Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2009ko urtarrilaren 20koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Emakumearen aurkako indarkeriaren biktimak babesteko Aginduko koordinazio-zentroen funtzioak zentro bakarrari esleitzeko dena, zeina Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren menpeko izango baita.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1028
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/20
  • Argitaratze-data: 2009/02/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia

Testu legala

Uztailaren 31ko 27/2003 Legeren bitartez, batetik, Etxeko biolentziaren biktimak babesteko Agindua arautzen da, eta, bestaldetik, babestuaren estatutu integrala ematen dio biktimari, betiere prozedura judizial azkar eta erraz baten bidez, hain justu ere epe labur baten barruan kautelazko neurriak hartu ahal izateko, arlo penalekoak zein zibilekoak hartu ere. Beraz, ebazpen judizial bakarraren bidez, erasotzailearen mugimendu-askatasuna murrizteko neurriak har daitezke, betiere biktimarengana urreratu ez dadin; erasotako pertsonari eta bere familiari segurtasuna, egonkortasuna eta babes juridikoa emateko beste neurri batzuk ere har daitezke, eta hartarako, ez da itxaron beharko ezkontza-prozesu zibilari. Horretaz gaian, herri-administrazioei, hau da, estatukoari, autonomia erkidegokoari eta tokikoari dagokienez, babes-agindu judizialak honakoa ere badakar: babes sozialerako lanabesak, zehazki, sistema juridiko ezberdinetan ezarritakoak aktibatzea.

Ondorioz, uztailaren 31ko 27/2003 Legearen bidez Prozedura Kriminaleko Legeari 544. artikulua gehitzen zaio. Eta lehenengo lege horretako 2. artikuluko 8. puntuan aurreikusten da ezen, komunikazioen bizkortasuna bermatzeko, koordinazio administratiborako sistema integratu bat ezarriko dela.

Martxoaren 5eko 355/2004 Errege Dekretuaren bitartez, genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren biktimak babesteko Erregistro Zentrala arautzen da. Bada, dekretu horrek koordinazio-sistema bat ezarri zuen, zeinaren bitartez auzitegietako eta epaitegietako idazkariek babes-aginduak jakinarazi beharko baitizkie emakumearen aurkako indarkeriaren biktimei, eta, halaber, autonomia erkidegoak izendatutako koordinazio-puntuei biktimen eskabideak; puntu horiek izango dira eskudun erakunde, organismo,unitate eta zentroei ebazpenak jakinarazteko kanal bakarra, betiere aipatu biktimentzako babes sozialaren arloari dagokionez. Maiatzaren 9ko 513/2005 Errege Dekretuaren eta maiatzaren 25eko 660/2007 Errege Dekretuaren bitartez, aldatu egin zen aipatu araua, eta kontuan hartzen dira: autonomia erkidegoetan, ezarritako koordinazio-puntuei legeriak esleitutako funtzioak; izan ere, puntu horiek eskuratu ahal izango dute Erregistroan jasotako informazioa.

Halaber, babes-aginduak komunikatzeko koordinazio-puntuak, autonomia erkidegoak izendatutakoak, antolatzerakoan ezinbestekoa da kontuan hartzea: Genero Biolentziaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren bidez, Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiak sortzea. 1/2004 Lege Organikoak aipatu bezalako epaitegiak sortzen ditu,eta, batetik, instrukzioaz eta, kasua bada, genero-indarkeriaren arloko kausa penak ebazteaz arduratuko dira, eta, bestetik, erlazionatutako kausa zibilez; betiere, lehen auzialdian, arlo bi horiek egoitza berean izango dute prozesuzko tratamendua.Eta esandako horren bitartez, ziurtatu egiten da: ustezko erasotzailearen oinarrizko eskubideetan eskuartzeko prozesu penal egokiaren garantiako bitartekaritza; baina, horrekin ez dira murrizten inola ere: biktima babesteko legezko aukera handiena, berehalakoena eta eragingarriena, eta, halaber, erasoa berriko ez gertatzetik edo indarkeri areagotzetik biktima babestearena.

EAEn, 2003ko abenduaren 9ko Jaurlaritzaren Kontseiluaren Erabakiaren bitartez, koordinazio-zentroak sortu ziren, bat lurralde historiko bakoitzeko; Biktimari Laguntzeko Zerbitzuetan, lehendik zeudenetan, hartu zuten egoitza, eta horiek eurenganatu egin zituzten koordinazio-zentroek burutu beharreko atazak.

Hala ere, 27/2003 Legeko 2. artikuluko 8. puntuan ezartzen den legez, biktimei berariaz laguntzeko ez diren laguntza horiei dagokienez, uste da egokia dela: zentro bakar baten burutzea; hala, betiere, emakumearen aurkako indarkeriaren arloko neurridun ebazpen judizial oro hobeto bideratu eta kudeatzeko.

Guzti hori dela-eta, Biktima Laguntzeko Zerbitzuetatik atera egiten dira koordinazio-zentroen funtzioak, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzan sartzeko, hain justu ere.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeari buruzko urriaren 18ko 315/2005 Dekretua garatzearren ematen da xedapen hau, eta zehazki 2.c) artikuluko 18. puntua garatzearren, izan ere, bertan zera zehazten baita: Justizia, Lan eta Gizarte Sailari atxikiak eta lotuak direla, bestek beste, Etxeko Indarkeriaren Biktimak Babesteko Aginduko Koordinazio Zentroak, betiere sortzeko arauek ezartzen dituzten zehaztapenekin bat.

Horren indarrez, honako hau

Emakumearen aurkako indarkeriaren biktimak babesteko Aginduko koordinazio-zentroen funtzioak adskribitzea da agindu honen helburua, hain justu ere Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren mendeko zentro bati adskribitu ere; eta, bestalde, horren egoitza finkatzea helbide honetan: Berroeta Aldamar kaleko 10. zenbakiko 8. solairuan, zeina Bilboko Justizia jauregian baitago. Zentro horri dagokion lurralde-eremua EAE izango da.

Emakumearen aurkako indarkeriaren biktimak babesteko Aginduko koordinazio-zentroan behar egingo duten langileak honakoak izango dira: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidegoetako langileak edo EAEko Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak.

  1. Emakumearen arkako indarkeriaren arloko neurriren bat jasotzen duten ebazpen judizial guztiak jakinarazi beharko zaizkio Bilboko koordinazio-zentroari, organo judizialetako bakoitzetik jakinarazi ere.

  2. Esandakoaren aurka jo gabe, babes-agindu bat ematen duen epaitegiak dagokien poliziei jakinarazi beharko dizkie ondokoak, bidezkotzat jotzen badu: kasu bakoitzerako erabakitako neurri penalak eta segurtasun-neurriak, betiere segurtasunaren arloan jarduketa egokiak burutu daitezen.

  3. Etxeko indarkeriaren biktimak laguntzeko Erregistro Zentraleko informazioa eskuratu ahal izango dute honakoek: EAEko koordinazio-zentroko arduradunak edo funtzio horretarako izendatuak, betiere biktimen izaera pertsonaleko datuak ahalik eta eragin handienaz babestearren.

  4. Lurralde historiko bakoitzean, Biktima Laguntzeko Zerbitzuak eskaintzen dituen prestazioez jakitun jarri beharko da koordinazio-zentroa, zeina haiekin koordinatuko egingo baita.

Lehenengoa. Errekurtsoak.

Agindu hau azkena da administrazio bidean. Beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Indarrean jartzea.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2009ko urtarrilaren 20a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.