Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko irailaren 26koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza babestuen estandarra gauzatzera behartutako udalerrien zerrenda eguneratzeko dena. guzti hori, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoa den ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuarekin bat etorrita

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 209
  • Hurrenkera-zk.: 6044
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/26
  • Argitaratze-data: 2008/10/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskadiko Lurzoru eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak honako hau xedatzen du 82. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan:

  1. Hala 3.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek nola hiri-lurzoruko hirigune jarraituetan 2.000 biztanle baino gehiago biltzen dituzten udalerriek, horiek guztiek edukiko dute babes publikoko araubideren bati atxikitako etxebizitzak egiteko lurzorua erreserbatu beharra - 80. artikuluan ezarri da eginbehar hori-.

  2. Artikulu honetan adierazitakoaren ondorioetarako, kontzejutan antolatutako udalerrietan, populazio-gune bakoitzeko biztanle-kopurua hartuko da kontuan, ez udalerriko herri guztietako biztanleen batuketa.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoa den ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarriak, honako hau xedatzen du:

  1. Estandarrak betetzeko, hirigintza-plangintzaren behin betiko onarpenerako eskumena finkatzeko, eta dagokion udalerriko herrigunearen mende jartzen diren Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen gainerako zehaztapenetarako, udal-biztanleriaren zenbaketa zehaztapen horiek jasoko dituen dokumentua hasiera batean onartzen denean egingo da, eta udalaren errolda-zerbitzuak ziurtatutako biztanleriaren arabera egiaztatuko da.

  2. Babes publikoko erregimenen bateko etxebizitzetarako erabilia izateko lurzorua erreserbatzeko betebeharra izango dute Dekretu honen I. eranskinean zerrendatutako udalerriek.

Aipatu dekretu horretako I. eranskinean, besteak beste, Loiuko udalerria agertzen da, eta azken paragrafoan honako hau dago xedatuta:

Udalerrien zerrenda aldizka berrikusiko da, eta etxebizitzaren arloan eskumena duen sailburuaren Agindu bidez eguneratu ahal izango da, 81. artikuluaren lehen eta bigarren paragrafoetan ezarritakoari jarraiki.

Loiuko Udalak adierazi duenez, komenigarria litzateke etxebizitza babestuaren estandarra gauzatzera behartutako udalerrien zerrenda eguneratzea, une honetan, udal horrek ez dituelako betetzen aplikagarria den araudian zehaztutako baldintzak.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak udalaren asmo hori aztertu du, alderdi hauek aztertu ere: lege-eskakizunak betetzen dituen edo ez, lurralde-antolamenduaren esparruko tresnek egindako proposamenak, udal planeamenduan bildutako etxebizitza babestuen sustapen aurreikuspenak, azken urteetako sustapen kalifikatuak eta etxebizitza-premia, Etxebizitzaren Euskal Zerbitzuan (Etxebide) izena emanda daudenen arabera.

Alderdi guzti horiek batera aztertu ondoren, komenigarritzat jo da 105/2008 Dekretuaren I. eranskineko udalerrien zerrenda eguneratzea, Loiuko udalerria salbuetsita geldituko delarik babestutako etxebizitzaren estandarra gauzatu beharretik. 105/2008 Dekretua, ekainaren 3koa, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoa da.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea garatzen duten premiazko neurriei buruzkoa den ekainaren 3ko 105/2008 Dekretuaren I. eranskina eguneratzea, Loiuko udalerria salbuetsita geldituko delarik babestutako etxebizitzaren estandarra gauzatu beharretik.

Bigarrena. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena. Agindu hau Loiuko Udalari jakinaraztea, honako hauek ohartarazita: administrazio-bidea agortzen duela eta, egokitzat jotzen badu, berraztertzeko errekurtsoa jarri izango duela aukeran ebazpen honen aurka, Sail honetan eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazten denetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko irailaren 26a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.