Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko abenduaren 22koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1754
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/22
  • Argitaratze-data: 2010/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartu zuen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.22 artikuluan ezartzen denez, Profesionalen Elkargoen eta Tituludun Lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan agindutakoa hautsi gabe, betiere.

Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Erregelamenduari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretua aipatu eskumenaren indarrez eman ziren. Legeko 33. artikuluan eta dekretuko 38. artikuluan ezartzen denez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak eskumena duen sailari jakinarazi beharko zaizkio. Gero, sail horrek, estatutuok legearen barruan daudela egiaztatu ondoren, behin betiko onartuko ditu, agindu baten bitartez. Azkenik, agindua, estatutuekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatuko.

Artikulu horietan aurreikusitakoa betetzeko, Odontologo eta Estomatologoen Kontseilu Nagusiak, Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak eta Osasun Sailak den lanbidea izanik, eskumena baitu aginduzkoak diren txostenak egin dituzte.

Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren Estatutuak legearen araberakoak direla egiaztatuta, Tituludun Lanbideei eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hau

Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa onartzea.

Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa agindu honen eranskin gisa argitara dadila agintzea.

Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren Estatutuen aldaketa Tituludun Lanbideen Erregistroan inskriba dadin agintzea, erregistroa formalki osatzen den unean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 22a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

BIZKAIKO ODONTOLOGO ETA ESTOMATOLOGOEN ELKARGO OFIZIALAREN ESTATUTUAK

Elkargoaren izena honako hau izango da: «Ilustre Colegio Oficial de Odontólogos y Estomatólogos de Bizkaia» eta/edo «Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofiziala».

Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialak «ohoretsua» tratamendua izango du eta lehendakariak «txit argia» tratamendua.

Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofiziala zuzenbide publikoko korporazioa da; nortasun juridiko propioa du, eta bere helburuak betetzeko eta eginkizunak gauzatzeko gaitasun osoa. Legeak babestuta dihardu, eta administrazio publikoak aintzatetsita.

Horiek horrela, erakunde, elkartze edo elkarte batek ere ezin izango du bereganatu zuzenbide publikoko korporazio honetako kideen berezko lanbide-interesen ordezkaritza.

Elkargo ofizial honen lurralde-eremua Bizkaiko Lurralde Historikoa da.

Elkargo ofizial honetara honako hauek biltzen dira: Odontologian lizentziatuak edo horien ordez sortu eta antzekoak izan daitezen tituludunak, beren lanbidea dentista modura garatu nahi badute, betiere.

Elkargoaren egoitza Bilboko Recalde zumarkaleko 72. zenbakian kokaturik dago; hala ere, posible izango da lurralde-eremuaren barnean beste edozein tokitara aldatzea.

Batzar Orokorrak ordezkaritzak ireki ahal izango ditu, Gobernu Batzordeak hala proposatu ondoren.

Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren zaindaria Santa Apolonia izenekoa da eta benerazio-eguna urteko otsailaren 9a da.

Elkargoaren barne-egitura eta jardunbidearen funtsezko printzipioak honako hauek dira: kideen berdintasuna, gobernu-organoak demokratikoki hautatzea, erabakiak gehiengoz hartzea eta, legeak errespetatuz, libre jardutea.

Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren funtsezko eginkizunak honako hauek dira:

  1. Estatutu hauen eremura bildutako tituludunen lanbide-jarduera antolatzea, arautzea eta jagotea.

  2. Elkargokideen ordezkaritza esklusiboa haien lanbide-jardueraren defentsan.

  3. Botere publikoekin lankidetzan aritzea, lanbide-jardunaren baldintza orokorrak arautzen eta elkargo honi dagokion beste edozein alorretan.

  4. Herritarrei laguntza eskaintzea aho-hortzen osasuna babesteko duten eskubidea lortzen; eta lanbide-jarduera zaintzea, era horretara, pazienteen beharrizanetara egokitzeko.

  5. Elkargokideen etengabeko prestakuntza sustatzea zientzia, deontologia, gizarte, kultura, ekonomia eta lanari dagozkien alorretan.

  6. Lanbide-harremanak sustatzea elkargokideen artean eta gainerako lanbideekiko.

  7. Lanbidean printzipio eta balio etiko eta deontologikoak ezartzea eta zabaltzea.

  8. Beharrezkotzat hartzen den beste edozein.

Helburuak lortzeko, Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialari dagokio legeak eta gainerako indarreko arautegiak eratxikitzen dizkion eginkizunak gauzatzea eta, batez ere, hauek:

  1. Elkargokideen eta lanbidearen ordezkari izatea organismo publikoen, instituzioen, erakunde pribatuen, beste lanbide-erakunde batzuen eta, orokorrean, gizartearen aurrean.

  2. Lanbidearen defentsa gauzatzea administrazioaren, instituzioen, auzitegien, erakundeen eta norbanakoen aurrean, legitimazio aktibo eta pasiboarekin, era horretara, lanbidearen interesak ukitzen dituzten judizioko auzietan eta judizioz kanpokoetan alderdi izateko.

  3. Lanbidearen Kode Etiko eta Deontologikoa egitea eta onartzea.

  4. Elkargokideen maila zientifikoa, kulturala eta deontologikoa- etenik gabe sustatzea, iraunaraztea eta osotasunera eramatea, horretarako, egokiak izango diren jarduera zientifiko eta kulturalen antolakuntza eta sustapena bideratuz.

  5. Administrazio publikoek eskuordetzen dizkioten eginkizunak gauzatzea eta, era berean, administrazio publiko horiekin batera lan egitea azterlanak antolatzen, txostenak ematen, estatistikak egiten, kontseiluetan edo aholku-erakundeetan parte hartzen eta helburuekin lotutako bestelako jardueretan parte hartzen.

  6. Lanbidearen barnean intrusismoa eta legezkotasunik eza salatzea eta haien kontra joatea; horretaz gain, herritarrentzat engainagarriak izan daitezkeen edo erabiltzaileen uste onaz baliatzen diren jardueren berri jendaurrean ematea.

  7. Judizioetan peritu gisa esku hartzeko deia jaso dezaketen elkargokideen zerrenda eskuratzea auzitegiei.

  8. Elkargokideen lanbide-jarduera arautzea, lanbidearen estatutuak, arau etikoak eta deontologikoak eta norbanakoen eskubideak betetzen direla jagonez eta, beharrezkoa izanez gero, diziplinazko ahalmena egikarituz lanbidearen eta elkargoaren alorrean.

  9. Elkargokideen artean edo elkargokide eta hirugarrenen artean sor daitezkeen lanbide-gatazketan bitartekaritza edo arbitraje bidean esku hartzea, nahastutako alderdiek elkar harturik horrela eskatzen dutenean.

  10. Legez kanpoko lanbide-publizitatea jazarri eta salatzea, unean-unean indarrean den legeria kontuan izanik.

  11. Elkargoaren ibilbide onerako beharrezkoak izan daitezkeen barne-erregelamenduak idaztea, onartzea eta aldaraztea.

  12. Lanbidearen eremuko lanbide-sariak direla-eta, merkatu-azterketa eta -ikerketak egitea, lehiaren defentsan indarrean den legeria errespetatuta.

  1. Elkargoaren lurralde-eremuan aintzatetsiak izango diren sari, kondekorazio eta bereizgarriak sortzea eta ematea.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko gainerako elkargoekin batera Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseilua eratzea, indarrean dauden arauekin bat etorriz.

  1. Lanbidearen interesentzat onuragarriak izan eta Elkargoaren helburuak betetzera bideratuta dauden gainerako eskumenak.

Eskumena ezin uko eginezkoa da eta berezkotzat eratxikita duen Elkargoaren organoak egikarituko du, legeetan edo estatutu hauetan aurreikusitako eskuordetze-, ordezte- edo adbokazio-kasuetan salbu.

  1. Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialaren egintzen araubide juridikoa Administrazio Zuzenbidearen menpean dago.

    Izaera zibileko edo penaleko gaiak salbuespen gisa hartzen dira eta, kasuan kasuko araubide juridikoaren menpean egongo dira; era berean, langileriarekiko harremanak lan-legeriak eraenduko ditu.

  2. Elkargoaren organo desberdinetako erabakiak baliozkoak izango dira eta ondorioak eragingo dituzte erabakiak hartzen diren datatik aurrera, baldin eta erabakietan beste data bat xedatzen ez bada.

  3. Elkargokideen egoera pertsonalei buruzko erabakien jakinarazpena erabakia hartu eta 15 eguneko epean egingo da Elkargoari eman dioten lanbide-egoitzan eta edozein bide erabiliz, era horretara, data, egintzaren edukia eta interesatuak jaso izana ziurtaturik geratuko dira. Horretaz, egoitzan den edozein arduratu ahal izango da.

    Nolanahi ere, jakinarazpena ukatu egin bada edo, beste arrazoi batzuengatik, arestian aipatu egoitzan jakinarazpena egitea ezinezkoa izanez gero, Elkargoaren iragarkien taulan eta lurraldeko aldizkari ofizialean argitaratuz egingo da jakinarazpena.

  1. Elkargoaren organoen egintza edo erabakien aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da EAEko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluaren aurrean; horretarako, hilabeteko epea izango da, eta epe hori egintza edo erabakia hartu eta biharamunean hasiko da zenbatzen, edo, hala egokituz gero, interesatuei jakinarazi eta biharamunean.

  2. Errekurtsoa Gobernu Batzordeari aurkeztu beharko zaio, eta, ondoren, Gobernu Batzordeak EAEko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluari aurkeztuko dio, aurrekari guztiekin eta txostenarekin, behar izanez gero; horretarako, aurkezpen-egunean zenbatzen hasiko den 10 eguneko epea izango da, salbu eta erabakia hartu zuen organoak, ofizioz, erabaki berraztertzen ez badu epe horretan.

  3. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezterakoan honako hauek adieraziko dira: errekurtso-egilearen izena, abizenak, nortasun agiria eta Elkargoko identifikazio-agiria, helbide bat jakinarazpenetarako, errekurritzen den egintzaren azalpena, egintza inpugnatu izanaren arrazoia eta errekurtsoaren aurkezpen-eguna; errekurtso-egileak behar bezala sinatuta egon beharko du idazkiak.

  4. Errekurtsoa aurkeztu eta, hiru hilabete igaro ondoren, ez bada ebazpenik eman, ukatu egin dela joko da. Ondorioz, bide judiziala irekita geratuko da, non eta berrikuspen-errekurtso berezia aurkezteko aukera ematen ez den.

  5. Errekurtsoa aurkezteak ez du etengo inpugnatutako egintzaren betearazpena.

    Nolanahi ere, Gobernu Batzordeak edo EAEko Odontologoen eta Estomatologoen Kontseiluak etenda utzi ahal izango dute, bidezkotzat joz gero, errekurritutako egintzaren betearazpena, eta beharrezko kautela-neurriak ere hartu ahal izango dituzte, interes publikoen babesa eta inpugnatutako ebazpenaren eraginkortasuna ziurtatzeko.

  1. Deusezak eta deuseztagarriak dira Administrazio Prozedurari buruz indarrean dagoen Legean edo hori aldatzekoa edo ordeztekoa den Legean ezarritako kasuren batek eragindako egintzak eta erabakiak.

  2. Gobernu Batzordeak, nolanahi ere, eten egin beharko ditu erabat deusezak diren egintzak, eta horien aurkako errekurtsoa aurkeztu.

Elkargoaren egintzen araubide juridikoari eta egintzok inpugnatzeari buruz estatutu hauetan zerbait jaso gabe egonez gero, Administrazio Prozedurari buruzko Legea edo bera aldatu edo ordezten duena izango da arau osagarria.

  1. Elkargoak, bere helburuak betetze aldera, ondare-gaitasun erabatekoa du ondasunak administratu eta kudeatzeko. Hortaz, era guztietako ondasunak eskuratu, eduki, administratu eta kargatu ahal izango ditu.

  2. Gobernu Batzordeari dagokio Elkargoaren ondasunak eta baliabide ekonomikoak administratu eta kudeatzea. Ordaintzeko aginduak lehendakariak emango ditu, eta diruzainak beteko ditu.

Honako hauek izan daitezke Elkargoaren baliabide ekonomikoak:

Elkargoko kide egiteko kuotak.

Elkargokideek ordaindu behar duten ohiko eta ezohiko kuota.

Elkargoak egindako ziurtagirien, ikus-onetsien, txostenen eta azterlanen eskubideak; jarduera editorialegatik jasotako zenbatekoak; publizitate-babesaz eskuratutakoak; eta biltzarrak, mintegiak, ikastaroak, azterlanak eta antzeko jarduerak burutzeagatik eskuratutakoak.

Diziplina-ahala baliatzerakoan ezarritako diru-zehapenetatik datozkion sarrerak.

Elkargoaren ondasunek eta eskubideek sor ditzaten interes, eskubide eta errentak.

Elkargoaren aldeko dohaintzak, diru-laguntzak, jaraunspenak eta legatuak.

Legez edo erregelamenduz zilegizkoak diren gainerakoak.

Elkargokideek Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseilua mantentzen ere parte hartu beharko dute.

Ofizioan gainerako elkargo ofizialei dagokien lurraldean arituz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluko kuotak eta kargak jarduera nagusiari dagokion elkargoaren bidez baino ezingo dira ordaindu, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEGZ) edo horren ordezko zerga-kontuetarako elkargokidearen egoitza fiskala den hartan, hain zuzen ere.

  1. Gobernu Batzordeak, urtero, hauek aurkeztuko dizkio Batzar Orokorrari, onar ditzan:

    1. Aurreko ekitaldiko aurrekontuaren likidazioa.

    2. Hurrengo ekitaldirako aurrekontua.

  2. Hurrengo ekitaldiko aurrekontuak onartzen ez badira, Gobernu Batzordeak, bi hilabeteko epean, aurrekontu berriak aurkeztuko dizkio Batzar Orokorrari, Batzarrak berak onartutako irizpideei jarraituta. Berriro ere atzera botatzen badira, dimititu eta hauteskundeetarako deia egin beharko du Gobernu Batzordeak.

  3. Ekitaldi guztia da balioduna aurrekontua eta aldaketak onartzeko.

Beharrezkoak jotzen dituen lan-kontratuko langileak eta kanpo-zerbitzuak kontrata ditzake Gobernu Batzordeak behar bezala jardun ahal izateko eta Elkargoaren helburuak betetzeko.

  1. Odontologoen eta Estomatologoen Bizkaiko Elkargo Ofiziala kide anitzeko organoz eta kide bakarreko karguz osatuta dago.

  2. Kide anitzeko organoak:

    Batzar Orokorra.

    Gobernu Batzordea.

  3. Kide bakarreko organoak:

    Lehendakaria.

    Lehendakariordea.

    Idazkaria.

    Diruzaina.

    4 Bokal.

    2. ZATIA

    BATZAR OROKORRA

  1. Batzar Orokorra da Elkargoaren borondatea ordezkatzen duen organo gorena, eta berak hartutako ebazpenak lotesleak dira elkargokide guztientzat eta Gobernu Batzordearentzat.

  2. Elkargokide guztiek, beren elkargo-eskubideen jabe direla, parte hartu ahal izango dute Batzar Orokorretan, hitz egiteko eta botoa emateko eskubidez.

  3. Ohikoak eta ezohikoak izan daitezke Batzarrak.

Elkargokideen partaidetza eskatzen duten guztiak dira Batzar Orokorraren eskumenak. Batik bat, honako hauek:

  1. Estatutuak eta Kode Deontologikoa onartzea eta berritzea.

  2. Gobernu Batzordeko kideak hautatzea, eta, zentsura-botoa erabiliz, batzordea bertan behera uztea edo batzordeko kargudunen bat kargutik kentzea.

  3. Elkargoaren aurrekontua eta kontuak onartzea.

  4. Barne-erregelamenduak onartzea, eta lanbidearen eremuaren barruan lanbide-sariei buruzko merkatu-azterketa eta -ikerketak egitea, betiere lehiaren defentsari dagokionez indarrean den legeria errespetatuta.

  5. Gobernu Batzordeari baimena ematea Elkargoaren egoitza aldatu dezan, horretarako egin behar dituen izapide guztiak egiteko gaitasuna emanda, eta tokirik egokiena aukeratzeko ahal osoa eskuratuta.

  6. Estatutu hauetan aitor dakizkion gainerakoak.

Batzar Orokorra Gobernu Batzordearen erabakiz deitu beharko da, batzar hori egin baino gutxienez hamabost egun lehenago.

Elkargoaren iragarki-taulan jarriko da deialdia eta postaz bidaliko zaie elkargokideei. Jasoko dituenak: gai-zerrenda, batzarraren eguna eta ordua lehenengo eta bigarren deialdirako (bien artean ordu erdi gutxienez).

  1. Ohiko Batzar Orokorra urtean behin egingo da, urteko lehenengo hiruhilekoan.

  2. Elkargokideek eztabaidatu eta erabaki nahi dituzten proposamenak Gobernu Batzordeari aurkeztu beharko zaizkio, Ohiko Batzarra egin baino gutxienez hilabete lehenago.

    Gai jakinen baten gainean elkargokideek Gobernu Batzordeari galdera egin nahi badiote idatziz egin beharko diote, batzarraren eguna baino gutxienez 7 egun lehenago.

  1. Aurreko artikuluan aurreikusi ez den batzar oro Ezohiko Batzar Orokortzat joko da.

  2. Ezohiko Batzar Orokorrerako deia Gobernu Batzordeak egingo du egoki deritzonean, eta elkargokideen % 20ak edo jarduneko elkargokideen % 10ak hala eskatzen duenean.

    Azken kasu horretan batzarrerako deia egingo da, Gobernu Batzordeari hala eskatu eta hurrengo 30 egunen barruan.

    Elkargokideek Gobernu Batzordeari idatziz helarazi beharko diote Batzarrerako deia egiteko eskaera. Idazkian hauek zehaztuko dira: aztertu beharreko gaiak, eta horien oinarri diren kausak edo arrazoiak.

  3. Gobernu Batzordeak murriztu egin dezake, 15 egunetik 3ra, Ezohiko Batzar Orokorrerako deia egiteko behar den gutxieneko epea, betiere, aztertu nahi den gaia, Batzordearen irizpidearen arabera, presakoa bada.

  4. Gobernu Batzordeak taxutuko du gai-zerrenda, eta eskatutako gaiak sartu beharko ditu halabeharrez.

  1. Batzar Orokorra lehenengo deialdian baliotasun osoz eratuta geldituko da, baldin eta bertaratuen eta ordezkatuen artean elkargokideen erdia gehi bat badaude; eta bigarren deialdian baliotasun osoz eratuta geldituko da, edozein dela ere bertaratuen eta ordezkatuen kopurua.

  2. Gobernu Batzordeak bertaratutakoei eska diezaieke Batzarrera sartu aurretik bertaratze-orri bat izenpetu dezatela, bakoitzak duen izaera edo ordezkaritza aditzera emanez.

  3. Batzar Orokorra Gobernu Batzordeko lehendakariak gidatuko du. Lehendakariak, egoki baderitzo, baimena eman ahal izango du elkargokide ez direnak Batzarrean egoteko; nolanahi ere, Batzarrak baimen hori ezeztatu ahal izango du.

    Lehendakariak Gobernu Batzordeko idazkariaren laguntza izango du.

  4. Botazioak eskua jasoz egingo dira, non eta, Batzarra egin baino bi egun lehenago, elkargokide batek edo gehiagok eskatzen ez duten.

    Botazioak isilpekoak izango dira beti baldin elkargokideei berei buruzkoak edo beren lotsa onari buruzkoak badira.

  5. Emandako botoen gehiengo soilez hartuko dira erabakiak.

    Bertaratu den elkargokideetako bakoitzak beste elkargokide bakar baten ordezkaritza eduki ahal izango du. Ordezkaritza idatziz emango da, eta ordezkatutakoaren nortasun agiriaren fotokopia erantsiko zaio; hori beren-beregi egingo da batzar bakoitzerako.

    3. ZATIA

    GOBERNU BATZORDEA

Gobernu Batzordeari dagozkio Elkargoaren eta haren ondarearen zuzendaritza, ordezkaritza eta kudeaketa. Estatutu hauetan aitortzen zaizkion gai guztiekiko eskumena du eta, oro har, legez edo estatutuen arabera Batzar Orokorrari ez dagozkion gai guztiekikoa.

Gobernu Batzordeko kide dira: lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria, diruzaina eta lau bokal.

  1. Gobernu Batzordea hiru hilabeterik behin bilduko da ohiko eran, deialdia lehendakariak egin eta gero.

    Ezohiko eran behar beste bilera egin ahal izango ditu, betiere lehendakariak edo batzordeko kideetatik ehuneko hogeiak hala eskatzen badu.

  2. Bilera-deiak, gai-zerrenda jasota dutela, lehendakariak berak bideratuko ditu idatzizko edozein komunikabide erabiliz. Bilera baino hiru egun lehenago egin beharko ditu, non eta bilera presakoa ez den, orduan epea hogeita lau ordukoa izan baitaiteke.

  3. Batzordeko bileren buru lehendakaria izango da.

    Lehenengo deialdian erabakiak hartu ahal izateko quorum halabeharrezkoa Gobernu Batzordeko kideen erdia gehi batekoa izango da. Bigarren deialdian -gutxienez ordu erdi geroago bilduko da- erabakiak hartu ahal izateko ez da beharrezkoa izango kide kopuru jakin bat bertan egotea.

    Bertaratutakoen gehiengo soilez hartuko dira erabakiak. Berdinketa denean lehendakariak erabakiko du, kalitateko botoa baitu.

  4. Ez da boto eskuordeturik onartuko.

    4. ZATIA

    KIDE BAKARREKO KARGUAK

Lehendakariari, estatutu hauetan ezarri eta ondorioztatutako eskumenez gain, beste hau ere badagokio: Elkargoaren legezko ordezkaritza botere publikoekin, auzitegiekin, erakundeekin, korporazioekin, pertsonalitateekin, partikularrekin eta gainerakoekin izan ditzan harremanetan.

Legearen eta estatutu hauen aurkakoak ez diren eskumen guztiak ere badagozkio.

Gobernu Batzordeak esleitutako eginkizun guztiak burutuko ditu lehendakariordeak. Lehendakariarenak ere bereganatuko ditu inori ezelango azalpenik eman gabe, baldin eta hura kanpoan bada, gaixorik badago, abstenitu egin bada, errekusatu egin badute edo haren lekua betetzeke badago.

Legearen eta estatutu hauen ondorio diren eskumen guztiak ere badagozkio.

Batzar Orokorrak eta Batzordeak esleitutako eginkizun guztiak burutuko ditu idazkariak, batik bat honako hauek: Elkargoko langileen eta dokumentazioaren gainekoak, Elkargoko Batzarraren eta Gobernu Batzordearen bileren aktak egitea, eta ontzat jotzen diren ziurtagiriak egin eta baimentzea, lehendakariaren oniritziarekin betiere.

Legearen eta estatutu hauen ondorio diren eskumen guztiak ere badagozkio.

Elkargoko Batzar Orokorrak edo Gobernu Batzordeak esleitutako eginkizunak dagozkio diruzainari, batik bat honako hauek: Elkargoaren gorabehera finantzarioekin lotutakoak; betiere, ordainketei dagokienez, lehendakariaren oniritzia beharko duela.

Legearen eta estatutu hauen ondorio diren eskumen guztiak ere badagozkio.

Hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izanda hartuko dute parte bokalek Gobernu Batzordearen bileretan; eta, beharrezkotzat jotzen denean, batzorde horretako gainerako karguak ordeztuko dituzte. Elkargoaren Batzordeetan ere hartuko dute parte, horretarako izendatuz gero.

Legearen eta estatutu hauen ondorio diren eskumen guztiak ere badagozkie.

Ondorio korporatibo eta profesionalei begira, hautapen bidezko kargudunei dagozkien betebeharrak konplitzea elkargo-eginbehartzat hartuko da.

Elkargoko kargudun bat hautapen bidez izendatzen denean, izendapen horrek ahalmena ematen dio titularrari agintaldian karguaz libreki baliatzeko; ahalmen hauek izango ditu:

  1. Elkargo-ordezkaritzari dagozkion gaiei buruz iritzia ematekoa, askatasunez.

  2. Elkargoaren eskubideak eta interesak, bere karguaren ardurapean utzitakoak, defendatzeko behar diren ekintzak sustatzeko ahalmena.

  3. Estatutuetako arauei jarraituz korporazioko gobernu-organoetako gainerako kideekin bilerak egiteko ahalmena, Elkargoarentzat interesgarri diren gaien inguruan eztabaidatzeko, erabakiak hartzeko eta kudeaketa egiteko.

  4. Bere egitekoak askatasunez bete behar dituenez, horren kontrako usurpazio, abusu eta esku-sartze ororen aurka babestua izatekoa.

  5. Elkargoko organo eskudunengandik informazioa, aholkuak eta lankidetza jasotzeko ahalmena, bere karguari dagozkion egitekoak burutzeko behar izanez gero.

  6. Kasu bakoitzean aplikagarria den neurrian, jarduera profesionala eteteko ahalmena, Elkargoaren ordezkaritza izateak horretara behartzen duenean.

Kide bakarreko karguek ez dute inolako ordainsaririk jasoko. Dena dela, Gobernu Batzordeak aurrekontu-partida bat izango du kide bakarreko karguen ordezkaritza- eta dieta-gastuetarako, eta horien zenbatekoa eta modalitatea Ohiko Batzar Orokorrak onartu beharko ditu.

  1. Kide bakarreko organoen agintaldiak lau urtekoak izango dira, karguaz jabetzen diren egunetik kontatzen hasita, non eta iraupen bereko beste aldi baterako berriro aukeratzen ez diren.

  2. Kide bakarreko organoetan kargua uzteko arrazoiak:

    1. Agintaldia amaitzea, karguaz jabetu ondoren kargudun berriak izendatzen direnean.

    2. Kargua nahita uztea.

    3. Karguan aritzeko, estatutuetan ezarritako baldintzak galtzea.

    4. Deitutako bilerak hiru bider jarraian huts egitea; edo lau bider, jarraian ez bada. Aldez aurretik espedientea ireki beharko da.

    5. Zentsura-mozioa, estatutu hauetako arauekin bat etorriz onartutakoa.

    6. Diziplinazko arau-hauste larria edo oso larria, ebazpen administratibo, judizial edo korporatibo irmoz hartutakoa.

    7. Heriotza edo ezgaitasuna.

  1. Lehendakaritza hutsik geratuz gero, lehendakariordeak beteko ditu haren eginkizunak.

  2. Gobernu Batzordeko karguren bat agintaldiko bigarren zatian hutsik geldituko balitz, Batzordeak berak izendatuko luke hutsune hori beteko lukeen pertsona.

  1. Gobernu Batzordearen edo horko kideren baten kargu-uztea erabaki ahal izango Batzar Orokorrak, aldez aurretik zentsura-moziorik egon bada.

  2. Elkargoko kideetatik gutxienez % 25ak izenpetu beharko du eskaera, argi eta garbi adieraziz oinarri modura hartutako arrazoiak zeintzuk diren.

  3. Eskaera aurkeztu ondoren, Gobernu Batzordeak Batzarrerako deia egingo du gehienez hilabeteko epean, eta Batzarra egin baino hamabost egun lehenago.

  4. Batzar Orokorra, zentsura-mozioa aztertzeko deitzen denean, kideetatik erdia gehi bat bertaratuta eratuko da.

  5. Zentsura-moziorako, Batzarreko kideek boto bana izango dute. Gobernu Batzordeko kideek, ordea, ez dute botorik izango.

  6. Zentsura-mozioak aurrera egin dezan nahitaezkoa izango da Batzar Orokorrera bertaratutako kideetatik edo ordezkatutakoetatik bi herenak onartzea.

  7. Zentsura-mozioak aurrera egiten badu, kargugabetuta geldituko da Gobernu Batzorde zentsuratua. Zentsurako Batzarrean bertan Kudeaketa Batzorde bat eratuko da, eta hark, hilabeteko epean hauteskundeetarako deia eginda, hauteskunde-prozesua abiaraziko du.

  8. Zentsura proposatzen dutenek ezin izango diote besterik aurkeztu kargu berari, harik eta urtebete igaro arte.

  9. Agintaldiko azken sei hilabeteetan ezin izango da zentsura-moziorik aurkeztu.

    5. ZATIA

    ELKARGOAREN BATZORDEAK

  1. Gobernu Batzordeak, jarduera jakinei erantzun ahal izateko, Elkargoaren Batzordeak eratu ahal izango ditu, erabakia hartzeko ahalmena Gobernu Batzordearen esku dela betiere. Hori horrela izanagatik, Gobernu Batzordeak Elkargoaren Batzordeei eskuordetzan utz ahal izango die gai jakin bati buruz erabakitzeko ahalmena, erabaki hori hartzeko jarraibideak ezarrita.

    Gomendagarriak da batzorde hauek izatea:

    1. Etika eta Deontologia Batzordea, betebehar etiko eta profesionalak betetzen direla zaintzeko, eta espedienteen instrukzioaz arduratzeko.

    2. Atal Zientifikoa, sustapen zientifikoaz eta etengabeko prestakuntzaz arduratzeko.

    3. Talde Sorospeneko Atala, gai hauetaz arduratzeko: aho-hortzen sorospenarekin, hortz-frankiziekin eta administrazioaren menpeko aho-hortzen sorospen-programekin lotutako aseguru-entitateez, zerbitzu-enpresez edo enpresa bitartekariez.

  2. Elkargoaren Batzordeetako kideetariko bat, behintzat, Gobernu Batzordeko kidea izango da, eta Gobernu Batzordea informatzeko ardura izango du bere gain.

Deia egingo da:

4 urteko agintaldia amaitutakoan.

Gobernu Batzordeak horretarako erabakia hartzen duenean.

Gobernu Batzordeko karguetatik erdia baino gehiago hutsik gelditzen direnean.

Gobernu Batzordearen aurkako edo kideen erdia gehi baten aurkako zentsura mozioak -estatutu hauetan ezarritako moduan aurrera egiten duenean.

Gobernu Batzordeko lehendakariak eta lehendakariordeak dimititu edo karguok hutsik gelditzen direnean.

  1. Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko estatu kideetariko bateko nazionalitatea duten elkargokideak izan ahalko dira hautagai, baldin eta: Elkargoarekiko obligazioak beteta badituzte, zehapen irmoz lanbidean aritzeko desgaikuntzarik ez badute eta eskubide zibil guztiak badituzte.

  2. Lehendakari-, lehendakariorde-, idazkari- eta diruzain-kargurako beharrezkoa izango da hautatu aurretik bost urte jarraian jarduneko elkargokide izatea.

  3. Hautagai izateko baldintza guztiak beteta egongo dira hautagai-zerrendak aurkezteko azken egunerako.

Hautagai-zerrendek, hauteskundeetan parte hartu ahal izateko, hautatu behar den Gobernu Batzordeko kide guztiak jaso beharko dituzte.

Hautagai bakoitza zein kargutara aurkezten den adierazi beharko da hautagai-zerrendak osatzerakoan.

Elkargokideak ezin izango dira aurkeztu, hautagai modura, hautagai-zerrenda bat baino gehiagotara, eta ezin izango dute egin proposamen bat baino gehiago kargu baterako.

Bizkaiko Odontologo eta Estomatologoen Elkargo Ofizialeko kide guztiek izango dute botoa emateko eskubidea.

Hautesleek beren botoa askatasunez eta isilpean emateko eskubidea dute.

  1. Hauteskundeetarako deialdia Gobernu Batzordeak egingo du, eta epeak jarriko ditu bertan.

    Gobernua uzten duen Batzordeak, hauteskundeetarako deia egin eta gero, bere eginkizunak betetzen jarraituko du, harik eta hauteskundeetatik ateratako Batzorde berria Gobernuaz jabetu arte.

  2. Hauteskunde Mahaia eratuko da, hauteskunde-prozesuaren funtzionamendu ona zaintzeaz, hautagai-zerrendak onartzeaz eta arrazoituta baztertzeaz, eta botazioetako onarpen- eta zenbaketa-aktak egiteaz ardura dadin.

    Hauteskunde Mahaia honela osatuko da: lehendakaria, zeina jarduneko elkargokiderik zaharrena izango baita; bi elkargokide izango ditu laguntzeko, bata, jardunean den gazteena, idazkaria izango da, eta bestea, Gobernu Batzordeko kide bat.

  3. Deialdia argitaratu eta hurrengo hogei egunetan aurkeztuko dira hautagai-zerrendak Elkargoan.

    Gobernu Batzordeak, hautagai-zerrendak aurkezteko epea amaitu ondorengo bost egunen barruan, akta bat egingo du. Aktan, onartutako eta baztertutako hautagai-zerrendak agertuko dira, eta baztertutakoen kasuan aditzera emango da zeintzuk izan diren horretarako arrazoiak. Elkargoko iragarki-taulan argitaratuko da akta hori.

    Hauteskundeetara hautagai-zerrenda bakarra aurkezten bada, horixe hautatuko da, bestelako izapide barik.

  4. Onartutako hautagai-zerrendek hauteskundeetako propaganda-jarduerak garatu ahal izango dituzte hamabost egunetan.

  5. Hautagai-zerrendek ikuskatzaile bana izendatu ahal izango dute elkargokideen artean, Hauteskunde Mahaian beren ordezkari izateko.

  6. Bertaratuta ez ezik, postaz ere eman ahal izango da botoa. Horretarako, boto-txartela gutun-azal itxian bidaliko zaio Hauteskunde Mahaiko lehendakariari. Gutun-azal hori beste baten barruan egongo da, eta beste gutun-azal horrek orri bat izango du, boto-emailearen datu pertsonalak eta izenpea jasoko dituena, nortasun agiriaren fotokopiarekin batera.

    Boto hori posta ziurtatuz bidaliko da hauteskunde-eguna baino hamar egun lehenago gutxienez. Hauteskunde Mahaiko lehendakariak irekiko du, botazioa amaitzeko jarritako orduan.

  7. Hauteskunde Mahaiak, zenbaketa amaitu ondoren, hautatutako hautagaiak aldarrikatu eta akta egingo du, eta, bertan, izandako gorabeheren berri emango du.

  8. Hautatutako hautagaiak gehienez ere hamabost eguneko epean jabetuko dira karguaz.

  9. Gobernu Batzordeak edo Hauteskunde Mahaiak hartutako erabaki guztiak inpugna daitezke idatziz, hogeita lau orduren barruan, erabakia hartu duen organo beraren aurrean. Goitik jota, hogeita lau orduren barruan emango da ebazpena; ordutik aurrera ez da oztoporik izango estatutu hauetan araututako errekurtso hori jartzeko, eta ez da etenda geratuko hauteskunde-prozesua.

1. ZATIA

PRINTZIPIO OROKORRAK

  1. Dentisten diziplina-araubidea legeetan, estatutu hauetan eta horiek garatzeko Elkargoak emandako gainerako arauetan xedatutakoaren araberakoa izango da.

  2. Estatutu hauetan aurreikusitako jokabideak argitu eta interpretatzeko arauak eman ahal izango ditu Batzar Orokorrak, baita arian-arian atzeman daitezen ekintza berriak beroietan integratzeko behar direnak ere.

  3. Elkargoaren beraren jokabide-araurik ez badago, Kode Etikoan eta Deontologikoan xedatutakoa hartuko da aintzat.

  1. Elkargokideak eta sozietate profesionalak diziplina-erantzukizunaren menpe daude, eta haren eraginpean gertatuko dira estatutu hauetan ezarritako kasu eta egoeretan. Printzipio etiko-deontologikoak eta legalak izango dira erantzukizunaren oinarri, horiek hezurmamitzen baitute dentistaren jardun profesionala.

  2. Estatutu hauetan finkatutako diziplina-araubidea lanbidearen jardunean elkargokideek izan dezaketen erantzukizun zibil edo penalari kalterik egin gabe ezarriko da.

    2. ZATIA

    ARAU-HAUSTEAK ETA ZEHAPENAK

Diziplinako falten sailkapena: arinak, larriak eta oso larriak.

Falta arintzat hartzen dira:

  1. Elkargoko dokumentazioari edo beraren bidez izapidetu behar den dokumentazioari buruz ezarritako arauak ez betetzea.

  2. Elkargoko eginbeharrak ez betetzea, hala nola, Elkargoko organoek egindako erantzun- edo txosten-eskaerei jaramonik ez egitea.

  3. Estatutuak, arau deontologikoak edo Elkargoko organoek hartutako erabakiak ez betetzea, betiere goragoko mailako falta ez bada.

  4. Indarreko sanitate-arauak betetzerakoan egindako irregulartasunak, osasun publikoan zuzeneko eraginik ez dutenean, betiere.

  5. Elkargoetako Gobernu Batzordeko kideei dagokienez, Batzar Orokorraren erabakiak ez betetzea.

  6. Egoitza profesionalaren aldaketen berri Elkargoari ez ematea.

  7. Estatutu hauetan edo estatutu hauek garatzen dituen gainerako araudi aplikagarrian jasotako beste eginbehar eta debekuei dagozkien arau-hausteak, arau-hauste larriak edo oso larriak ez badira.

Falta larritzat hartuko dira:

  1. Elkargoko organoen aurrean beren-beregi modu desegokian jardutea, eta, oro har, horiei zor zaien begiruneari modu larrian huts egitea.

  2. Estatutuak, arau deontologikoak edo Elkargoko organoek hartutako erabakiak ez betetzea, non eta ez den falta txikiagoa edo handiagoa.

  3. Lanbidearen moralari, lotsa onari, duintasunari, prestigioari eta ohoreari modu larrian eragiten dieten egiteak edo ez-egiteak, edo elkargokideei zor zaien begirunearen aurkakoak.

  4. Kualifikazio edo tituluren bat, edo prestakuntzaren bat adieraztea, dena delako hori eduki gabe.

  5. Sekretu profesionala erruz edo zabarkeriaz haustea.

  6. Ez erantzutea pazienteek beren historial klinikoetako edukiei dagokienez egindako ziurtapen- edo informazio-eskaerei.

  7. Organo profesionalak beren eskumenak betetzen ari direnean derrigortzea, mehatxatzea, errepresaliatzea edo horiek larriki behartzea.

  8. Publizitateari edo pazienteak erakartzeari begira, promesak egitea edo emaitza terapeutikoak bermatzea.

  9. Pertsonen osasunari edo segurtasunari arriskua eraginez edo indarreko legeria nabarmen hautsiz publizitate profesionala egitea.

  10. Jardueran, zerbitzuetan eta instalazioetan gorde behar diren baldintzei, kontrolei eta zuhurtzia-neurriei jaramonik ez egitea, pazienteren batengan kalteak sor baditzake, betiere.

  11. Pertsonen duintasunari eraso egitea lanbidean jarduterakoan.

  12. Organo profesionalak beren eskumenak betetzen ari direnean derrigortzea, mehatxatzea, errepresaliatzea edo horiek larriki behartzea.

  1. Falta arinetan berriro erortzea. Berrerortzea gertatu dela joko da, urte biko epean behintzat bost falta arin egiten direnean.

  2. Elkargoko, estatutuetako eta deontologiako obligazioak betetzen zabar jokatzea behin eta berriro.

  3. Egiteak bidegabeko lehiaren bidez gauzatzea.

Falta oso larritzat joko dira:

  1. Arlo profesionalean delitutzat jotzen den edozein jarrera.

  2. Pazienteak asmo gaiztoz edo nahita zaindu gabe uztea, pazienteari kalte larria egiten bazaio, betiere.

  3. Sekretu profesionala doloz haustea.

  4. Intrusismo profesionalari babesa edo estalketa ematea.

  5. Kontsultategia irekitzea, segurtasun eta higieneari buruz indarrean dagoen legeria bete gabe, eta horrek pazienteari edo langile laguntzaileari arrisku larria ekartzea.

  6. Jakinaren gainean eta nahita egiten diren faltak, kalte larria badakarte, betiere.

  7. Larritzat jotako faltetan berriro erortzea. Berrerortzea dagoela joko da, urte biko epean falta larri bat baino gehiago egiten direnean.

  8. Estupefazienteen erabilerari buruzko arauak ez betetzea; eta lanbidean substantzia alkoholiko edo toxikoen eraginpean jardutea.

  9. Laguntza ukatzea, premia-egoera denean edo diskriminazioko arrazoiak direla medio.

  10. Egia esan gabe, txostenak eta egiaztagiriak egitea.

  11. Organo profesionalak beren eskumenak betetzen ari direnean derrigortzea, mehatxatzea, errepresaliatzea edo horiek larriki behartzea.

  1. Artikulu honetan aipatzen diren faltengatik, zehapen hauek jar daitezke:

    1. Ohartarazpen pribatua, ahozkoa edo idatzizkoa.

    2. Ohartarazpen publikoa, zehatzeko ebazpen irmoa Elkargoaren adierazpideetan argitaratuz.

    3. Isuna, Elkargo Profesionalei buruzko Euskal Legean ezarritako zenbatekoen araberakoa, edo zenbateko horiek eguneratzen dituzten arauetan ezarritakoaren araberakoa.

    4. Lanbiderako desgaikuntza, gehienez ere hogei urtera artekoa.

    5. Elkargotik kanporatzea.

  2. Falta arinak egiten dituztenei zehapen hauek ezarriko zaizkie: ohartarazpen pribatua edo publikoa, edo 300 eurora artekoa isuna edo unean-unean indarrean den legerian egindako eguneratzetik ateratzen den zenbatekokoa.

  3. Falta larriak egiten dituztenei zehapen hauek ezarriko zaizkie: 301 eurotik 3.004 eurora arteko isuna, edo unean-unean indarrean den legerian egindako eguneratzetik ateratzen den zenbatekokoa, edo, urtebetetik beherako epean, lanbiderako desgaikuntza.

  4. Falta oso larriak egiten dituztenei zehapen hauek ezarriko zaizkie: lanbideko jarduna etetea, gutxienez urtebete eta egun batez eta gehienez hogei urtez, eta/edo 3.005 eurotik 30.050 eurora arteko isuna, edo unean-unean indarrean den legerian egindako eguneratzetik ateratzen den zenbatekokoa.

  5. Falta oso larriak berriro eginez gero, elkargokidea kanporatu egin daiteke Elkargotik; horretarako, beharrezkoa izango da erabakia organo eskuduneko kideetatik bi herenak hartzea.

  6. Lanbideko jarduna aldi baterako etenarazteko zehapena nahiz Elkargotik kanporatua izateko zehapena jaso duenari beste elkargo bateko kide izateko desgaikuntza ere ezarriko zaio, harik eta zehapena indarrean den arte.

  7. Aurreko paragrafoetan aurreikusitako diziplina-zehapenek berekin batera dakarte: atzemandako akats edo irregulartasunak zuzendu beharra; egoera edo jarrera bidegabeak konpontzea; espedientearen izapideak egiterakoan ondorioztatu eta frogatu diren egintzetan oinarrituz, organo eskudunak aldi berean har dezan erabakia gauzatzea; eta, diziplina-espedienteak izapidetzerakoan edo behar diren jakinarazpeneterako errekerimenduak notarioaren bidez egiterakoan sortutako gastuak ordaintzea.

  8. Zehapenak ezartzeko, mailakatu egin beharko da erruztatuaren erantzukina eta, horretarako, egindako arau-haustearen izaerari, haustearen eraginari eta erantzukizuna alda dezaketen gainerako zer-nolakoei begiratuko zaie. Ahalmena izango da bidezkotzat jotako zehapena ezartzeko, nahiz eta zehapen bat baino gehiago ezarri falta-mota bakoitzerako. Hala ere, aplikatu beharreko zuzenketa kalifikatu eta zehazteko, honako zer-nolako hauek hartuko dira kontuan:

    1. Pazienteari, hirugarrengo batzuei, profesionalei edo Elkargoari eragindako kalte-galeren larritasun-maila.

    2. Nahitakotasun-, zuhurtziagabekeria- edo zabarkeria-maila.

    3. Espedientea izapidetzerakoan organo eskudunaren aurrean erakutsitako temakeria edo menik ez egiteko borondatea.

    4. Egite zehagarriaren iraunaldia.

    5. Berrerortzeak.

  9. Falta larri edo oso larriengatik zehapenak ezartzen dituzten ebazpenak, administrazioaren bidean irmoak direnean, osasungintzako agintariei, hirugarrengoei eta herritarrei jakinarazi ahal izango zaizkie, horretarako bidezkotzat jotako komunikabideak erabilita.

  10. Lanbide-jarduna eteteko zehapenak eta osasun publikoari eragin diezaioketen jokabideei dagozkienak osasungintzako eta gobernuko agintariei jakinaraziko zaizkie.

Diziplina-erantzukizuna azkendu egingo da:

  1. Erruztatua hiltzen denean.

  2. Zehapena betetzen denean.

  3. Administrazio-prozedurari buruz indarrean dauden legeetan xedatutakoaren arabera, arau-hausteak edo zehapenak preskribituta geratzen direnean.

  4. Dagokion elkargoak hala erabaki duelako, Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluak edo, horren ezean, Kontseilu Nagusiak berretsi ondoren.

    3. ZATIA

    PROZEDURA

  1. Kapitulu honetan ezarritako prozeduraren arabera, ezin izango da inolako diziplina-zehapenik jarri, aldez aurretik ez bada espedienterik ireki.

  2. Zehapen-prozedurak araubide orokorrari jarraituko dio, indarrean dauden legeetan eta horiek garatzen dituzten gainerako arauetan ezarritakoari.

  1. Elkargoko Deontologia Batzordeko kide bati egokituko zaio zehapen-prozeduraren instrukzioa egitea. Elkargoko administrazio-saileko kide bat izango da idazkaria, Gobernu Batzordeak izendatuta.

    Espedientea ireki zaiona zein elkargotako kide den hango Gobernu Batzordeko lehendakariari dagokio zehatzeko ahala. Nolanahi ere, elkargoetako gobernu-batzordeetako kideek egiten dituzten faltak epaitzeko eta horiei zehapena jartzeko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluak izango du.

  2. Elkargo ofizial batekoak ez diren profesionalek elkargo horren jurisdikzioan arau-hausteren bat eginez gero, elkargo horrek informazio-espediente bat izapidetu beharko du bi hilabeteko epean. Espedientea profesional horiek kide diren elkargo ofizialera bidaliko da, eta hark, hala badagokio, zehapen-espedientearen instrukzioa egin eta ebazpena emango du.

  3. Kasu guztietan, edozein zehapen ezarri baino lehen, Deontologia Batzordeari entzungo zaio, nahiz haren txostena loteslea izan ez. Espedientea ireki zaiona elkargokidea bada, orduan, Elkargoko Deontologia Batzordeari entzungo zaio. Espedientea ireki zaiona Gobernu Batzordeko kidea bada, Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluko Deontologia Batzordeari entzungo zaio.

  4. Zehapena ezartzeko erabakiak berehala betearaztekoak izango dira, egokitzen diren errekurtsoei kalterik egin gabe.

  5. Elkargoak berehala emango dio Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluari irekitako diziplina espedienteetan eman diren ebazpenen berri, horien kopia bat bidaliz.

  6. Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluak eta Elkargoak zehapenen erregistro bat izango dute, eta gorde egin beharko dute espedientea, harik eta diziplina-erantzukizun azkendu arte. Diziplina-zehapen irmoak elkargokidearen espediente pertsonalean jaso beharko dira.

    Oharpen horiek ofizioz ezereztuta geldituko dira urtebete igarotzen denean, zehapena bete edo preskribitzen den egunetik kontatzen hasita.

  1. Dentista-lanbidean Bizkaiko Lurralde Historikoan legez aritzeko beharrezko betekizuna da elkargo honetako kide izatea eta eskatzen diren lege-, arau- eta estatutu-betekizunak betetzea.

    Aurreko paragrafoan xedatutakoari unean-unean legez ezarritako salbuespenak aplikatuko zaizkio.

    Odontologo eta estomatologoen beste elkargoren batean inskripzioa eginda duten profesionalek jardun ahal izango dute beren lanbidean elkargo honen eremuan, baita alderantziz ere.

  2. Elkargoko kide izan ahal izango dira, indarreko legeriaren araberako unibertsitate-titulua duten profesional guztiak, baldin-eta titulu horrek hortz-haginetako, ahoko, masailezurretako eta inguruko ehunetako anomalia eta gaixotasunei aurrea hartzeko, eta horiek diagnostikatzeko eta tratatzeko jarduera-multzoari aurre egiteko gaitzen baditu.

    Elkargokideek beren bizilekua eta/edo lantokia Elkargoaren lurralde-eremuaren barruan eduki beharko dute beti.

  1. Elkargoratzeko eskaera egiteko, profesionalek eskabide bat helaraziko diote Elkargoko lehendakariari; eskabidean, gutxienez, hauek egiaztatu beharko dira:

    1. Dentistaren lanbidean jarduteko legez eskatzen diren tituluetariko bat, gutxienez, izan beharko da.

      Profesional graduatu berriren batek titulua eskuratzerik izan ez arren, Gobernu Batzordeak Elkargoko kide egin ahal izango du, baldin profesional horrek dagozkion ikasketak amaitu dituela eta titulua eskuratzeko eskubideak ordainduta dituela frogatzen badu. Nolanahi ere, titulua eskuratzeaz bat Elkargoan aurkeztu beharko du, erregistro-ondorioetarako.

    2. Ezin izango da egon lanbidean jarduteko desgaikuntza jasota edo ezgaituta.

    3. Elkargoak zehaztutako sarrera-kuota ordaindu beharko da.

    4. Eskatzaileak estatutu hauen eta Etika eta Deontologia Kodearen berri baduela egiaztatzen duen adierazpena, horiek beteko dituen promesa eginda.

    5. Lan egiten duten klinika edo klinikak, bat baino gehiago izanez gero non kokatuta dauden erakusten duten adierazpena. Bat baino gehiago izanez gero, behinena zehaztu beharko da, guztietan ere zein lan-ordutegi duten aditzera emanez.

    6. Aseguru-poliza hitzartuta duela frogatzen duen agiria, erantzukizun zibil profesionala jaso eta estaltzen duena.

    7. Jarduten ez duen profesionalak zinpeko adierazpena egin beharko du, jardunean ez dagoela dioena.

    8. Elkargoari egoitza profesionalaren aldaketen berri emateko konpromiso idatzia.

  2. Elkargoratzeko eskaera egiteko, sozietate profesionalek eskabide bat helaraziko diote Elkargoko lehendakariari; eskabidean, gutxienez, hauek egiaztatu beharko dira:

    1. Sozietatearen eratze-eskritura publikoa eta Merkataritza Erregistroan sozietateak duen inskripzioaren ziurtagiria.

    2. Bazkide profesionalen eta ez-profesionalen identifikazioa; lehenengoei dagokienez, elkargokide-zenbakia eta zein elkargo profesionaletakoa den adieraziko da. Administrazioaren eta ordezkaritzaren ardura duten pertsonen identifikazioa.

    3. Bazkideek eta/edo administratzaileek nahiz kontratu sozialak aldaketarik izanez gero, aldaketa Elkargoari jakinarazteko konpromiso idatzia.

  3. Eskatzailea Espainiako edo Europar Batasuneko estatu kideren bateko elkargoren batetik etorritakoa bada, elkargo horretan jardule modura behinik behin baja hartu duela frogatzen duen agiria aurkeztu beharko du. Halaber, elkargoarekiko eta lanbidearekiko dituen eginkizunak zuzen bete dituela ziurtatzen duen agiria ere aurkeztu beharko du; horrekin batera, ezarri zaizkion zehapenen berri eman beharko du, horietatik birgaitu gabe egonez gero, eta, orobat, elkargoko kuotak ordaindu izana eta gainerako karga ekonomikoak kendu izana erakutsi beharko du.

  4. Europar Batasunekoak ez diren eskatzaile atzerritarrek lan- eta bizileku-baimena ere aurkeztu beharko dituzte; nolanahi ere, elkarrekikotasun printzipioa eta indarrean dauden legeetan xedatutakoa aplikatuko zaizkie.

Bidezkotzat jotzen dituen egiaztapenak egin ondoren, Gobernu Batzordeak, eskabidea aurkeztutako egunetik kontatzen hasita, hogeita hamar balioduneko epea izango du eskatzailea, hala badagokio, Elkargoko kide egiteko. Horren berri interesatuari eman beharko dio idatziz, hamar eguneko epean.

Gobernu Batzordeak etenda utzi edo atzeratu egin ahal izango du Elkargoko kide egitea, horretarako ebazpen arrazoitua emanda, honako kasu hauetan:

  1. Aurkeztutako dokumentuak nahiko ez badira, akatsak badituzte eta osagabeak edo irakurtezinak badira.

    Gobernu Batzordeak, horrelakoetan, bere irizpidez, hiru hilabetera arteko epea eman ahal izango du dokumentazioa osatzeko edo atzemandako akatsak zuzentzeko.

  2. Aurkeztutako dokumentuen legitimitate edo benetakotasunari buruzko zalantza arrazoizkoak daudenean.

    Horrelakoetan, Gobernu Batzordeak etenda utziko du Elkargoko kide egitea, harik eta sortutako zalantzak uxatzeko edo berresteko izapideak amaitzen diren arte. Izapide horiek bizkortasun osoz egin beharko dira, gehienez ere hiru hilabeteko epean, edo Elkargoaren eskaeraz abiarazitako prozedura judizialek iraun bitartean.

  1. Gobernu Batzordeak, ebazpen arrazoituz, ukatu egin ahal izango du Elkargoko kide egitea, honako kasu hauetan:

    1. Aurreko artikuluko a) idatz-zatian aipatutako epea igaro eta dokumentuak osatu gabe daudenean edo atzemandako akatsak zuzendu ez direnean.

    2. Aurreko artikuluko b) idatz-zatian aipatutako izapideak egin eta dokumentuak legezkoak ez direla edo faltsuak direla frogatzen denean.

    3. Ondorengo egoerak nabarmenak direnean: eskatzailearen ezgaitasun fisikoa; aurkeztutako dokumentuen desegokitasuna; titulu nahikorik ez izatea; edo akatsak, hiru hilabeteko epean, zuzentzea ezinezkoa izatea.

    4. Oro har, estatutu hauetan jaso eta ezarritako baldintzaren bat betetzen ez denean.

  2. Elkargoko kide egitea ukatuz gero, ukapen horrekin batera itzuli egin beharko da elkargoratze-kuotaren zenbatekoa; zenbateko horri, aldez aurretik, elkargoratze-eskabidea izapidetzeak sortutako gastu administratiboei dagokiena kenduko zaio.

  1. Dentistaren lanbidean jarduteko, hauek dira ezgaitasun- eta desgaikuntza-arrazoiak:

    1. Ezintasun fisikoak edo psikikoak, beren izaera edo sakontasunaren ondorioz lanbide-eginkizun propioa betetzea eragozten badute.

      Elkargoko kide izan nahi duenaren gaitasun fisiko edo psikikoari buruzko zalantza sendoak baditu Elkargoak, ziurtagiri medikua eska diezaioke, bere osasun fisikoa zein mentala onak direla frogatzen dituena.

    2. Dentistaren lanbidean jarduteko beren-beregi desgaikuntza jasota edo eginkizunetan etenda egotea, epaileak edo korporazioak emandako ebazpen irmoz.

  2. Ezgaitasuna edo desgaikuntza desagertuko dira, hain zuzen ere, horietarako arrazoiak desagertzen direnean edo, estatutu hauen arabera, diziplinazko erantzukizuna azkentzen denean.

  1. Honako arrazoi hauengatik galduko da elkargokide-izaera:

    1. Elkargokidea hil delako.

    2. Borondatezko baja hartu delako, Elkargoaren lurralde-eremuan jardun profesionala bertan behera utzita.

    3. Jarritako epeen barruan ez direlako ordaindu ohiko eta ezohiko kuota erabakitakoak, ez eta ordaindu beharreko Elkargoko gainerako kargak ere. Elkargokide-izaera galdu aurretik, Elkargoak ordainketa egiteko eskatu beharko du.

    4. Sozietate profesionalen kasuan, Merkataritza Erregistroko inskripzioa ezereztu izana.

  2. Aurreko paragrafoko b) idatz-zatian adierazitako arrazoiarengatik galduz gero elkargokide izaera, horren berri idatziz emango zaio interesatuari. Jaso egingo da gorabehera hori, eta gertaeraren unetik beretik izango ditu ondorioak.

  3. Bajak, arrazoia edozein dela ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluari jakinaraziko zaizkio.

  4. Artikulu honetako 1. paragrafoko c) idatz-zatiari dagokionez, elkargokideek beren eskubideak birgaitzerik izango dute. Horretarako, zor dutena eta Elkargoko kide berriro egiteko eskubideak ordaindu beharko dituzte.

  5. Jardun profesionala eragozten duen ezgaitasun fisiko eta/edo psikikorik etorriz gero, bi aukera izango ditu interesatuak: Elkargoan baja hartzea edo jarduten ez duen elkargokide moduan jarraitzea.

Beste elkargo bateko kide izanik elkargo honen eremuan lanbidean jardun nahi duten profesionalek -eta alderantziz- ez diote Elkargoari jardun horren gorabeheraren berririk eman beharko.

Lanbideko egintza bakoitzari dagokionez, elkargokidea bere jardun profesionala garatu den elkargoko diziplina-araubidearen menpean geratuko da eta lanbideko egintza horiek elkargoaren aurrean erantzun beharra sor diezaiokete.

  1. Elkargokideen sailkapena:

    1. Jarduneko numerarioak.

    2. Jardunean ez dauden numerarioak.

    3. Sozietate profesionalak.

  2. Dentista-lanbidea pazienteengan praktikatzen duten profesionalak dira jarduneko elkargokideak.

  3. Jardunean ez dauden elkargokideak dira: elkargokide izan nahi, baina lanbidean jarduten ez dutenak; edo, atzerriko titulua duten profesionalak izan, gure herrian ikasketak sakontzen aritu eta irakaskuntzarako ahalmena duen erakunde nazional batek abalatuta egonez gero, Elkargoan inskripzioa eskatu dutenak. Inskribatze hori modu diskrezionalean eta zuhurki emango da ikasketek ustez iraungo duten aldirako.

  4. Sozietate profesionalak dira jarduera profesionalean modu erkidean aritzea xede dutenak eta unean-uneko legeriaren arabera horrela eratuta daudenak.

  5. Elkargokide numerarioek, jardunean egon edo ez, «ohorezko elkargokideak» bereizgarri ohorezkoa jaso dezakete, baldin eta, elkargoaren, zientziaren edo lanbidearen ikuspuntutik, lan garrantzizkoa eta merituzkoa egin badute odontoestomatologiari dagokionez.

    Kategoria hori ohorezkoa izango da eta Batzar Orokorrak erabaki beharko du, Gobernu Batzordearen proposamena jaso ondoren.

Elkargokideek eskubide hauek izango dituzte:

  1. Lanbidean askatasun osoz jarduteko eskubidea izango dute, zuzenbidearen, deontologiaren eta estatutuen eremuaren barruan.

  2. Korporazioaren kudeaketan parte hartzeko eskubidea izango dute eta, beraz, eskariak egiteko, botoa emateko eta zuzendaritza karguetara heltzeko eskubideez baliatu ahal izango dute, estatutuetan ezarritako prozeduren eta baldintzen arabera.

  3. Lanbidean zuzen jarduteko beharko luketen laguntza eta babesa Elkargoari eskatu eta jasotzeko eskubidea izango dute. Elkargoak ordezkaritza eta laguntza eskainiko die, inoiz agintariei, auzitegiei, eta erakunde publiko edo pribatuei erreklamazio funtsatuak aurkeztu beharrean daudenean eta jardun profesionalean sor dakizkien auzietan. Prozeduran zehar sortutako gastuak eta kostu juridikoak elkargokideak ordainduko ditu, non eta, erreklamazio horiek interes orokorrekoak direlako, gobernu-organoek bestelako erabakirik hartzen ez duten.

  4. Elkargoak dituen gizarte-aurreikuspen eta -laguntzako erakundeetako eta erakunde asistentzial, kultural eta zientifikoetako erakundeetako partaide izateko eskubidea.

  5. Eskatutakoan Elkargotik informazioa jasotzeko eskubidea, baldin halakorik badu.

  6. Lanbide-jardunari dagozkion ordainsariak jasotzeko eskubidea.

  7. Estatutu hauen, legeen eta indarreko arauen ondorio diren gainerako eskubide guztiak.

  1. Elkargokide ororen funtsezko eginbeharra da lanbidean arau etiko eta deontologikoekin bat etorrita jardutea.

  2. Honako hauek ere, besteak beste, elkargokideen eginbeharrak izango dira:

    1. Estatutuan eta Kode Deontologikoan jasotako aginduei men egin beharko diete, eta horiek zorrotz bete beharko dituzte.

    2. Kuotak eta karga ekonomikoak, ohikoak eta ezohikoak, Batzarrak ezartzen duen zenbatekoz eta moduan ordainduko dituzte.

    3. Ahalik eta leialtasunik handienaz jokatuko dute Elkargoarekiko eta beste elkargokideekiko harremanetan.

    4. Ematen dituzten zerbitzuen kalitatea eta lanbidearen irudi ona zainduko dute. Elkargoari jakinarazi egingo diote legearen aurkako instalazioak daudela, eta jardun onaren eta Kode Deontologikoaren aurka doazen jarduerak gertatu direla baldin halakoen berri badute.

    5. Erantzun egin beharko diote Elkargoak egindako eskaera orori, eta jakinarazi egin beharko diote Elkargoari bizileku edo egoitza profesionala aldatu badute.

    6. Elkargokideek bertaratu egin beharko dute eta parte hartu Elkargoaren funtzionamendu onerako beharrezkoak diren jardueretan.

  1. Elkargokideek, oro har, beren-beregi debekatuta izango dute indarreko lege eta arauetan, estatutu hauetan eta dentista-lanbidearen arau etiko eta deontologikoetan xedatutakoaren kontrako jarduera profesionalak garatzea.

    Zehatzago esanda, elkargokide orok debekatuta izango du:

    1. Sendatzeko prozeduren edo bitarteko pertsonalen eraginkortasuna bermatuta eskaintzea, baldin prozedura eta bitarteko horiek prestigio handiko zientzia-erakunde edo profesionalen onespenik ez badute.

    2. Gaixoak tratatzeko zientifikoki kontrolatu gabeko baliabideak erabiltzea, eta elementu diagnostiko eta terapeutikoak aplikatu izana disimulatu edo plantak egitea.

    3. Bezeroak edozein eratako kontsulta publikoetatik irabazte xedeko kontsulta partikularretara norberarenak edo besterenak desbideratzea.

    4. Beste batzuen intrusismo profesionala eta legez kontrako jardun profesionala eta praktikak onartzea edo ezkutatzea.

    5. Aho-hortzetako osasun-zientziei beren-beregi ez dagozkien formula, zeinu edo hizkerak erabiltzea.

    6. Indarreko legeria eta araudia hausten dituzten zerbitzu-prestazioak iragartzea edo horiei zabalkundea ematea publizitatearen bidez.

    7. Bidegabeko lehia egitea edo kostuaren azpitiko tratamenduak burutzea.

  1. Desegiteko arrazoiak:

    1. Helburuak lortzea guztiz ezinezkoa gertatzea.

    2. Elkargoaren gobernu-organoak behin betiko gelditu, eta horien funtzionamendua eta berriro martxan jartzea ezinezkoa izatea.

    3. Eusko Legebiltzarraren legez desegingo da Elkargoa, non eta Elkargoa beste elkargo bati edo batzuei atxikitzeko desegin ez den edo beste elkargo bat edo batzuk sortzeko desegin ez den, unean-unean indarrean dauden legeetan ezarritakorekin bat. Eusko Legebiltzarreko legeak berak zehaztuko du desegiteak nolako ondorio juridikoak dituen eta ondarea likidatzeko prozedura zein den.

  2. Elkargoaren likidazioa.

    Desegiteko prozedura berak likidazioaldia irekiko du. Lehen aipatutako legean aurreikusitako kasuetan Elkargoaren ondarea, eskubideak eta obligazioak likidatzeko prozedura ezarriko da, eta, soberakina zertarako erabiliko den zehaztuko da, Batzarrak erabakitakoaren arabera eta soberakinaren izaerari erreparatuta.

  3. Elkargoa desegitea.

    Eusko Legebiltzarraren legea beharko da Elkargoa desegiteko, non eta maila goragoko elkargo baten bereizketaz beste bat edo batzuk sortzeko ez den, eta orduan, eragindako elkargo guztien aldeko erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluaren aginduzko txostena eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den Jaurlaritzaren dekretua beharko dira.

    Horrelakoetan, desegite-legeak berak zehaztuko ditu Elkargoa desegitearen ondorio juridikoak; ondarea, eskubideak eta obligazioak likidatzeko prozedura ezarriko du; eta soberakinik egonez gero, horren zertarakoa finkatuko du; hori guztia, Elkargoaren Estatutuetan xedatutakoaren arabera.

    Elkargoa desegiteko proposamena egiteko, elkargokideen ehuneko berrogeita hamarrak eskatu beharko dio idatziz Gobernu Batzordeari. Eskaera jasota, Gobernu Batzordeak berehala egingo du elkargokideen Ezohiko Batzarrerako deia. Deialdia eta gai-zerrenda 30 egun lehenago argitaratu beharko da lurralde historiko bakoitzean gehien saltzen diren hiru egunkaritan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Elkargokide guztiei ere jakinaraziko zaie zirkularren bitartez.

    Ezohiko Batzar Orokorrak, bertaratutako elkargokideen hiru laurdenak desegitea erabaki ostean, Batzorde Likidatzailea izendatuko du. Batzordea harremanetan jarriko da, hiru hilabete baino lehen, Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluarekin eta Aholkularitza Juridikoarekin, gehienez ere sei hilabeteko epean Kontseilua Batzorde Likidatzailean inkorpora dadin, eta Batzorde Likidatzailea Elkargoaren harreman eta egoera juridiko guztietan subrogatuta geratuko da.

    Desegin den elkargo autonomikoak bere nortasun juridikoa eta gaitasuna galduko ditu, hain zuzen ere, desegite-xedapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzerakoan.

    Desegiteko erabakia Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseiluari eta Elkargoa dagokion sailari jakinaraziko zaie.

  1. Estatutu hauek Batzar Orokorrak alda ditzake, zeregin horretarako ezohiko izaeraz deitu eta gero.

  2. Erabakia baliotasunez hartzeko, Batzarreratutako elkargokideen bi herenak eman beharko du aldeko botoa. Batzarrean elkargokide guztien erdia gehi batek parte hartu beharko dute lehenengo deialdian, eta bigarrenean ez beharrezkoa izango inolako quorumik.

Euskal Autonomia Erkidegoko Odontologo eta Estomatologoen Kontseilua eratu arte, horren eginkizun eta eskumen guztiak -estatutu hauen ondorio direnak- Espainiako Odontologo eta Estomatologoen Kontseilu Nagusiaren eskuetan jarraituko dute.

Bilbao, 2009ko azaroaren 20a.

Idazkaria,

ITZIAR ABARRATEGUI LÓPEZ.

O.I.

Lehendakaria,

SALVADOR LANDA LLONA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.