Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko azaroaren 7koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 222
  • Hurrenkera-zk.: 6448
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/11/07
  • Argitaratze-data: 2008/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuak bere 41. artikuluaren a), c), d), g) eta h) idatz-zatietan jardun babesgarritzat ezartzen ditu etxebizitza babestuaren sustapena etxebizitzaren errentamendurako, salmentarako edo erabilera propiorako, birgaikuntza bidezko sustapena eta zuzkidura-alojamenduen sustapena eta eraikuntza ere bilduta.

Dekretu horren 42. artikuluak bi laguntza mota arautzen ditu: finantzaketa kualifikatua eta zuzeneko laguntza ekonomikoak.

Indarrean dagoen 2006-2009ko Etxebizitza Bideratzeko Plana Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu zuen, 2006ko urriaren 3an egindako bilkuran. Plan horren helburu nagusia da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren etxebizitzaren alorreko jardunetarako jarraibideak aldi horretarako ezartzea, estrategia-plangintzarako irizpideak, sustapena, eta estrategikoak ez diren baina etxebizitzaren alorreko eragileentzat eta babes publikoko etxebizitza behar duten herritarrentzat oso garrantzitsuak diren beste orientabide batzuk aintzakotzat hartuta.

Etxebizitza Bideratzeko Planaren jardunerako ardatz estrategikoen artean barne hartuta dago alokairuko etxebizitzen sustapenari eta etxebizitzen erosketa eta birgaitzeari laguntzeko programa bultzatzea. Bestalde, Etxebizitza Bideratzeko Planak bi bide berri zabaltzen ditu alokairu-arloan, hala nola zuzkidura-alojamenduen sustapena eta proiektu pilotuak abiaraztea landa-ingurunean titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitzeko etxebizitza horiek alokairuan jartze aldera.

Era berean, urte hauetan metatutako esperientziak aurreko agindua idazterakoan zenbait hobekuntza egin daitezen eskatzen du, baita finantza-neurriak eguneratzea ere.

Azkenik, dekretu honen formulazioa eta izapidetzea Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 22. artikuluak ezarritakoaren arabera egin da, eta orobat Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko otsailaren 13an onartu zituen generoaren eragina aurrez ebaluatzeko jarraibideak kontuan hartuta.

Horren arabera, eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen azaroaren 15eko 373/2005 Dekretuaren 5. artikuluan eta babes ofizialeko etxebizitzen erregimenari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 41.2 artikuluan ezarritakoari jarraiki, honako hau

Agindu honen helburua babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza neurriei buruzko 39/2008 Dekre­tuaren 41. artikuluaren garapen partziala da, agindu honetan garatzen diren jardun babesgarrietarako finantza-neurri jakin batzuk araututa.

  1. Honako hauek izango dira jardun babesgarriak:

    1. salmentarako babes ofizialeko etxebizitzaren sustapena, etxebizitza berriaren sustapena zein birgaikuntza bidezko sustapena barne.

    2. etxebizitza sustatzea errentamendu babestuan jartzeko.

    3. etxebizitza erostea errentamendu babestuan jartzeko.

    4. zuzkidura-alojamenduen sustapena.

    5. titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitzea eta errentamenduan jartzea landa-inguruneetan.

  2. Agindu honi dagokionez, honako hau hartuko da birgaikuntza bidezko sustapentzat: egungo eraikin batean egiten den esku-hartzea, erabileren birmoldaketa edo funtsezko eraldaketa fisikoa badakar, horren emaitza aurrekoarekiko osorik edo zati batean desberdina den eraikin bat bada, eraikinaren balio arkitektonikoak berreskuratzen eta eraikuntza-baldintzak hobetzen dituena, betiere horren guztiaren ondorioz bi etxebizitza edo gehiago lortzen badira.

  3. Agindu honi dagokionez, honako hau hartuko da itundutako sustapentzat: Administrazioaren lurzoruaren gainean sustatzailearen alde azalera-eskubidea eratuz eta sustatzaileari dagokion lehiaketa publikoan edo, hala badagokio, hitzarmenean ezarritako onurak emanez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bultzatutako sustapen pribatu oro. Etxebizitza horien xedeak gutxienez % 25 bildu beharko du alokairu sozialeko erregimenean edo erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzetarako gehieneko errentaren % 75eko errenta-muga.

    Era berean, sustapen itundutzat hartuko da udalek beren titulartasuneko lurzoruaren gain bultzaturiko sustapen pribatua eta, hala badagokio, hitzarmen bidez sustapenari onurak ematen zaizkionak ere bai. Etxebizitza horien xedea aurreko paragrafoan ezarritako bera izango da.

  4. Etxebizitzen gehieneko azalera erabilgarria 90 m2 izango da. Etxebizitza horiek bost kideko edo gehiagoko bizikidetza-unitateentzat badira, berriz, 120 m2-ko azalera erabilgarria eduki ahal izango dute. Hala ere, etxebizitzak Birgaitze Integratuko Areatan badaude, 120 m²-ra iritsi ahal izango da gehieneko azalera erabilgarria.

    Ondare urbanizatu eta eraikia birgaitzeko jarduketa babestuei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren II., III. eta IV. eranskinetan bilduriko bizigarritasun-baldintzak bete beharko dituzte etxebizitzek. Era berean, etxebizitzak ezin izango dira hirigintza-arloan antolamendutik kanpoko gisa kalifikatuta egon euren edozein hirigintza-modalitatetan.

  1. Agindu honi dagokionez, honako hau hartuko da errentamendu babestutzat: agindu honetan aurreikusitako epeen eta babes ofizialeko etxebizitzaren gehieneko prezioen araudi erregulatzailean ezarritakoaren arabera kalkulatutako gehieneko errenten mende dagoena, baita zuzkidura-alojamenduen kasuan egiten den erabilera babestuko lagapena ere.

  2. Ez dira jardun babesgarritzat hartuko 2. artikuluan adierazitako jardunak, horien ondoriozko errentamendu-kontratuek barnean hartzen badituzte maizterrek jabetza berenganatzea ekar dezaketen klausulak.

  3. Babes publikoko etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren 3. artikuluak aipatzen dituen babes publikoko etxebizitzen erregistroan erregistratuko dira etxebizitzak, eta bertan idatziko dira, orobat, burututako errentamendu-kontratuak, horien luzapenak eta arau honek zehaztutako gutxieneko epean etxebizitza horietan gertatzen diren gorabehera juridiko guztiak.

  4. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jaso dituzten landa-ingurunean birgaitutako etxebizitzen errentamendu-kontratuak ezin izango dituzte ezarri erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen arloan araudiak ezarritako gehienekoak baino errenta handiagoak.

  1. Pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak izan ahalko dira etxebizitzak sustatzeko laguntzen onuradun, sustatzaile diren aldetik.

  2. Etxebizitzak eskuratzeko laguntzen onuradun izan ahalko dira 5 etxebizitzaren edo gehiagoren jabetza berenganatu eta etxebizitza horiek errentamendu babestuan jartzeko pertsona juridiko, publiko edo pribatuak, betiere jardun horiek euren xede sozialean bilduta badaude.

  3. Pertsona juridiko publiko edo pribatuak izan ahalko dira zuzkidura-alojamenduak sustatzeko laguntzen onuradun, alojamendu horien sustatzaile edota aldi baterako kudeatzaile diren aldetik.

  4. Pertsona juridiko publikoak izan ahalko dira landa-ingurunean titulartasun publikoko etxebizitzen birgaikuntzarako etxebizitzen onuradun, etxebizitzaren jabe eta birgaikuntza-jardunaren sustatzaile diren aldetik.

Honako laguntza mota hauek eman ahalko dira agindu honen babespean:

  1. Finantzaketa kualifikatua:

    1. Mailegu kualifikatuak.

    2. Banku-deskontuak:

  2. Zuzeneko diru-laguntzak:

    1. Interes-tasaren subsidiazio osoa edo partziala.

    2. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak.

  1. Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak salmentan edo erabilera propioan lagatzeko sustatuz gero, finantzaketa kualifikatuko gehieneko zenbatekoa erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen salmenta-prezioak aplikatzearen ondoriozko etxebizitzen salmenta-prezioaren % 80 izango da, etxebizitzen tipologia edozein izanda ere.

    Eranskinei dagokienez, finantzaketa kualifikatua erregimen orokorreko eranskinen salmenta-prezioa aplikatzearen ondoriozko salmenta-prezioaren % 60 izango da, etxebizitzen tipologia edozein izanda ere, betiere lotuta badaude, eta % 30 lotuta ez badaude. Finantzaketaren kasuan eraikinean, eraikuntza-unitatean edo kokatuta dauden sustapenean dauden etxebizitza kopuruaren bezainbesteko eranskin kopurura zabalduko da, gehienez.

  2. Amortizazio-epea.

    Mailegu kualifikatuaren amortizazio-epea 20 urtekoa izango da, 3 urte gehiagoko aukerako gabealdiarekin.

  3. Bermeak.

    Mailegua hipotekarekin bermatu ahalko da, eta, dagokionean, kreditu-establezimenduek mailegu-eskatzaileari eska dakizkiekeen bermeekin.

  4. Sustatzaileek emandako maileguaren guztizkoaren % 100 ere erabili ahalko dute, inbertsioaren garapenaren eta obren egikaritze-erritmoaren arabera.

  5. Sustatzaileek gehienez 6 hilabeteko epean formalizatu beharko dute mailegua behin-behineko kalifikaziotik (salbu eta aldez aurretiko banku-deskontua aukeratu badu) edo obra-lizentziatik zenbatzen hasita kalifikazioa beharrezkoa ez den kasuetan, eta maileguaren lehen disposizioa egin beharko du formalizatu zenetik zenbatzen hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean.

  6. Gabealdia behin betiko kalifikazioa sinatzen denean amaituko da.

  1. Aurreko idatz-zatian adierazitako sustatzailearentzako maileguez gain, kreditu-establezimenduek eta babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileek banku-deskontuko eragiketak itun ditzakete obra-esleipendun diren eraikitzaileen mesedetan, eraikitzaile horiek deskonturako aurkezten dituzten obra-ziurtagirietan, betiere kreditu-establezimenduekin izenpetutako Hitzarmenean ituntzen diren baldintzen arabera.

    Banku-beherapenetan, kreditu-erakundeak eraikitzaileari obra-ziurtagiriaren zenbatekoa aurreratzen dio, kobratzeko eskubidea hari emanez.

    Eragiketa horretan sortutako interesak ordaintzeko era, kreditu-establezimenduekin izenpetutako dagokion finantza hitzarmenean zehaztuko da eta sustatzaileak ordaindu beharko du.

  2. Deskontu-linearen gehieneko zenbatekoa hipoteka-maileguei ezarritako gehieneko zenbateko bera izango da eta gehieneko iraupena hiru urtekoa formalizatzen denetik aurrera.

  3. Eraikuntza-obra amaitutakoan, hipoteka-mailegua formalizatuko dute sustatzaileak eta kreditu-erakundeak. Hipoteka-mailegu horrek aurreko artikuluan kualifikatutako maileguetarako adierazitako betekizun eta muga berak bete beharko ditu. Lehenengo deskontu-eragiketa formalizatzen den egunetik aurrera zenbatuko da gehieneko amortizazio-epea.

    Lehenengo deskontu-eragiketa formalizatzen den egunetik aurrera zenbatuko da gehieneko gabealdi-epea.

    Mailegua onartzen den unean indarrean dagoena izango da mailegu kualifikatuaren interes tasa.

    Deskontu-eragiketa eta sustatzailearentzako mailegua batera badaude, bietan baliatutako zenbatekoen batuketa, sustatzailearentzako maileguan egindako amortizazioak kenduta, ezin izango da agindu honetan finkatutako finantzaketaren gehieneko zenbatekoa baino handiagoa izan.

Laguntza teknikoagatiko eta erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen sustapen itundurako edo hitzarturako urbanizazioari lotutako kostuengatiko diru-laguntzak eman ahalko dira. Laguntza teknikoaren % 100era ere irits daiteke diru-laguntza, halakotzat hartuta eraikuntza-proiektuaren eta urbanizazio-proiektuaren idazkuntza-kostuak, eta obraren zuzendaritza- eta ikuskapen-kostuak, eta urbanizazio-kostuen % 100era ere bai, betiere BEZa eta beste zerga batzuk kanpoan utzita. Bi kontzeptuek gehienez 3.000 euroko muga dute etxebizitza bakoitzeko. Birgaitze Integratuko Areatan laguntza horiek etxebizitza bakoitzeko 5.500 eurora gehituko dira gehienez.

Agindu honek etxebizitzen sustapena hartuko du jardun babesgarritzat, dela zuzenean errentamendu babesturako, dela ondoren hirugarren bati besterentzeko non eta hark etxebizitza horiek errentamendu babestura bideratzen dituen, gutxienez 15 edo 50 urteko gutxieneko eperako, lehen errentamendu-kontratua bisatzeko aurkezten den egunetik zenbatzen hasita bi kasuetan ere. Epe horretan ezin izango da aldatu etxebizitzaren erabilera.

  1. Gehieneko zenbatekoa.

    Etxebizitza eta eranskinen gehieneko salmenta-prezioari, betiere babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak erregulatzen dituen araudian aurreikusitakoaren arabera, agindu hau aplikatuta lor daitezkeen itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen zenbatekoa deskontatzearen emaitza izango da.

    Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzen badira, etxebizitza horietarako araudi erregulatzailean aurreikusitako etxebizitza eta eranskinen gehieneko salmenta-prezioaren % 100 izan ahalko da mailegu kualifikatuaren zenbatekoa.

  2. Amortizazio-epea.

    Mailegu kualifikatuaren amortizazio-epea 20 urtekoa izango da, 3 urte gehiagoko aukerako gabealdiarekin, gutxienez 15 urteko errentamendurako sustapen-eragiketetan.

    Mailegu kualifikatuaren amortizazio-epea 30 urtekoa izango da, 3 urte gehiagoko aukerako gabealdiarekin, gutxienez 50 urteko errentamendurako sustapen-eragiketetan.

  3. Bermeak.

    Mailegua hipotekarekin bermatu ahalko da, eta, dagokionean, kreditu-establezimenduek mailegu-eskatzaileari eska dakizkiekeen bermeekin.

  4. Sustatzaileek emandako maileguaren guztizkoaren % 100 ere erabili ahalko dute, inbertsioaren garapenaren eta obren egikaritze-erritmoaren arabera.

  5. Sustatzaileek gehienez 6 hilabeteko epean formalizatu beharko dute mailegua behin-behineko kalifikaziotik (salbu eta aldez aurretiko banku-deskontua aukeratu badu) edo obra-lizentziatik zenbatzen hasita kalifikazioa beharrezkoa ez den kasuetan, eta maileguaren lehen disposizioa egin beharko du formalizatu zenetik zenbatzen hasi eta gehienez 6 hilabeteko epean.

  6. Behin betiko kalifikazio edo lehen okupazioko lizentzia ematen den egunean amaituko da gabealdia, kalifikazioa beharrezkoa ez den kasuetan.

  7. Agindu honen arabera interes-tasaren subsidiazioa ez dagokionean, maileguen amortizazioa administratiboki emanak eta baimenduak izan ziren interes-tasara gauzatuko da kasu bakoitzean, kreditu-erakundeekin sinatutako hitzarmenean ezarritakoari jarraiki.

  8. Amortizazioa eta kreditu-erakundeen interesak bilduko dituzten kuotak konstanteak izango dira eta hilabetean behin sortuko dira, horiek ordaintzeko era edozein delarik ere.

  1. Aurreko idatz-zatian adierazitako sustatzailearentzako maileguez gain, kreditu-establezimenduek eta babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileek banku-deskontuko eragiketak itun ditzakete obra-esleipendun diren eraikitzaileen mesedetan, eraikitzaile horiek deskonturako aurkezten dituzten obra-ziurtagirietan, betiere kreditu-establezimenduekin izenpetutako Hitzarmenean ituntzen diren baldintzen arabera.

    Banku-beherapenetan, kreditu-erakundeak eraikitzaileari obra-ziurtagiriaren zenbatekoa aurreratzen dio, kobratzeko eskubidea hari emanez.

    Eragiketa horretan sortutako interesak ordaintzeko era, kreditu-establezimenduekin izenpetutako dagokion finantza hitzarmenean zehaztuko da eta sustatzaileak ordaindu beharko du.

  2. Deskontu-linearen gehieneko zenbatekoa hipoteka-maileguei ezarritako gehieneko zenbateko bera izango da eta gehieneko iraupena hiru urtekoa formalizatzen denetik aurrera.

  3. Eraikuntza-obra amaitutakoan, hipoteka-mailegua formalizatuko dute sustatzaileak eta kreditu-erakundeak. Hipoteka-mailegu horrek aurreko artikuluan kualifikatutako maileguetarako adierazitako betekizun eta muga berak bete beharko ditu. Lehenengo deskontu-eragiketa formalizatzen den egunetik aurrera zenbatuko da gehieneko amortizazio-epea.

    Lehenengo deskontu-eragiketa formalizatzen den egunetik aurrera zenbatuko da gehieneko gabealdi-epea.

    Mailegua onartzen den unean indarrean dagoena izango da mailegu kualifikatuaren interes tasa.

    Deskontu-eragiketa eta sustatzailearentzako mailegua batera badaude, bietan baliatutako zenbatekoen batuketa, sustatzailearentzako maileguan egindako amortizazioak kenduta, ezin izango da agindu honetan finkatutako finantzaketaren gehieneko zenbatekoa baino handiagoa izan.

  1. Ondoren hirugarren bati besterentzeko etxebizitzak sustatzen badira non eta hark etxebizitza horiek errentamendu babestura bideratzen dituen, betiere erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentarekin, subsidiatutako interes-tasa % 0 izango da mailegu kualifikatuaren iraunaldi osoan, gehienez 20 urteko epearekin.

  2. Etxebizitzak sustatzen badira gutxienez 15 urterako errentamendurako, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin edo erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenekin (azken aukera hori gainerakoa baztertuta gauzatu beharko da), interes-tasa subsidiatua urteko efektiboaren % 1 izango da (% 0,99 nominala hileroko mugaegunekin) mailegu kualifikatuaren iraunaldi osoan, 20 urteko gehieneko mugarekin.

  3. Laguntza hori gorde egingo da hala gabealdian nola kitapenaldian, mailegu kualifikatuetan, eta indarrean dagoen bitartean, obra-ziurtagirietarako deskontu-lineen kasuan, baldin eta etxebizitzen xedea mantentzen bada eta araudian adierazitako baldintzak betetzen badira.

Honako kontzeptu hauengatik eman ahalko dira diru-laguntzak:

  1. Laguntza teknikoa eta urbanizazioari lotutako kostuak errentamendurako babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Laguntza teknikoaren % 100era ere irits daiteke diru-laguntza hau, halakotzat hartuta eraikuntza-proiektuaren eta urbanizazio-proiektuaren idazkuntza-kostuak, eta obraren zuzendaritza- eta ikuskapen-kostuak. Era berean, urbanizazio-kostuen % 100era iritsi ahalko da, betiere BEZa eta beste zerga batzuk kanpoan utzita. Bi kontzeptuek gehienez 3.000 euroko muga dute etxebizitza bakoitzeko. Birgaitze Integratuko Areatan laguntzak etxebizitza bakoitzeko 5.500 eurora gehituko dira gehienez.

  2. Errentamendurako pizgarriak:

    Errentamendu babesturako etxebizitza sustatzea. Gutxienez 15 urterako alokairuko erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errentak: etxebizitza bakoitzeko 10.000 euroko zuzeneko laguntza. Gutxienez 50 urterako alokairuan: etxebizitza bakoitzeko 20.000 euroko zuzeneko laguntza.

    Errentamendu babesturako etxebizitza sustatzea. Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentak edo erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenak, eta azken aukera hori gainerakoa baztertuta gauzatu beharko da. Gutxienez 15 urterako alokairuan: etxebizitza bakoitzeko 18.000 euroko zuzeneko laguntza. Gutxienez 50 urterako alokairuan: etxebizitza bakoitzeko 40.000 euroko zuzeneko laguntza.

    Ondoren hirugarren bati besterentzeko etxebizitza sozialak sustatzea non eta hark etxebizitza horiek errentamendu babestura bideratzen dituen, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin, gutxienez 15 urteko epearekin: etxebizitza bakoitzeko 24.000 euroko zuzeneko laguntza.

Agindu honek etxebizitzen eskuratzea hartuko du jardun babesgarritzat, etxebizitza horiek errentamendu babestuan jartzeko, gutxienez 15 edo 50 urteko eperako, lehen errentamendu-kontratua bisatzeko aurkezten denetik zenbatzen hasita. Epe horretan ezin izango da aldatu etxebizitzaren erabilera.

  1. Gehieneko zenbatekoa.

    Etxebizitza eta eranskinen gehieneko salmenta-prezioari, betiere babes ofizialeko etxebizitzen gehieneko prezioak erregulatzen dituen araudian aurreikusitakoaren arabera, agindu hau aplikatuta lor daitezkeen itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen zenbatekoa deskontatzearen emaitza izango da.

    10. artikuluak xedatzen dituenak izango dira maileguaren ezaugarriak, salbu eta disposizio-mugari dagokionez, % 100erainokoa izango baita.

  1. Etxebizitzak eskuratzen badira gutxienez 15 urterako errentamendurako, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentekin edo erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenekin (azken aukera hori gainerakoa baztertuta gauzatu beharko da), interes-tasa subsidiatua urteko efektiboaren % 1 izango da (% 0,99 nominala hileroko mugaegunekin) mailegu kualifikatuaren iraunaldi osoan, 20 urteko gehieneko mugarekin.

  2. Laguntza hori gorde egingo da hala gabealdian nola kitapenaldian, mailegu kualifikatuetan, eta indarrean dagoen bitartean, obra-ziurtagirietarako deskontu-lineen kasuan, baldin eta etxebizitzen xedea mantentzen bada eta araudian adierazitako baldintzak betetzen badira.

Honako hauek izango dira errentamendu babestuan etxebizitza eskuratzeko pizgarriak:

  1. Etxebizitza eskuratzea errentamendu babestuan jartzeko, salbu eta etxebizitza sozialak eskuratzea:

    Erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzen errenta. Gutxienez 15 urterako alokairuan: 10.000 euro etxebizitza bakoitzeko. Gutxienez 50 urterako alokairuan: 20.000 euro etxebizitza bakoitzeko.

    Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errenta edo erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzetarako aurreikusitakoen % 75 gainditzen ez dituztenak, eta azken aukera hori gainerakoa baztertuta gauzatu beharko da. Gutxienez 15 urterako alokairuan: 18.000 euro etxebizitza bakoitzeko. Gutxienez 50 urterako alokairuan: 40.000 euro etxebizitza bakoitzeko.

  2. Erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzen errentarekin errentamendu babestuan jartzeko etxebizitza sozialak eskuratzea. Gutxienez 15 urterako alokairuan: 18.000 euro etxebizitza bakoitzeko. Gutxienez 50 urterako alokairuan: 20.000 euro etxebizitza bakoitzeko.

Jarduera babesgarritzat hartuko da izaera publikoko pertsona juridiko batek zuzenean edo zeharka zuzkidura-alojamenduak sustatzea, betiere titulartasun publikoko lurzoruan.

Premia bereziko kolektiboek aldi baterako erabiliko dituzte alojamendu horiek eta lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako eta dagokion araudien garatutako zein etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza neurriei buruzko 39/2008 Dekretuaren hirugarren eta laugarren xedapen gehigarrietan ezarritako baldintzak bilduko dituzte.

Agindu honetan ezarritakoari soilik dagokionez, tratamendu berezia izango dute beren finantzaketa-erregimena erabiltzailearen ekarpen ekonomiko aurreratu batean oinarritzen duten zuzkidura-alojamenduak, erabilera eteten denean itzultzeko eskubidearekin -A motako zuzkidura-alojamenduak-, erabiltzaile izango denaren ekarpen ekonomiko aurreratu horri jarraiki finantzatzen ez diren beste zuzkidura-alojamenduei dagokienez -B motako zuzkidura-alojamenduak-. Alojamenduen errentamenduaren edo erabilera-erregimenaren ordainketaren aseguramenduari lotutako hilekoen ordainketa aurreratuak ez diren ekarpen ekonomiko aurreratutzat hartuko artikulu honetan xedatutakoari dagokionez.

  1. Gehieneko zenbatekoa. Alojamenduen eraikuntzaren kostuaren eta ordainsari teknikoei buruzko (proiektuaren idazkuntzari dagozkionak zein obren zuzendaritzari eta ikuskapenari dagozkienak) gastuen % 100 izango da finantzaketa kualifikatua, guztia ere 75.000 euroko gehienekoarekin alojamendu bakoitzeko.

    Ez dira finantzatuko ez eranskinen eraikuntza-kostuak, ez BEZari edo beste edozein zergari dagozkion gastuak.

  2. Gehieneko amortizazio-epea 30 urtekoa izango da, 3 urte gehiagoko aukerako gabealdiarekin. Bermeak, maileguaren disposizioa, formalizazio-data eta gabealdia 10. artikuluan xedatutakoak izango dira.

  3. Amortizazioa eta kreditu-erakundeen interesak bilduko dituzten kuotak konstanteak izango dira eta hilabetean behin sortuko dira, horiek ordaintzeko era edozein delarik ere.

B motako zuzkidura-alojamenduak sustatzen diren kasuetan, interes-tasa subsidiatua % 0 izango da mailegu kualifikatuaren iraunaldiaren lehenengo hamar urteetan eta urteko efektiboaren % 1 (% 0,99 nominala hileroko mugaegunekin) 11. urtetik 20. urtera bitarte.

Zuzkidura-alojamenduen sustapenerako diru-laguntzak honako hauek izango dira gehienez:

  1. A motako alojamenduen sustapena: 3.000 euro alojamendu bakoitzeko.

  2. B motako alojamenduen sustapena: 40.000 euro alojamendu bakoitzeko.

Jardun babesgarritzat hartuko da errentamendu babesturako landaguneetako titulartasun publikoko lurzoruetan dauden titulartasun publikoko etxebizitzen birgaitzearen bidezko sustapena, gutxienez 15 urteko eperako, lehen errentamendu-kontratua bisatzeko aurkezten den egunetik zenbatzen hasita. Epe horretan ezin izango da aldatu etxebizitzaren erabilera.

Agindu honi dagokionez, gehienez 3.000 biztanle dituzten udalerriak hartuko dira landagunetzat.

Honako kontzeptu hauengatik eman ahalko dira diru-laguntzak:

  1. Eraikinaren birgaitze-lanen egikaritzea, gehienez 600 euro eraikitako m2-ko.

  2. Laguntza teknikoko gastuak eta proiektuaren idazkuntzako eta obra-zuzendaritza- eta -ikuskapeneko ordainsariak, gehienez 3.000 euro etxebizitza bakoitzeko.

    Edozein kasutan ere, baztertuta geratzen dira BEZa eta beste edozein zerga.

  1. Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzari igorriko zaizkio eskaerak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduen arteko edozeinetan.

  2. Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duen dokumentazioarekin batera igorri beharko da eskaera eta, hala badagokio, daukan ordezkaritza, baita honako agiri hauek ere:

    1. Sustapena bada, lurzoruaren titularra edo sustatzeko gaitzen duen beste edozein tituluren titularra izatea egiaztatu beharko da. Zuzkidura-alojamenduen sustapena eta landaguneetako etxebizitza publikoen birgaikuntza eta errentamenduan jartzea bada, titulartasun horrek publikoa behar du izan.

    2. Zuzkidura-alojamenduen sustapena bada, lurzatiaren zuzkidura-izaeraren dokumentazio egiaztagarria aurkeztu beharko da.

    3. Kasu guztietan ere, dagokion sustapenaren edo jardunaren azterlan ekonomikoa ere bildu beharko da, proiektuan bildutako elementu guztien azalera erabilgarriak zehaztuta.

    4. Etxebizitzen xedea errentamendu babestua bada, etxebizitzak errentamendu babestura bideratzeko konpromisoa, indarrean dagoen araudian ezarritako baldintzen arabera, errentariak ordaindu beharko duen gehieneko errenta zehaztuta, baita errentamenduan egongo diren gutxieneko epea ere, agindu honetan aurreikusitakoari jarraiki.

    5. Etxebizitzak errentamendu babestuan jartzeko eskuratzen badira, salerosketa-kontratua eta esleipen-agiria.

    6. Ondoren hirugarren bati besterentzeko etxebizitzak sustatzen badira non eta hark etxebizitza horiek errentamendu babestura bideratzen dituen, etxebizitzak agindu honek aurreikusitako gutxieneko epeetan errentamendu babestura bideratuko dituen erakunde bati besterentzeko konpromisoa.

    7. Zuzkidura-alojamenduen sustapena bada, eraikuntza-proiektuan barne hartutako aurrekontua ere bilduko da, eta erabiltzaileak ordaindu beharreko onartutako kanon-erregimena zehaztu beharko da.

    8. Landa-inguruneko etxebizitza publikoen birgaikuntza eta errentamenduan jartzea bada, birgaikuntza-proiektua aurkeztu beharko da.

    9. Kasu guztietan ere zerga-betebeharrekin egunean dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan diru-laguntzak eskuratu dituztenek zerga-arloko obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko Ogasun eta Finantza sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan ezarritakoari jarraiki, baita Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean dituela egiaztatzen duen dokumentazioa ere.

    10. Era berean, kasu guztietan ere pertsona edo erakunde eskatzailearen zinpeko aitorpena jaso beharko da, non jasotzen den ez dagoela administrazio- edo zigor-arloan zigortuta diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez dagoela horretarako ezgaitzen duen inolako legezko debekuren eraginpean.

    11. Egindako eskaera ebazteko organo eskudunaren iritziz beharrezkoa den beste edozein dokumentu.

  1. Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariari dagokio agindu honetan aurreikusitako finantza-laguntzak esleitzea.

  2. Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak aurkeztutako eskaeran zerbait falta dela edo gaizki adierazita dagoela edo aurkeztu beharreko agiriren bat falta dela atzematen badu, eskatzaileari jakinarazi eta 10 eguneko epea emango dio arazoa konpontzeko edo falta dena aurkezteko eta hori egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela adieraziko dio, Ebazpena -Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 42. artikuluan ezarritako moduan idatzi beharrekoa- eman ondoren.

  3. Itundutako babes ofizialeko etxebizitzen sustapenen kasuan, lehiaketa bidez egingo da esleipena, etxebizitzen araubide juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzko martxoaren 4ko 39/2008 Dekretuaren, eta garapen-araudiaren, 31. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraiki, eta prozedura horretan etekinen esleipena gertatuko da.

  4. Gainerako kasuetan, prozedurak alderdietako batek eskatuta hasten direnetan, ebazpena eman eta jakinarazteko gehieneko epea sei hilabetekoa izango da, finantza-laguntzen eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabetetik zenbatzen hasita. Aipatutako epe horretan berariazko ebazpenik ez emateak baiespena eman zaiola esan nahiko du.

  5. Onuradunei finantza-laguntzak eman eta, hala dagokionean, ordaintzea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi den eta oraindik izapidetze-fasean dagoen edozein itzulketa- edo zigor-prozedura amaitzearen baldintzapean egongo da.

  6. Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariaren ebazpenari, laguntza ematen edo ukatzen dituenari, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Etxebizitza sailburuordeari.

  1. Errentamendu babesturako etxebizitzen kasuan, gutxienez 5 urteko iraupena duten errentamendu-kontratuak sinatu beharko dira. Zuzkidura-alojamenduen kasuan, hilabeteen arabera eskuratu ahalko dira, gehienez urtebeteko epearekin, urtero luzatu ahal izateko aukerarekin, urtebeteko epe bererako, lau alditan, edo udal-ordenantzan xedatutako erregimenaren arabera, kasuak kasu.

  2. Errentamendu babesturako etxebizitzen kasuan, gehienez sei hilabeteko epean aurkeztu beharko da lehen errentamendu-kontratua honako hauetatik zenbatzen hasita:

    behin betiko kalifikazioa lortzen denetik babes ofizialeko etxebizitzen sustapenaren kasuan.

    lehen okupazioko lizentzia lortzen denetik gainerako sustapenen kasuan.

    salerosketako eskritura publiko gisa jasotzen den egunetik errentamendu babestuan jartzeko eskuratzen den kasuan.

    Zuzkidura-alojamenduen kasuan, epe berean aurkeztu beharko da lehen kontratua erabilera-lizentzia lortu den egunetik zenbatzen hasita, etxebizitzaren okupazioa legitimatzeko beharrezkoa bada.

    Gainerako erabilera- edo errentamendu-kontratuak formalizatzen diren heinean aurkeztu beharko dira.

  3. Errentamendu babesturako zein zuzkidura-alojamenduetarako etxebizitzek sukalde osoa eduki beharko dute, eta honako hauekin hornituta dagoena hartuko da halakotzat: armairu altuak eta baxuak, gaineko sukaldea, hozkailua, ikuzgailua, bitrozeramika, harraska, eta ke-kanpaia.

  4. Etxebizitzak errentan hartzea edo zuzkidura-alojamenduen erabilerako lagapen-kontratuak burutzea, dagokion esleipen-prozeduraren bidez, alokairu-erregimenean dauden etxebizitza babestuko esleipendun izateko baldintzak bete eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren edota Udalaren etxebizitza-eskatzaileen erregistroan erregistratuta dauden bizikidetza-unitateei.

  5. Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.2 artikuluan ezarritako obligazioak bete beharko dituzte eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Euskal Epaitegiak, emandako laguntzen xedearen beren fiskalizazio-eginkizunak egikarituta, eskatzen dien informazio guztia eman.

Agindu honen babespean emango diren laguntzak honela ordainduko dira, betiere onuradunak eskatzen badu:

  1. Finantzaketa kualifikatuari, banku-deskontuari eta interes-tasen subsidiazioari dagozkienak eragiketa formalizatuta daukan kreditu-establezimenduaren bidez egingo dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioarekin berariazko finantza-hitzarmena sinatu dutenen arteko batekin betiere.

    Hori lortzeko kreditu-establezimenduari aurkeztu beharreko dokumentazioa honako hau izango da:

    Babes ofizialeko etxebizitza sustatzeko: behin-behineko kalifikazioa aurkeztu behar da.

    Gainerako sustapenetarako: obra-lizentzia eta laguntzak emateko ebazpena aurkeztu behar dira.

    Errentamendu babestuan jartzeko etxebizitzak erosteko eta zuzkidura-alojamenduak sustatzeko: laguntzak emateko ebazpena aurkeztu behar da.

  2. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ordaintzeko:

    1. Sustapenaren urbanizazio-kostuari buruzko laguntzen kasuan, ordainketa partzialen bidez ordainduko da dagokion Lurralde Ordezkaritzan dagozkion obra-ziurtagiriak aurkezterakoan. Obra ziurtatuaren egikaritzearekiko modu proportzionalean burutuko dira ordainketa horiek.

    2. Ordainsari teknikoek ordainsarien kostuari buruzko laguntzen kasuan, dagokion Lurralde Ordezkaritzan ordainsarien dagozkien minutak aurkezterakoan ordainduko da.

    3. Errentamendurako pizgarriei buruzko laguntzen kasuan:

      Errentamendu babesturako etxebizitzak sustatzen badira: lehen errentamendu-kontratua aurkeztu behar da aurreko artikuluan aurreikusitako epean.

      Hirugarren bati besterentzeko etxebizitzak sustatzen badira non eta hark etxebizitza horiek errentamendu babestura bideratzen dituen: salerosketako eskritura publikoa aurkeztu behar da.

      Errentamendu babestuan jartzeko etxebizitzak eskuratzen badira: salerosketako eskritura publikoa eta lehen errentamendu-kontratua aurkeztu behar da gehienez sei hilabeteko epean egindako salerosketaren eskritura publikoa formalizatzen denetik.

    4. Zuzkidura-alojamenduak sustatzen badira, diru-laguntza honela egingo da, dagokion Lurralde Ordezkaritzan egiaztatu ondoren:

      A motako zuzkidura-alojamenduak sustatzean, lehen erabilera-kontratua egiaztatzen den eguenean.

      B motako zuzkidura-alojamenduak sustatzean:

      • 20 finantza-laguntzen esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren.

      • 40 obraren % 70 ziurtatu ondoren.

      • 20 obra osorik onartu ondoren.

        Gainerako % 20a lehen erabilera-kontratua egiaztatu ondoren.

    5. Landa-ingurunean etxebizitza publikoak birgaitzeari eta errentamenduan jartzeari buruzko laguntzen kasuan, obraren egikaritze-kontzeptupeko diru-laguntzen ordainketa honela egingo da, dagokion Lurralde Ordezkaritzan egiaztatu ondoren:

      • 20 finantza-laguntzen esleipen-ebazpena jakinarazi ondoren.

      • 40 obraren % 70 ziurtatu ondoren.

      • 20 obra osorik onartu ondoren.

        Gainerako % 20a lehen errentamendu-kontratua sinatu ondoren.

  1. Agindu honetan aurreikusitako laguntzak bateragarriak izango dira xede berarekin beste administrazio publiko batzuek eman ditzaketenekin.

  2. Agindu honek xede dituen laguntzekin batera onuradunak bestelako laguntzak jasotzen baditu, laguntza guztien zenbatekoak ez du gaindituko diruz lagundutako jardunen kostua. Bestela, emandako laguntza dagokion kopuruan gutxituko da, aldez aurretik behar diren izapideak eginda.

Laguntzak emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira -betiere baldintzon helburua bete ondoren-, edota beste edozein erakunde publikok edo pribatuk aldi berean beste diru-laguntza eta laguntza batzuk ematen baditu, laguntza horiek esleitzeko ebazpena aldatu ahal izango da. Horri dagokionez, Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzak dagokion likidazio-ebazpena egingo du, emandako diru-laguntzen zenbatekoa egokitzeko.

Agindu honetan adierazitako baldintzak eta eskakizunak betetzen ez badira, eta aldez aurretik dagozkion administrazio-izapideak eginda, eten egingo da emandako subsidiazioa eta, horrez gain, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak subsidiazio edo diru-laguntza gisa une horretara arte ordaindutako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, ordaindu zirenetik sortutako interesekin batera.

Bereziki, zuzeneko diru-laguntzak eta horien interesak kasu bakoitzean finkatutako gutxieneko epeak igaro aurretik erabilera-aldaketa gertatzen denean ordainduko dira, lehen errentamendu-kontratua bisatzen denetik zenbatzen hasita.

Ondorio berdinak izango dira babes ofizialeko etxebizitzen sustapenari laguntzeko kasuetan, hasiera batean ezarritako programazioa Euskal Autonomia Erkidegoaren baimenik gabe aldatzen denean, edo programazio horren ez-betetzean izandako atzerapenek, arrazoi justifikaturik ez bada, nabarmentzen dutenean dagokion hitzarmenean ezarritako etxebizitzak eraikitzeko edo emateko epeak betetzea ezinezkoa dela.

Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, eta aginduaren aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa ezarri ahal izango diote Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, agindua argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ezarri ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, agindua aipaturiko aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, bi hilabeteko epean.

Lehenengoa. Urtero, ekitaldi bakoitzeko lehen hiru hilabeteen barruan eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez, agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoa argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Era berean urtero, Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariaren ebazpen bidez Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, jendeak oro har jakin dezan, laguntzetako jardun babesgarrien onuradunen zerrenda, baita horiei emandako laguntza zehatzen zenbatekoa ere.

Bigarrena. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren barruan eman beharreko laguntzen guztizko bolumenak ezin izango du gainditu dagokion esleipena edo hori eguneratzearen ondoriozkoa, indarrean dagoen legeria aplikagarriari jarraiki aurrekontu-aldaketak onartzen direnean. Hortaz, ez da laguntza gehiagorik emango zenbateko hori agortu ondoren. Kreditua agortu izana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bidez.

Hirugarrena. Hala ere, araudi honetan bildutako arautzeari jarraiki baiezkoa jasotzeko baldintza guztiak betetzen dituzten eta baliabide ekonomikorik ez izateagatik soilik ezesten diren diru-laguntza lortzeko eskaerak hurrengo ekitaldian ebatzi ahal izango dira, betiere eskatzaileak dagokion Lurralde Ordezkaritzara idazki bat bidaltzen badu eta bertan eskaera baldintza berberetan mantentzeko asmoa adierazten badu.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzen erregimenera bildu ahalko dira aurreko erregimenekin laguntzak izan ez dituzten jardun babesgarri guztiak, salbu eta behin betiko kalifikazioa jaso edo, kalifikazio hori ezin eskatu bada, lehen okupazioko lizentzia jaso eta II., III. eta IV. kapituluetan aurreikusita daudenak.

Agindu hau indarrean hasten denetik, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua bultzatzeko neurriei buruzko 2002ko abenduaren 30eko Agindua indargabetuko da, baita agindu honetan xedatutakoaren aurka dauden gainerako xedapenak ere, horien babesean sortutako egoeretan aplikatzen jarraituko ahal izateko aukera aparte utzi gabe.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko azaroaren 7a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (14)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.