Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko martxoaren 10ekoa, Kultura sailburuarena, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesua arautu, eta 2009an kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten erakundeei izena emateko dei egiten diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 53
  • Hurrenkera-zk.: 1496
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/10
  • Argitaratze-data: 2009/03/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Autonomia Estatutuari buruzkoan, 6. artikuluan esaten denez, euskara, Euskal Herriaren berezko hizkuntza, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin, gaztelania bezala, eta bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea; eta autonomia erkidegoko erakunde komunek, autonomia-erkidegoaren baitako aniztasun soziolinguistikoa kontuan izanda, bi hizkuntzok erabili ahal izatea bermatu beharko dute, ofizial izatea arautuz. Eta horrekin batera, beharrezko neurriak hartu eta baliabideak bideratuko dituzte, euskararen ezagutza ziurtatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen normalizazioaren oinarrizko habe juridikoa Euskararen Erabilera Arauzkotzezko 10/1982 Oinarrizko Legea izan da. Lege horrek hizkuntza-politikako ekimenak garatzeko bidea zabaldu zuen, gizarteko eremu giltzarrietan euskararen ezagutza eta erabilera berreskuratzeko euskarari hain beharrezkoa zitzaion erakundeen babesa eskainiz. Oinarrizko Lege honen 26. artikuluaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko aginteek neurri egokiak hartuko dituzte eta beharrezko bitartekoak jarriko dituzte gizarte-bizitzako alor guztietan euskararen erabilera sustatzeko.

10/1982 Legea geroko beste mugarri garrantzitsu batzuk bideratu zituen oinarrizko araua izan zen, horien artean, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia, 1999. urteko abenduaren 10ean Eusko Legebiltzarrak onetsitakoa. Plan honen helburu garrantzitsuena euskaraz bizi nahi dutenei euskaraz bizi ahal izateko aukera eskaintzeko hizkuntza-politikako neurriak zehaztea eta sustatzea da. Azken batean, euskararen aldeko ekintzak indartzea da planaren xedea, Euskadin euskara erabiltzea guztiz normala izan dadin, bai eremu pertsonalean, bai gizarte-eremuan eta baita eremu ofizialean ere. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiak ezarritako esparru estrategikoetako bat lan-arloa da.

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2004-2009 aldirako helburu estrategikoetako bat esparru sozio-ekonomikoan ere euskararen erabilera progresiboki normalizatzea da. Horiek horrela, eremu horretan aurrera eraman beharreko jarduerak batu eta integratzeko, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2006. urtean LanHitz programa abiarazi zuen. Programa horretan jasotzen da Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa enpresetako euskararen erabileraren neurria ebaluatzeko eta egiaztatzeko sistema sortzeko, gaur egun enpresen munduan erabiltzen diren kalitate- eta berrikuntza-parametroak oinarri hartuta. Hori guztia aurrera eramateko, proiektuaren ezaugarri teknikoei erreparatuta, kontuan izan zen Euskalit-ek, Bikaintasunerako Euskal Fundazioak, EFQM Bikaintasunaren eredu europarra EAEn trakzionatzen duen esperientzia, erreferentzialtasuna eta izaera berariazkoa (EFQMko Regional Partner Organisation), eta 2006an nahiz 2007an hitzarmen bidez burututako lanari esker, Bikain ebaluazio-prozesua osatzen duten alderdi tekniko eta operatibo guztiak zehaztu, landu eta proba-aldian jarri ziren, beren egokitasuna eta egingarritasuna egiaztatzeko.

Aurrekoak horrela, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortu zuen Kultura sailburuak, 2008ko martxoaren 5eko Aginduaren bidez. Horren bitartez, enpresen munduan eta esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabilera arian-arian normalizatzearen ikuspegitik aurrera eramandako hizkuntza-kudeaketa ebaluatu eta egiaztatzeko sistema nola garatuko den xehatu zen; horren kudeaketarako organoak zehaztu ziren; egiaztapen-ziurtagiria eskuratzeko baldintzak finkatu ziren.

Horren harira, 2008ko urtean aurreneko aldiz hogeita hamar enpresa ebaluatu ziren Agindu horretan zehaztutako prozedurari jarraiki. 2009an berriz, 53/2009 Dekretua jarri da indarrean, 2009ko martxoaren 3koa, Bikain-Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua eta Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen dituena. Dekretu honek Indargabetzeko Xedapen baten bitartez indarge utzi du 2008ko martxoaren 5eko Agindua, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria sortzen zuena.

Orobat, Bikain-Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua eta Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen dituen 53/2009 Dekretuko 7.1. artikuluak dioenez, Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria establezimendu edo enpresaren titularrak(ek) eskatu beharko du(te), ezarritako prozedurari jarraiki. Prozedura hori hizkuntza-politikaren arloan eskuduna den Sailak ezarriko du dagokion deialdi publikoaren bidez.

Hori horrela, honako hau

Agindu honen xedea Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren ebaluazio-prozesua arautzea da eta Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria 2009an eskuratzeko kanpo-ebaluazioaren zerbitzua eskatu nahi duten erakundeei dei egitea izena eman dezaten.

  1. Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko kanpo-ebaluazioaren zerbitzu hau eskatu ahal izango dute entitate publiko eta pribatuek, negozio-unitateek eta entitate handietako lan-zentroek, baldin eta beren jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badute.

  2. Aurtengo ekitaldian 35 izango dira, gehienez ere, Bikain kanpo-ebaluazioaren zerbitzuaz baliatu ahal izango diren erakundeak.

  1. Beharrezko lege-nortasunez horniturik egon eta, aldi berean, dagokion erroldan izena emanak izatea. Kanpo-ebaluazioaren eskaera, negozio-unitate edota lan-zentro jakin bat ebaluatzeko denean lege-ordezkariak horixe zehaztu egin beharko du eskabidean, 2. eranskinean hain zuzen ere.

  2. Ebaluazio-prozesu honetara ezin izango dira aurkeztu: diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen debekuren baten edo administrazio-zehapen edota zehapen penalen baten menpe dauden eskatzaileak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zigortuak ere, beti ere zehapenean finkatutako epe-barrutian.

  3. Egunean izan beharko dute zerga-ordainketa.

Honako ebaluazio-prozesu honen kudeaketa Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Koordinaziorako Zuzendaritzari dagokio.

  1. Eskatzaileek agindu honi lotutako eskaera-orria bete beharko dute, legezko ordezkariak sinatuta eta enpresaren zigiluarekin (1.A eranskina).

  2. Aurrekoaz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:

    1. Entitateari buruzko dokumentazioa:

      1) Administrazio honetako Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira, Erregistroko ziurtagiri eguneratua. Gainerako kasuetan, dagokion Erregistro Publikoan inskribatua dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiriaren eguneraketak eskabidea egiten den urtekoa izan behar du. Erregistratzera beharturik ez dauden entitateen kasuan, sortzeko behar izan dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.

      2) Entitate pribatuaren legezko ordezkariari dagokionez, bere NANaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

      3) IFZren fotokopia.

      4) Dagozkion zerga-ordainketetan egunean daudelako ziurtagiri originala edo kopia konpultsatua, lekuan lekuko Foru Aldundiak edo Ogasun Publikoak sinatua, eta gehienez eskabidea aurkeztu baino hiru hilabete lehenagokoa.

    2. Artikulu honetako a.1), a.2) eta a.3)agirien ordez, 1.B eranskina (Dokumentazioaren ordezko aitorpena) aurkeztu ahal izango da, baldin eta agiriok administrazio honetan aurkeztu izan badira, indarrean jarraitzen badute eta aurkeztu zirenetik bost urte igaro ez badira.

    3. Ebaluazio-guneari (edota negozio-unitateari nahiz lan-zentroari) eta harremanetarako izendatzen den solaskideari buruzko datuak (2. eranskina).

    4. Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketari dagokionez, garapen-mailari buruzko informazioa (3. eranskina).

    5. Beharrezkotzat jotzen denetan, Koordinaziorako Zuzendaritzak entitate eskatzaileari behar beste informazio eta dokumentazio eskatu ahal izango dio, aurkeztutako eskaria egoki baloratzeko. Halaber, Koordinaziorako Zuzendaritzak eskumena izango du informazio osagarria eskuratzeko erakundeak euskara-planak egiteko dirulaguntzak jasotzearren Koordinaziorako Zuzendaritzari aurkeztutako euskara-plan eta gainerako agiri osagarrietatik.

Agindua argitaratzen den egunetik biharamunetik hasita, 20 egun naturaleko epean aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

  1. Eskabide-orriak entitate eskatzailearen legezko ordezkariak sinatuta egon beharko du.

  2. Eskabide-orria eta agiriak, Hizkuntza Politikarako sailburuordeari zuzenduko zaizkionak, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, bere 38.4. artikuluan aurre ikusitako tokietakoren batean aurkeztuko da.

    1. Aurrez aurre egin nahi izanez gero, honako toki hauetakoren batean aurkeztuko dira:

      Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

      Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea, Gran Vía 85, 48011 Bilbao.

      Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea, Andia kalea 13, 20008 Donostia-San Sebastián.

      72/2008 Dekretuak, apirilaren 29koak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzkoak, zehaztutako edozeinetan (EHAA, 2008ko maiatzaren 30ekoa, 102. zk.).

    2. Postaz egin nahi izanez gero, honako helbide honetara bidali beharko dira eskabide-orria eta agiriak: Eusko Jaurlaritza, Kultura Saila, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Koordinaziorako Zuzendaritza (Bikain Deialdia), Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz. Horrela egitekotan, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da posta-bulegoan, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin aurretik, data eta zigilua jar diezazkion eskabide-orriari berari(1.A. eranskina).

  3. Konpultsak tokian tokiko Kulturako Lurralde Unitatean edo Kultura Sailaren egoitza nagusian egingo dira.

Entitate eskatzaileak aurkeztutako eskabide-orrian zein agirietan hutsik edo akatsik antzemango balitz, organo kudeatzaileak hamar egun emango dio entitate eskatzaileari hutsa zuzendu edota gabezia osa dezan. Epe hori igaro eta egin beharrekoak egin eta aurkeztu ez badira, eskatzaileak eskaeran atzera egin duela ulertuko da. Hori dela-eta, dagokion ebazpena hartuko da.

  1. Eskabideak baloratzerakoan 100 puntu lortu ahal izango dira gehienez ere. Aplikatuko diren irizpideak honako hauek dira:

    1. Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketari dagokionez, garapen-maila ohargarria duten erakundeak izatea. Garapen-maila ohargarri gisa ulertu behar da Bikain egiaztagirietako edozein eskuratzeko moduko egoeran egotea (30 puntu gehienez ere).

    2. Bere jarduera ekonomikoa tarteko, hedadura zabala, eragin soziala edota eragin biderkatzaile adierazgarria duten erakundeak izatea, Bikain programari dagokionez (25 puntu gehienez ere).

    3. Esparru sozio-ekonomikoan hizkuntza normalkuntzan ibilbide aitortua duten erakundeak izatea, eta azken 3 urteotan erabilera areagotzeko euskara-planak edota neurriak abian dituztelako, eta horien ebaluazioa nahiz hobekuntza-plana egin izan delako EMEren arabera (25 puntu gehienez ere).

    4. Enpresaren tamaina, langileen kopurua (10 puntu gehienez ere).

    5. Erakunde eskatzailearen izenean, Bikain Ebaluatzaile Klubeko kide izateko prestakuntza berezitua jaso duten pertsonen kopurua eta kanpo ebaluazioak eginak dituzten pertsonen kopurua (10 puntu gehienez ere). Irizpide hau urterik urte sendotzen joan ahala, izena eman ahal izateko baldintza bihurtuko da, hau da, ebaluatua izango den erakundeko kideren batek gutxienez, lehendik beste erakunderen bat ebaluatzen ibilia beharko du izan.

  2. Kontuan izanik Bikain-Euskararen Kalitatearen Ziurtagiriaren helbururik behinena EAEko esparru sozio-ekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko ekimen dinamiko bat sortzea dela, eta horretarako lurralde historikoen oreka geografikoa edota jarduera ekonomikoen arteko oreka zaintzea komenigarria dela, hala balegokio eta lurralde historiko nahiz erakunde-mota guztiak ez daudela behar bezala ordezkatuta ikusiko balitz, honako bi irizpideok aplikatu ahal izango dira:

    1. Aurreko irizpideak aplikatu ostean, 50 puntu gutxienez lortuak izaki baina hala ere ebaluatuak izateko multzotik at geratzen diren erakundeen artean, mentsik handiena duen EAEko lurralde historikoko erakundeak lehenetsi ahal izango dira, gehienez ere aukeratutakoen multzo osoaren % 10 izan arte.

    2. Aurreko irizpideak aplikatu ostean, 50 puntu gutxienez lortuak izaki baina hala ere ebaluatuak izateko multzotik at geratzen diren erakundeen artean, mentsik handiena duen jarduera ekonomikoko erakundeak lehenetsi ahal izango dira, gehienez ere aukeratutakoen multzo osoaren % 10 izan arte.

  1. Aurten kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jasoko duten enpresak aukeratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, Koordinaziorako zuzendariak, Euskara Sustatzeko zuzendariak (edota hark izendatutakoak) eta Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikari batek osatua. Batzorde horren eraketan aintzat hartuko dira Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean aurreikusitakoak.

  2. Irizpide horiek aplikatu ostean, Koordinaziorako zuzendariaren ebazpen bidez, eskatzaileetako bakoitzari 2009ko kanpo-ebaluazioaren prozesuan parte hartzeko aukeratua izan ote den edo ez jakinaraziko zaio. Izena emateko epea itxi eta handik hilabeterako epean ebazpenik jasoko ez balitz, administrazio-isiltasunak eskaeraren ukapena adierazten duela ulertuko da.

Entitate onuradunak ebaluazio-prozesua jasoko duela onartu egin behar du. Ondorioz, jakinarazpena jaso eta bost egun naturaleko epean idatziz Koordinaziorako Zuzendaritzari ebaluazioa jasotzeari uko egiten diola jakinaraziko ez balio, ebaluazioa onartu egin duela ulertuko da.

  1. Ebaluatuak izango diren erakundeak aukeratzeko garaian kontuan izandako edozein baldintza aldatu egiten bada, Ebazpena aldatu egin ahal izango da.

  2. Onuradunen batek ebaluazioa egiteari uko egingo balio, irizpideei jarraiki, eskatzaileen artetik, hurrenkeran ondorengoari emango litzaioke aukera ebaluazioa jasotzeko.

  1. Ebaluatuak izateko aukeratzen diren erakundeek honako betebehar hauek izango dituzte:

    1. Enpresako pertsona bat, gutxienez, Bikain, Ebaluatzaileen Klubeko kide izateko izendatzea. Pertsona horrek ebaluazioaren organo kudeatzaileak antolatuko duen prestakuntza-modulura joan beharko du nahitaez. Halaber, beste entitate bat ebaluatzen parte hartuko du aurten, baldin eta kudeatzaileek hala eskatzen badiote. Pertsona horrek gainerako ebaluatzaileentzat finkatuko diren baldintza berberak bete beharko ditu.

    2. Enpresako pertsona bat solaskide izendatzea kanpo-ebaluazioaren Bikain organo kudeatzailearekiko harremana bidera dezan. Ahal dela, prestakuntza jasoko duen pertsona berbera izango da.

    3. Aurre-txostena osatzea kudeatzaileek eskuratuko dioten ereduaren arabera. Agiri horren bitartez erakundearen hizkuntza-egoera objektiboaren berri jasoko da, ebaluazio-prozesuarekin hasi aurretik.

    4. Kanpo-ebaluazioaren kudeatzaileek zerbitzu honek iraun bitartean eska diezaioketen informazioa nahiz baliabideak eskuratzea, ebaluazio-prozesua egoki burutu dadin. Eskakizun horiek ez betetzeak kanpo-ebaluazioaren prozesua etetea ekar lezake.

  2. Kanpo-ebaluazioaren kudeatzaileek zehaztuko dituzte ebaluatuko diren erakundeekin nahiz ebaluatzaileekin erabiliko diren komunikazio- eta koordinazio-euskarriak.

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratzeko ebaluatuko diren gaiak edo edukiak, 53/2009 Dekretuak, Bikain-Hizkuntza Konpromisoaren Zigilua eta Euskararen Kalitate Ziurtagiria arautzen dituenak, 4. artikuluan jasotakoak dira, baita lehen eranskinean aipatutakoak ere.

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren mailak 53/2009 Dekretuak 5. artikuluan jasotakoak dira.

  1. Eusko Jaurlaritzak doako ebaluazio-zerbitzua eskainiko die deialdi honen bidez ebaluatzeko lehenetsiko diren erakundeei.

  2. Kanpo ebaluazioaren prozesuan hiru izango dira parte hartuko duten aldeak: ebaluatuko den erakundea, talde ebaluatzailea eta prozesuaren kudeatzaileak. Prozesuaren fase nagusiak honako hauek izango dira:

    Bikain, Ebaluatzaile Klubeko kideentzat antolatuko diren prestakuntza-moduluak egitea. Klub honetako kideek 53/2009 Dekretuak 8. artikuluan zehaztutako baldintzak beteko dituzte.

    Ebaluatuak izateko aukeratzen diren erakundeek Aurre-txostena prestatzea, kudeatzaileek eskuratuko dioten ereduari jarraiki.

    Talde ebaluatzaileen eraketa. Erakunde bakoitzari egokitu zaion talde ebaluatzailea komunikatuko zaio eta bisita-egunak (2 egun gutxienez) hitzartuko dira.

    Ebaluazio-agenda lantzeko bisita burutzea.

    Ebaluazio-bisita bera burutzea.

    Ebaluazio-txostena idaztea, talde ebaluatzailearen eskutik.

    Ebaluazio-txostenaren bidalketa erakundeei.

    Ebaluazio osteko bilera egitea (hautazkoa).

    Ziurtagirien banaketa.

  3. Kanpo ebaluazioaren prozesuaren kudeatzaileek aipatu fase nagusi horien gaineko informazio osagarria unean-unean helaraziko diete alde guztiei, prozesua egoki burutu dadin.

53/2009 Dekretuaren 9. artikuluak finkatutakoaren araberakoa izango da.

Agindu honen 15. artikuluan kanpo-ebaluazioaren azken fase gisa aipatzen den «ziurtagirien banaketa» horren ostean, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak argitara emango du 2009an Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria eskuratuko duten erakundeen zerrenda eta dagokien maila, bere ondorioak izan ditzan. Hori 53/2009 Dekretuaren 7. artikuluak finkatutakoa betez egingo du.

Hau guztia prozesu osoan aldeek gorde beharreko konfidentzialtasun-printzipioa betetzeko egin da, 53/2009 Dekretuko 7.5 artikuluak dioenari jarraiki.

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Kultura sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan bi hilabeteko epean, honako agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean honako Agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 10a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

1.A. ERANSKINA

ESKABIDE-ORRIA

2009

BIKAIN DEIALDIA Kanpo-ebaluazioaren eskaera

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria

ESKABIDE-ORRIA

1 DATU OROKORRAK, ENTITATE ESKATZAILEARI BURUZKOAK

Erakundearen izena:

IFZ:

Helbidea (kalea, zk., posta-kodea, herria, lurraldea):

Web-gunearen helbidea:

Legezko ordezkariaren izen-abizenak (bi abizen):

NAN zk.a:

Telefono finkoa:

Eskuko telefonoa

Zuzeneko helbide elektronikoa:

Faxa:

2 ADOSTASUN-ADIERAZPENA

Goian adierazitako entitatearen legezko ordezkari naizen aldetik, eskabide honetan emandako argibide eta datuak egiazkoak direla adierazten dut. Orobat, deialdi honetan eta kanpo-ebaluaziorako ezarri diren baldintzak beteko direla agintzen dut, horiek ez betetzeak kanpo-ebaluazioaren zerbitzua etetea ekar dezakeela jakitun. Halaber, zin egiten dut Agindu honetako 3.2. artikuluan aurre ikusitako kausetan murgildu gabe nagoela.

Hortaz, nire erakundeak Bikain Ebaluazio-zerbitzua eskatzeko baldintzak betetzen dituela, eta zerbitzu honen oinarrien jakitun izan eta guztiz onartzen ditudala adierazten dut.

Legezko ordezkariaren sinadura eta enpresaren zigilua.

ESKATZAILEAK AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1.A. eranskin honekin batera, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira (5.artikulua):

  1. Entitateari buruzko dokumentazioa:

    1) Administrazio honetako Erregistroan dauden fundazioak edo elkarteak badira, Erregistroko ziurtagiri eguneratua. Gainerako kasuetan, dagokion Erregistro Publikoan inskribatua dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. Ziurtagiriaren eguneraketak eskabidea egiten den urtekoa izan behar du. Erregistratzera beharturik ez dauden entitateen kasuan, sortzeko behar izan dituzten dokumentuak aurkeztu beharko dituzte.

    2) Entitate pribatuaren legezko ordezkariari dagokionez, bere NAaren fotokopia eta lege-ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria.

    3) IFZren fotokopia.

    Aurreko a.1), a.2) eta a.3) agirien ordez, 1.B eranskina (Dokumentazioaren ordezko aitorpena) aurkeztu ahal izango da.

    4) Dagozkion zerga-ordainketetan egunean daudelako ziurtagiri originala edo kopia konpultsatua, lekuan lekuko Foru Aldundiak edo Ogasun Publikoak sinatua, eta gehienez eskabidea aurkeztu baino hiru hilabete lehenagokoa.

  2. Ebaluazio-guneari eta harremanetarako izendatzen den solaskideari buruzko datuak (2. eranskina).

  3. Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketari dagokionez, garapen-mailari buruzko informazioa (3. eranskina).

    Oharra:

    Eskaera honetan jarritako datu pertsonalak, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko dira erabili ahal izateko.

    Fitxategiko datuak ez zaizkio beste inori utziko. Fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bakarrik erabiliko du, berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko eta, oro har, lan-munduan erabilera-planak sustatzeko.

    Aipatutako legean jasotzen den moduan, datuak ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi izanez gero, fitxategiaren organo arduradunari helbide honetara zuzendu beharko zaio eskaria: Koordinaziorako Zuzendaritza, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

    1 B. ERANSKINA

    2009

    Bikain DEIALDIA Kanpo-ebaluazioaren eskaera

    Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria

    DOKUMENTAZIOAREN ORDEZKO AITORPENA

    ESKATZAILEA

    Entitatearen izena:

    IFZ:

    Legezko ordezkariaren izen-abizenak:

    NAN zk.a:

    AZALPENA

    Markatu dagoeneko aurkeztutako eta indarrean jarraitzen duten agiriak:

    Administrazio honetako Erregistroetan dauden fundazio edo elkarteen kasuan Erregistroko ziurtagiria

    Eratze eskritura

    Entitatearen estatutuak

    Entitatea dagozkion erregistro publikoetan inskribatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria

    Entitate pribatuaren legezko ordezkariaren NANaren fotokopia

    Legezko ordezkariak lege ahalmena duela egiaztatzen duen ziurtagiria

    IFZren kopia

    Zehaztu agiriok non eta noiz aurkeztu diren:

    Saila eta Zuzendaritza

    Deialdiaren izena eta urtea:

    ADOSTASUNA

    Lekua eta data Zigilua Legezko ordezkariaren sinadura

    OHARRA ORDEZKO AITORPEN HONEN BALIOAZ

    Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak bere 35.f) artikuluan agindutakoari jarraituz, I eranskineko I. ataleko 1., 2. eta 3. puntuetan aipatzen den dokumentaziotik agirietakoren bat edo gehiago Administrazio honetan lehenago ere aurkeztua izan bada, indarrean jarraitzen badu(te) eta ordutik bost urte igaro ez badira, eskatzaileak ez du nahitaez berriro aurkeztu behar izango. Nahikoa du delako dokumentu horrek indarrean jarraitzen duela eta zein egun, organo edo bulegotan aurkeztu duen Koordinaziorako Zuzendaritzari adieraztea.

Bikain DEIALDIA Kanpo-ebaluazioaren eskaera

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria

EBALUAZIO-GUNEARI BURUZKO ETA HARREMANETARAKO IZENDATU SOLASKIDEARI BURUZKO DATUAK

1 EBALUATZEA ESKATZEN DEN ERAKUNDEAREN EDO ERAKUNDE-ATALAREN GAINEKO ZEHAZTAPENAK

Ebaluatzea eskatzen den erakundearen (negozio-unitatearen, lan-zentroaren ) izena. Oharra: hemen idazten den izena izango da, ziurtagirian ageriko dena, berau lortuz gero.

Helbidea (kalea, zk., posta-kodea, herria, lurraldea). Oharra: hemen adierazitako egoitza hau(ek) ebaluatuko d(ir)a bakar-bakarrik.

Sektore ekonomikoa:

Jarduera, produktu eta zerbitzuen gaineko azalpena:

Ebaluatzea nahi den gunearen langile-kopurua Euskal hiztunen gutxi gora beherako ehunekoa:

Ba al dago euskara-planik abian? Noiztik ari da gauzatzen euskara-plana?

2 EBALUAZIO-PROZESURAKO IZENDATZEN DEN ENPRESA-SOLASKIDEARI BURUZKO DATUAK

Izendatzen den enpresa-solaskidearen izen-abizenak (bi abizen)

NAN zk.a

Lanpostua edo kargua: Eskuko telefonoa:

Zuzeneko helbide elektronikoa:

Faxa: Zuzeneko telefono finkoa:

-Hala balegokio, iaz ebaluatzaile-ikastaroa egin eta ebaluatzaile aritu ziren kideen izen-abizenak:

Bikain DEIALDIA Kanpo-ebaluazioaren eskaera

Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiria

EUSKARAREN PRESENTZIA, ERABILERA ETA KUDEAKETAREN GARAPEN-MAILA.

Zure erakundearen egungo hizkuntza-egoera zein den jakiteko erantzun mesedez honako galdera hauei: gurutze bat jarri dagokion erantzunari (bai/ez)

EME GALDERAK ERANTZUNAK:

Kanpo Irudia eta Komunikazioa (1. ARDATZA)

  1. Hizkuntza-paisaia eta irudi korporatiboa Nire enpresako errotulu gehienak euskaraz (ere) daude

    Enpresako web-gunea gehienbat euskaraz (ere) badago

    Enpresako folioak, gutun-azalak eta papeleria euskaraz (ere) daude BAI EZ

  2. Harrera Harreran (harreragilea nahiz erantzungailua) euskaraz (ere) egiten da BAI EZ

    Kanpo harremanak (2. ARDATZA)

  3. Bezeroak

  4. Produktua/Zerbitzua

  5. Hornitzaileak

  6. Finantza-erakundeak.

  7. Administrazioa

  8. Bestelako kanpo-harremanak Oro har, bezero euskaldunari ahoz nahiz idatziz euskaraz egingo zaiola bermatzen du nire enpresak BAI EZ

    Ditugun produktu eta zerbitzuetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko hausnarketa egin dugu BAI EZ

    Enpresak eskaintzen dituen produktu/zerbitzu adierazgarrienetan euskara kontuan hartzen da, bezeroari nahi duen hizkuntzan erantzuteko. BAI EZ

    Barne harremanak (3. ARDATZA)

  9. Lanari lotutako hizkuntza-paisaia

  10. Pertsonen kudeaketa (GGBB)

  11. Laneko ikaskuntza

  12. Baliabide informatikoak

  13. Komunikazio bertikala eta horizontala

  14. Kudeaketa sistemak

  15. Estrategia/ Kudeaketa Orokorra Enpresa barnean dauden errotuluak euskaraz (ere) badaude. BAI EZ

    Barne kudeaketarako dokumentazioa (nominak, baimen-eskaerak, ordutegi-kontrolak, etab.) euskaraz (ere) daude. BAI EZ

    Langile guztiei zuzendutako komunikazioak euskaraz (ere) egiten dira. BAI EZ

    Hizkuntza Kudeaketa (4. ARDATZA)

  16. Hizkuntza-politika

  17. Pertsonak

  18. Baliabideak Nire erakundeak euskarari dagokionez badu etorkizunerako hizkuntza-ikuspegia. BAI EZ

    Ikuspegi edo eszenatoki hauek lortzeko ekimen planifikatuak baditu erakundeak. BAI EZ

    Erakundeak ba daki zeintzuk diren euskal hiztunak. BAI EZ

    Langileak hautatzeko garaian euskara aintzat hartzen da. BAI EZ

    Nire erakundeak badauka EMEren goiko 18 epigrafe guzti-guztiak lantzeko ahalmena eta autonomia BAI EZ

    Aurreko galderan erantzuna ezezkoa izan bada, adierazi zein epigrafetan ez duzuen ahalmenik, eta nork duen horien gaineko ahalmena:

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.