutakoaren arabera gauzatuko da desegitea.

  1. Elkargoa desegiten bada, Euskal Autonomia Erkidegoari jakinaraziko zaio, Eusko Legebiltzarraren azaroaren 21eko 18/1997 Legearen 31. artikuluan ezarritakoaren arabera onartzeko (18/1997 Legea, Profesionalen Elkargoei buruzkoa).

  2. Ondareari dagokionez, une bakoitzean aplikagarri den araudian ezarritakoari jarraituko zaio.

Euskal Autonomia Erkidegoko Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargoen Kontseiluak estatutu hauetan jasotako eskumenak bere egin eta arautzen ez dituen bitartean, Elkargoak Toki Administrazioko Idazkari, Kontu-hartzaile eta Diruzainen Elkargoaren estatutu orokorretan jasotakoari jarraituko dio eskumen-alorrean (azaroaren 24ko 1912/2000 Dekretuaren bidez onartu ziren estatutu horiek). Salbuespen izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Elkargo Profesionalen Legeak Profesionalen Elkargoen Kontseilu Autonomikoei berariaz ematen dizkien eskumenak.

Egungo gobernu-organoek jardunean jarraituko dute harik eta hauteskundeetan hautatuak izan diren organoek ordezkatzen dituzten arte. Estatutu hauek indarrean jarri eta, gehienez ere, 30 eguneko epean deituko dira hauteskundeak.

Estatutu hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko dira indarrean.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.