Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko azaroaren 4koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuarena, merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntzak ezartzen eta arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 224
  • Hurrenkera-zk.: 6154
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/11/04
  • Argitaratze-data: 2009/11/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren helburuetako bat da eraginkorra eta lehiakorra izango den txikizkako merkataritza garatzea. Horrelako merkataritzak kontsumitzaileek dituzten era guztietako premietara egokitutako formatuak behar ditu, orekatuta egon behar du lurraldean duen banaketan eta eskuragarritasunean eta, gainera, lagungarria izan behar du hiri-kohesiorako eta hirien erakarmena sustatzeko.

Helburu hori lortuko bada, ordea, beharrezkoa da kanpoko eragileen jarduna, merkataritza-enpresaz bestelakoak izanik merkatari-elkarteek eta/edo udalek kontratatuta diharduten eragileena. Eragileok hartaraino ezagutu behar dute sektorea eta hartarainokoa behar dute dinamismoa non gai izan behar duten abiarazteko, batetik, hobekuntza-prozesuak enpresetan bertan eta, bestetik, lankidetza-prozesuak merkataritzako eragile desberdinen artean (instituzio publikoak, elkarteak eta enpresak).

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2000ko ekainaren 30ean eman zuen Aginduan hasitako planteamendua egokitu egin zen gero Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2003ko urriaren 8an merkataritzari laguntza teknikoa emateko kabineteak jarri edo mantentzeko diru-laguntzak garatzeko eman zuen Aginduan ezarritakora. Kabinete horien bidez ahaleginak egin dira aipatutako helburuak lortzen eta jarraipena eduki behar dute, garrantzi handikoa izan baita sektoreari egin dioten ekarpena. Kabineteok, hemendik aurrera, merkataritza dinamizatzeko bulegoak izendatuko dira.

Merkataritza-sektoreko enpresek, profesionalizazioari eta kudeaketari dagokionez, azken urteotan izan duten garapen positiboari zor zaio era horretako laguntzaren bidez eman izan den aholkularitzak, orotarikoak eta zabalak, neurri handi batean, bere izateko arrazoia galdu izana. Beharrezkoa da, bada, laguntza hori aholkularitza trinkoa ematera bideratzea; hartara, aholkularitza hori jasotzen duten proiektuek emaitzak hobeak lortuko dituzte gure merkataritza-enpresetan berrikuntza, kalitatea eta lehiakortasuna sustatzerakoan.

Agindu honen bidez, merkataritzako profesional adituen figurak hasieran zuen zentzua berreskuratu nahi da: hobekuntzaren kudeaketa sustatu eta sostengatuko dute merkataritza-enpresetan, elkartegintza indartuko dute eta merkataritza-eremuetako espazioaren kudeaketan sartuta dauden eragile guztien arteko lankidetzarako bideak ezarriko dituzte.

Agindu honek merkataritza dinamizatzeko bulegoen sarea egituratzeko edo antolatzeko laguntza-programa ezartzen eta arautzen du. Orain arte, bulego horiek merkataritzari laguntza teknikoa emateko kabineteak izan dira.

Hori guztia kontuan izanik, honako hau

Agindu honek merkataritza dinamizatzeko bulegoetarako laguntza-programa ezartzea eta arautzea du xede. Bulego horiek merkataritza-banaketan espezializatuta egongo dira, beren zerbitzuak dohainik emango dituzte eta helburu hauek izango dituzte: merkataritza-enpresek, zeinek bere aldetik, lehiakortasuna hobetzea, eta, sektore osoarentzat sinergia onuragarriak sortu ahal izateko, enpresek, elkarteek eta instituzioek merkataritza-eremuetan eta banaketa-prozesuan elkarrekin jardun dezaten sustatzea. Hori guztia bulego guztien arteko lankidetza eta koordinazioaren esparruan eramango da aurrera.

Bulegoak bi motatakoak izango dira:

Merkataritza dinamizatzeko oinarrizko bulegoak: doako aholkularitza eta laguntza emango diete merkatariei eta merkataritzarekin zerikusia duten erakunde eta instituzioei. Besteak beste, eginkizun hauek bete ahal izango dituzte: merkataritza-enpresetan kudeaketaren hobekuntza bultzatzea; enpresa horietako langileak prestatzea; teknologia berrietara egokitzea; berrikuntza eta kalitate-prozesuen ezarpena sustatzea; banaketan efizientzia handiagoa lortzeko, enpresen arteko lankidetza bultzatzea; eta merkataritza-eremuak sustatzeari eta hobetzeari begira enpresei, elkarteei eta instituzioei elkarrekin jarduteko bidea ematea eta laguntzea.

Koordinazio-bulegoak: aurkezten diren proiektuak garatzerakoan, laguntzeko, kontrolatzeko eta koordinatzeko eginkizunak izango dituzte, nola oinarrizko bulegoen arteko jardunari dagokionez hala oinarrizko bulegoen eta Merkataritza Zuzendaritzaren arteko jardunari dagokionez.

Onuradunak ezin izango du inola ere bulego batentzako baino gehiagorentzako laguntza eskuratu. Beraz, eskatzaileak diru-laguntza bat baino gehiago eskatuz gero lehentasun-hurrenkera zein duen argitu beharko du.

Aurreko artikuluan adierazitako xedera zuzendutako baliabide ekonomikoek sorburu hau izango dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituak. Aurrekontuko ekitaldiaren barruan, eman beharreko laguntzen zenbateko osoak ezin izango du gainditu aurrekontuetan izendatuta dagoena, ezta, indarrean dagoen legeriaren arabera aurrekontuaren aldaketak onartzen badira, eguneratze horien ondorioz sortzen den zenbatekoa ere.

  1. Lehiaketa izango da laguntzak esleitzeko prozedura, eta horretarako, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluan zehaztutako prozedura izango da kontuan; dekretu horrek onetsia da Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.

  2. Oinarrizko dinamizazio-bulegoentzako balorazio-irizpideak: baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak, 100 puntuko guztizko puntuazioari dagokionez, ondoko irizpide eta neurrien arabera baloratuko dira:

    1. Aurkeztutako proiektua (% 70).

      Kalitatea eta Aginduaren helburuekiko bat etortzea: 30 puntu.

      Proiektuak duen aurrekontua: 11 puntu.

      Proiektuaren garapenarekin zerikusia duen ekipamendu materiala eta teknikoa, eta langileak: 6 puntu.

      Instituzio publikoek eta jardun-eremuko enpresa elkartuek nahiz elkartugabeek proiektuan duten parte hartzea: 11 puntu.

      Erakunde eskatzaileak merkataritza-sektorean duen errotze-maila eta bere jardun-eremuan duen ordezkaritza: 7 puntu.

      Erakunde eskatzailearen gobernu-organoan sexu bietako ordezkariak gutxienez % 40ko proportzioan dituztelako egiaztapena: 5 puntu.

    2. Deialdiaren aurreko ekitaldian, eskatzaileak onuradun izan badira: diruz lagundutako proiektuaren bidez garatu diren jardueren gauzatze-maila, frogatzeko modukoa (% 30).

      Hala izan ez badira: merkataritzarekin zerikusia duten jardueren gauzatze-maila, frogatzeko modukoa; jarduera horiek deialdiaren aurreko ekitaldian garatutakoak izan behar dute, eta batik bat diru-laguntza jasotakoak (% 30).

      Garatutako jardueren kopurua, entitatea eta koherentzia: 15 puntu.

      Funts pribatuen bidez aurre egin zaien gastuak: 15 puntu.

  3. Koordinazio Bulegoentzako balorazio-irizpideak: baldintza guztiak betetzen dituzten eskabideak, 100 puntuko guztizko puntuazioari dagokionez, ondoko irizpide eta neurrien arabera baloratuko dira:

    1. Aurkeztutako proiektua (% 70).

      Kalitatea, aginduaren helburuekiko bat etortzea eta lanerako metodoa: 30 puntu.

      Erakunde eskatzaileak merkataritza-sektorean duen errotze-maila eta bere jardun-eremuan duen ordezkaritza: 18 puntu.

      Proiektuak duen aurrekontua: 11 puntu.

      Proiektuaren garapenarekin zerikusia duen ekipamendu materiala eta teknikoa, eta langileak: 6 puntu.

      Erakunde eskatzailearen gobernu-organoan sexu bietako ordezkariak gutxienez % 40ko proportzioan dituztelako ziurtapena: 5 puntu.

    2. Deialdiaren aurreko ekitaldian, eskatzaileak onuradun izan badira: diruz lagundutako proiektuaren bidez garatu diren jardueren gauzatze-maila, frogatzeko modukoa (% 30).

      Hala izan ez badira: merkataritzarekin zerikusia duten jardueren gauzatze-maila, frogatzeko modukoa; jarduera horiek deialdiaren aurreko ekitaldian garatutakoak izan behar dute, eta batik bat diru-laguntza jasotakoak (% 30).

      Garatutako jardueren kopurua, entitatea eta koherentzia: 15 puntu.

      Funts pribatuen bidez aurre egin zaien gastuak: 15 puntu.

  1. Agindu honetako laguntzetara bildu ahal izango dira Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten merkatarien elkarteak eta/edo federazioak (soilik merkatariek osatutakoak nahiz merkatariak eta bestelako profesionalek osatutakoak), eta, orobat, udalak eta udalek sustatutako garapen-erakundeak.

    Udalerri bateko elkarteren batek diru-laguntzak eskatzen baditu, baztertuta geratuko dira udalerri horretako udala eta udalak sustatutako garapen-erakundeak ere.

  2. Diru-laguntzak eskatu ahal izateko, merkatarien elkarteek nahiz haien ordezkari diren erakundeek inskribatuta egon beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko Merkatarien Elkarteen Erroldan.

  3. Diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, baldin eta prozedura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasi bada eta oraindik ere izapidetzen ari bada.

  4. Agindu honetan araututako diru-laguntzak eskuratzeko eskaerarik ezin izango dute egin administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso dutelako laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzeko aukera galduta duten pertsonek edo erakundeek; halaber, ezin izango dute eskaerarik egin horretarako gaitasunik gabe uzten dituen legezko debekua dutenek, eta legezko debekuaren barruan sartuko da sexuaren inguruko diskriminazioa egiteagatik otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzkoak, ezarritako debekua ere.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzulik beharrik gabeko diru-laguntzatzat joko dira eta arduraduna kontratatzeko gastuak ordaintzeko izango dira soil-soilik.

Gastu horiek diruz laguntzekoak izango dira, betiere kontratutako pertsonak honako baldintza hauek betetzen baditu:

Goi-mailako unibertsitate-titulua.

Lanaldi osorako kontratua.

Kontratuaren kategoria profesionala bat etorriko da eskatutako titulazioarekin eta ordainsaria, gutxienez, aplikatu beharreko hitzarmenean datorrena izango da.

Bulegoko zerbitzuaren arduraduna urtebetean lanaldi osorako urtebetean kontratatuta edukitzeak duen kostuaren % 90eraino iritsi ahal izango da laguntzen zenbatekoa. Nolanahi ere, bulego bakoitzak gehienez jasoko duen diru-laguntza ez da 40.000 eurotik gorakoa izango.

KPIk izan ditzakeen aldaketei egokitzeko, aipatutako gehieneko zenbatekoa urtero eguneratu ahal izango da diru-laguntzen deialdia egiteko ebazpenean.

  1. Agindu honen babesean lortutako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste administrazio publiko edo erakunde pribatu batzuek helburu bera betetzeko emandakoekin.

  2. Diru-laguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua, estatuko nahiz nazioarteko beste administrazio publiko edo erakunde pribatu edo publiko batzuetatik eskuratutako laguntzak edo diru-laguntzak batuta. Gehiegizko finantzaketa gertatzen bada, agindu honen bidez emandako laguntza gehiegizko zenbatekoari dagokion neurrian murriztuko da.

Agindu honek araututako laguntzak urtero egingo diren deialdi publikoen bidez iragarriko dira eta publizitate, lehia eta objektibotasunaren printzipioei jarraituz emango dira.

Deialdia Merkataritza eta Turismoko sailburuak emandako ebazpenaren bidez egingo da eta bertan zehaztuko da: bulego-mota bakoitzetik den kopurua; ekitaldi horretan eman beharreko diru-laguntzetarako dagoen aurrekontu-izendapena; agindu honetan ezarritako zenbatekoak, hala dagokionean, KPIren arabera eguneratu beharra; eskabideak aurkezteko epea, eta lekua.

Bi motetatik baterako izendatu den kreditua agortzen ez bada, sobera geratutako kreditua diru-laguntzarik jaso ez duten beste motako eskatzaileei esleitu ahal izango zaie, puntuazio-hurrenkerari jarraituta. Hori guztia deialdia egiten duen Ebazpenean ezarritako gehieneko zenbateko osoa gainditu gabe egingo da.

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzetara biltzeko eskabideak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-ordezkaritzetara zuzenduko dira, dela zuzenean helarazita dela urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako bideren bat erabilita.

    Eskabidea erakunde eskatzailearen ordezkari izateko lege-gaitasuna duen pertsonak sinatuko du, eta diru-laguntza zein motatako bulegorentzat eskatzen den zehaztuko du.

    Eskabideak aurkezteko epea Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpenaz urtero egingo den deialdian ezarriko da eta ez da hilabetetik beherakoa izango.

  2. Oro har, hauek dira eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

    1. Jardun-eremua.

    2. Jarduera-proiektua eta lan-plana. Koordinazio-bulegoen kasuan, gainera, metodologia ere aurkeztu beharko da.

    3. Hala dagokionetan, gainerako merkatari-elkarteekin edo banaketaren sektorearekin zerikusia duten erakundeeekin, edo dinamizazio-bulegoaren jardun-eremuko enpresa edo instituzioekin sinatutako akordioa.

    4. Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak; hartarako, beharrezkoa bada, eraketa-eskrituraren kopia, estatutuena eta erregistroko inskripzioarena ekarrita.

    5. Agindu honetan aurreikusitako diru-laguntzetara biltzeko, kasuan kasu eskumena duen organoak hartutako erabakiaren ziurtagiria.

    6. Beharrezkoa izanez gero, erakunde eskatzailearen legezko ordezkarien NANaren kopia eta ordezkari horien ahalordetze-agiria.

    7. Aurkeztutako proiektua gauzatzeko gastuen aurrekontua, behar bezala banakatua.

    8. Txostena, honako hauek zehaztuta: dinamizazio-bulegoaren egoitza; 3. artikuluan zehaztutako baremoaren arabera balora daitezkeen alderdi guztiak; eta, gainera, proiektua garatzeko esku artean diren bitarteko materialak, teknikoak eta pertsonalak.

    9. Kontratatuko den pertsonaren curriculum vitaea.

    10. Aplikatu beharrekoa den hitzarmenaren kopia.

    11. Hala dagokionetan, kasuan kasuko batzorde, korporazio edo aginte-organoko kideen kopurua zehaztuko duen zinpeko aitorpena, sexuaren arabera bereizita eta izendapenak jasotzen dituen agiriaren kopia erantsita duela.

    12. Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetako programen kontura edo beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutako programen kontura helburu bererako jasotako diru-laguntzen gaineko zinpeko aitorpena. Aitorpen horretan, gainera, aurreko urtean egindako jardueretarako eskuratu ziren diru-laguntzen zehaztasunak ere jasoko dira.

    1. Identifikazio Fiskaleko txartelaren kopia eta, hala badagokio, hirugarrenaren alta-agiria.

    2. Hala badagokio, Merkataritza Ganbera Ofizialaren ebazpenaren kopia, Merkatarien Elkarteen Erroldan eskatzaileari dagokion inskripzioa zehazten duena.

    3. Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen onuradunen tributu-betebeharrak betetzeari dagokionez Ogasun eta Finantzako sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritako kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, betiere eskatzaileen berariazko baimena badu, laguntzen eta diru-laguntzen eskatzaileek tributu-betebeharrak bete izanaren egiaztagiria eskatuko die zuzenean tributu-alorreko organo eskudunei. Espedientean baimen hori jaso ezean, berriz, eskatzaileek berek ekarri beharko dute egiaztagiri hori.

    4. Paragrafo honetako d), f), m) eta n) idatz-zatietan jasotako agiriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari azken bi ekitaldietan diru-laguntzarik eskatu ez dioten erakundeek aurkeztu beharko dituzte, edo eskatu arren agiri horiek aldatuta dituztenek. Hori guztia, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 35. artikuluko f) idatz-zatian xedatutakoari kalterik egin gabe.

      Nolanahi ere, erakunde eskatzaileari beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango dio Merkataritza Zuzendaritzak, beharrezkotzat jotzen badu, hark aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Arau honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, xedatutakoa aplikatuko da.

Lurralde-ordezkaritzak aurkeztu den eskabidean hutsik, akatsik edo zehaztasun gabeziarik ikusten badu, eskatzailea jakinaren gainean jarriko du eta 10 eguneko epea emango dio zuzendu dezan. Berariaz adieraziko dio, zuzenketa egin ezean, eskabidean atzera egin duela joko dela. Epe hori igarota, egin beharreko zuzenketak egin ez badira, Merkataritzako zuzendariak atzera egin dela adierazteko ebazpena emango du, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeko 42. eta 71. artikuluetan araututakoari jarraituz.

Ebaluazio-batzorde batek espedienteak aztertuko ditu, prozedura ezartzen duen arauan ezarritako baldintzak bete diren egiaztatuko du, espedienteak 3. artikuluko irizpide eta neurrien arabera ebaluatuko ditu, eta ebazpen-proposamena egingo dio diru-laguntzak emateko eskumena duen organoari. Hona hemen Batzordea osatuko duten kideak:

Hiru lurralde-ordezkaritzetako buruak; horien artean antzinatasunik handienekoa izango da lehendakaria.

Merkataritza Zuzendaritzako Antolamendu, Sustapen eta Lehiakortasunaren arduraduna.

Merkataritza Zuzendaritzako teknikari bat. Iritzia eta botoa izango ditu eta batzordeko idazkari-lana egingo du.

  1. Merkataritzako zuzendariari dagokio aurkeztutako eskabideei laguntza emateko edo ukatzeko ebazpena ematea; baita emandako laguntzen zenbatekoa zehaztea ere. Koordinazio-bulegoen jardun-eremua ere zehaztuko du; eremu hori modu objektiboan izendatuko da, oinarrizko dinamizazio-bulegoetarako diruz lagundutako proiektuen ezaugarriak eta bulego horien kokapen geografikoa irizpide hartuta.

    Ebazpena emateko eta interesdunei jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izango da, dagokion deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

  2. Laguntza emateko ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie eskatzaileei. Horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da onuradunak eta diru-laguntzaren zenbatekoa zehazten dituen zerrenda, hala agintzen baita azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan.

  3. Ematen den ebazpenak ez du administrazio-bidea agortuko eta bere aurka gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Merkataritza eta Turismoko sailburuari, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarritako epean eta moduan.

  4. Ebazpena emateko epea amaitu, eta interesdunei halakorik jakinarazi ez bazaie, eskatutako laguntza ezetsi egin dela ulertu beharko da, hala agintzen baitu 44. artikuluan Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, gero 4/1999 Legearen bidez aldatutakoak.

  5. Azaroaren 24ko 10/1982 Legeak, euskararen erabilera normalizatzeari buruzkoak, 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, erakunde eskatzaileen ordezkariek bermatuta dute Administrazioarekiko harremanak, ahozkoak nahiz idatzikoak, bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan izateko eskubidea.

  1. Diru-laguntzak bi epetan ordainduko dira: lehenengoa, ebazpena eman ondoren ordainduko da eta diru-laguntzaren % 75 izango da. Aldez aurretik, erakunde onuradunak eta merkataritza-dinamizatzaileak izenpetu duten kontratuaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da kasuan kasuko lurralde-ordezkaritzan. Kontratua, gehienez, diru-laguntza eman dela jakinarazten denetik hilabeteko epean aurkeztuko da eta indarrean egon beharko du deialdia egin den urtean.

  2. Ebazpenean ezarritako baldintzak bete ondoren egingo da behin betiko likidazioa eta, betiere, agindu honen 14.5 artikuluan jasotako betebeharrak bete ondoren.

  1. Emandako diru-laguntza onartu beharko dute. Izan ere, diru-laguntza eman zaiela jakinarazteko agiria jaso eta hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek, beren-beregi eta idatziz, diru-laguntzari uko egiten ez badiote, onartu egin dutela ulertuko da.

  2. Oinarrizko bulegoek gauzatu egin beharko dute aurkeztutako proiektua; koordinazio-bulegoek, berriz, izendatu zaizkien bulegoak koordinatu, lagundu, kontrolatu eta jarraipena egin beharko diete. Nolanahi ere, bete egin beharko dituzte Merkataritza Zuzendaritzak proiektua hobeto gauzatzeko ematen dituen jarraibideak.

  3. Hiruhilabeteko bakoitzaren amaieran, txosten bat helaraziko diote Merkataritza Zuzendaritzari Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren kasuan kasuko lurralde-ordezkaritzen bidez. Txosten horretan zehaztu beharko dituzte: hilabete horietan dinamizazio-bulegoak egin duen jarduna, jarritako helburuak lortzen egin den aurrerabideaz duten iritzia, eta hurrengo hiruhilabeteetako ekintzei begira egin litekeen norabide-moldaketa.

  4. EAEko gainerako dinamizatzaileekin esperientzia eta jardunbide egokiak trukatzeko Merkataritza Zuzendaritzak deitzen dituen bileretara joan beharko dute, kontratatu den dinamizatzailearen bidez.

  5. Diruz lagundutako kontratua amaitzen denetik gehienez ere hiru hilabeteko epean, agindu honen babesean diruz lagundu diren gastuak egin direla frogatzeko agiriak, jatorrizkoak nahiz fotokopiak, bidali beharko dizkiote Merkataritza Zuzendaritzari Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren lurralde-ordezkaritzen bidez. Agiri horiek eredu ofizialaren araberako nominetan aurkeztuko dira, Gizarte Segurantzako kotizazioen eta PFEZaren hiru hilean behingo likidazioaren frogagiriak erantsita dituela.

  6. Onuradunek berariaz adierazi beharko dute bulegoaren jardun guztietan Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren babesa, eta dinamizazio-bulegoaren presentzia beti eta ondo ikusteko moduan identifikatu beharko dute.

  7. Diru-laguntzen zertarakoa fiskalizatzeko dituzten zereginak aurrera eramanez, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eskatutako informazio guztia eman beharko diete.

  8. Merkataritza Zuzendaritza jakinaren gainean jarri beharko dute beste edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatutatik helburu bererako baliabiderik jaso badute, eta diru-laguntza ematerakoan kontuan hartu den edozein inguruabar, objektibo zein subjektibo, aldatu bada.

Merkataritza Zuzendaritzari dagokio agindu honetan aurreikusitako laguntzak kudeatzeko lanak egitea, agindu honetan bertan beste organo batzuei berariaz izendatzen zaizkien gaietan izan ezik.

Merkataritza Zuzendaritzak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren zerbitzu teknikoen bitartez, egoki iritzitako egiaztapenak egingo ditu emandako diru-laguntzari dagokionez eta sarbidea izango du haren frogagiri guztietan.

Merkataritza Zuzendaritzak aldian-aldian aztertuko du aurreikusitako jarduerak agindu honetako helburuei ondo egokitzen zaizkien, beharrezko neurri zuzentzaileak ezarriko ditu, eta egoki iritzitako egiaztapenak ere egin ahal izango ditu, diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla bermatzeko.

  1. Diru-laguntzak ematerakoan kontuan izan zen baldintzetakoren bat aldatuz gero, laguntza eman zuen ebazpena ere aldatu ahal izango da, betiere onuradun izateko arau honetan ezarritako gutxienezko baldintzak betetzen badira.

  2. Horretarako, Merkataritza Zuzendaritzak ebazpena emango du, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren zerbitzu teknikoek proposatuta. Ebazpenaren bidez doitu egingo dira emandako diru-laguntzen zenbatekoak, baina doitzearen ondorioz ez da gehituko hasieran emandako diru-laguntzaren zenbatekoa.

  1. Diru-laguntzaren erakunde onuradunak betetzen ez badu Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 53. artikuluan ezarritakoa, honako agindu honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako betekizunen bat, edo, hala egokituz gero, ebazpenean ezarritako baldintzaren bat, orduan, eskumena duen organoak, ez-betetze espedientea bideratu eta interesdunari entzunaldia eskaini ondoren ebazpena emanda, adieraziko du galdu egin duela erakunde onuradunak diru-laguntzarako eskubidea eta, hala badagokio, itzuli egin beharko dizkiola Euskadiko Diruzaintza Nagusiari jasota dituen zenbatekoak eta legez dagozkion interesak; hala xedatzen dute, batetik, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura egiten diren berme eta sarreren erregimen orokorra arautzen duenak, eta, bestetik, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak, lehen aipatutako berak; baliatu beharreko gainerako akzioei kalterik egin gabe aplikatu da hori guztia. Aipatutako kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.

  2. Diru-laguntza jasotzeko eskubidea galdutzat emateko prozedurari edo itzulketa-prozedurari hasiera emateko arrazoia administrazioko arau-haustea izan litekeen egitateren bat bada, dagokion arloan eskumena duen organoari jakinaraziko zaio, zehapen-prozedurari hasiera eman diezaion.

Lehenengoa. Ekitaldi bakoitzari dagozkion diru-laguntzetarako deialdietan izendatzen diren zenbateko osoak aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren agortu gabe gelditu zaizkion aurrekontu-baliabideen arabera, eta laguntzetarako ebazpena eman aurretik. Hala gertatuz gero, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da horren berri.

Agindu hau indarrean sartzen denean indargabetuta geratuko da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuak 2008ko urriaren 7an eman zuen Agindua, merkataritzari laguntza teknikoa emateko kabineteak eratzeko eta mantentzeko diru-laguntzak ezartzen eta arautzen zituena.

Lehenengoa. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunean jarriko da indarrean.

Bigarrena. Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Salan. Hilabete biko epea emango da hori egiteko, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko azaroaren 4a.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza

eta Turismoko sailburua,

BERNABÉ UNDA BARTUREN.