Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko abenduaren 9koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoaren estatutuak onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 57
  • Hurrenkera-zk.: 1753
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/12/09
  • Argitaratze-data: 2010/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutua onartu zuen abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 10.22 artikuluan ezartzen denez, Profesionalen Elkargoen eta Tituludun Lanbideen alorreko eskumena Euskal Autonomia Erkidegoari baino ez dagokio, Espainiako Konstituzioaren 36. eta 139. artikuluetan agindutakoa hautsi barik, betiere.

Tituludun Lanbideetan jarduteari eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legea eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei eta Tituludun Lanbideen Erregistroaren Arautegiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretua aipatu eskumenaren indarrez eman ziren. Legeko 33. artikuluan eta dekretuko 38. artikuluan ezartzen denez, elkargoen estatutuak eta horien aldaketak eskumena duen sailari jakinarazi beharko zaizkio. Gero, sail horrek, estatutuok legearen barruan daudela egiaztatu ondoren, behin betiko onartuko ditu, agindu baten bitartez. Azkenik, agindua, estatutuekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Tituludun Lanbideen Erregistroan inskribatuko.

Artikulu horietan aurreikusitakoa betetzeko, Terapia Okupazionalerako Lanbide Elkarte Espainiarrak egin du txostena eta bai Lehia Babesteko Euskal Zerbitzuak eta Osasun Sailak ere; sail horrek ditu eskumenak aipagai dugun arloan.

Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoaren Estatutuak legearen araberakoak direla egiaztatuta, Tituludun Lanbideetan jarduteari eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legeak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, hau

Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoaren estatutuak onartzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoaren estatutuak agindu honen eranskinean argitaratzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoaren estatutuak Tituludun Lanbideen Erregistroan inskriba daitezela agintzea, erregistroa formalki osatzen den unean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko abenduaren 9a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoa arautzea da estatutu hauen helburua; guzti hori, Tituludun Lanbideetan jarduteari eta Profesionalen Elkargo eta Kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legean (aurrerantzean 18/1997 Legea) eta aplikagarria den ordenamendu juridikoan ezarritakoaren arabera.

  2. «Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargoaren Estatutuak» izena hartuko dute estatutuok, eta 18/1977 legean aurreikusitako izaera eta gainerako ezaugarriak izango dituzte.

  1. Estatutu hauen ondorioetarako, honen ondoren aditzera emango diren tituluren bat duena baino ez da terapeuta okupazionaltzat joko.

  2. Tituluak:

    1. Terapia Okupazionalean Diplomadun Titulua izatea, betiere urriaren 26ko 1420/1990 Errege Dekretuaren xedatutakoarekin bat etorriaz.

    2. Gorago aipatu unibertsitate titulazio ofizialaren baliokidea izatea, zehazki, eskumendun agintaritzak aitortua edo homologatua.

    3. Terapeuta Okupazionalaren titulua izatea, Osasun Eskola Nazionalak emana eta Terapia Okupazionalean Diplomadun Tituluaren baliokidetza-deklarazioa edo homologazio duena.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargo Profesionala (aurrerantzean Elkargoa) terapeuta okupazionalen lanbideko berariazko elkargo-antolaketa da, Euskal Autonomia Erkidegoan. Zuzenbide publikoko korporazioaren adierazpide juridikoa hartzen du, legeak babestutakoa, agintaritza publiko eskumendunak estatukoak edo autonomiakoak aitortutakoa, nortasun juridiko propioa eta bere helburuak betetzeko gaitasun erabatekoa duena.

  2. Bere izen ofiziala, ondorio guztietarako, «Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Elkargo Profezionala» da.

  3. Euskara eta gaztelania dira Elkargoko hizkuntza ofizialak. Berdintasunean, bi hizkuntzen erabilera normalizatzeko behar diren neurriak hartuko ditu Gobernu Batzordeak.

  1. Elkargoaren eragin lurralde-eremua gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoak duena da.

  2. Estatutu hauetan zehaztu lanbide-jarduera lurralde-eremu horretan burututakoa izango da.

  1. Modu orokorrean lanbide elkargoentzat eta terapeuta okupazionalen elkargoentzat ezarritakoak dira Elkargoaren funtsezko helburuak. Elkargo honen helburu nagusiak, EAEko eremuan eta aplikagarriak diren arauetan ezarritako eran, honako hauek dira: lanbidearen ordezkaritza, eta lanbidearen eta elkargokideen ineteres profezionalen defentsa, betiere bat etorriaz Gizartearen interes eta premia orokorrekin. Elkargoaren eskumenak izango dira modu orokorrean lanbide elkargoei (18/1977 Legeko 24. eta 25. artikuluetan aditzera emandako eginkizunak, batik bat) eta Terapeuta Okupazionalen Elkargoei esleitutakoak eta proiektatutako araudian elkargo honi berariaz eslei dakizkionak.

  2. Bere lurralde eremua Euskal Autonomia Erkidegoa denez, elkargoaren helburu ere badira, 18/1997 Legeko 41.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, oro har lanbideen kontseilu autonomikoentzat eta terapeuta okupazionalen kontseilu autonomikoentzat ezarritakoak. Elkargoak, hortaz, bere gain hartuko ditu: batetik, oro har kontseilu autonomiko profesionalei emandako eskumenak (18/1997 Legeko 42. eta 43. artikuluetan aditzera emandakoak, batik bat), eta, bestetik, terapeuta okupazionalen kontseilu autonomikoei esleitzen zaizkienak.

  1. Elkargoak Barakaldon izango du egoitza: Gernikako Arbola kalea 52, 5.a C.

  2. Elkargoaren lurralde eremu osorako diren elkargoko organoak eta zerbitzuak, orokorrak edo komunak, aipatu egoitzan kokatuko dira. Gobernu Batzarrak, hala ere, organo edo zerbitzu horiek, zenbait kasutan, elkargoaren egoitzatik kanpo bete daitezkeela xedatu edo baimendu dezake.

  3. Elkargoaren lurralde-eremu osoa hartzen ez duten elkargoko organoak eta zerbitzuak, orokorrak zein komunak, Gobernu Batzordeak erabaki dezan tokian kokatuko dira, euren eginkizuna beteko duten ingurua aintzat hartuz, betiere. Inguru hori bat badator lurralde historiko baten lurraldearekin, aipatu kokapen hori lurralde horretako hiriburuan jarriko da. Gobernu Batzordeak, hala ere, organo edo zerbitzu horiek, egoera berezietan, euren kokapenetik kokamen kanpo bete ahal izatea xedatu edo baimendu dezake. Eragindako organo horrexeri edo beste bateri eslei diezaioke ahalmen hori.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Terapeuta Okupazionalen Elkargo Profesionala honakoekin eraenduko da: 18/1997 Legea, nahitaez aplikagarriak diren gainerako legeak, estatutu hauek eta 8. artikuluan jasotako erregelamenduak.

  1. Elkargoaren Gobernu Batzarrak xedapenak erregelamendu forma hartuko dutenak onar ditzake, artikulu honetan xedatutakoa betez, betiere.

  2. Erregelamenduek ezin dute egin aplikatu beharreko legeriaren aurka, ez eta estatutu hauetan xedatutakoaren aurka ere.

  3. Lehen artikuluan jasotako edozein gai edo alderdi arautu dezakete aipatu erregelamenduek, nahiz eta haiek ez egon aurreikusita edo araututa 7. artikuluan aipatu legerian edo estatutuetan. Eta partikularzki eta adibide gisa, honakoetara hedatuko da arauketa: jarduera profesionaleko txandak, bateraezintasunak, sekretu profesionala, lanbide elkarteak, araudi profesionala eta deontologikoa, organo ezberdinen eraketa eta funtzionamendua eta korporazioaren zerbitzuak, etab.

  4. Araudiak onartzeko eskumena Elkargoko Gobernu Batzordearena baino ez da, eta ezingo zaio beste organo bati esleitu, ez eta eskuordetu ere.

1. 7. artikuluan jasotako arauak horien maila eta aplikagarritasuna direnak direla interpretatu edo argitu asmoz xedapenak emateko ahalmena ere Elkargoko Gobernu Batzordearena, nahitaez aplikagarri den legeria osatzen dutenak izan ezik.

  1. Xedapen horien edukia interpretatutako edo argitutako arauari egokituko zaio, eta nahitaez bete beharko dute Elkargoko organo guztiek eta elkargokideek.

1. KAPITULUA

ELKARGOKIDE IZATEA

  1. Elkargokide izateak Elkargoan sartzea dakar, bertako kide modura.

  2. Elkargoan dauden bitartean, elkargokidetzat joko dira bertako kideak.

  3. Elkargokideak eskubide osokoak izango dira euren Elkargoan.

  4. Lanbide Elkargo batekoa izateak ez dio eragiten sindikatu edo elkarte bateko bazkide izateari.

  1. Elkargokidea jardunean egon daiteke, edo ez.

  2. Elkargokidearen egoera normala jardunekoarena da.

  3. Elkargokideren batek jasota utzi nahiko balu ez duela gaitasunik terapeuta okupazionalaren lanbidean jarduteko, bai lege bateraezintasunagatik, bai beste arrazoiren bategatik (norbere nahia hori delako, adibidez), jardunean ez dagoen elkargokide legetxe jardun dezake. Egoera horretan ere, lanbide jardunetik kanpo jarduneko elkargokideen duten erregimen beraz gozatzeko eskubidea izango du, ez bada Gobernuko Batzarrak beste zerbait xedatzen duela, arrazoiak emanez.

  1. Jarduneko elkargokide izateko, honako baldintza hauek bete behar dira:

    1. Espainiar nazionalitatea izatea, edo elkarrekikotasun eskubidea jardun ahal izateko. Europako Batasunaren eremuan edo Espainiak izenpetutako hitzarmen edo itunetan xedatutakoa izan ezik.

      2. artikuluan aipatutako tituluren bat izatea.

    1. Lanbidean jarduteko gaitasun-gabetua ez egotea, oraindino ez bada igaro dena delako gaitasun-gabetzeko epea.

  2. Ez-jarduneko modura elkargokide izateko 1. paragrafoan adierazitako baldintzak ere beharrezkoak dira, c) letran aipatutakoa salbu, baldin eta salbuespen hori posiblea bada estatutu hauetako 17.2 artikuluaren arabera.

Aurreko artikuluan adierazitako baldintzak betetzeak Elkargoan sartzeko eskubidea aitortzen du.

  1. Elkargokide izateko eskabidearekin batera 12. artikuluan aipatutako baldintza guztiak bete direnaren frogagiriak aurkeztu beharko dira. Eskatzailearen zinpeko aitorpenez dokumentatuko da 12.1.c artikuluko baldintza, Elkargoak bere gain dituen ikuskaritza ahalmenak ere kontuan hartuz.

  2. Jarduneko elkargokidearen egoera eskuratu nahi dela ulertuko da, beste barik, eskabidean ez bada ezertxo ere esaten horretaz.

  3. Era bateko elkargokide era bat izatetik bestera pasatu nahi bada, gai horretaz interesatuak aurkeztutako eskabidea nahiko izango da, eta ez da beharrezkoa izango berriro ere dokumentazioa aurkeztea, lehendik ere Elkargoan aurkeztuta badaude, betiere.

  1. Elkargokide izateari buruzko ebazpena eman beharko du Elkargoak, eskatzen diren baldintza guztiak betez eskabidea aurkezten den egunetik aurrera hiru hilabeteko epean.

  2. Aipatutako epea igaro eta eskabide-egileari berariazko ebazpena jakinarazi ez bazaio, elkargokide egiteko eskabidea baietsitzat joko da. Presuntziozko egintza hori azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legean xedatutakoaz eraenduko da.

  3. Elkargoak, hala ere, elkargokide izateko behin-behineko sistema bat eratu dezake, arauz, Idazkaritza Nagusiaren edo ezar dadin beste organoren baten ebazpenez, harik eta horri buruzko behin betiko ebazpena eman arte.

1. 15. artikuluan aurreikusitako ebazpena ematen den egunean hartuko da elkargokidearen kondizioa, helburu horrekin aurkeztutako eskabidea onartu eta gero betiere.

  1. Eskabidea ezestearen aurka aurkeztutako errekurtso kolegial edo jurisdikzionalen baten ebazpenean elkargokide izateko eskubidea onartzen bada, Elkargoak ebazpen horren berri duenean jabetuko da elkargokide eskubideaz, ez badu ebazpenak beste zerbait esaten.

  1. Elkargokide izateari uzteko arrazoiak:

    1. Elkargoari jakinarazitako baja.

    2. Elkargokide izateko ezarritako baldintzak ez betetzea.

    3. Aurretik ordainketarako errekerimendua egin arren, hiru hiruhileko kuotak ordaindu gabe izatea. Idatzizko errekerimenduak fede-emaile izatez gain, Elkargoan jasotako helbide profesionalera bidali beharko da. Elkargokidea kondizioa galtzeak ez du salbuesten hartutako obligazio ekonomikoak pagatzetik.

    4. Legez ezgaituta egotea.

    5. Heriotza gertatzen bada.

  2. Ezgaitze kasuetan ez zaio elkargokide izateari utziko, baina eten egingo da, ondorio guztietarako, egoera horrek irauten duen bitartean, ez badu zehapen egintzak aukera ematen jarduneko elkargokide legetxe aritzeko.

  1. Jarduneko elkargokideen eskubideak:

    1. Terapeuta okupazionalaren eginkizunetan aritzea, lanbideko arauekin bat etorriz.

    2. Euren lanbideko jardunean Elkargoaren laguntza izatea, pertsona edo entitate publiko eta partikularren aurrean.

    3. Gobernu Batzordeko eta Elkargoaren barruko hautapenezko organoetako karguak hautatu eta kargu horietarako hautatuak izatea, eta Batzar Orokorraren erabakiak hartzen parte hartzea.

    4. Elkargoaren zerbitzuak erabiltzea, horietarako ezarritako baldintzak betez.

    5. Elkargoa komisionatzea ordezkapen prozesalean, zertarako eta, lanbide jardunaren ondorioz zorpetutako ordainsariak auzi-bidean edo auzi-aurretiko bidean kobratzeko. Horri buruz urteko aurrekontuetan ezarritako eskubideak ordaindu beharko dizkio korporazioari, bai erreklamatutako minuta tronkoaren portzentaje bat ordainduz, bai beste era batera.

    6. Elkargoaren gorabeheren berri izatea aldian behin, argitalpenen, bilera informatiboen, batzar orokorren edo Gobernu Batzordeak jar ditzan beste bide batzuen bidez; eta kasu bakoitzerako Elkargoan eratzen dituen jardueretan parte-hartzea. Elkargokideak sei hilabetetik behin jasoko du Elkargoaren martxari buruzko informazio zehatza, hain justu ere gora aipatu moduetariko baten bidez.

    7. Terapeuta Okupazionala izena erabiltzea, eta terapeuta okupazionalei euren lanbide jarduteko aitortzen zaizkien eskumenez baliatzea.

    8. Euren ideiak Elkargoaren komunikabideetan eragozpenik gabe adieraztea. Ideia horiek argitaratu edo hedatzeari uko egin bazaio, horri buruzko jakinarazpena jasoko du interesatuak.

    9. Aurrekoarekin lotura zuzena duten edo dagokion erabaki korporatiboak ezar ditzan beste eskubide batzuk.

  2. Jardunekoak ez diren elkargokideek ez dute izango 1. paragrafoan adierazitako eskubiderik, horiek lanbide jardunari lotutakoak badira. 1. paragrafo horretan aditzera emandako gainerakoei dagokienez, 11.3. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie.

  1. Jardunean dauden elkargokideek honako betebeharrak izango dituzte:

    1. Ezarrita dauden arau deontologiko eta teknikoekin bat etorriz jardutea lanbidean.

    2. Erabiltzaileek terapeuta okupazionalaren zerbitzu profesionalaren esku uzitako interesak defenditzea.

    3. Lanerako ezagutza eta teknikak eguneratzea, eta burututako lanean kalitate egokia bermatzea.

    4. Estatutu hauek, horien garapen arauak eta Elkargoaren organoek emandako ebazpenak betetzea, bidezkotzat jotako errekurtsoen erreserba eginez.

    5. Elkargoko organoen aurrean azaltzea horretarako errekeritzen bazaie, non eta arrazoi justifikatua ez duten. Helbide aldaketen berri hurrengo hogeita hamar egunen barruan ematea. Batzar Orokorretara joatea. Elkargoko kargu eta eginkizunetarako aukeratu badira, horiek betetzea. Jarritako kuotak ordaintzea.

    6. Lanbidean diharduten terapeuta okupazional guztiek, parte hartzen duten arazo guztietan, sekretu profesionalari eutsi beharko diote.

    7. Elkargokide guztienganako errespetua eta begirunea izan beharko dute.

  2. Jardunekoak ez diren elkargokideek ez dute izango 1. paragrafoan adierazitako betebeharrak, lanbidean jarduteari loturikoak direnak. 1. paragrafo horretan aditzera emandako gainerakoei dagokienez, 11.3 artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie.

    2. KAPITULUA

    LANBIDEA JARDUTEA

Elkargoko kidea egitea borondatezkoa da. Elkargoko kidea egitea derrigorrezkoa bada, obligazio hori betetzat joko da Elkargoko kide jardunekoa izanez gero.

  1. Europako Batasuneko profesionalak, terapeuta okupazionalen baliokideak baitira, ordenamendu juridikoarekin bat eta borondatez jakinaraziko diote Elkargo honi euren jardunaren berri, betiere elkarrekikotasun irizpidearen eta artikulu honen arabera.

  2. Komunikazio horrek ez du salbuesten lanbidea lurralde honetan betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzetik.

  3. Komunikazioa behin-behinekoa edo behin betikoa izan daiteke, bai gai jakin baterako, bai hainbatetarako; kontuan izanda, betiere, araudi erregulatzailean ezarritakoa.

Terapeuta okupazionalen Espainiako beste elkargo batzuetakoek ere egin dezakete komunikazioa, betiere Estatuko oinarrizko legeetan eta EAEko legeetan jasotako moduan eta eraginarekin.

Terapeuta okupazionalen lanbidean norbere kontura edo inorentzat lan eginda jardun daiteke, lotura zibil, merkantil, laboral edo administratiboari jarraiki.

Elkargoak arauz xedatu ditzake: lanbideko jarduna lanbide sozietateen bidez betetzeko baldintzak; eta baldintzok erregulatzea ere erabaki dezake, betiere lanbide sozietateei dagokionez aplikatzeko den legeriako erregulazio zein suposamenduekin bat etorriaz.

Euren kontura diharduten terapeuta okupazional elkargokideek aseguru bat hitzartzea bideratuko du Elkargoak, euren lanbide jardunaren ondorioz izan dezaketen erantzukizun zibilaren arriskuei aurre egiteko.

Elkargokideren bati beste lanbide bateko pertsona batek edo lanbide horretako elkargoak berak hitzez edo idazkiz errekeritu badio lanbide ekintzaren bat gauzatu ez dezan, ustez ekintza hori ez dagokiolako terapeuta okupazionalen lanbideari beste lanbide horri baino, errekeritutako elkargokideak Elkargoari eman beharko dio horren berri lehenbailehen, bide batez auzi horretaz berak duen iritzia emanez.

3. KAPITULUA

DIZIPLINA-ERREGIMENA

  1. Elkargoak zehapenak ezar diezazkieke elkargokideei, euren lanbideko jardunaren edo elkargoko kide izatearen ondorioz burututako ekintza edo omisioengatik; betiere 7. artikuluan jasotako erregulazioaren aurkakoak badira.

  2. Kapitulu honetan aipatzen den diziplina erregimena erantzukizun penala edo zibila kontuan hartu gabe ezarriko da, eta, halaber, funtzionarioengan edo gainerako pertsonal publikoarengan administrazioak duen zehapen-ahalmena.

Hutsegite oso larriak honako hauek dira:

  1. Lanbidean jardutea, 18/1997 Legeko 5.1.a artikuluan adierazten den tituluaren jabe izan gabe.

  2. Egiteko profesionalak ez betetzea, horrek jardun profesionala eskatzen edo hitzartzen dutenei kalte larria eragiten badie.

  3. Lanbideko sekretua urratzea.

  4. Lanbidean aritzea lanbidean jarduteko gaitasun-gabetua egonda, edo bateraezintasun edo debeku-kausaren bat izanda.

  5. Lanbidean jardutean doluzko delituak egitea; ez da kontuan hartuko zenbateraino parte hartu duen.

  6. Bi urteko epean, gutxienez, bi arau-hauste larri egitea. 18/1977 Legeko 15. artikuluko 2. paragrafoaren j) idatz-zatian adierazitako arau-haustea (estatutu hauetako 29.i artikuluan jasotakoa) idatz-zati honetan xedatutakotik kanpo uzten da.

  1. Estatutuetan ezarritako obligazioak ez betetzea, eta, ondorioz, jardun profesionala eskatzen edo hitzartzen dutenei kalte larria egitea.

Honako hauek dira hutsegite larriak:

  1. 18/1997 Legeko 5.1.d artikuluan xedatutakoa urratzea.

  2. Egiteko profesionalak ez betetzea, eta horrek jardun profesionala eskatzen edo hitzartzen dutenei kaltea eragitea.

  3. 18/1997 Legeko 11. artikuluan adierazitakoa Elkargoari jakinarazteko betebeharra urratzea.

  4. Asegurua izateko betebeharra ez betetzea.

  5. 18/1997 Legeko 13. artikuluan zerbitzua eskaintzea ezinezkoa egiten duen arrazoi justifikatuei buruzkoan adierazten den betebeharra lanbidean jardutekoa ez betetzea, horretarako errekerimendua behar bezala egin zaionean.

  6. Lanbide bereko edo lanbidearen gobernu-organoetako gainerako profesionalen eta lanbidean jardutean haiekin harremanak dituzten pertsona edo erakundeen duintasuna larriki laidotzea, bai eta horietako edozein fisikoki erasotzea ere.

  7. Bidegabeko lehia dakarten ekintzak.

  8. Kontseiluen edo elkargo profesionalen edo horien organoen ohiko jarduera oztopatzen edo eragozten duten ekintzak.

  9. Gutxienez bost arau-hauste arin egitea bi urteko epean.

  10. Egon ez dauden kontzeptuak edo burutu gabeko lanbide jarduerak direla-eta, minutak edo fakturak egitea; eta terapeuta okupazionalak burutu ez arren, suskribatu egin dituen txostenak edo lanak izenpetzea, bezeroari kaltea dakarkienean.

  11. Norbere kasa edo inorentzat lan eginez aritzeko ezarritako baldintzak kasuaren araberakoak bete gabe jardutea lanbidean, baldin eta bezeroei kaltea egiten bazaie.

  12. Zigor legeen arabera hutsegitetzat jo daitezkeen lanbide jarduerak; edo ez-zilegitzat jo daitezkeenak, bezeroari kalteak ekarriz lege zibilen arabera. Betiere, bataren zein bestearen ondorioz, lanbide obligazioak ez badira betetzen, eta horrek kaltea badakarkie jarduera profesionala eskatu edo hitzartu dutenei. Guzti hori, 18/1977 Legeko 15.2.b artikuluarekin bat etorriz.

  1. Elkargokide legetxe dituzten obligazioak arauetan zein estatutuetan ezarritakoak edo Gobernu Batzordeak bere eskumenen barruan emandako erabakiak ez betetzea, horrek kalte arina dakarkienean Elkargoari, beste terapeuta okupazional batzuei, bezeroari edo hirugarrengo batzuei.

Hutsegite arinak honakoak dira:

  1. Estatutuetan ezarritako obligazioak ez betetzea, eta jardun profesionala eskatzen edo hitzartzen dutenei kalterik egiten ez bazaie.

  1. Bezeroarekiko edo beste terapeuta okupazional batzuekiko begirunerik eza, baina publizitate edo larritasun gabekoa.

  2. Lanbideko jardunaren ondorioz ezagututako xehetasunak arrazoirik gabe hirugarrengo batzuei jakinaraztea, horrek bezeroari edo hirugarrengo batzuei kalterik ez dakarkienean.

  3. Modu nabarmenean gehiegikeriaz egindako faktura edo minutak.

  4. Elkargoarekiko eta Elkargoko gainerako antolakundeekiko harremana edo lanbide-jarduera erregulatzeko beste ezein arau urratzea, arau-hauste larritzat edo oso larritzat jotzen ez bada, betiere.

18/1997 Legeko 16. artikuluan daude jasota zehapenak.

18/1997 Legeko 18. artikuluan dago xedatuta hutsegiteen eta zehapenen preskripzioa.

Elkargoaren egoitzako eta Elkargoaren organoak edo zerbitzuak kokatuta dauden lekuetako iragarki-oholean jarriz emango dira jakitera zehapenak ezartzeari buruzko erabakiak. Hutsegite oso larriagatik ezartzen bada zehapena, erabakia korporazioaren aldizkarian ere argitaratuko da.

  1. Hurrengo paragrafoan arautuko den Deontologia Batzordeak ezar daitezen gainerako organoekin batera Elkargoaren jarduera zehatzailean hartuko du parte, horretarako xedatutako moduan.

  2. Deontologia Batzordea jarduneko hiru elkargokidek osatuko dute, Gobernu Batzordeak hartarako azarez hautatutakoak, urte bateko agintaldirako.

Prozedura zehatzailea, 18/1997 Legeko 19. artikuluan xedatutakoaren arabera, estatutu hauetako testu artikulatu honen eranskinean finkatuko da, estatutuon izaerari dagokionean ere parte hartuz.

  1. Zehapenak exekutatzea eta ondorioak, 18/1997 Legeko 20. artikuluan xedatutakoaren arabera, artikulu honetan xedatutakoak arautuko ditu.

  2. Diziplina zehapenak, administrazio bidean irmoak direnean, Elkargoko Gobernu Batzordeak exekutatuko ditu, zehapenok jartzea erabaki duen ebazpenean ezarritako moduan. Deontologia Batzordea exekuzio hori ondo burutzeaz ere arduratuko da.

  3. Elkargoko Gobernu Batzordeak, hala ere, exekuzioa eteteko eska dezake, bai ofizioz, bai interesatuak eskatuta, eta Deontologia Batzordearen txostena beharrezkoa izan eta gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu dela frogatzen denean, harik eta gauzatu arte. Interesatuak, bere aldetik, etenaldi hori eskatzeko eskubidea du administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion prozeduraren barruan, eta indarrean dauden legeen arabera.

  4. Diziplina-zehapenak exekutatuak izan, edo ez argitaratu egin daitezke, estatutu hauetako 33. artikuluan aurreikusitako moduan, administrazio bidean irmoak egiten direnetik aurrera. Zehapen erabakia atzera botatzen badu epaileak, errebokazio hori ere argitaratu egin beharko da.

  5. Gaikuntza dakarten zehapenak Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusiari jakinarazi beharko zaizkio.

  1. Diziplina erantzukizunaren iraungipena honako arau hauei jarraiki eraenduko da:

    1. Elkargokideen diziplina erantzukizuna iraungitzeko erak: zehapena betez, elkargokidearen heriotza, eta hutsegitea edo zehapenaren preskripzioa.

    2. Zehapen prozedura indarrean dagoen bitartean hil egiten bada erruztatua, zehapen prozeduraren iraungipena deklaratzen duen ebazpena emango da.

    3. Elkargoan baja hartzeak ez dakar berarekin alta-aldian sortutako diziplina erantzukizuna iraungitzea, ekar dezakeen arren, hori bai, erabakitako zehapena ezin bete ahal izatea. Horrelakoetan burutu egingo da diziplina-prozedura eta zehapena eten, harik eta elkargokideak berriro ere Elkargoan alta hartzen badu zehapena bete arte.

  2. Birgaikuntzarako arauak:

    1. Zehatutakoek, ondoren adierazten diren epeetan zehapena betetzen denetik aurrera kontatuta, birgaikuntza eskatu ahal izango dute eta, ondorioz, oharra ezabatu bere espediente pertsonaletik.

      Hutsegitea arina bada, sei hilabete igarotzen direnetik aurrera.

      Hutsegitea larria bada, bi urte igarotzen direnetik aurrera.

      Hutsegitea oso larria bada, lau urte igarotzen direnetik aurrera.

    2. Birgaikuntza erabakiko da, baldin eta espedientean ez bada egiaztatu zehapena ezarri zenetik aurrera igarotako epean zehar zehapena eragin zuten egintzen antzekorik burutu izana, eta ezereztu egingo da zehapen oharpena elkargokidearen espedientetik.

    3. Gobernu Batzordeak gauzatuko du ezerezpena, aldez aurretik Deontologia Batzordearen txosten beharrezkoa entzunda. Batzorde horrek, gainera, Gobernu Batzordeak esleitzen dizkion instrukzio jarduerak burutuko ditu.

1. KAPITULUA

ANTOLAKETA SISTEMA.

  1. Elkargoaren antolaketa, honako organo hauetan oinarritzen da:

    1. Batzar Orokorra.

    2. Gobernu Batzordea.

    3. Lehendakaria edo dekanoa.

    4. Lehendakariordea.

    5. Idazkaria.

    6. Diruzaina.

    7. Idazkari Orokorra.

    8. Ataletako Batzordeak.

    9. Batzordeak eta lantaldeak.

  2. Organo horiek nahitaezkoak badira ere, Gobernu Batzordeak beste batzuk eratu ditzake, Batzorde horrek ezarritako moduan. Baina ez dute halako ahalmenik izango, idazkaritza nagusiak, ataletako batzordeek eta lan-batzordeek.

  1. Elkargoaren antolaketa komuna edo orokorra organoek osatzen dute, zeinen eskumenak Elkargoaren lurralde eremu guztia hartzen baitu.

  2. Elkargoaren antolaketa komuna edo orokorra, honako organo hauek osatzen dute:

    38.1 artikuluko a)-tik g)-ra arteko biak barne letretan deskribatutako organoak.

    1. Batzordeak eta lantaldeak, eta 38.2 artikuluaren babespean organo komunen edo orokorren izaerarekin sor daitezen gainerako organoak.

  1. Elkargoaren lurralde antolaketa organoek osatzen dute, zeinen eskumenak Elkargoaren lurralde eremuaren parte hartzen duten lurralde historiko bakoitzaren lurralde eremua hartzen baitu, betiere Gobernu Batzordeak hartutako erabakien arabera.

  2. Elkargoaren lurralde antolaketa, honako organo hauek osatzen dute:

    38.1 artikuluko h) letran aipatzen diren Atal Batzordeak, horietariko bakoitza lurralde historiko bakoitzaren lurralde eremuari dagokiola.

    1. Batzordeak, lantaldeak, eta 38.2 artikuluaren babespean sor daitezen gainerako organoak, lurralde historiko bakoitzaren lurralde eremuari dagozkien organoen izaerarekin.

  1. Gobernu Batzordeak autonomia dauka unean-unean indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren ondorio den esparruan bere eskumeneko aginpideez baliatzeko. Hori bai, Batzar Orokorrak hartuko dizkio kontuak, gai horretaz estatutu hauetan beren-beregi ezarritako moduan eta eraginarekin.

  2. Lehendakariak edo dekanoak, lehendakariordeak, idazkariak eta diruzainak autonomia daukate unean-unean indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren ondorio den esparruan euren eskumeneko aginpideez baliatzeko. Hori bai, Batzar Orokorrak hartuko dizkio kontuak, gai horretaz estatutu hauetan beren-beregi ezarritako moduan eta eraginarekin.

  3. Elkargoko gainerako organo guztiak Gobernu Batzordearen menpe daude hierarkikoki. 40.2.b artikuluan aurreikusitako organoak salbuetsi egiten dira, dagokien atal batzordearen menpetasun hierarkikoa baitute.

    2. KAPITULUA

    BILTZAR NAGUSIA

Batzar Orokorra da Elkargoko organo gorena eta subiranoa, eta, horregatik, estatutu hauetan aitortutako posizio eta eginkizunak ditu bereganaturik.

Eskubide osoko elkargokideek jardunekoak eta ez-jardunekoak osatzen dute Batzar Orokorra, betiere dagokion Batzar Orokorra egin aurreko egunean egun hori barne elkargokide badira.

  1. Ohiko Batzar Orokorra izateko, honako gai hauetarikoren bat izan behar du helburu legetxe:

    1. Elkargoko aurrekontua eztabaidatzea eta, behar izanez gero, onartzea.

    2. Elkargoko kontuak eztabaidatzea eta, behar izanez gero, onartzea.

    3. Gobernu Batzordearen txostena gertatzea, dagokion batzar orokorra egin baino justu lehenagoko ekitaldian burututako jarduerei buruzkoa.

    4. Gobernu Batzordearen txostena gertatzea, dagokion Batzar Orokorra egin osteko lehenengo ekitaldian burutzeko aurreikusi diren jarduerei buruzkoa.

  2. Aparteko Batzar Orokortzat jo behar dira 1. paragrafoan adierazi ez diren gaiak helburu dituzten organo batzarrak.

  3. Ohiko eta Aparteko Batzarrak arau berberekin eraenduko dira, non eta estatutu hauetan beren-beregiko alderik jaso ez den.

  1. Batzar Orokorrari dagozkio 18/1997 Legeko 35.3 artikuluan adierazitako eskumenak.

    44.1 artikuluan aipatutako gaiak aztertzeko eskumena du Ohiko Batzar Orokorrak eta, ondorioz, bere irizpena emanda, aurkeztu zaizkion aurrekontua eta kontuak onartzeko, edo ez.

  1. Aparteko Batzar Orokorrak eskumena du beste edozein gai aztertzeko, Elkargoko beste organo batzuen eskumenaren aurka jo gabe.

  1. Gobernu Batzordearena da Batzar Orokorrerako deialdia egiteko ahalmena. Gobernu Batzordeak, hala ere, Batzar Orokorrerako deia egingo du, honako kasu hauetan:

    1. Elkargoko aurrekontuaren eta kontuen onarpena betetzeko.

    2. Horretaz gain, elkargokideetatik % 20ak edo jardunekoetatik % 10ak eskabidea idatziz egiten dutenean.

  2. Deialdiarekin batera gai-zerrenda (aztertuko diren gaiak jasoko ditu), eta bilerarako lekua, eguna eta ordua adieraziko dira. Aurreko paragrafoan aipatutako eskabidean aditzera emandako gaiak jaso beharko ditu deialdiak.

  3. Elkargokideei deialdia jakinarazteko bideak:

    1. Zuzenean elkargokideen egoitzetan Elkargoan jasota daudenetan, postaz, mezularitza zerbitzuz edo antzeko bideren batez, dagokion batzar orokorra egin baino hamabost egun natural lehenago behintzat, ez bada urgentziazkoa, orduan nahiko izango baita zortzi egun natural lehenago jakinaraztea.

    2. Elkargoaren lurralde eremuan hedapen gehien duten bi egunkaritan aurrerapen berberarekin iragarrita.

    3. Elkargoaren iragarki oholean aurrerapen berberarekin iragarrita.

  4. Gai-zerrendako aztergaiei buruzko dokumentazioa elkargokideen eskura egongo da, adierazitako aurrerapen egunetik aurrera, Elkargoaren egoitzan.

  5. Ohiko Batzar Orokorra urteko lehenengo seihilekoan egin beharko da.

  6. Elkargoaren egoitzan egingo da bilera, deialdian ez bada beste leku bat beren-beregi adierazten.

Batzar Orokorreko lehendakari eta idazkari izango dira, izan ere, Gobernu Batzordean kargu horiek dituzten berberak, eta, horiek ezean, horien ordezkoak izango direnak, kargua hutsik dagoelako, edo gaixorik eta absente dagoelako, edo lege eragozpenak daudelako.

  1. Elkargokide guztiek dute Elkargoko Batzar Orokorraren bileretara joateko eskubidea. Hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango dute.

  2. Hala ere, elkargokideek beste elkargokide baten esku utz dezakete eurak ordezkatzeko ahalmena, honako baldintza hauek betez, betiere:

    1. Eskuordetze hori idatziz egiaztatuko da, eta izaera berezia izango du batzar bakoitzerako. Ahalorde-emailearen eta ahalordedunaren izena eta abizena, deitutako batzarraren bilera-lekua eta eguna, ahalordetza hori emandako lekua eta eguna, eta ahalorde-emailearen izenpea jaso beharko dira, baita ere dagokion batzarrean ahalordedunak ahalorde emailearen izenean parte hartu eta bozkatzeko- eskuordetuko duenaren adierazpena.

    2. Ahalorde-emailearen izenpearen erkaketa beharko du eskuordetze idazkiak. Elkargoko zerbitzu administratiboek egingo dute erkaketa hori, NAN edo Elkargoan jasota dagoen izenpe txartela kontuan hartuz kontrastatzeko. Dagokion batzar orokorra egin aurreko egunera arte hau barne gauzatu ahal izango da erkaketa hori.

    3. Aukeratutako ordezkariak askatasun osoz emango du bere botoa beti.

    4. Elkargokide batek ere ezingo ditu hamar boto-ordezkapen baino gehiago pilatu Batzar Orokor baten.

  3. Gobernu Batzordeko kideek Batzar Orokorreko batzarretan parte hartu beharra dute, non eta ez zaion aitzakia jakinaraziko Elkargoko lehendakariari edo dekanoari.

  4. Alor juridikoaz, ekonomikoaz, osasungintzaz, hezkuntzaz eta beste alor batzuez informatzea eta aholkuak ematea helburu modura duten zuzendariek, kudeatzaileek, teknikariek eta gainerakoek, baita elkargoaren gaien jardun onean interesa duten beste pertsona batzuek ere Batzar Orokorretara joan beharko dute, Elkargoko lehendakariak edo dekanoak dei egiten dienean. Hitz egiteko eskubidea izango dute, baina botorik ez.

  1. Batzar Orokorra, parte hartzaileen kopurua edozein izanda ere, balio osoz eratuko da.

  2. Deialdi bakarrean eratuko da Batzar Orokorra, deialdian jarritako orduan. Hala ere, lehendakariak, unean bertan antzemandako kausa bidezkoren bat balego, atzeratu egin dezake batzarra, baina ez lehenengo deialditik berrogeita zortzi ordu baino gehiago. Atzeratzeko eskatzen den baldintza bakarra: egoera hori programatutako batzar atzeratuan jakinaraztea.

  3. Bestalde, elkargokide partehartzaileen kopurua bertaratuena eta eskuordetuena elkargokideen % 10a baino txikiagoa bada, eta lehendakaritzaren iritziz aztergaia garrantzizkoa bada, batzarra bertan behera utz dezake lehendakariak, eta hilabeteko epean beste deialdi bat egin gai-zerrenda berarekin.

  1. Batzar Orokorrean ez da aztertuko gai-zerrendan jaso ez den gairik.

  2. Lehendakariaren eginkizunak: batzarrak gidatzea; batzarretako ahozko partehartzeak, kontra-erantzuteak eta eztabaidak zehaztea; botoa emateko proposamenak egitea; eta agertutako zalantzak ebaztea. Batik bat, partehartze kopurua eta iraupena ezarri ahal izango du, aldeko eta kontrako txandak, eta eztabaidatzeko eta erabakiak hartzeko modua.

  3. Aktak erredaktatzea idazkariari dagokio, eta hartarako, ikus-entzunezko bitartekoak erabili ahal izango ditu.

  1. Erabakiak hartzeko nahikoa izango da gehiengo soila, hau da, boto positiboen kopuruak gainditu dezala boto negatiboena. Eta hori horrela izango da, estatutu hauetan ez bada beste quorum bat ezartzen.

  2. Eskua jasoz, edo izenezko bozketa irekiz edo isilpekoz har daitezke erabakiak. Eta hori, hartu beharreko erabakien izaera eta eraginkortasuna kontuan izanik, Lehendakaritzak asanblada entzunda har dezan ebatziaren arabera. Erabakiak onespenez hartu direla joko da, Batzarra kontsultatu eta gero, partehartzaile bakar batek ere ez badu oposiziorik agertu.

  1. Batzar Orokorraren bilera bakoitzeko akta egingo da. Hurrengo hamabost egunen barruan onartuko dute dagokion batzarrean lehendakariaren eta idazkariaren ardura izan dutenek; eta jarraian izenpetu egingo dute. Akta ez bada epe horretan onartzen, Gobernu Batzordeak onartuko du, eta Elkargoko lehendakariak eta idazkariak izenpetuko dute.

  2. Bilerako gora-beheren eta hartutako erabakien laburpena jasoko da aktan. Partehartzaileek bileran idatziz edo hitzez aurkeztutako oharrak, erreparoak eta kontrako botoak ere jasoko dira, baldin eta aktan agertzeko asmoa azaldu badute.

  3. Elkargoko lehendakariak beren-beregiko ahalmena du Batzar Orokorrak hartutako erabaki guztiak baliabide publiko bihurtzeko.

  4. Akten ziurtagiriak, Elkargoko lehendakariak ontzat eman ostean, idazkariak eman eta izenpetu beharko ditu, eta eskabidea eskuratzen denetik hasita bost eguneko gehienezko epean emango dira.

    3. KAPITULUA

    GOBERNU BATZORDEA

    1. ATALA

    ERAKETA OROKORRA.

Elkargoa kudeatzeko eta ordezkatzeko eginkizunak Gobernu Batzordearen esku daude. Horren arabera zuzentzen eta administratzen du Elkargoa, exekutatzen ditu Batzar Orokorraren erabakiak, eta burutzen ditu estatutuek esleitzen dizkioten diziplina ahalmena eta gainerako eginkizunak. Guzti hori, estatutuetan ezarritako moduan.

  1. Gobernu Batzordeko kidak hauek izango dira: lehendakaria, lehendakariordea, diruzaina, idazkaria, eta hiru bokal, estatutu hauetan ezarritakoarekin bat hautatuak. Lurralde historikoen ordezkaritza paritarioa sustatuko da.

  2. Gobernu Batzordeko kideen kopurua gehitu egin dezake Batzar Orokorrak, proportzionaltasuna elkargokide kopuru emendatuari egokitu ahal izateko. Gehitze horrek Gobernu Batzorderako hurrengo hauteskunde prozesutik aurrera baino ez ditu izango ondorioak.

  1. Gobernu Batzordeko kideak Gobernu Batzorde osoa berritzeko egindako hauteskunde prozesutik ateratzen dira, eta lau urtez iraungo dute kide gisara, berritutako gobernu batzorde horretan lehenengo lehendakari hautatutakoa lanpostuaz jabetzen denetik kontatzen hasita, nahiz eta beste bat izan karguaz jabetzeko eguna. Hala ere, estatutu hauetan aurreikusitako kargu-uzteko beste egoeraren bat gertatzea aparte uzten da.

  2. Gobernu Batzordean hutsune bat egon eta hori betetzeko ebazpen bidez egin bada baten bat organo horretako kide, hau da, Gobernu Batzorde osoa berritzeko egindako hauteskunde prozesutik kanpo aukeratu bada, berorren iraupena izango da, izan ere, aurreko 1. paragrafoan adierazitako lau urtekoa. Estatutu hauetan aurreikusitako kargu-uztezko egoeraren bat jazoz gero aurretik, salbuespentzat joko da.

  3. Gobernu Batzordeko kideek egoera horretan jarraitu ahal izango dute, aurreko paragrafoetan adierazitakoaz besteko egoeretan ere bai, harik eta Gobernu Batzorde osoa eraberritzeko egindako hauteskunde prozesutik ateratako kide berriak euren karguaz jabetu arte, eta gehienez ere sei hileko epean, aipatu epea amaitzen denetik aurrera. Gerta daiteke, ostera, Batzar Orokorrak epe handiagoa ematea, aparteko eta urgentziazko gorabeherak direla-eta. Paragrafo honetan adierazitako agintaldia luzatzeak ez dizkie murriztuko bere ahalmenak Gobernu Batzordeari eta bere kideei.

  1. Gobernu Batzordeari dagokio Elkargoaren kudeaketa, zuzendaritza, administrazioa, gobernua eta ordezkaritza guztia. Eskumena du, horri begira, disposizioko eta administrazioko era guztietako ekintzak burutzeko, kontratuak izenpetzeko, egoera eta harreman juridiko oro eduki, eskuratu, aldatu eta indargabetzeko, eta, halaber, edozein moduko ekintzak gauzatzeko. Eginkizun horietarako muga bakarrak estatutu hauetan ezarritakoak dira.

  2. Gobernu Batzordearen eskumenetik kanpo gelditzen dira Batzar Orokorrarenak baino ez diren gaiak; eta, halaber, Elkargoko beste organo batzuei esleitutakoak. Gobernu Batzarrak, ondorioz, haiekiko bere eskumena era espresu eta korrelatiboan galduko du.

  3. Esate baterako, honako eskumen hauek burutu ditzake Gobernu Batzordeak:

    1. 18/1997 Legeko 36.3. artikuluan aipatutakoak, honako hauek alegia: estatutuak onartu eta eraldatzeko prozedura sustatzea; bere eskumenekoak diren gaiak osoko bilkurari proposatzea; Elkargoaren aurrekontua eta kontuak gertatzea; elkargokideen gaineko diziplina ahalmenaz baliatzea; osoko bilkurara joatea; legeek, arautegiek eta estatutuek esleitutako gainerako ahalmenak.

    2. Elkargokide berriak onartzeari buruz erabakitzea.

    3. Elkargokideek 106. artikuluak dioenari jarraiki ordaindu behar dituzten kuotak eta Elkargoko zerbitzuak erabiltzearen ondoriozko eskubideak ezartzea.

    4. Peritu legetxe parte hartu behar duten elkargokideen aukeraketa erraztea epaimahai eta agintariei. Helburu horri begira, txanda bat edo gehiago osatuko dira jardun profesionalerako, horretarako onar daitezen funtzionamendu arauekin bat etorriz.

    5. Elkargokideei aholkularitza eskaintzea lanbidearen jardunean izandako erreklamazioetan, betiere kontuan izanik izendatutako aurrekontuak. Ildo horretan, elkargokideok ordezka ditzakete entitate publiko eta pertsona pribatuen aurrean.

    6. Elkargokideen artean sortutako diferentziei dagokienez, arbitro-funtzioak burutzea, betiere parteek hala eskatuz gero.

    7. Elkargokideek euren lanbide jardunean bete behar dituzten arauak ezartzea.

    8. Independentzia askatasuna gordetzea, beharrezkoa baita elkargokideek euren zeregin profesionalak betetzeko eta zor zaien errespeturako.

    9. Terapeuta okupazionalek euren lanbide jardunari buruzko arauak bete ditzaten ahalegintzea, bai gainerako elkargokideei zor zaien begiruneari dagokionez, bai lanbide zerbitzuen jasotzaileei dagokienez. Bidezkoa den zuzentasuna eta jarrera profesional aditua eskatuko da jardun horretan.

    10. Terapeuta okupazionalen zerbitzu profesionalen kalitate mailari eta euren ezaguera jardunari eustea, titulaziorik eta kasu bakoitzerako behar den ezaguerarik ez duenak lanbidean aritzea eragotziz. Aurre egingo zaio intrusismoari, eta bateraezintasunak salatu egingo dira.

    11. Batzar Orokorretarako, Gobernu Batzorderako karguak hautatzeko, eta Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren aurrean Elkargoaren kontseilari-ordezkariak izango direnak aukeratu eta ordezkatzeko deia egitea.

    12. Interesatutako aldeek eskatuta, laudo bidez konpontzea terapeutek gauzatutako lan profesionalen exekuzioan edo ordainketan agertutako aldeak.

    1. Terapeuta okupazionalek enplegu mailarik handiena izan dezaten saiatzea.

    2. Korporazioak dituen helburuetarako beharrezkoak diren lan-batzordeak eta -taldeak eratu, sustatu eta garatzea, eta, horiei, egokitzat jotzen diren ahalmenak esleitzea.

    1. Entitate publiko edo pribatuekin lankidetza akordioak edo hitzarmenak egitea, korporazioaren helburuak ahalik eta ondoen betetzeko.

    2. Elkargoaren argitalpenak bakarrak edo aldizkakoak editatzeko erabakiak hartzea, eta, hala behar izanez gero, horien erredakzio- eta zuzendaritza-organoak finkatzea.

    3. Eduki sozio-sanitarioko alorretan prestakuntza eta espezifikazio jarduerak garatzea, bai Elkargoak eratutako Euskal Terapia Okupazionalaren Eskolaren bidez, bai kudeaketa zuzenerako beste moduren batez, bai beste entitate batzuekin adostutako eran. Ikastetxeak edo unibertsitate-institutuak sortzea sustatu dezake, horien jardunean parte hartuz.

    4. Elkargokideen alde egitea, erakunde publikoen aurrean, euren lanbide jardunean edo jardun horren karietara.

    5. Eskabide-eskubideaz baliatzea agintari eta erakundeen aurrean.

      2. artikuluan aipatutako tituluei dagozkien ahalmenen ikasketa-planak gertatzen parte hartzea.

    1. Terapia okupazionala edo horri lotutako alorrak irakasten dituzten unibertsitate eta ikastetxeekin irakaste maila guztietan lankidetza akordioak ezartzea.

    2. Programak gertatzen parte hartzea; eta, terapeuta okupazionalaren titulu fakultatiboa eskatzen bada, enplegu eskaintza publikorako epaimahaietarako bokalak izendatzea.

    3. Zientzia sanitarioen ikerketa eta irakaskuntza sustatzea.

    1. Administrazio publikoek eskatutako gaietan txostenak eta irizpenak ematea; eta beren-beregiko eginkizunetarako terapeuta okupazionalak aukeratzea, baldin eta agintariek euren parte hartzea eskatzen badute.

Gobernu Batzordea osoko bilkuran eta batzorde iraunkorrean arituko da, baina egintza oro joko da Batzarrak hartutakotzat.

2. ATALA

HAUTAKETA

  1. Gobernu Batzordea osatzen duten kideak elkargokide guztien artetik aukeratuko ditu Batzar Orokorrak. Botazioa unibertsala, librea, zuzenekoa eta sekretua izango da, atal honetako gainerako aginduetan ezarritako modukoa.

  2. Agintaldia iraungitzearen ondorioz Gobernu Batzorde guztia eraberritzeko egin daitezen hauteskundeak, 59. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera gauzatuko dira.

  3. Hirugarren atalaren arabera hauteskunde aurreratuak dakartzan kargu-uztearen ondorioz Gobernu Batzorde osoa eraberritzeko egin daitezen hauteskundeak, 70. artikuluan xedatutakoaren arabera gauzatuko dira.

  1. Gobernu Batzordeari dagokio Gobernu Batzordeko hauteskundeetarako deialdia egitea, eta eskumen hori ezin zaio beste organoren bati esleitu, ez eta eskuordetu ere.

  2. Gobernu Batzordeak, Gobernu Batzorde guztia eraberritzeko, 55.1 artikuluan aipatzen diren lau urteak amaitu aurreko hirugarren hiletik bigarrenera bitarteko epean, hauteskundeetarako deia egingo du, bozketa baino sei aste lehenago behintzat. Eta egin, lau urteko epea amaitu aurreko bi asteen barruan egingo dira hauteskundeok.

  3. Deialdia egin eta ondorengo bost egun baliodunen barruan kurtsatu beharko da elkargokideei jakinarazteko; eta epe horretan argitaratuko da Euskal Autonomia Erkidego osoan gehien saltzen diren bi egunkaritan.

  1. Hauteskunde Batzordea honakoek osatuko dute: lehendakaria, eta zozketak aukeratutako lau bokal, betiere boro eskubidea duten elkargokideen artetik. Helburu horretarako, lau bokal titular eta beste lau ordezko hautatuko dira, zeinek honen aurretik aipatutakoen karguak ordezkatuko baitituzte egoera hauetan: uko eginez gero, hutsik, gaixo eta absente egonez gero edo legezko eragozpenen bat dela-eta.

  2. Hauteskunde Batzorderako kide titular edo ordezko izatea ez da bateragarria kandidatura baten proposamengile, hautagai, kontu-hartzaile edo ordezkari izatearekin.

  3. Hauteskunde Batzordeko bokalak aukeratzeko ekintza hauteskundeen deialdirako erabakia hartu ondorengo hiru egun baliodunen barruan burutuko da.

  4. Bokal horiek aukeratu eta hurrengo bi egun baliodunen barruan Hauteskunde Batzordeko kide guztiei egingo zaie deia, organo hori eratu ahal izateko.

  5. Hauteskunde Batzordeak Gobernu Batzordea erabat eraberritzeko hauteskundeei buruzko eskumen guztiak ditu esleituta, atal honetan beste organo bati aitortutakoak izan ezik.

  1. Botoa emateko eskubidea duten elkargokideen errolda Elkargoaren egoitzan egongo da agerian, deialdia hedapenik gehien duten egunkarietan beranduen argitaratzen den egunean; eta hor iraungo du, etenik gabe, botazio egunera arte.

  2. Egun horren ondorengo astean erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira Hauteskunde Batzordean, zeinak ebatziko baititu aurkeztu ondorengo hiru egun baliodunen barruan. Ebazpenek, hasieran agerian jarritako errolda aldatzen badute, horrekin batera argitaratuko dira.

  1. Honako baldintza hauek bete beharko ditu kandidatura bakoitzak:

    1. Hautatzeko aurkeztutako kideak zenbat, hainbeste hautagai jasoko dituzte kandidaturek; eta beste lau ordezko, behintzat.

    2. Hautagaien % 75ak (ordezkoak ez) behintzat, gutxienez urtebeteko antzinatasuna etenik gabekoa eta kandidatura aurkeztu aurretikoa izan beharko du elkargokide legetxe.

    3. Ordezkoak izan ezik, hautagaiek kolegiaturik izan beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko guztietan.

    4. Zehaztu egin beharko da zein hautagai aurkezten den lehendakari edo dekano, lehendakariorde eta, halaber, ataleko hiru batzordeetarik bakoitzeko lehendakari izateko. Horretaz ez bada ezer esaten, pentsatu beharko da kandidaturako lehenengoa lehendakari edo dekano izateko aurkezten dela, bigarrena lehendakariorde izateko, hirugarrena Bizkaiko Ataleko lehendakari izateko, laugarrena Gipuzkoako Ataleko lehendakari izateko eta, azkenik, bosgarrena Arabako Ataleko lehendakari izateko.

    5. Ondoren aipatzen direnak ezingo dira hautagai izan: Diputatuen Kongresuko, Senatuko, Eusko Legebiltzarreko, Autonomia erkidegoen legebiltzarretako eta lurralde historikoetako batzar orokorretako kideak; Gobernuko presidentea, presidenteordea, ministroak, estatu idazkariak, estatuko idazkariordeak, idazkariordearen maila duten idazkari orokorrak eta Estatuko Administrazioko idazkari orokor teknikoak; lehendakaria, lehendakariordeak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailburuak, sailburuordeak eta zuzendariak, eta beste autonomia erkidego batzuetako kargu antzekoak; lurralde historikoetako ahaldun nagusiak, ahaldun-orde nagusiak, foru ahaldunak eta zuzendariak.

    6. Kandidaturaren izenean eta ordez jardungo duen hautagaiaren izena eta egoitza adieraziko ditu. Hautagai horren bidez gauzatuko dira jarduera guztiak, eta horri bidaliko zaizkio dagokion hauteskunde prozesuari buruzko jakinarazpenak. Ez bada ordezkaririk adierazten, lehendakari edo dekano izateko aurkezten dena joko da aukeratutzat.

  2. Bi hauteslek, behintzat, proposatu beharko dute kandidatura bakoitza Hauteskunde Batzordean aurkeztutako idazkiaren bidez, hasi deialdia hedapen gehieneko egunkarietan beranduen argitaratzen denean, eta hurrengo bi asteetan.

  3. Aurreko 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako baldintza guztiak betez gero, Hauteskunde Batzordeak kandidatura bakoitza proklamatuko du, proposamena aurkezteko epea amaitu ondorengo bi egun baliodunen barruan. Baldintza horietarikoren bat betetzen ez bada, uko egingo dio kandidaturari, iritziz aldatzeko ezelango aukera barik.

  4. Aldarrikatutako hautagai-zerrenden zerrendak eta botoa postaz emateko behar diren agiriak Hauteskunde Batzordeak elkargokideei bidaliko dizkie, aldarrikapen egunaren hurrengo astearen barruan.

  5. Hautagaiek eta ordezkoek uko egin diezaiokete hauteskunde prozesuan parte hartzeari, bozketa eguna (hau kanpo) baino hiru egun baliodun lehenagora arte. Hautagairen baten baja gertatuz gero, horren ordezkoak hartuko du bere lekua, proposatutako hurrenkeraren arabera.

  1. Hautagai-zerrenda bakarra aldarrikatuko balitz, bertan jasotako hautagai eta ordezko guztiak hautatuko lirateke, bozketa egin barik.

    62.4 artikuluaren arabera egin dadin jakinarazpenean adierazi beharko da inguruabar hori. Karguaz jabetuko dira segidan eta euren eginkizunei ekingo diete, 68. artikuluan jasotako moduan.

  1. Bestela, honen hurrengo artikuluetan hauteskunde kanpainari, bozketari, boto-zenbaketari eta emaitzei, eta hauteskundeetako gorabeherei eta errekurtsoei buruz xedatutakoa bete beharko da.

Hauteskunde-programa inprimatu eta igorri dezakete proklamatutako kandidaturek, Hauteskunde Batzordeak ezarrirako mugekin baina.

  1. Bozketarako egunean, eta bozketa prozesuko buru izan asmoz, Hauteskunde Batzordea eratuko da deialdian adierazitako lokalean, zeinak hauteskunde mahaiaren eginkizunak izango baititu. Botazioak dirauela, Hauteskunde Batzordeko kideak alde egin dezakete aldi baterako, baina kideetariko bi beti izango dira presente.

  2. Honako modu hauetakoren batez eman beharko da botoa:

    1. Elkargokideek euretara eman beharko dute botoa bozketarako jarritako ordutegian (gutxienez zortzi ordukoa izango da), artikulu honetako gainerako xedapen aplikagarrien arabera.

    2. Euren botoa postaz ere bidali ahal izango dute, hain zuzen ere, boto-txartela barruan duen kartazal itxia Elkargora bidalita. Kartazal hori beste kartazal izenpetu eta itxi baten barruan egongo da, non elkargokide bidaltzailearen izena eta zenbakia jasoko baitira. Postaz bidalitako kartazalak eta boto-txartelak Elkargoak jarritako eredu uniformeari egokituko zaizkio kolorean eta formatuan, eta Elkargoan jasota egongo dira bozketa amaitu aurretik eta hautagaiak proklamatu ondoren. Ondorio horretarako, liburu baten erregistratuko dira izenpeak erkatu ondoren jasotako kartazalak, Elkargoko idazkari orokorraren edo horren eginkizunak eskuratzen dituenaren kargura, hain zuzen ere. Gerta daitezkeen gorabeherak kontsignatu egingo dira, hautagaiek edo artekariek bozketa egunean egiazta ditzaten.

  3. Hauteskunde mahaia eratu eta gero, adierazitako orduan, hasiko da bozketa, eta mahaiko kide batek egiaztatuko du boto-emaileak bozketan parte hartzeko duen eskubidea eta, ondoren, helburu horretarako emandako kartazalean sartutako bozketa-txartela hautestontzian sartuko da. Hautestontzi bat baino gehiago baliatu ahal izango dira, hautesleen euretan banatuaz ordena alfabetikoaren arabera. Guztiarekin ere, hautesleek eskura izanen dituzte kandidaturen boto-txartelak, horietako bakoitzaren izenak jasotzen dituztenak, eta, orobat, boto-txartelak sartzeko kartazalak.

  4. Hautagai-zerrenda bakoitzak hiru artekari aukera ditzake. Aukeraketa horretaz aparte, hautagaiek eurek eta hautagai-zerrendako ordezkariak berak ere, bozketa prozesuan jardun ahal izango dute. Hautagai-zerrendetako hautagai, artekari edo ordezkari batek parte hartu ahal izango du beti hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe hauteskunde mahaiko bilkuretan. Mahai horri aurkez diezazkioke bere eskabideak edo erreklamazioak, eta bidezkotzat jotzen dituen aipamenak aktan jasoarazi ditzake, bozketaren jarduna eten gabe.

  5. Hautesle bakoitzak kandidatura jakin bati eman diezaioke bere botoa.

  6. Bertaratuta emandako botoak indargabetu egiten du aldez aurretik postaz bidalitako botoa. Hautesle berberak postaz emandako boto bat baino gehiago jasoz gero, lehenengo jasotakoa zenbatuko da.

  7. Bozketa amaitu ondoren, postaz jasotako boto baliodunak onartuko dira. Bidalitako kanpo kartazala irekiko da eta hautestontzian barruko kartazala bozketa txartela duena sartuko da.

  8. Ofizialaz besteko eredu batez emandako botoak, edo boto-emaileak egindako hautaketa argiro jakitea eragozten duten gehikuntzak, zuzenketak edo aldaketak dituztenak baliogabekotzat joko dira; halaber, baliogabetu egingo dira kandidatura baten baino gehiagoren bozketa txartelak jasotzen dituztenak.

  9. Balioduna izango da botoa kartazalean hautagai-zerrenda bereko txartel bat baino gehiago badaude; baina boto bakarra joko da hautagai-zerrenda horren aldeko legetxe.

  10. Balioduna izango da, baita ere, baztertu edo proklamatu ez diren hautagaiak jasotzen baditu, baina jarraitzen duten hautagaiei emandako botoa baino ez da zenbatuko.

  1. Bozketa bukatu eta segituan, zenbaketa egingo da; hartarako, botoa emateko kartazala ireki eta boto-txartelaren edukia ozenki irakurriaz.

  2. Zenbaketa amaitu ostean, aurkeztu direnetatik aldeko botorik gehien lortu duen kandidatura hautatuko da.

  3. Ildo horretatik, aldarrikapen horren adierazgarri den akta egingo da, honako xehetasun hauek jasoko dituena: hautesleek, hautagaiek, mahaiko kideek eta hautagai-zerrendetarako artekariek aurkeztutako erreklamazioak; horretaz mahaiak hartutako ebazpena; hautesleen, emandako botoen, boto baliodunen, baliogabeen eta zuriz emandakoen erabateko kopurua; eta hauteskundearen amaierako zerrenda bakoitzaren emaitza. Hautagai-zerrenda bakoitzeko kide batek edo horren ordezkariak, hori ordezkatzen duenak edo artekariak, eta mahaiko kideek izenpetuko dute akta. Erreklamazioren bat izan duten bozketa-txartelak edo -kartazalak atxikiko zaizkio aktari, baldin eta atxikitzeko eskatu bada. Gorabeherarik izan ez duten gainerako botoak apurtu egingo dituzte Elkargoko administrazio zerbitzuek.

  1. Hauteskunde Batzordeari dagokio hauteskunde prozesuko gatazkak eta gorabeherak lehenengo auzialdian ebaztea.

  2. Hauteskunde Batzordearen erabakien aurkako errekurtsoa aurkez dakioke Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusiari, jakinarazpena egin eta hurrengo hiru egunen barruan; eta halako kontseilurik ez bada, eskumendun administrazio-erakundeari. Aurkeztu zenetik bost egun balioduneko igaro eta ebazpen berariazkorik jakinarazi ez bada, administrazio-isiltasuna dela-eta errekurtsoa ezetsitzat joko da, eta korporazio-bidea amaitutzat joko da; Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoarekin eraenduko aipatu ustezko egintza.

  3. Hauteskunde Batzordearen aurrean aurkeztuko dira errekurtsoak, zeinak, bere txostenarekin batera, Terapeuta Okupazionalen Elkargoen Kontseilu Nagusira bidaliko baititu hurrengo egun baliodunean.

  1. Aurreko artikuluan errekurtsoa aurkezteko ezarritako epea emaitzak aditzera ematen direnetik aurrerakoa igaro ondoren ez bada ezelango errekurtsorik aurkeztu, edo, aurkeztu arren, Elkargoaren bidean ezesten bada beren-beregi edo isilbidez, hautagai-zerrenda irabazleko hautagaiak karguaz jabetu ahal izango dira.

    63. artikuluari dagokionez, aurreko artikuluan errekurtsoa aurkezteko ezarritako epea hautagai-zerrenda aldarrikatzen denetik aurrerakoa igaro ondoren ez bada ezelango errekurtsorik aurkeztu, edo, aurkeztu arren, Elkargoaren bidean ezesten bada beren-beregi edo isilbidez, hautagai-zerrenda irabazleko hautagaiak karguaz jabetu ahal dira.

    55.1 artikuluan aipatzen den lau urteko epea amaitzen den egunean edo hurrengo egun naturalean jabetuko dira karguaz, eta aukeratutakoen eginkizunak azken egun horretan hasiko dira beti.

  1. Aurreko faseetako epeen erritmoaren ondorioz ezinezkoa izango balitz 3. paragrafoan esandakoa betetzea, 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako egunen hurrengo astean jabetuko dira karguaz, eta justu orduantxe hasiko dira eginkizunak.

1. 55.1. artikuluan aipatzen den lau urteko epea amaitu arte Gobernu Batzordean sor daitezen hutsuneak hauteskunde prozesuaren ondorioz ateratzen den hautagai-zerrendan sartutako ordezkoek beteko dituzte, baldin eta elkargokide badira, baina euren artean ez zaio ezelako ordena-hurrenkerari eutsiko.

  1. Hutsuneok, ordezkoen zerrenda amaitu eta gero, Gobernu Batzordeak izendatzen dituen elkargokideek beteko dituzte, honako arau hauei jarraituz, beti ere:

    1. Hautagai izateko 62.1.e artikuluan aipatzen den baldintza bete beharko du aukeratutakoak.

    2. Gobernu Batzorde osoak aukeratutakoa barne bete beharko ditu 62.1.b artikuluan kandidaturentzat ezarritako baldintzak.

Gobernu Batzordekoek euren karguak utzi eta, horren ondorioz, aurreratu egin behar badira hauteskundeak 3. atalean finkatutakoaren arabera, 59. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa aplikatuko da, salbuespen bakar batekin: 55.1 artikuluan adierazten den lau urteko epearen ordez hiru hileko epearen erreferentzia agertuko dela, kargu uzte hori gertatzen den egunaren biharamunetik aurrera.

3. ATALA

KARGUA UZTEA

Ondoren adierazten diren egoeraren baten eraginez utziko dituzte euren karguak Gobernu Batzordeko kideek:

  1. Aginte-aldia amaitzea, 55. artikuluan esandako moduan.

  2. Dimisioa.

  3. Elkargoak jarritako konfiantza galtzea, 73. artikuluan ezarritako moduan.

  4. Hutsuneak sortzea, 74. artikuluan ezarritako moduan.

  1. Dimisiorako ez da behar Elkargoko organoen onarpenik, eta Elkargoko lehendakariari jakinarazten zaionetik aurrera izango da eragingarria.

  2. Dimisiotzat joko da Gobernu Batzordeko kide bat, ezelango aitzakia edo justifikaziorik aurkeztu gabe, osoko bilkurako segidako hiru bileratara ez joatea. Dimisioa, hala ere, burututzat joko da baldin eta, Elkargoko lehendakariak horretarako eskabidea egin eta, errekerimendu horren jakinarazpena eskuratu ondorengo hamar egunen barruan, ez badu aitzakia edo justifikaziorik agertu. Osterantzean, kausa hori dela-eta dimisioa gauzatuko da.

  3. Aurreko paragrafoan adierazitako modu berean joko da dimisiotzat Gobernu Batzordeko batzorde iraunkorraren segidako hiru bileratara ez joatea; eta goiko paragrafoan aipatutako arau guztiak aplikatuko dira, salbuespen barik.

  1. Elkargoaren konfiantza galduz gero utziko dituzte euren karguak Gobernu Batzordekoek, baldin eta konfiantza hori artikulu honetan xedatutakoaren arabera ukatzen bada.

  2. Gobernu Batzordearen ebazpenez edo elkargokideen % 15ak eskatuz bozkatuko da, Aparteko Batzar Orokorrean, Gobernu Batzordearen kudeaketan elkargokideek duten konfiantza. Botoek batzorde osori eragingo dio.

  3. Batzordearen kudeaketari konfiantza ukatzea, emandako botoen erdiak gehi batek onartu beharko du. Botook, gutxienez, deialdia egiterakoan botoa emateko eskubidea duten elkargokideen % 25a ordezkatu behar dute.

  4. Aurreko paragrafoaren arabera konfiantza ukatzea onartzen den unea joko da kargu uztea burutu denekotzat.

  5. Gobernu Batzordekoek euren karguei uzteak dakarrena da: berriro egin beharko direla hauteskundeak Gobernu Batzorde osoa eraberritzeko, 70. artikuluan aurreikusitako hauteskunde-erregimenaren arabera.

  1. Gobernu Batzordekoek euren karguak utziko dituzte, baldin eta, Batzordean izandako hutsuneen ondorioz, aurreko hauteskunde prozesuaren ondoriozko kide kopurua hautagaiak edo ordezkoak Gobernu Batzordeko kide guztien erdia baino txikiagoa bada, kontuan hartu gabe hutsuneek bere horretan dirauten edo bete egin diren 69.2 artikuluko sistemaren arabera.

  2. Kargu uzte hori burututzat joko da aurreko 1. paragrafoan aurreikusitako kargu-uztea dakarren hutsunea gertatzen denean.

  3. Gobernu Batzordekoek euren karguei uzteak dakarrena da: berriro egin beharko direla hauteskundeak Gobernu Batzorde osoa eraberritzeko, 70. artikuluan aurreikusitako hauteskunde-erregimenaren arabera.

    4. ATALA

    GOBERNU BATZORDEAREN OSOKO BILKURA

Gobernu Batzordeko kide guztiek honen aurretik aipatutakoek osatzen dute Gobernu Batzordearen Osoko bilkura.

Gobernu Batzordearen Osoko bilkura 56. artikuluan Gobernu Batzordeari esleitutako eskumen guztiez balia daiteke.

  1. Gobernu Batzordearen Osoko bilkurarako deia egiteko ahalmena lehendakariak du. Lehendakariak, baina, Gobernu Batzordearen Osoko bilkurarako deia egin beharko du kideen % 20ak eskatzen badio eta, aldi berean, aztergaien berri ematen bada.

  2. Deialdiekin batera gai-zerrenda (aztertuko diren gaiak jasoko ditu), eta bilerarako lekua, eguna eta ordua adieraziko dira. Aurreko epigrafean aipatutako eskabidean aditzera emandako gaiak jaso beharko ditu deialdiak.

  3. Deialdia jakinarazteko modua: zuzenean elkargokideen egoitzetan Elkargoan jasota daudenetan, postaz, mezularitza zerbitzuz edo antzeko bideren batez, dagokion bilera egin baino 72 ordu lehenago behintzat, ez bada urgentziazkoa dela, orduan nahiko izango baita 24 ordu lehenago jakinaraztea.

  4. Deialdiarekin batera gai-zerrendako aztergaiei buruzko agiriak ere aurkeztu beharko dira; agiriok Elkargoaren egoitzan ere egon beharko duten arren Gobernu Batzordeko kideen eskura.

  5. Gobernu Batzordeko Osoko Bilkura urtean gutxienez lau bider bilduko da, hiru hilerik behin.

  6. Elkargoaren egoitzan egingo da bilera, deialdian ez bada beste leku bat beren-beregi adierazten.

Elkargoko lehendakaria eta idazkaria izango dira Gobernu Batzordearen Osoko bilkurako lehendakari eta idazkaria.

  1. Gobernu Batzordeko kide guztiek dute Osoko Bilkurako bileretara joateko eskubidea eta beharra. Hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea izango dute.

  2. Kideek eurek azaldu beharko dute, hau da, ezingo dute inor bidali euren ordez.

  3. Osoko bilkurako lehendakariak ahalmena du enpresako kudeatzaileei, zuzendariei eta gainerako teknikariei osoko bilkurara joan daitezela eskatzeko. Pertsona horietaz gain, alor juridiko, ekonomiko, sanitarioko edo bestelakoetan aholkuak edo argibideak emateko egokitzat jotzen dituenei ere eska diezaieke osoko bilkuretara joateko.

  4. Terapeuta Okupazionalen Elkargoetako Kontseiluan kontseilari izateko Elkargoak aukeratutakoek ere joan daitezke bilkurara, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe, baldin eta Gobernu Batzordean ez badute beste kargu bat betetzen.

  1. Gobernu Batzordearen Osoko Bilkura baliotasunez eratuko da, betiere bere kideetarik % 75ek parte hartzen badu bilkuran.

  2. Gobernu Batzordearen Osoko Bilkura baliotasun osoz eratuko da, baita ere, deialdian jarritako ordu erdi geroago Osoko bilkura-kideetatik % 50 azaldu badira, baldin eta horien artean lehendakaria, dekanoa edo, estatutu hauen arabera, horien ordezkoak badaude. Arau honen eraginkortasunak ez du eskatzen deialdian agertzerik, eta aukera hori inplizitutzat joko da estatutu hauen eraginkortasunagatik beragatik.

Batzar Orokorrari buruz 50. artikuluan xedatutakoa izango da aplikagarri.

  1. - Batzar Orokorrari buruz 51. artikuluan xedatutakoa izango da aplikagarri.

  2. Bilkurako lehendakariak kalitatezko botoa izango du berdinketak ebazteko.

Batzar Orokorrari buruz 52. artikuluan xedatutakoa izango da aplikagarri.

5. ATALA

GOBERNU BATZORDEKO BATZORDE IRAUNKORRA.

Gobernu Batzordeko lehendakari edo dekano, lehendakariorde, idazkari, diruzain eta atal batzordeetako lehendakari direnek osatuko dute Batzorde Iraunkorra.

  1. Gobernu Batzordeko Batzorde Iraunkorrak berorri 56. artikuluan esleitutako eskumen guztiak bete ditzake, eta horren baliotasuna eta eraginkortasuna batzorde horretako osoko bilkurarenak bestekoak izango dira, hurrengo paragrafoan adierazitakoa salbuetsita.

  2. Batzorde iraunkorrak, hala ere, Gobernu Batzordeko Osoko Bilkurari eman beharko dio honek egin dezan hurrengo bilkuran berak hartutako erabakien berri, beren-beregi berretsiak izan daitezen. Batzorde Iraunkorraren erabakia ez berresteko erabaki beren-beregikoa hartzen badu Gobernu Batzordearen Osoko bilkurak, orduantxetik aurrera errebokatu egingo da eta indarra galduko du.

Batzorde Iraunkorrak bera arautzen duen Erregelamenduari egokituko dio bere funtzionamendua, eta erregelamendu horren osagarria izango da: Gobernu Batzordearen Osoko Bilkurarentzat Estatutu hauetako 77. artikulutik 83.era xedatutakoa.

4. KAPITULUA

ELKARGOKO LEHENDAKARIA EDO DEKANOA ETA BESTE ZENBAIT ORGANO

  1. Elkargoko lehendakariaren edo dekanoaren karguaren titularra izango da:

    1. Hauteskunde prozesuan aukeratu den kandidaturan izaera horrekin ageri dena.

    2. Betetzeke geldituz gero, hauteskunde-prozesu horretan aukeratutako kideen artetik Gobernu Batzordeak aukeratu dezanak; beraz, baztertu egingo dira horretaz geroztik hutsuneak betetzeko izendatu direnak.

  2. Titularitatea eskuratzeko erabilitako bidea edozein izanda ere, lehendakariak edo dekanoak bere kargua utzi beharko du, honako egoera hauetan:

    1. Gobernu Batzordeko kide legetxe duen agintaldia iraungitakoan. Gero, berriro ere, kide izateko hautatu edo aukeratzen badute, horrek ez dakar berarekin lehendakari edo dekano titular bihurtzerik.

    2. Dimisioa, Gobernu Batzordeari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.

    3. Kargutik mugiaraztea Gobernu Batzordearen erabakiz, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.

  3. Hutsik, gaixorik, lanlekutik kanpo edo legez eragotzita gertatuz gero, Elkargoko lehendakari edo dekano titular dena ordezkatuko du dituen eskumen guztiekin Elkargoko lehendakariordeak, edo honen ordezkoak, kasua bada.

  4. Gobernu Batzordeko kide izateagatik dagozkion eskumenez gain, Elkargoko lehendakariak edo dekanoak, honako hauek ere baditu esleituta:

    1. Gobernu Batzordearen eta Elkargoko beste organo batzuen erabakiak bete eta betearaztea.

    2. Elkargoa bera eta Gobernu Batzordea ordezkatzea, artikulu honetako 5. paragrafoan esandako moduan.

    3. Estatutu hauetako 56.3.o eta v) artikuluan adierazitakoak, lankidetza-erabakiei edo hitzarmenei buruzkoak, Gobernu Batzordeak ere bereganatuta izan ditzakeen arren. Lehendakariak edo dekanoak, baliozkoak edo eraginkorrak izatearen aurka egin barik, eskumen honetaz baliatzeari dagokion oro jakinaraziko dio Gobernu Batzordeari, horren berri izan dezan.

    4. Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeenak.

  5. Elkargoaren eta Gobernu Batzordearen legezko ordezkaritza hartzen du bere gain lehendakariak edo dekanoak, pertsona fisiko edo juridikoen, publikoen edo pribatuen aurrean, hain zuzen ere, eurei egokitu eta edozein erako jardueretan. Hala ere, honako arau hauek hartuko dira kontuan:

    1. Lehendakariak edo dekanoak Elkargoaren edo Gobernu Batzordearen ordezkaritzan parte hartzen dutenean, halako egintza edo kontratutan, eta horiei buruzko ebazpena edo baimena Elkargoko beste organo batzuei badagokie, ez da euren ordezkaritza eskumena aldatuko, baina Elkargoko organo eskumendunek ebazpen edo erabaki hori hartu izanaren egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte. Lehendakariak edo dekanoak kontratuak edo hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu Elkargoaren izenean, estatutu hauen arabera eskumenduna den Elkargoko organoak baimena eman badu izenpetzeko, betiere.

    2. Auziak, espedienteak, gatazka administratiboak, gubernatiboak, judizialak eta izaera publikoko bestelakoak gertatuko balira, eta horietan Elkargoak demandatzaile edo demandatu legetxe edo beste moduren baten parte hartuko balu, lehendakariak edo dekanoak ez luke eskumena izango Elkargoa eta Gobernu Batzordea ordezkatzeko bakarrik, gauzatu beharreko akzioa erabakitzeko edo, behar izanez gero, pertsonatzeko ere bai, eta ondorio guztiekin gainera, gero Gobernu Batzordeak berretsi beharko badu ere.

  1. Elkargoko lehendakariordearen karguaren titularitatea bere gain hartuko du:

    1. Hauteskunde prozesuan aukeratu den kandidaturan izaera horrekin ageri dena.

    2. Betetzeke geldituz gero, hauteskunde-prozesu horretan aukeratutako kideen artetik Gobernu Batzordeak aukeratu dezanak; beraz, baztertu egingo dira horretaz geroztik hutsuneak betetzeko izendatu direnak.

  2. Titularitatea eskuratzeko modua edozein dela ere, lehendakariordeak bere kargua utzi beharko du, honako egoera hauetakoren bat agertuz gero:

    1. Gobernu Batzordeko kide legetxe duen agintaldia iraungitakoan. Geroago berriro kide izateko hautatu edo aukeratzeak ez dakar atzera ere lehendakariorde titular izaterik.

    2. Dimisioa, Gobernu Batzordeari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.

    3. Kargutik mugiaraztea Gobernu Batzordearen erabakiz, organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.

  3. Hutsik, gaixorik, absente edo legez eragotzita gertatuz gero, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako Atal Batzordeetako lehendakariek ordezkatuko dute (hurrenkera horretan) lehendakariordea; eta ondoren, Gobernu Batzordeko bokalek, kandidaturan izan duten hurrenkeran edo, bestela, Gobernu Batzordean sartzeko egunen hurrenkeran.

  4. Gobernu Batzordeko kide izateagatik dagozkion eskumenez gain, Elkargoko lehendakariordeak, honako hauek ere baditu esleituta:

    1. Lehendakaria edo dekanoa ordezkatzea, 87.4 artikuluaren arabera.

    2. Lehendakariarekin edo dekanoarekin batera lan egitea beroni dagozkion eskumenak gauzatzerakoan eta horretarako eskabidea egiten zaionean.

    3. Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeen eskumenak.

  1. Elkargoko idazkari izango da, izan ere, lanpostu horretarako Gobernu Batzordeak aukeratu dezana. Lehendakaria edo dekanoa ezingo dira, ordea, idazkari izan.

  2. Ondorengo kasuren bat gertatuz gero, idazkariak bere titularitatea galdu egingo du:

    1. Gobernu Batzordeko kide legetxe duen agintaldia iraungitakoan. Gero berriro ere kide izateko hautatu edo aukeratzen badute, horrek ez dakar berarekin idazkari titular bihurtzerik.

    2. Gobernu Batzordeari jakinarazten zaionetik hara izango du indarra dimisioak; organo horretako kide izaten jarraitu dezakeen arren.

    3. Gobernu Batzordearen erabakiz kargutik kentzea, organo horretako kide izaten jarraitu dezakeen arren.

  3. Hutsik, gaixorik, absente edo legez eragotzita gertatuz gero, Elkargoko idazkari orokorrak ordezkatuko du idazkaria, berak dituen eskumen guztiekin; eta ondoren, Gobernu Batzordeko bokalek, kandidaturan izan duten hurrenkeran edo, bestela, Gobernu Batzordean sartutako egunen hurrenkeran.

  4. Gobernu Batzordeko kide izateagatik dagozkion eskumenez gain, Elkargoko idazkariak, honako hauek ere baditu esleituta:

    1. Akta liburuen ardura eta Elkargoko zigilu eta agiri ofizialen zaintza. Gobernu Batzarraren erabakiak betez, ziurtagiriak eta jakinarazpenak emango ditu, berak pertsonalki edo gaitutako norbaiten bidez. Datu pertsonalak babesteari dagokionez, Elkargoak indarreango legeria betetzeaz arduratuko da.

    2. Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeen eskumenak.

  1. Elkargoko diruzaina izango da, izan ere, lanpostu horretarako Gobernu Batzordeak aukeratu dezana. Lehendakaria edo dekanoa ezingo dira, ordea, diruzain izan.

  2. Diruzainak utzi egin beharko du bere kargua, honako egoera hauetakoren bat gertatuz gero:

    1. Gobernu Batzordeko kide legetxe duen aginte-aldia iraungitzerakoan. Gero berriro ere kide izateko hautatu edo aukeratzen badute, horrek ez dakar diruzain titular izaterik.

    2. Gobernu Batzordeari jakinarazten zaionetik hara izango du indarra dimisioak; organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.

    3. Gobernu Batzordearen erabakiz kargutik kentzea, organo horretako kide izaten jarraitu dezakeen arren.

  3. Hutsik, gaixorik, absente edo legez eragotzita gertatuz gero, Gobernu Batzordeko bokalek ordezkatuko dute diruzaina, berak dituen eskumen guztiekin, Gobernu Batzordeko bokalek, kandidaturan izan duten hurrenkeran edo, bestela, Gobernu Batzordean sartutako egunen hurrenkeran.

  4. Gobernu Batzordeko kide izateagatik dagozkion eskumenez gain, Elkargoko diruzainak, honako hauek ere baditu esleituta:

    1. Kontularitzako agirien eta urteko kontuen liburuen arduraren zuzendaritza eta gainbegirapena; gero, Gobernu Batzordeak, eta Batzar Orokorrak ondoren, kontsidera ditzan.

    2. Elkargoko aurrekontu ekonomikoa aurkeztea eta berorren kontrol ekonomikoa.

    3. Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeen eskumenak.

  1. Gobernu Batzordeko kide guztiak baldin eta ez badute Batzorde horretako barne-antolaketan ezelango kargurik izango dira bokal.

  2. Bokalek, Gobernu Batzordeko kide legetxe dagozkien eskumenez gain, Estatutu hauetan jasota egon eta eurei legozkiekeen eskumenak dituzte esleituta.

  1. Elkargoko idazkari nagusia izango da, izan ere, lanpostu horretarako Gobernu Batzordeak aukeratu dezana. Gobernu Batzordeko kideek ezingo dira, ordea, idazkari orokor izan.

  2. Idazkari nagusiak utzi egin beharko du bere kargua, honako egoera hauetakoren bat gertatuz gero:

    1. Dimisioa, lehendakariari edo dekanoari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena.

    2. Gobernu Batzordeak hartutako erabakiz kargutik mugiarazi ondoren.

  3. Hutsik, gaixorik, absente edo legez eragotzita gertatuz gero, lehendakariak edo dekanoak aukeratu dezanak ordezkatuko du idazkari orokorra, berak dituen eskumen guztiekin.

  4. Elkargoko idazkari nagusiak esleituta dituen eskumenak:

    1. Elkargoko pertsonal teknikoaren eta administratiboaren zuzendaritza.

    2. Elkargoaren funtzionamendu administratiboa eta bere lan-batzordeen jarduera koordinatzea.

    3. Jarduera ekonomikoa eta finantzarioa koordinatzea.

    4. Gobernu Batzordearen erabakiak interesatuei jakinaraztea.

    5. Batzar Orokorraren eta Gobernu Batzordearen erabakiak gauzatu eta gauzaraztea, Elkargoko lan-batzordeen jarduera koordinatuz.

    1. Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeen eskumenak.

      5. KAPITULUA

      ATALETAKO BATZORDEAK.

Lurralde historiko bakoitzaren esparruan, izendatu zaizkion eskumenak lantzen dituen organoa da Atal Batzordea.

  1. Atal Batzorde bakoitzaren kide kopurua Gobernu Batzordeak erabakiko du.

  2. Atal Batzordeko kideak:

    62.1.d artikuluan aipatzen den Atal Batzordeko lehendakaria.

    1. Atal Batzordeko lehendakariak egindako proposamenez, Gobernu Batzordeak aukeratutako pertsonak.

  1. Atal Batzordeko lehendakari karguaren iraupena 55. artikuluan adierazitakoa da.

  2. Atal Batzorde bakoitzeko gainerako kideek euren kargua utzi beharko dute, honako egoera hauetakoren bat gertatuz gero:

    1. Dagokion Ataleko lehendakariak bere kargua uzten badu.

    2. Dimisioa, Atal Batzordeko lehendakariari jakinarazten zaionetik eraginkorra izango dena.

    3. Atal Batzordeko lehendakariak proposamena eginda, Gobernu Batzordeak hartutako erabakiaz kargutik mugiarazi ondoren.

Atal Batzordeek eurei esleitutako eskumenak gauzatuko dituzte.

Atal Batzordeek, eurak arautzen dituen Erregelamenduari egokituko diote euren funtzionamendua, Gobernu Batzordeko Osoko bilkurarentzat estatutu hauetako 77. artikulutik 83.era artekoetan xedatutakoa modu osagarrian aplikatuz.

  1. Atal Batzordeko lehendakari karguaren titular honako hauek izan daitezke:

    1. Hauteskunde prozesuan aukeratu den kandidaturan izaera horrekin ageri dena.

    2. Hutsik geldituz gero, Gobernu Batzarrak bere kideen artetik izendatutakoa, baldin eta hauteskunde prozesu horretan hautatuak izan badira; hortaz, horrez geroztik hutsuneak betetzeko izendatu direnak baztertu egingo dira. Modu horretan izendatutakoak, hain zuzen ere, kasuan kasuko atal batzordeari dagokion lurralde historikoan egon beharko du kolegiatuta.

  2. Titularitatea eskuratzeko modua edozein dela ere, lehendakariak bere kargua utzi beharko du, honako egoera hauetakoren bat agertuz gero:

    1. Gobernu Batzordeko kide bezala bere agintaldia amaitzea. Gero berriro ere kide izateko hautatu edo aukeratzen badute, horrek ez dakar Atal Batzordeko lehendakari edo titular bihurtzerik.

    2. Gobernu Batzordeari jakinarazten zaionetik hara izango du indarra dimisioak; organo horretako kide modura jarraitu dezakeen arren.

    3. Gobernu Batzordearen erabakiz kargutik kentzea, organo horretako kide izaten jarraitu dezakeen arren.

  3. Hutsik, gaixorik, absente edo legez eragotzita gertatuz gero, atal batzorde bakoitzeko lehendakari titularraren ordez, beronek dituen eskumen berberekin, Gobernu Batzordea osatzen duten kideen artetik lehendakari horrek berak jarritako hurrenkeran izendatutakoek jardungo dute, baldin eta kasuan kasuko atal batzordeari dagokion lurralde historikoan badaude kolegiatuta.

  4. Atal Batzordeko lehendakariak, Gobernu Batzordeko kide denez dagozkion eskumenez gain, honako hauek ere baditu esleituta:

    1. Gobernu Batzordearen eta Elkargoko beste organo batzuen erabakiak bete eta betearaztea, Atal Batzordeari dagokion esparruaren barruan.

    2. Atal Batzordeko buru izatea.

    3. Estatutu hauetan jasota egon eta berari legozkiokeen eskumenak.

      6. KAPITULUA

      BATZORDEAK ETA LANTALDEAK.

Batzordeak eta lantaldeak eginkizun zehatz batzuk betetzeko sortzen dira, eta ez dute ebazpen ahalmenik, ez bada horiei buruzko xedapen arautzaileek besterik ezartzen dutela.

100. artikulua. Sorrera.

Gobernu Batzordeari dagokio batzordeak edo lantaldeak sortzea, legokiekeen lurralde eremua zein den berdin diola.

101. artikulua. Arauketa.

Batzordeak eta lantaldeak, estatutu hauetako 8. artikuluaren babesean eman daitezkeen araudietan xedatukoaren arabera arautuko dira.

7. KAPITULUA

ESKUMENAK ESLEITZEA ETA ESKUORDETZEA.

102. artikulua. Eskumenak esleitzea.

  1. Gobernu Batzordeak bere organoei eslei diezazkieke Elkargoaren eskumenak, eta orain arteko eskumenak aldatu ere bai, berak Batzordeak uste duen moduan.

  2. Estatutu hauetan zenbait organori esleitutako eskumenei buruz ere gauza daiteke ahalmen hori eta, ondorioz, beste organo batzuei esleitu, honako salbuespen hauekin:

    1. Estatutu hauetan beste organo bati beren-beregi esleigarriak ez direla adierazitako eskumenak.

    2. Hauteskunde Batzordearenak.

    3. Gobernu Batzordeko lehendakariaren edo dekanoaren, lehendakariordearen, idazkariaren eta diruzainarenak, eta atal batzordeetako lehendakarienak.

  3. Esleipen horren ondorio diren eskumenak, izan ere, beretzat eskuratuta dituen organoarenak dira, etorkizunean aldatu daitezkeen arren.

    103. artikulua. Eskumenak eskuordetzea.

  1. Elkargoko beste edozein organoren gain eskuordetu ditzake Gobernu Batzordeak bere eskumenak. Gainerako organoek ere eskuordetu ditzakete euren eskumenak beste organo batengan, Gobernu Batzordearen aldez aurretiko baimenarekin.

  2. Estatutu hauetan zenbait organori esleitutako eskumenei buruz ere gauza daiteke ahalmen hori eta, ondorioz, beste organo batzuei esleitu, honako salbuespen hauekin:

    1. Estatutu hauetan beste organo bati beren-beregi esleigarriak ez direla adierazitako eskumenak.

    2. Hauteskunde Batzordearenak.

    3. Gobernu Batzordeko lehendakaria edo dekanoa, lehendakariordea, idazkari eta diruzaina, eta atal batzordeetako lehendakariak.

104. artikulua. Errekurtsoak.

  1. Batzar Orokorrak, Gobernu Batzordeak eta lehendakariak edo dekanoak emandako egintzek amaitu egiten dute Elkargoko bidea, eta euren aurka administrazioarekiko auzi-jurisdikziora jo daiteke, berorren legedi arautzaileak ezartzen duen moduan.

  2. Elkargoko gainerako organoek emandako egintzak Gobernu Batzordearen aurrean errekurritu daitezke, eta horiek jakinarazi edo argitaratu ondorengo hilean aurkeztu daitezke errekurtsoak.

  3. Eskumenak eskuordetuz emandako egintzak, eskuordetzea ematen duen organoaren egintzen aurka aurkeztu daitekeen errekurtsoaren bidez errekurrituko ahal izango dira.

  4. Kide anitzeko organoen erabakiak beroietan parte hartzen dutenek inpugnatu nahi badituzte, erabaki horiek hartutako bilera egunetik aurrera zenbatuko da errekurtsoa aurkezteko epea.

  5. Errekurtsoari buruzko ebazpenak amaitu egiten du Elkargoko bidea, eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, jurisdikzio horretako arauekin bat.

  6. Errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igaro ondoren ez bada ezelango ebazpen berariazkorik jakinarazi, ezetsitzat joko da administrazioaren isiltasuna dela-eta, legean aurreikusitako salbuespenetan izan ezik. Presuntziozko egintza azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legez arautuko da.

    105. artikulua. Pertsonala.

    Gobernu Batzordeak, honako irizpide hauen arabera kontratatuko du Elkargoko pertsonala:

    1. Lehenengo eta behin, baldintza berberetan, elkargokideak behinagoak izango dira.

    2. Elkargoko plantillakoa izatea merezimendu modura hartuko da.

      106. artikulua. Diru-baliabideak.

      1. Elkargoak ahalmen juridikoa osoa du ekonomiaren eta ondarearen alorretan jarduteko eta, horrela, bere helburuak bete ahal izateko.

      2. Elkargoaren diru-baliabideak:

        1. Elkargoan sartzeko ohikoak diren kuotak, aldizka ordaintzen direnak eta apartekoak. Batzuen eta bestetzuen zenbatekoa eta maiztasuna Batzar Orokorrak erabakiko ditu, korporazioaren urteko aurrekontuak onartzerakoan. Gobernu Batzordeak, alabaina, kuoten zenbatekoa alda dezake, aldaketa edo berrespen hori Batzar Orokorrak onartzen badu hurrengo urteko aurrekontuetan, betiere.

        2. Agiriak ematetik, izenpeak legeztatzetik, irizpenetatik, laudoetatik eta beste bide batzuetatik lortutako diru-baliabideak.

        3. Elkargokideentzat diren inprimakiak ematetik lortutako diru-baliabideak eta Elkargoaren edizioetatik eta argitalpenetatik lortutakoak.

        4. Perituaren txostenak, irizpenak edo jarduerak ematearren lortutako ordainsariak, entitate publikoek edo partikularrek eskatu ondoren elkargoko organoek zuzenean eskuratutakoak.

        5. Korporazioaren ondareko elementuetatik eratorritako interesak eta errentak.

        6. Pertsona fisiko edo juridikoetatik eskura ditzakeen diru-laguntzak, jaraunspenak edo dohaintzak.

        7. Korporazioari eskuratzea dagozkion gainerako diru-sarrerak.

          107. artikulua. Aurrekontuak.

          1. Elkargoak urteko aurrekontu propioa izango du, gutxi gorabeherakoa. Urte natural bakoitzean aurreikusitako sarrera eta gastu guztiak jasoko ditu. Gobernu Batzordeak gertatu eta Batzar Orokorrak onartuko du.

          2. Urte bateko aurrekontua, hurrengo urteko aurrekontua garaiz onartzen ez bada, hurrengo urtera luzatuko da. Aintzat hartu beharko dira, hala ere, pertsonalaren alorrean aplikagarriak diren xedapenen ondorio diren egokitzapenak, edo Gobernu Batzordearen erabakiak. Aurrekontuok behin-behinekoak izango dira, betiere, elkargoko aurrekontu berriak onartu arte.

            108. artikulua. Kontu-ikuskapena.

            Elkargoko kontuek urtero izango dute kanpoko auditoria. Emandako txostena hurrengo urteko lehenengo Batzar Orokor Arruntean aurkeztuko da.

            109. artikulua. Elkargoaren jarduera plana.

          1. Gobernu Batzordeak urte natural guztietan onartuko du Elkargoaren jarduera plana, non epealdi horretan garatu nahi diren egintzak jasoko baitira.

          2. Estatutu hauetako 7. artikuluan aipatzen den arautegiaren izaera izango du plan horrek.

          3. Elkargokideen prestakuntza bultzatuko du eta enplegua sustatuko du plan honek, harik eta gaur egungo krisialdi ekonomikoaren egoera desagertu arte.

            110. artikulua. Lehendakariaren edo dekanoaren artekaritza.

          1. Lanbidearen jardunarekin zerikusirik duten erantzukizunak direla-eta, beste elkargokide baten aurkako egintzak sustatzeko agindua jasotzen duen elkargokideak Elkargoko lehendakari edo dekanoarengana joko du aldi berean, honek, on baderitzo, artekaritza burutu dezan.

          2. Lehendakariak edo dekanoak, aurreko paragrafoan adierazitako betebehar horretaz gain, artekari legetxe jardungo du, bi aldeek bere iritzia eskatzen dutenean.

1. KAPITULUA

ESTATUTUAK ALDATZEA

111. artikulua. Betekizunak.

Estatutu hauek eraberritu ahal izateko, halabeharrezkoa da honako baldintza guzti hauek betetzea:

  1. Elkargokideen hamarrenak edo Elkargoko Gobernu Batzordeak egin dezatela proposamena.

  2. Adierazi daitezela eraldatu nahi diren aginduak, eta horien erredakzio berria proposatu.

  3. Justu horretarako deitutako Batzar Orokorrera bertaratutakoen gehiengo osoak onar dezala.

    112. artikulua. Prozedura.

    1. Eraberritzeko proiektua Elkargoko Idazkaritzan aurkezten denetik aurrera hilabeteko epean Aparteko Batzar Orokorrerako deia egingo du Gobernu Batzarrak, estatutuak aldatu ahal izateko, aurreko artikuluko a) eta b) letretan aipatutako baldintzak betetzen badira, betiere.

    2. Aurreko artikuluan adierazitako baldintzak betetzeaz gain, ordenamendu juridikoak ezarritako gainerako guztiak betetzea eskatzen du eraberritzeak.

      113. artikulua. Lurralde eremua.

      Elkargoaren lurralde eremua aldatzea da, izan ere, estatutuak eraberritzeko beharrezkoak diren kasu horietariko bat.

      2. KAPITULUA

      DESEGITEA ETA LIKIDATZEA

      114. artikulua. Araubidea.

    1. Desegite prozedura eta likidazio erregimena 18/1997 Legeko 31. eta 32. artikuluetan eta horiekin bat datozenetan aurreikusita daude.

    2. Likidazioari dagozkion ahalmen propio guztiak gauzatuko ditu Gobernu Batzordeak, horren berri Batzar Orokorrari emanez, non eta Desegite Legeak besterik xedatzen duen.

18/1997 Legeko 33.5 eta 6. artikuluan aurreikusitako Agindu onartzezkoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunera arte ez dute indarrik hartuko estatutu hauek.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Terapeuta Okupazionalen Lanbide Elkargoaren Estatutuetako 35. artikuluan aipatzen den eranskin hau, EAEko Terapeuta Okupazionalen Elkargoak gauzatu ditzan jardueretan aplikatu ahal izango da estatutu horien izaera berarekin euren zati banaezina baitira, hain zuzen ere, elkargokideek euren lanbidean edo elkargoko aktibitatean jardutean jasan ditzaketen diziplina erantzukizunak eskatzeko; aintzat hartuta, hori eta guztiz ere, erantzukizun zibila edo penala izan dezaketela.

  2. Hutsegite larriak edo oso larriengatik zehapenak jartzeko, eranskin honetan adierazten den moduan izapidetu beharko da espedientea. Hutsegite larriak edo oso larriengatik zehapenak jartzeko, eranskin honetan adierazten den moduan izapidetu beharko da espedientea. Hutsegite arinengatik zehapenak jartzeko, hau baino ez da egin beharko: interesatuari entzun, zortzi egun balioduneko epean. Hala ere, eranskin honetan adierazitako izapideen bidez ere egin daiteke, hala erabakiz gero. Dena dela, 1. artikulutik 7.era artekoa, eta eranskin honen amaierako 16. artikulukoa beti aplikatuko zaie, eta, aldez aurretik ez bada informaziorik ematen, 8., 9., 13. eta 15. artikuluetakoak ere bai.

Gertakari batzuek erantzukizun penala eta diziplinazkoa badakarte ere, diziplinazko ustezko erantzukizunaren helburu direla gertakariok eta euren gainean abian direla jarduera penalak, aurrera egingo da diziplina-espedientean, baina hori ebaztea atzeratu egingo da harik eta ebazpen judizial irmoa jakin arte, bien bitartean etenda izango da preskripzioa.

Gobernu Batzordeak, Deontologiako Batzordearen proposamenez, prozesupean egon daitezen elkargokideak euren lanbidearen jardunean behin-behinekoz etetea erabaki dezake, aurreneurriz eta arrazoitutako ebazpenez. Etendura erabakia eragindakoari jakinaraziko zaio, eta honek errekurri dezake, eranskin honetako 17. artikuluaren arabera. Prozesuak dirauen bitartean luza daiteke etendura.

  1. Diziplina prozedura Elkargoak bultzatuko du izapide guztietan. Eranskin honi egokituko zaizkio izapideok eta, bertan aurreikusi gabekoetan, prozedura administratiboari buruzko legeei, zeintzuk osagarriak izango baitira orokorrean.

  2. Izapideak, komunikazioak eta jakinarazpenak ere eranskin honetan ezarritakoari egokituko zaizkio eta, horien ezean, prozedura administratiboaren legeetan xedatutakoari.

  3. Elkargokideak Elkargoari jakinarazi dion egoitzan egingo dira jakinarazpenak baliotasun osoz, bere ustezko lekualdaketa arauz ez komunikatzearen ondorioz legozkiokeen erantzukizunaren kaltetan gabe. Jakinarazpena ezin bada egiaztatu prozedura administratiboari buruzko legeetan aurreikusitako moduan, Elkargoko englegatu batek entregatuko du; hala ere, ezinezkoa balitz egoitza horretan entregatzea erruztatuarekin ahaidetasunezko lotura duenari edo bertan dagoenari, orduan, jakinarazpena gauzatutakotzat joko, hain zuzen ere, iragarkia Elkargoko ediktu-oholean jarritako egunaren biharamunetik aurrera hamabosgarren egun baliodunean.

  4. Eranskin honetan ezarritako epeak luzagarriak izango dira, non eta kontrakoa xedapena ematen ez den; hartarako proposamena txostengileak edo instrukziogileak egingo du, zeina Deontologiako Batzordeak onartuko baitu, muga-eguna baino lehen. Luzapenari buruzko erabakia, eragindako elkargoari edo errekurtso-egileari jakinaraziko zaiona, ezingo da errekurritu, bidezkoak diren alegazioak aurkeztu daitezkeen arren, geroagoko jarduera edo errekurtsoetan.

Diziplinako prozedurapean dauden elkargokideak abstenitu egin daitezke prozedura horietan, abstenitu daitezkeen moduan horretarako ezarritako epeetan alegazioak aurkeztetik, jakinda, gainera, jarrera horrek ez diela ekarriko diziplina erantzukizunik eta, aldi berean, jarduerak aurrera egitea ere ez duela eragotziko.

  1. Diziplinazko prozedurari ofizioz ekingo zaio beti, Deontologia Batzordearen erabakiz, bai bere ekimenez, bai Gobernu Batzordearen aginduz; bai salaketa egon delako, bai beste pertsona edo erakunde batzuen komunikazioa egon delako.

  2. Diziplina prozeduran aipatzen diren egitateak salatu edo komunikatu dituena ez da aldea izango prozeduran, baina bai eskubidea izango duela prozedurari ekiteko erabakia igorri dakion, bai eta jardueren artxibatze edo zehapenak ezartze erabakien berri eman dakion, egokitzat jotako errekurtsoak aurkez baititzake horien aurka.

  1. Aurretiazko informazio-aldia gauzatzea erabaki dezake Deontologia Batzordeak. Horrelakoetan, aurretiazko informazio-aldiaren prozedurari buruzko erabakian batzorde horretako kide bat aukeratuko da, txostengilea denez, informazio-aldi hori burutu dezan.

  2. Aurretiazko informazio-aldia salatariaren berrespenarekin hasiko da, irekitze erabakian ez dela beharrezkoa adierazten ez bada. Salatzaileak hamar eguneko epean berretsi edo ukatu beharko du, aurretiazko informazio-aldia ireki dela jakinarazten zaionetik aurrera kontatuta. Epe hori igaro ostean gauzatu gabe badago, amaitutzat eman eta artxibatu egingo dira jarduerak, izapide gehiago barik, txostengilearen eginbidez, non eta Deontologia Batzordeak kontrako erabakia hartzen ez duen.

  3. Berrespenaren ondoren, eta hori ez dela beharrezkoa uste denean, txostengileak eragindako elkargokideari jakinaraziko dio aurretiazko informazio-aldia ireki zaiola. Salaketa edo horretan agertzen diren egitateak igorriko dizkio, hamar eguneko epe luzaezinean alegazioak egin ditzan eta bidezkotzat jotzen dituen agiriak aurkez ditzan.

  4. Egitateak argitzeko eta ustezko diziplina erantzukizuna zehazteko, egokitzat jotako eginbideak egin ditzake txostengileak. Prozesua irekitzen denetik bi hilabeteko epean amaitu beharko du aurretiazko informazio-aldia, honako proposamen hauetarikoren bat aurkeztuz:

    1. Jarduerak behin-behinekoz edo behin betikoz largesteko proposamena, baldin eta horietan diziplina erantzukizunaren zantzurik antzematen ez bada, erantzukizun hori desagertu bada edo lege-hauste horretan ez badago erruztatuaren parte hartzerik.

    2. Zehapen proposamena, arau-haustea arina denez, eranskin honetako 1. artikuluan adierazitako izapideen arabera.

    3. Diziplina espedientea eranskin honetan aipatutako moduan irekitzeko proposamena, baldin eta larritasun handiagoko diziplina erantzukizunaren aztarnak elkargokide jakin bati egotz dakizkiokeenak ondorioztatzen badira eta erantzukizun hori oraindino indargabeturik edo preskribiturik ez badago.

  5. Deontologia Batzordeak aztertu beharko ditu proposamenok eta, aurreko 4 paragrafoko a) eta b) idaz-zatietan adierazitako kasuetan bereak gertatu ostean, Deontologia Batzordeak proposamena onartu aurretik, Gobernu Batzordeari bidaliko dizkio, dagokion erabakia har dezan; eta eragindako elkargokidea kide deneko Ataleko dekanoari hamar eguneko epe luzaezina emango zaio, burututako jardueretan oinarrituz, txostena eman dezan, hala nahi badu. Deontologia Batzordeak, c) idatz-zatiari dagokion kasuan, eranskin honetako 8. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera jardungo du.

  6. Aurreko 5. epigrafean adierazitako erabakiak tartean dagoen elkargokideari jakinaraziko zaizkio beti. Erabakiak arau-hauste arin bategatiko zehapena ezartzen badio, eranskin honen arabera erabakiaren aurka egiteko eskubidea duela jakinaraziko zaio.

  7. Erabakiok jakinaraziko zaizkio, halaber, salatzaile edo komunikatzaileari, jarduerak artxibatu edo arau-hauste arinagatik zehapena ezar dadinean, aditzera emanez eze, errekurtsoa aurkezteko eskubidea duela, eranskin honetan aurreikusitako moduan.

Deontologia Batzordeak erabakiko du diziplina espedientea irekitzea, eranskin honetako 6. artikuluan ezarritako moduan. Batzordeak uste badu ez dela bidezkoa irekitzea, Gobernu Batzordeari jakinaraziko dio, eta honek, hala irizten badio, irekitzeko agindu dezake.

  1. Diziplina espedientea irekitzeko erabakian bertan aukeratuko dira espedienteko instrukzio-egilea eta idazkaria, bai izaera orokorrez izendatuta badaude, bai bereziki kasu horretarako izendatu badira. Gerora ordezkatu daitezke, hala iritziz gero. Instrukzio-egilea Deontologia Batzordeko kidea izan beharko da, halabeharrez.

  2. Instrukzio-egilea eta idazkaria izendatzearekin diziplina espedientea irekitzea, eta agian beste batzuk aukeratzea, espedientearen eraginpean dagoen elkargokideari eta kargu horietan jarduteko aukeratutako gainerakoei jakinaraziko zaie.

  3. Diziplina espedienteko instrukzio-egilearen eta idazkariaren izendapenak onartzeko aitzakia Deontologia Batzordeak preziatu eta, hala behar izanez gero, onartuko du.

  4. Aukeratutako instrukzio-egilea eta idazkaria nortzuk diren interesatuak dakien unetik aurrera burutu daiteke errefusatze eskubidea eta, hala behar bada, Deontologia Batzordeak erabakiko du.

  5. Instrukzio-egilearen edo idazkariaren abstentzioari eta errefusatzeari buruzko ebazpenak ezingo dira errekurritu; hala ere, gerorako jarduera eta errekurtsoetan bidezkoak diren alegazioak aurkeztu ahal izango dira.

  6. Instrukzio-egileak, idazkariaren fedepean, egitateak zehazteko eta egiaztatzeko egokitzen jotzen dituen eginbideak burutzea agindu dezake; zehapena eragin dezaketen erantzukizunak zehazteko eta argitzeko lagungarri izan daitezkeen probak egitea batik bat.

  7. Administrazio prozeduraren legeetan abstentzioari eta errefusatzeari buruz ezarritako arauak izango zaizkie aplikagarri instrukzio-egileari eta idazkariari, artikulu honetan xedatutakoa ere aintzat hartuz.

  1. Instrukzio-egileak, diziplina-espedientea irekitzen denetik aurrera hilabeteko epean, kasuan kasuko kargu-orria aurkeztuko du, burututako jarduerak ikusi eta gero.

  2. Era argian eta zehatzean erredaktatu beharko da kargu-orria. Erruztatuari egotzi zaizkion egitateak jasoko ditu; egitate bakoitzarentzat paragrafo bereiztuak eta zenbatuak erabiliz, hain zuzen ere. Hala behar badu, ustez egindako arau-haustea eta aplikagarriak izan daitezkeen zehapenak ere adierazi beharko dira, dagozkion xedapenak beren-beregi aipatuz.

  1. Erruztatuari jakinaraziko zaio kargu-orria. Hamar eguneko epe luzaezina emango zaio, bidezkotzat jotzen dituen alegazioen bidez erantzuteko, eta interesgarriak izan daitezkeen agiriak aurkezteko.

  2. Inputatuak zuzenbideak onartzen duen edozein frogabide egitea proposa dezake kargu-orriari erantzuterakoan, eta egokitzat jotzen dituen agiriak erantsi.

  1. Hilabeteko epea izango du instrukzio-egileak frogen proposatutako izan edo ez aldia burutzeko. Kargu-orriari erantzuten zaionetik aurrera edo, bestela, horretarako ezarritako epea erantzunik eman gabe igaro denetik aurrera kontatuko da epe hori.

  2. Instrukzio-egileak, ezin errekurritu daitekeen ebazpen arrazoituaren bidez, bidezkotzat jotzen ez dituen frogak onartzea eta burutzea ukatu egin dezake, kontuan hartuz, halaber, horren ondoren gauza daitezen jarduera eta errekurtsoetan egindako alegazioak.

  3. Instrukzio-egileak egin beharreko frogak burutzeko, leku, egun eta orduaren berri emango zaio inputatuari, parte hartzeko aukera izan dezan.

  1. Instrukzio-egileak, hurrengo hamar egunetan, ebazpen proposamenerako testua aurkeztuko dio Deontologia Batzordeari, non egiteak zehatz azalduko baititu, frogen ukapena arrazoituko baitu, frogon balorazio juridikoa egingo baitu ustez burutu duen arau-haustea finkatzeko, erruztatuaren erantzukizuna adieraziko baitu, eta ezarriko den zehapena finkatuko baitu.

  2. Deontologia Batzordeak testu horren gainean eztabaidatuko du, eta horretaz gain, ebazpen-proposamena prestatuko du, zeinak gorago 1. epigrafean zehaztu betekizunak konplituko baititu.

Ebazpen-proposamena erruztatuari jakinaraziko zaio eta horrela, hamar eguneko epe luzaezinean, espedientea ikusi, eta bere buruaren alde egiteko egokitzat jotzen duen guztia alegatu ahalko du.

  1. Deontologia Batzordeak, erruztatua entzun edo alegazioak aurkeztu barik igaro ondoren epea, Gobernu Batzordeari bidaliko dio espediente osoa, izapide gehiago barik. Batzorde horrek, on deritzona ebatzi beharko du hilabeteko epean edo, bestela, bidezkotzat jotzen dituen eginbide osagarriak burutzeko eskatuko dio Batzordeari.

  2. Deontologia Batzordeak, beste eginbide batzuk burutzeko espedientea itzultzea erabakitzen badu, eta jarduerak berriz bidali aurretik, erruztatuari bista emango dio, hamar eguneko epe luzaezinean egokitzat jotzen duena alega dezan.

  1. Diziplina-prozedura amaitzen duen ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta espedientean azaldutako gai guztiak ebatzi beharko ditu eta kargu-orria eta ebazpen-proposamena egiteko oinarri izan ziren egintzak baino ez ditu onartu beharko, nahiz eta balorazio juridikoa desberdina izan. Deontologia Batzordeko kide, instrukzio-egile edo idazkari gisa espedientearen instrukzio-aldian parte hartu dutenek, ezin dute esku hartuko erabakia hartzerakoan.

  2. Emandako ebazpena erruztatuari eta egitateen salatzaileari edo berriemaileari jakinarazi beharko zaie, horren aurka aurkez daitezkeen errekurtsoen, non aurkeztu behar diren eta aurkezteko epeen berri emanez.

  1. Diziplina espediente bat irekitzen duten erabakien eta izapideen garaian hartutako erabakien aurka ez dago errekurtsoak jartzerik. Hala ere, diziplina-espedientea ebazten duen erabakiaren aurka aurkeztutako errekurtsoei eta horren ondorengo jarduera zein errekurtsoei alegazioak egin dakizkieke.

  2. Gobernu Batzordearen erabakiak, errekurritu daitezkeenak, Elkargoaren Estatutuetako 104. artikuluan ezarritako eran errekurrituko dira.

  3. Deontologia Batzordearen edo diziplina alorrean eskumena duten beste organo batzuen egintzak, errekurritu daitezkeenak, Elkargoko Gobernu Batzordearen aurrean errekurrituko dira, hilabeteko epean.

  1. Deontologia Batzordeak edo diziplina alorrean eskumena duten gainerako organoek Gobernu Batzordearen menpetasun hierarkikoz jardungo dute.

  2. Hala ere, Gobernu Batzordeak, espediente jakin bat dela-eta, desadostasun sakonen bat antzemango balu bere eta Deontologia Batzordearen iritzien artean, espediente zehatz horri dagokionez, batzorde hori ordezkatzea erabaki dezake, modu arrazoituan, eginkizun batean edo guztietan.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.