Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2008ko maiatzaren 30ekoa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena; horren bidez irizpideak eta prozedurak ezartzen dira foru erakundeei eta/edo Euskal Autonomia Erkidegoari finantza-zuzenketak esleitzeko eta zenbatekoak finkatzeko, NBEF eta LGENF Erkidegoko funtsen kontura egiten dituzten finantza-laguntzen kudeaketa- eta kontrol-jarduerengatik.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 141
  • Hurrenkera-zk.: 4424
  • Xedapen-zk.: 135
  • Xedapen-data: 2008/05/30
  • Argitaratze-data: 2008/07/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

367/1998 Dekretua, abenduaren 15ekoa, NBBEF-Bermearen kargura finantzatutako laguntza zuzenak kudeatzeari buruzko zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunetatik Arabako Lurralde Historikora eskualdatutakoak, zabaltzen dituena; 368/1998 Dekretua, abenduaren 15ekoa, NBBEF-Bermearen kargura finantzatutako laguntza zuzenak kudeatzeari buruzko zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunetatik Bizkaiko Lurralde Historikora eskualdatutakoak, zabaltzen dituena; eta 369/1998 Dekretua, abenduaren 15ekoa, NBBEF-Bermearen kargura finantzatutako laguntza zuzenak kudeatzeari buruzko zereginak, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Komunetatik Gipuzkoako Lurralde Historikora eskualdatutakoak, zabaltzen dituena. Dekretu horien bidez nekazaritzaren arloan lehendik Foru Aldundietara eskualdatutako zereginak zabaltzen dira, Erkidegoko funtsen kargura finantzatutako laguntzei loturik.

Zereginen eskualdatze horietan, lehenago aipaturiko arauen bidez ere, Eusko Jaurlaritzaren eta Foru Aldundien artean Batzorde Paritarioa sortu da eskualdatuko diren arloen inguruan. Zeregin horiek lehen aipaturiko dekretuetan zehazten dira, eta horien artean finantza-zuzenketaren oinarri eta jarraibideen ezarpena dago, Europar Batasunak erakunde ordaintzaileari isunak edo finantza-zuzenketak ezartzen dizkion kasuetatik eratorritakoa. Isun edo finantza-zuzenketa horiek neurri osagarriei eta laguntza zuzenei dagokienez bere gain hartutako jarduerak gauzatzean ezein euskal administraziok zeregin horiek ez betetzearen edo gaizki betetzearen ondoriozkoak dira.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aginduaren bidez osaera ezarri eta abenduaren 15eko 367/1998 Dekretua, abenduaren 15eko 368/1998 Dekretua eta abenduaren 15eko 369/1998 Dekretuarekin bat etorriz sorturiko Batzorde Paritarioaren funtzionamendu-arauak ezarri dira eta “Nekazaritza Funtsen Batzorde Paritarioa” (COPAFA) izena izatera pasatu da; hemendik aurrera “COPAFA” bezala agertuko da.

2006ko urriaren 13an urriaren 3ko 194/2006 Dekretua argitaratu zen. Horren bidez EAEko Erakunde Ordaintzailea eratzen da, ekainaren 21eko nekazaritzako politika bateratuaren finantziazioari buruzko Kon-tseiluaren 1290/2005 (EE) Erregelamendua indarrean sartzearen eta Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailearen funtzionamendua erregelamendu berri horretara egokitzeko beharraren ondorioz. Erakunde hori irailaren 26ko 425/1995 Dekretuak araupetzen du eta aipatu urriaren 3ko 194/2006 Dekretuak indargabetzen du.

Aipatu urriaren 3ko 194/2006 Dekretuaren 7. artikuluak ezartzen duenez, NBEF eta LGENF Erkidegoko funtsen kargura finantzatutako laguntzen kudeaketa eta kontrolean parte hartzen duten Administrazio Publikoak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako foru-organoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa) izango dira Europar Batasunak ezar ditzakeen finantza-zuzenketak bere gain hartuko dituztenak, jarduera horiek betetzearen ondorioz.

“COPAFA” izango da parte hartzen duten administrazioei, beren jardueraren arabera, finantza-zuzenketak esleitzeko ardura duena, aipatu dekretuaren 7. artikuluko 2. idatz-zatian jasotzen den bezala.

Artikulu bereko 3. idatz-zatiak kasuan-kasuan ezartzen diren finantza-zuzenketak esleitu eta zenbatekoa finkatu ahal izateko irizpideak eta prozedurak ezartzeko premia jasotzen du; horri Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren aginduaren bidez ekingo zaio.

Urriaren 3ko 194/2006 Dekretuaren 7. artikuluko 3. idatz-zatia betetzeko argitaratu da agindu hau.

Agindu hau egiteko orduan lurralde historikoetako foru-organoek parte hartu dute.

Horrenbestez, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak eskatuta eta nahitaezko txostenekin bat etorriz,

Agindu honen helburua Europar Batasunaren organoen erabakietatik eratorriko diren eta Euskal Autonomia Erkidegoak eta/edo Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako foru-organoek burutzen dituzten nekazaritzako Erkidegoko funtsen kontura finantzatutako laguntzak kudeatzeko eta kontrolatzeko jardueretatik etorriko diren finantza-zuzenketak esleitzeko eta zenbatekoak finkatzeko irizpideak eta prozedurak ezartzea da.

Urriaren 3ko 194/2006 Dekretuko 7. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoaren arabera, “COPAFA” izango da Europar Batasuneko organoen erabakietatik eratorriko diren eta NBEF eta LGENF Erkidegoko funtsen kontura finantzatutako laguntzen kudeaketa- eta kontrol-jarduerak ez betetzea edo gaizki betetzearen ondorioz eragindako finantza-zuzenketen esleipena ebatziko duena.

Finantza-zuzenketak esleitzeko eta zenbatekoak finkatzeko irizpideak honakoak izango dira:

  1. – Irizpide orokorrak:

    1. Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunek honakoen ardura izango dute:

      • Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak emandako prozedura, jarraibide edo interpretazioetatik eratorritako eta jakinarazitako hutsak.

      • Gastuei eragiten dieten aditzera emandako hutsak: Euskal Autonomia Erkidegoaren Erakunde Ordain-tzaileak gastu horiek betearazteko eta koordinatzeko jarraibideak emateko ardura du eta jarraibide horiek ezarri ez izana.

      • Erkidegoko informazioa edo jarraibideak foru-organoei jakinaraztean atzerapena izatea edo ez jakinaraztearen ondorioz sorturiko aditzera emandako hutsak.

    2. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako foru-organoek paragrafo honetako A idatz-zatian aipatu ez diren gainerako kasuen ardura izango dute.

  2. – Irizpide bereziak:

    1. Banakako espedienteetan oinarrituriko zuzenketak:

      • Erkidegoko araudia betetzen ez duten eskarietan eginiko ordainketaren edo ordainketen zenbatekoari zuzenean eragiten dioten zuzenketak: zuzenketak Euskal Autonomia Erkidegoari edo foru-organoei egotziko zaizkie, Erkidegoko araudia betetzen ez duten eskarien izapidetzearen arduradunak direnean.

      • Euskal Autonomia Erkidegoko espedienteak espedienteen eredu adierazgarriaren azterketaren emaitzetan oinarritzen dituzten zuzenketak: estrapolazioa Euskal Autonomia Erkidegoaren Erakunde Ordaintzaileak bere gain hartutako zereginak direla-eta gertatzen ez denean, erakunde ordaintzaileari egotzitako zuzenketa osoa foru-organoen artean banatuko da, egotzitako zuzenketaren arrazoiak eragindako ordainketa osoan Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak duen parte hartzearen arabera.

    2. Kudeaketa-unitateen jarduera egokiari buruzko zalantzak oinarri dituzten zuzenketak: kudeaketa-, kontrol- eta ordainketa-unitateek Erkidegoko araudiarekin bat etorriz jarduerak burutu izanaren zalantzetan oinarritzen dira zuzenketak; zalantza horiek Batzordeak arrazoitutzat jotzen ditu.

      Zalantza horiek ondoko arrazoietako batean edo batzuetan oinarritu daitezke:

      • Kontrol-jarduerak idatziz ez jasotzea.

      • Kontrolen kalitate txarra.

      • Kontrol-zerrendarik eza (check-list) edo kontrol horietan hutsak agertzea.

      • Ikuskapenetan esku hartzen duten eragileen prestakuntzan hutsak edo bateraezintasuna izatea.

      • Erkidegoko araudian aurreikusitako kontrol zehatzak ez burutzea.

      • Egindako kontroletan egiaztapen zehatzik ez egitea.

      • Emaitzen jarraipen okerra.

      • Egin beharreko ordainketen aurreikuspen okerrak.

      • Gehienezko kopuruak gainditzea, kopuru horiek ezarrita daudenean.

      • Irregulartasunak prebenitzean edo zigortzean hutsak egitea.

      • Ez dagokienei ordaindutakoak berreskuratzean irregulartasuna edo arduragabekeria.

      • Bestelako arrazoiak, Batzordeak arrazoitutzat jotzen dituen kudeaketa-, kontrol- eta ordainketa-zereginekin loturikoak.

        Hala denean, finantza-zuzenketak Euskal Autonomia Erkidegoari edo Lurralde Historikoetako foru-organoei esleituko zaizkie, zalantzan jarritako jardueren arduradunak izanez gero.

    3. Batzordeari igorri beharreko informazioan hutsak daudelako edo informazio ezagatik egindako zuzenketak: igorritako informazioan hutsak egotearen edo informazioa faltatzearen erantzuleak diren organoa/k izango da/dira egotzitako zuzenketa guztia bere gain hartuko dutena/k.

    4. Hutsen proiekzioetan oinarrituriko zuzenketak, kaltetuen bestelako lurralde historikoetan eginiko kontroletan Batzordeak aditzera emandakoak: erantzukizunaren printzipioa aplikatuko da hutsa zuzenketak kaltetutako lurralde historikoan ere agertzen denean edo inplikaturiko foru-organoak hutsa baztertzeko behar diren agiriak dagokion garaian eta moduan aurkezten ez dituenean.

    5. Beste autonomia erkidegoetan Batzordeak jakinarazitako hutsen proiekzioetan oinarrituriko zuzenketak: erantzukizunaren printzipioa aplikatuko da hutsa lurralde historikoan edo foru-organoak ere agertzen denean edo foru-organoak lurralde historikoan hutsunea egon dela baztertzeko behar diren agiriak dagokion garaian eta moduan aurkezten ez dituenean.

    6. Epez kanpo egindako ordainketak: arrazoi hori dela-eta Euskal Autonomia Erkidegoari esleitzen zaion finantza-zuzenketa Autonomia Erkidegoari eta/edo foru-organoei egotziko zaie, ordainketa epez kanpo egin dela jotzeko arrazoitu duen gertaeran duten erantzukizunaren arabera.

  3. – Soberazko irizpidea: aurreko zenbakietan aurreikusi ez diren egoeretan, zuzenketak Euskal Autonomia Erkidegoak eta/edo Lurralde Historikoetako foru-organoek hartuko dituzte bere gain, zuzenketa horiek beren jardueretatik eratorritakoak izanez gero.

Europako Batzordeak, finantza-ikerketaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegora igorri beharreko funtsen minorazioa jakinarazten duenean, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoaren Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritza-organo gisa, funtsen minorazioaren jakinarazpena hartzen den egunetik luzatu ezin diren hiru egun balioduneko epean, COPAFAren Lehendakaritzara jakinarazpen horren kopia bidaliko du idatziz.

Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariak, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordantzailearen zuzendaritza-organo gisa, COPAFAren aktaren jakinarazpena jaso ondoren, akta hori, jasotzen denetik zenbatzen hasita hiru egun balioduneko epe luzaezinean, eta banaka, zuzenean kalteturiko foru-organoari edo organoei, edo Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zuzendaritza eskudunari jakinaraziko zaio, aktaren edukiak Europar Batasunak ezarritako finantza-zuzenketan erantzukizuna egoztea eragiten badu.

  1. – COPAFAk Euskal Autonomia Erkidegoari egotzitako finantza-zuzenketak erkidego autonomo horrek hartuko ditu bere gain bere Aurrekontuen kargura.

  2. – Foru Aldundiei egotzitako finantza-zuzenketak aldundiek berek hartuko dituzte beren gain, eta Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiari itzuli behar izango zaizkio COPAFAk hartutako erabakiaren jakinarazpenetik hasita hilabeteko epean.

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean indarrean jarriko da.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko maiatzaren 30a.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.